Haurren Animismoa

1,028 views

Published on

HAUR EKOIZPEN GRAFIKOAK LANA. Haur –marrazkietan animismoaren inguruko lana. Haur ekoizpenetan animismoaren etapa nagusiak zein fenomeno honen elementu nagusienak

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,028
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
6
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Haurren Animismoa

  1. 1. Animismoa JAGOBA GARMENDIA HERNÁNDEZ Lehen Hezkuntza 31(01) II.2. HAUR EKOIZPEN GRAFIKOAK LANA. Haur –marrazkietan animismoaren inguruko lana. Haur ekoizpenetan animismoaren etapa nagusiak zein fenomeno honen elementu nagusienak
  2. 2. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 2 Aurkibidea 1) Sarrera 2) Animismoa haur ekoizpenetan 3)Haur ekoizpenetan animismoaren elementu nagusienak. 4) Animismoaren testigantzan haur ekoizpenetan eta ondorioak 5)Informazio iturriak
  3. 3. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 3 Sarrera Haur ekoizpen grafikoen lana egiteko gai ugari zeuden aukeragai. Zerrendari lehendabiziko begirada bota eta gero animismoak nire arreta bereganatu zuen. Hainbat egunetan informazio bila aritu nintzen eta informazio teorikoa bazegoela ikusirik aurrera egitea erabaki nuen. Honez gain, animismoak duen ezaugarri nagusietako bat da munduko kultura guztietan garatzen dela eta hau oso interesgarria iruditzen zait. Bestalde, haur marrazkietan animismoa existitzea, mendebaldean behintzat, helduen ekoizpenengatik zela uste nuen. Alegia, Walt Disneyen marrazki bizidunengatik edo antzekoengatik. Lan hau burutu nuen heinean erabat oker nengoela ikasi dut. Izan ere, Piagetek haur ekoizpenetan animismoaren inguruan azterketa egin zuen eta honen ondorioz, animismoak fase desberdinak dituela haur ekoizpenetan adierazi zuen. Informazio bilketa prozesuan gai honen inguruan ez dut lan teoriko askorik aurkitu eta zerbait idoro dudanean, ekoiztutako informazioa autore honetan oinarritzen da gehien bat. Beraz, animismoak haur ekoizpenen azterketan badu bere gunea baina beste kontuekin alderatuta askoz txikiagoa da. Dena dela, gai honen inguruan lehen baino gehiago jaso dut eta animismoak baduela zer ikusirik umeak bere errealitatea eraikitze- duenean jabetu naiz. Era berean, lan honetan alde teoriko-praktiko bat izateko, nire practicumean, hainbat marrazki bildu nituen azterketa txiki bat egiteko. Alegia, alde batetik ea teoria betetzen den eta bestetik, zeintzuk diren elementu aipagarrienak nire behaketaren arabera. Din don pertsonai animista. Ederra eta piztia (1991) Walt Disney
  4. 4. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 4 Animismoa haur ekoizpenetan Animismoa latineraz animus (arima) hitzetik dator eta naturaz gaindiko izaki edota izpirituak objektu bizidun edo bizigabetan bizi direla sinestean datza; hala nola, zeruak, lurrak urak edo beste edonolako elementuek ere izpiritu propio dute animismoaren arabera. Kontzeptu hau antropologiatik datorkigu kultura primitiboak ikastean; “diziplina honek konprobatu baitu kultur hauen kideek ez dutela bereizten materia eta izpirituaren artean, izan ere, euren ustetan gizakiaren inguruan dagoen guztia, hainbat gaitasunekin batera, badu borondate bat edota asmo bat”.(Sáinz ,2003, 246.orrialdea). Sáinz-ren esanetan, ildo honi jarraituz, .umeak, gizon primitiboaren antzera, antzematen dituen objektuek ere bizia dutela interpretatzen du. Berak bezalaxe “dakitenak” eta “sentitzen dutenak”. Honenbestez, animismoaren zutabe bat umearen nian datza. Hau da, bere izaera egozentrikoaren eraikuntzarekin batera datorrena. Animismoaren zergatian sakondu nahi izanez gero informazio iturri nagusienetako bat Piaget dugu. Psikologo honek ikerketa bat burutu zuen eta animismoa era honetan definitu zuen: “ Haurrak ez du bereizten mundu fisiko eta psikiko artean; baldin eta, bere eboluzioaren hastapenetan, bere burua eta inguruaren arteko muga zehatzak ez baditu ikusten; umeak guretzat bizidun-gabeak diren hainbat gorpu bizidunak zein kontzienteak antzematea espero dezakegu” (Piaget, 1981, 180.orrialdea) Piageten ikerketaren arabera, umearen animismoa lau etapa nagusitan bana daiteke eta ondorio nagusienetakoak hauexek dira: 1. Umearen hasierako etapan, existitzen den guztia biziduna da nahiz eta mugiezina izan 2. Beranduago, mugimenduan dauden gorpuei kontzientzia emango die haurrak 3. Hirugarren estadio batean, berezituko ditu mugimendu propio dituen elementu zein gorpuek eta mugimenduaren jatorri kanpotarra dituen elementuak. 4. Azkenean ohartuko da kontzientzia gizakiei zein animaliei dagokie soilik
  5. 5. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 5 Haur ekoizpenetan animismoaren elementu nagusienak. Aurelio Sáinzek idatzitakoaren arabera, umeak antropomorfismo grafikoaz erabiltzen du bere kontzepzio animista adierazteko zeren hitzen bidez ezin baitu adierazi, edota ez zen ausartuko, sentimendu afektiboak (poza, samina, amorrua eta abar) errealitatean bizidun-gabeak diren elementuetan. Hizkuntza grafikoaren bidez ez du aurkitzen inolako oztoporik hitzekin gerta dakioken bezala. Marrazki libreetan Animismoaren elementu nagusienak eguzkia, ilargia, izarrak, animaliak eta landareak dira, besteak beste. Eguzkiaren animismo grafikoa Eguzkiaren marrazketa elementu garrantzitsuenetakoa dugu haur ekoizpenetan eta era animistan egitea garabateo fasearekin lotu behar dugu Kellogren ustetan. Autore honek esaten duen legez, umeek beren lehenengo ekoizpen figuratiboetan dagoeneko menperatzen dituzten trazuez baliatzen dira, gehienbat garabateo etapatik datozenak. Era berean, marrazketa figuratiboaren hastapenetan Giza irudia eta eguzkiaren irudikatze animistarekin lotzea oso egokia da. Izan ere, umearen lehendabiziko marrazketa figuratiboetan, hiruzpalau urterekin, gizakiaren errepresentazioak garrantzia handi hartzen du eta honekin batera maiz aurkitzen dugu Eguzkiaren irudia ezaugarri animistekin, gizakiaren aurpegia irudikatzeko balio dituzten bezalakoak (Sainz, 2003, 247.orrialdea). Kasu gehienetan, Eguzki animista bat ondorengo elementuak ditu: borobil bat, honen ingeradan zehar marrak( zuzenak, bihurtuak, puntetan, edota uhinduak) eta hazpegiak borobil barrenean: begiak eta ahoa nagusiki; begiak bi puntuen zein bi borobiltxoen bidez marratzen dira. Ahoaren kasuan, marra ttipi baten bidez edota obalo bihurtuta baten bidez egin daiteke. Baliteke besteko elementuak gehitzea: sudurra, betileak eta abar. Normalean eguzkiak irudituko du umearen sentimendua. Gauzak horrela, umea pozik badago eguzkiak ere poza adieraziko du edo alderantziz, haurra triste badago eguzkiak negar egin dezake. Koloreari dagokienean, horia eta laranja nagusi izan ohi dira. Adituen ustetan, umeak eguzkiaren bidez lehendabiziko barneraketa kromatikoa garatzen du. Sáinzek
  6. 6. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 6 honela azaltzen du arrazoia(Sainz, 2003, 249.orrialdea): “Hau gertatzen da Eguzkian behatzen dugun erregulartasun kromatikoak aldaketa urri duelako egunean zehar”. Marrazkian Eguzkiaren kokapenak zein inklinazioak umeak izar honekin duen harremanaz informazioa eskaintzen digu. Piagetek (1981,188. Orrialdean) honen inguruan dio: “ Hiru etapa aurkitu ditugu. Lehendabizikoan, haurrak ,txori baten antzera teilatuetan, eguzkiak eta ilargiak jarraipena egiten diotela uste du. Etapa honek, gutxi gora behera, 8 urte bete arte irauten du;baina 12 urtera arte hor dago. Bigarren etapa batean zehar, haurrak aldi berean eguzkiak jarraitzen gaituela eta ez duela egiten onartzen du. Hemen kontraesan bat sufritzen du umeak eta ahal duen moduan gainditzen saiatzen da: eguzkia geldi dago, baina haren izpiek jarraitzen gaituzte, edota eguzkia finkatuta dago baina biraka dabil beti guri begiratzeko moduan(..)Honenbestez, 10 eta 11 urte bitartetik aurrera haurrak badaki badirudiela eguzkia eta ilargia gure atzetik datozela, baina badaki astro hauek urrentzen direlako fenomeno hau ilusio hutsa dela” Ilargiaren animismo grafikoa Ilargia eguzkiaren osagarritzat jo daiteke haur ekoizpenetan. Ilargiak gauaren beta irudikatzen du eta adin tarte honetan ilargia gutxiagotan aurkitzea normala da. Gauarekin harremana duten egoeretan ageriko da nagusiki. Eta baliteke ilargiarekin batera eguzkia ere agertzea. Ilargiaren aurpegia perfilez marrazteak ekiditen du irudikatzen den egoerako pertsonengan eraginik. Alegia, eguzkiak egiten ez duen moduan ilargiak emozionalki ez du parte harten, nahiz eta era animistan azaldu ez du deus adieraziko. Koloreari dagokienean, umeak ilargia irudikatzeko kolore zuria edo urdina erabiliko du. Bi kolore hauek laranjaren eta horiaren antitesia adierazten dute. Eguzkiaren eta ilargiaren ezaugarri antropomorfikoei eutsiz. Hau da, eguzkia beroa(eguna) da eta ilargia hotza(gaua) da, aldiz.
  7. 7. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 7 Animismo grafikoa zeruko beste elementuetan Hodeien kasuetan, animismo ezaugarriak agertzeko Eguzkia bera ere era animistan irudikatzearekin batera dator. Oso arraroa da haur ekoizpenetan hodei animistak aurkitzea eguzki animistarik gabe. Animismoa indartzeko asmoz, eguzkia triste badago, umeek euriaz baliatuz. negarra adierazteko hodeiak erabiltzen ditzakete. Beraz, orokorrean eguzkiak adierazten duen sentimendu berdina adieraziko dute hodeiek. Hodeien bidez iruditutako antropomorfismo grafikoa 5 eta 7 urte bitarteko garaian aurki daiteke gehienbat. Hala ere, honelako errepresentazioekin 9 eta 10 urtera arte topa gaitezke. Izarren kasuan, arraro xamarra da izar hazpegi animistekin topatzea haur ekoizpenetan. Arrazoi nagusia umeak izarrak irudikatzeko duen era da: marra gurutzatuak, orban txikiak eta abar. Hau dela eta, ahoa eta begiak marratzeko barneko tamaina egokia izan beharko luke izarrak. Animismo grafikoa animalietan Izadiko beste elementuekin konparatuz gero animalietan animismo grafikoak ezaugarri desberdina dauka. Izan ere haurrak ulertzen du animaliak izaki bizidun direla nahiz eta ez ulertu gizakiarekiko dituen diferentziak. Haurra haziko denean diferentzia nagusia gizakiok sinbolismoa dugun gaitasunean eta mintzairan dagoela ulertuko du. Hau dela eta, Piagetek animismo mota hau laugarren fasean kokatu zuen. Animalietan animismoa irudikatzen da nagusiki mintzaira gaitasuna eskaintzen zaionean animaliari. Horretarako haurrak, komikien bezala, puxika bat margotuko du eta honen barnean esaldi bat idatziko du. Animismoa ere adierazteko, gizakien begien zein ahoen trazuen antzekotasunean datza. Animismo grafikoa landaretan Umeen lehendabiziko urteetan ematen da. Piagetek adierazi zuen lehenengo estadioan, hain zuzen. Bereziki arbolaren enborretan aurpegiak marraz ditzake umeak bere emozioak proiektatu nahiean.
  8. 8. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 8 Animismoaren testigantzan haur ekoizpenetan eta ondorioak Lan honetan ikasitakoa indartzeko asmoz baita konprobatzeko ere praktika garaian hainbat ekoizpen bildu nuen. Marrazki hauetan, animismoaren ezaugarri orokorrak atzemateko aukera izan dut. Besteak beste, arestian esandako eguzki antropomorfikoaren ezaugarriak: lehen etapakoa, eguzkiaren mugimenduarekiko umeek duten pertzepzioa, nagusiki lehendabiziko zikloan, non gehienbat perfilez marrazten duten. Alegia, irudiaren ezkerraldeko izkinan astroaren forma osoa irudikatu gabe. Hirugarren zikloko multzoan, teoriak dioen bezala, era honetan ia-ia ez da agertzen haurra jabetzen delako eguzkiaren mugimenduaz. Hodeien animismoaren aipatutako araua bete-betean gertatzen da eta izarrena ere bai. Animismoa (aurpegiko hazpegiekin) topatu dudan ekoizpenetan umearen egozentrismoa garatzen ari dela oso erraz antzematen da. Izan ere, tristura eta poza behatu dut. Akaso, marrazki kopurua ez da oso handia baina oso adierazgarria delakoan nago animismoaren teoriaren eta praktikaren arteko lotura egiteko. Animismoa ez da kontu finko bat, ez da ateratzen ume guztien ekoizpenetan, eta ageriz gero, badu intentzio bat. Emozio zein sentimendu bat adieraztea. Lan honekin dezente ikasi dut animismoaren inguruan eta etorkizunari begira, lagungarria izango dela uste dut. Adibidez, umearen garapen emozionalaz informazioa izateko beste datu bat baita. Bukatzeko, gai interesantea eta polita delakoan nago eta edozeini gomendatuko nioke.
  9. 9. II.2. Haur ekoizpen grafikoak Animismoa 9 Informazio iturriak  DEL VAL, J.A.(1969): <<El animismo infantil>>, Revista de la Federación Española de Asociaciones de Psicologia, vol. 24.  PIAGET, J. (1981): La representación del mundo en el niño. Madrid, Morata.  SAINZ,A (2003):El arte infantil.conocer al niño a través de sus dibujos.Valladolid, Eneida  http://2010.educavirtual.info/cursos/lecciones/ARCHIVOS_COMUNES/ versiones_para_imprimir/edicid/CLASE11.pdf (2012-01-24)  http://books.google.es/books?id=Ez_KcXS8_lUC&printsec=frontcover& hl=es#v=onepage&q&f=false (2012-01-24) IRUDIEN AUTOREEN AIPAMENAK: AZALEKO IRUDIA: Egilea: Sáinz, A. Irudiaren data: 13-01-27 Izenburua: ¿qué es el animismo? Argazkia hartu nuen:2012ko otsailaren 24an. http://www.baenadigital.com/2013/01/que-es-el-animismo.html SARRERAKO IRUDIA: Egilea: Zenitram,O. Irudiaren data: 2010-09-15 Izenburua: Figuras de la Bella y La Bestia para su nueva edición Argazkia hartu nuen: 2012ko otsailaren 20an. http://informemosdedisney.blogspot.com.es/2010/09/figuras-de-la-bella-y-la- bestia-para-su.html

×