Your SlideShare is downloading. ×
Doodle KZ Ikastaroa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Saving this for later?

Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime - even offline.

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Doodle KZ Ikastaroa

545
views

Published on

como utilizar doodle, gestiona tus eventos online, curso en Euskera

como utilizar doodle, gestiona tus eventos online, curso en Euskera

Published in: Business

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
545
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. DOODLEELKARTZEAKANTOLATZEKO TRESNA
  • 2. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaIkastaroaren programa1 Zer da DOODLE ............................................................................................................................................................. 3 Oinarrizko kontzeptuak ...................................................................................................................................................... 3 Zertarako balio du ............................................................................................................................................................ 3 Proiektuaren eragina .......................................................................................................................................................... 32 DOODLEkin lanean ..................................................................................................................................................... 5 Doodlera sarbidea ............................................................................................................................................................. 5 Doodle aplikazioak .............................................................................................................................................................. 53 Ekitaldi bat planifikatu ................................................................................................................................................. 7 Ekitaldi bat planifikatu .................................................................................................................................................... 7 Informazio orokoraa ............................................................................................................................................................. 7 Datak aukeratu .................................................................................................................................................................... 9 Ordutegiak zehaztu .......................................................................................................................................................... 11 Deialdia zehaztu ................................................................................................................................................................ 12 Aukera osagarriak ............................................................................................................................................................ 134 Planifikatutako ekitaldia bozkatu .......................................................................................................................... 17 Planifikatutako ekitaldia bozkatu ....................................................................................................................................... 175 Ekitaldia kudeatu ........................................................................................................................................................ 20 Ekitaldia kudeatu ............................................................................................................................................................... 206 Lehentasunak zehaztu ............................................................................................................................................. 21 Lehentasunak zehazteko sarbidea ..................................................................................................................................... 21 Informazio orokorra ........................................................................................................................................................... 22 Aukerak zehaztea ............................................................................................................................................................ 22 Inkesta bidaltzeko baldintzak zehaztu .............................................................................................................................. 23 Aukera osagarriak ............................................................................................................................................................. 247 Lehentasuna bozkatu ................................................................................................................................................. 27 Lehentasuna bozkatu ....................................................................................................................................................... 278 Lehentasuna kudeatu ................................................................................................................................................ 29 Lehentasuna kudeatu ........................................................................................................................................................ 29 2
  • 3. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna DOODLEren ideia orokor bat egin. Tresna honek eskaintzen dituen erabilera eta aukera ezberdinak ezagutu.1- Zer da DOODLE OINARRIZKO KONTZEPTUAK Doodle Interneteko tresna bat da, doakoa, inkestak on line sortzea eta ekitaldiak planifikatzea ahalbidetzen duena. Zerbitzu honen bitartez, talde ezberdinak ados jar daitezke inkesta bat abiapuntutzat hartuta. Adibidez, bilera bat egiteko eguna eta/edo ordua adosteko, afaltzera joateko edo oporretara joateko lekua erabakitzeko mezu elektroniko pila sortu ohi dugu (ez dugu ahaztu behar horrelako mezuak askotan ez direla irakurtzen edo kontuan hartzen). Doodleli esker, era demokratikoan kudeatzen dira kontsulta batean inplikatutako pertsonen lehentasunak eta begirada batez, iritzi orokorra ezagutu daiteke. Hori oso lagunga- rria da gaia zehazteko. Laburbilduz, tresna honek koordinazioa libreki eta linean egiten laguntzen digu eta ez du softwarerik eta erregistrorik behar. Hiru kategoria bereizten dira: Doako zerbitzua (ikastaro honetan ikusiko duguna), Premiuma (espezifikoa- goak diren beste aukera batzuk eskaintzen dituena) eta Brandeda (enpresa baten plangintzari zuzendu- tako on line irtenbidea). Gaur egun hiru aplikazio hauek sei milioi erabiltzaile baino gehiago hartzen dituzte hilean; horregatik dira liderrak. ZERTARAKO BALIO DU Doodle egoera anitzetan erabil daiteke, egoera pertsonaletan edota profesionaletan. Oso ohikoa da norbai- tek bilera baten deialdia egin nahi duenean bertaratuko direnei e-mailak bidaltzea bilera noiz egin dezake- ten galdetuz. Metodo horrek denbora asko eskatzen du, nekagarria da eta ez oso argia. Doodlek taldearen lehentasunak demokratikoki laburbiltzen laguntzen digu, era argi, azkar eta errazean. Ekitaldiak planifikatu daitezke eta talde bati hoberen datorkion data aukeratzeko aukera eman edota ir- tenbide ezberdinak proposatu eta taldeak horien bideragarritasunari buruzko iritzia eman dezaten eskatzea. Bi irtenbide horiek oinarritzat hartuta, taldearen adostasuna eskatzen duten beste egoera anitzetara ere egokitu daiteke. PROIEKTUAREN ERAGINA Doodle 2077ko martxoan jaio zen, Zurichen. Tresnak munduko agenda ezberdinetan sartzea lortu zuen arrakasta handiz eta horri esker, haren zerbitzuak garatu eta sari ugari lortu zituen. Hona hemen lortutako sarien zerrenda: » Facebookentzako aplikaziorik onenari Sari Nagusia » Swiss ICT Award 2008 sarietarako proposatua » Internet Word Business: 2008ko negozio-kontzepturik onena sarirako proposatua. » Red Herring, 2008ko finalista 3
  • 4. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna2 - DOODLEkin lanean DOODLERA SARBIDEA Ez da beharrezkoa Doodle Interneteko erreminta ordenagailuan instalatzea harekin lan egin ahal izateko. Bestetik, ikastaro honetan azalduko dugun doako bertsioa erabiltzeko ez dugu erabiltzaile bezala erregistra- tu behar, hortaz, Doodlekin lanean hastea oso erraza da. Tresna eskuratzeko Doodlen web gunearen izena idatziko dugu arakatzailearen helbide-barran: www.doodle. com Bilatzaile batetik ere sar gaitezke (Google), bilatzailearen barran Doodle hitza idatziz, bideokapturan azalt- zen den bezalaxe. Lehenengo emaitza hautatuko dugu. DOODLE APLIKAZIOAK Doodlen hasierako orrian aukera ezberdinak ikusiko ditugu. Kaptura honetan ikus daitekeen bezalaxe, atal batzuk ingelesez agertzen dira baina horiek erabiltzea oso erraza da elementurik garrantzitsuenak gazteleraz agertzen baitira. Hiru aplikazio mota dago Doodlen. Guk landuko duguna doakoa da eta googlen bidez sartu gara bertara. Bestetik, eta hasierako orrian adierazten den bezala, Premium (extra batzuk dituenak) eta Branded (enpre- sei zuzendua) bertsioak eskura daitezke, aldez aurretik ordainketa egiten bada. Ikastaro honetan Doodlek erabiltzaileari doan eskaintzen dizkion aukerak landuko ditugu. Hau da, Ekitaldi bat planifikatu (Planifique un evento) eta Lehentasunak Zehaztu (Especifique su preferencia). 4
  • 5. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna 5
  • 6. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna3 - Ekitaldi bat planifikatu EKITALDI BAT PLANIFIKATU Deialdi bat egiteko orduan taldeari hoberen datorkion data hautatzen laguntzen digu aplikazio honek. Arlo pertsonalean edo profesionalean egin daiteke, era formalean edo informalean, helburu berberarekin beti: jarduera jakin bat egiteko data adostu. Nola funtzionatzen duen ikusteko, has gaitezen formularioa sortzen. Lehenik eta behin, “Ekitaldi bat pla- nifikatu” (Planifique un evento) erlaitza hautatu behar da, Doodlen hasierako orriak aurretik zehazten duen aukera. Taularen eskuinaldean “Ekitaldi bat planifikatu” (Planifique un evento) mezua idatzita duen lauki- txo angeluzuzena ikusiko dugu. Bertan klik egingo dugu kontsultarekin hasteko. INFORMAZIO OROKORRA Leiho berri bat irekiko zaigu datuak sartzeko. 6
  • 7. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna“Izenburua” (Título) izeneko testu-koadroan inkestaren gaia idatziko dugu, adibidez: “Ikastaro amaierakoafaria”.Deskibapena (Descripción) izeneko atala aukerakoa da. Bertan, garrantzitsua iruditzen zaigun edozeininformazio idatz dezakegu.Zure izena (Su nombre) atalean gure izena edo identifikatzen gaituen hitzen bat idatzi behar dugu.Nahi izanez gero gure helbide elektronikoa ere gehitu dezakegu baina ez da beharrezkoa. Ez badugu nahikontsulta jasoko duten pertsonek gure helbidea ezagutzea hobe da ez idaztea.Eremu guztiak bete ondoren, “Hurrengoa” (Siguiente) botoian klik egingo dugu. 7
  • 8. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaDATAK AUKERATULeiho berri bat irekiko da ekitaldia egiteko proposatzen diren egunak hautatzeko. Kasu honetan, ekitaldia“frantseseko ikastaro amaierako afaria” izango da. 8
  • 9. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaHurrengo urratsean egunak aukeratu behar dira. Guk osteguna, ostirala eta larunbata proposatukoditugu. Horretarako, klik egingo dugu hautatutako egunetan. Hautatutako egunen kolorea automatikokialdatuko da. Gainera, “Hautatutako datuak” (Datos elegidos) atalean agertuko dira.Nahastu eta nahi ez dugun egun bat hautatu badugu, hautatutakoa ezabatzeko nahikoa da haren gai-nean klik egitea.Ondoren, “Hurrengoa” (Siguiente) botoian klik egingo dugu. 9
  • 10. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaORDUTEGIAK ZEHAZTULeiho berri bat agertuko zaigu nahi izanez gero jardunaldi baterako ordutegi ezberdinak proposatzeko. Ho-rrez gain, jardunaldiari buruzko argibide gehiago eman dezakegu.Guk bi ordutegi eta bi jatetxe proposatuko ditugu egun bakoitzeko.21.00 Casa Paca / 22.00 Casa Paca / 21.00 Rest. Delicias / 22.00 Rest. DeliciasHiru egunetarako proposamen berdina egin dugunez, laukitxoetan datuak errepikatu beharko ditugu. BainaDoodlek zeregin hori errazteko aukera ematen digu.Egutegiaren azpialdean bi aukera agertzen dira: » Ordu-eremua gehitu (Añadir campo de horario). Egun bakoitzerako laukitxo gehiago sortuko ditu,beharrezkoa bada. » Lehenengo ilera kopiatu eta itsatsi (Copiar y pegar primera fila). Lehen egunean adierazitako ere-muak gainontzeko egunetan ere ager daitezen.“Lehenengo ilera kopiatu eta itsatsi” hautatuko dugu.Adibide honetan ez dugu egutegiaren goialdean dagoen “Ordu-zonaren laguntzarekin” (“con apoyo de lazona horaria”) aukera erabiliko. Aukera horretan jarduera zein ordu-zonatan garatuko den zehaztu daiteke.Ordu-zona aldez aurretik zehaztuta egongo da, kontsulta egiten den herrialdearen arabera. Edonola ere,baliteke nazioartean egiten diren proposamen batzuk ordu-zona ezberdinetan garatzea. Behar izanez gero, 10
  • 11. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaegutegiaren goialdean aurkituko dugu aukera hori: Ordu-zonaren laguntzarekin.. Aukera horretan klik egitenbadugu nahi dugun ordu-zona hautatzeko zerrenda bat agertuko zaigu.Jarraitzeko “Hurrengoa” (siguiente) botoian klik egingo dugu.DEIALDIA ZEHAZTUIritsi gara ekitaldia planifikatzeko eman behar den azken urratsera. Pantaila ingelesez agertuko zaigu. Biaukera ditugu.Lehenengoan, “You send the invitation” atalean, adierazten digute guk bidali behar diogula mezu elektro-nikoa kontsultan parte hartzea nahi dugun pertsona bakoitzari.Bigarrenean, “Doodle sends the invitation” atalean, Doodlek berak bidaliko du mezua. Zerbitzu hori era-bili ahal izateko alta hartu behar da Doodlen eta kuota bat ordaindu. 11
  • 12. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaAUKERA OSAGARRIAKProzesuarekin bukatu eta Bukatu (“acabar”) botoiari eman aurretik kontsultari buruzko informazio gehiagoematea komeni da.Horretarako, “aukerak” (“opciones”) atalean klik bikoitza egingo dugu pantaila berri batera iristeko. Bertan,kontuan hartu beharreko aukera ezberdinak aurkituko ditugu. » “Bai/Ez/Beharrezkoa bada” moduko inkesta (Encuesta tipo SI/NO/Si hace falta). » Ezkutuko inkesta (Encuesta oculta): antolatzaileak bakarrik ikusiko ditu parte-hartzaile guztien erantzu-nak). » Parte-hartzaile bakoitzak eman dezakeen OK kopurua mugatu (1-lerroa)/ (Limite el número de Oks porparticipante (fila) a 1): Boto-emaile bakoitzak aukera bakarra hautatu ahal izango du. » Aukera bakoitzeko eman daitekeen OK kopurua mugatu (zutabea) (Limite el número de Oks por opción(columna)): Aukera bat zenbat aldiz hauta daitekeen ezartzea ahalbidetzen du. 12
  • 13. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaExtra Options aukerak Doodlen kuota ordaintzen duten erabiltzaileek soilik erabil ditzakete. Adibide honetanez dugu aukera hori erabiliko. 13
  • 14. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaAriketa honetako deialdia egiteko (frantseseko ikastaro amaierako afaria) aipatutako aukera batzuk zehaz-tuko ditugu.Gure ikaskideek egun eta leku zehatz bat aukeratu behar dute. Boto gehien lortzen dituen proposamenaizango da behin betikoa.Parte-hartzaile bakoitzak aukera bakarra hautatuko du, kontsulta ahalik eta zehatzen izan dadin.Hori lortzeko, honako atal hauek hautatuko ditugu: » Parte-hartzaile bakoitzak eman dezakeen OK kopurua mugatu (1-lerroa)/ (Limite el número de Oks porparticipante (fila) a 1). 14
  • 15. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaOndoren, “Bukatu” (“Acabar”) botoian klik egingo dugu Doodlek deialdian parte hartuko duten guztiei bidalibehar diegun linka eman diezagun. 15
  • 16. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaIrudian ikus dezakegunez, Doodlek bi esteka emango dizkigu: Parte hartzeko esteka (Enlace de participación) . Kontsulta parte hartuko duten guztiei bidaliko diegu posta elektronikoz. Ondoren, 4. puntuan (Planifika- tutako ekitaldia bozkatu-Votar el evento planificado) gure lehentasuna gehitzeko modua azalduko digute Inkesta kudeatzeko esteka (Enlace de administración) . Inkesta kudeatzeko esteka. Esteka honetan sartzen bagara aurrerago (5. puntua: Ekitaldia kudeatu/ Administrar el evento) adieraziko ditugun aukera ezberdinak aurkituko ditugu. 16
  • 17. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna4 - Planifikatutako ekitaldia bozkatu PLANIFIKATUTAKO EKITALDIA BOZKATU Guztiei bidalitako estekan sakatuz, parte-hartzaileek gehien interesatzen zaien aukera hautatzeko orri bate- ra iritsiko dira. Orri horretan, ekitaldia planifikatzerakoan zehaztu ditugun baldintza guztiak agertuko dira. Kasu honetan, parte-hartzaileek aurrean dituzten 12 aukeretatik bat hautatu beharko dute parte-hartzaile bakoitzak eman dezakeen OK kopurua mugatu dugulako. Hortaz, erabiltzaileak bere izena eta nahiago duen data, ordua eta lekua adierazi eta “Gorde” (“Guardar”) botoian klik egingo du. 17
  • 18. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaDeitutako batzuk botoa eman badute, boto berri bat sartzerakoan ordura arte egindako bozketak agertukozaizkigu pantaila batean (betiere inkestaren kudeatzaileak edo sortzaileak aukera hori kendu ez badu). Gurekasuan, inkesta horrela egongo litzake:Baina, hori ez da guztia; Doodlek baditu aukera gehiago. Helburu nagusia kontsulta jakin bati buruzko botoaematea bada ere, badira bestelako ekintza osagarri gehiago. Adibidez, inkestaren azpialdean agertzen denfuntzioen taula 18
  • 19. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaAtal honetan sartzeko inkestara itzuli behar dugu. Horretarako, posta elektronikoz jaso dugun esteka berrizere kopiatu beharko dugu arakatzailearen helbide-barran. Bertan gaudela botoa emango dugu (aurretik eginez badugu) . Horrez gain, jarraian zehaztuko ditugun beste aukera batzuk eskuragarri izango ditugu: Sarrera editatu/ezabatu (Editar / Eliminar entrada) Emandako botoak ezabatzeko edo editatzeko. Oharra gehitu (Añadir comentario) Inkestari buruzko oharrak egiteko. Egutegia esportatu (Exportar calendario) Inkestako egutegiko datuak “Outlook”-era esportatzeko. Fitxategi bat esportatu (Exportar un fichero) Aukera honen bitartez, inkesta hona esportatu daiteke: » Inprimatzeko aurrebista » Excel » PDF Inprimatu (Imprimir) Fitxategiak esportatzeko aukerak eskaintzen dituen aukera berberak ematen ditu, hau da, inprimatzeko aurrebista, Excel eta PDF. Inkesta honetara gehitu (Añadirse a esta encuesta) Hasierako orriak pertsonalizatuta dituzten erabiltzaileei zuzenduta dago: “Atom Syndication Format”, “Google”, “netvibes”, “Pageflakes” edo “My Yahoo”. Horrelakoetan, erabiltzaileak ekitaldiari buruzko in- formazioa hasierako orrian sartuko du. Inkesta hau txertatu (Insertar esta encuesta) Erabiltzaileak bere web gune edo blogean kopiatu ahal izango duen url bat agertzen da. 19
  • 20. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna5 - Ekitaldia kudeatu EKITALDIA KUDEATU Ekitaldia kudeatzeko ardura duenak administrazio aukeretara sarbidea izango du; horretarako, posta elek- tronikoz jaso duen administrazio-linka erabili behar du. Inkesta hau editatu (Editar esta encuesta) Aldez aurretik betetako eremu guztietatik nabigatzeko aukera. Close poll Inkesta bat aldi baterako ixteko aukera. Itxitako inkesta edozein momentutan ireki daiteke. Access poll with administrator rights: Administratzailea ekitaldia kudeatzeko orritik sar daiteke inkesta- ra. Historiala (historial) Inkestan egondako mugimendu guztien zerrenda. Parte-hartzaile guztiak ezabatu (Borrar a todos los participantes ): Inkestako parte-hartzaile guztiak uneoro ezabatzeko aukera. Ohar guztiak ezabatu (Eliminar todos los comentarios ) Inkestako ohar guztiak uneoro ezabatzeko aukera. Inkestak ezabatu(Eliminar encuestas) Inkesta guztia ezabatzeko aukera. 20
  • 21. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna6 - Lehentasunak zehaztu LEHENTASUNAK ZEHAZTEKO SARBIDEA Orain arte “Ekitaldi bat planifikatu” aukera landu dugu, hau da, egun eta ordu ezberdinak hautatzeko aukera ematen zuen inkesta eskaini dugu. Baina Doodlek aukera ematen du ere inkestak beste modura konfigurat- zeko, adibidez, parte-hartzaileek bestelako gai bati buruzko aukerak bozkatu ditzaten. Horrelako inkestak sortzeko prozesua eta ekitaldi bat antolatzekoa oso antzekoak dira. Jarraian, eman beha- rreko pausuak azalduko ditugu. Doodlen orrira sartzea izango litzateke eman beharreko lehengo pausua. Horretarako, Doodlen web gunea- ren izena (www.doodle.com) idatziko dugu arakatzailearen helbide-barran, edota bilatzaile batetik ere sar gaitezke (Google), bilatzailearen barran Doodle hitza idatziz, Doodlen orrian sartuta zaudenean, “Zehaztu zure lehentasuna” (“Especifique su preferencia” ) erlaitza hautatu behar da eta bertan “Zehaztu zure aukera” (“Haga una elección” ) botoian klik egin. . 21
  • 22. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaINFORMAZIO OROKORRAHemendik aurrera inkestaren ezaugarriak zehaztuko dira. Lehenengo pantailan inkestari buruzko informazioorokorra idatzi behar da. Beheko pantailan eskatzen diren datuak ikus ditzakegu. Horiek guztiak bete ondo-ren “Hurrengoa” (“Siguiente”) botoiari klik egingo diogu aurrera jarraitzeko.AUKERAK ZEHAZTEAInkesta konfiguratu duenak parte-hartzaileek bozkatu behar dituzten aukerak sartuko ditu pantaila honetan. 22
  • 23. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaInkestan jaso nahi dituzun aukera guztiak sartu ondoren Hurrengoa (“Siguiente” ) botoiari sakatu inkesta-ren baldintzak zehazten jarraitzeko.Era berean, aurretik sartutako datuetara itzul zaitezke “Atzera” (“Retroceder”) botoiari sakatuz.INKESTA BIDALTZEKO BALDINTZAK ZEHAZTU“Ekitaldi bat planifikatu” atalean bezalaxe, agertuko zaigun pantaila ingelesez soilik agertuko zaigu.Pantaila horretan inkesta bidaltzeko aukerak zehaztu daitezke.Lehenengoan, “You send the invitation” atalean, adierazten digute guk bidali behar diogula mezu elektro-nikoa kontsultan parte hartzea nahi dugun pertsona bakoitzari.Bigarrenean, “Doodle sends the invitation” atalean, Doodlek berak bidaliko du mezua. Zerbitzu hori era-bili ahal izateko alta hartu behar da Doodlen eta kuota bat ordaindu.Kasu honetan lehenengo aukera hautatuko dugu eta aurrera jarraituko dugu “Hurrengoa” (Siguiente) bo- 23
  • 24. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnatoiari sakatuz.AUKERA OSAGARRIAKZehaztu daitezkeen aukera osagarriei dagokienez, esan “Ekitaldi bat antolatu” (Planificar un evento)aukeran ematen diren aukera berberak aurkituko ditugula. Ondoren, inkesta sakonago zehazteko erabili dai-tezken aukerak birgogoratzen dira. » “Bai/Ez/Beharrezkoa bada” moduko inkesta (Encuesta tipo SI/NO/Si hace falta). » Ezkutuko inkesta (Encuesta oculta): antolatzaileak bakarrik ikusiko ditu parte-hartzaile guztien erantzu-nak). » Parte-hartzaile bakoitzak eman dezakeen OK kopurua mugatu (1-lerroa)/ (Limite el número de Oks porparticipante (fila) a 1): Boto-emaile bakoitzak aukera bakarra hautatu ahal izango du. » Aukera bakoitzeko eman daitekeen OK kopurua mugatu (zutabea) (Limite el número de Oks por opción(columna)): Aukera bat zenbat aldiz hauta daitekeen ezartzea ahalbidetzen du.Extra Options aukerak Doodlen kuota ordaintzen duten erabiltzaileek soilik erabil ditzakete. Adibide honetanez dugu aukera hori erabiliko. 24
  • 25. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaInteresatzen zaizkigun aukera osagarriak zehaztu ondoren, “Ekitaldi bat planifikatu” atalean bezalaxe,Doodlek bi mail bidaliko dizkio antolatzaileari bi esteka ezberdinekin:Parte-hartzeko esteka (Enlace de participación)Inkestan parte hartuko duten guztiei bidaliko diegu posta elektronikoz. Ondoren, “7. Lehentasuna bo-zkatu” (7. Votar preferencia) atalean gure lehentasunak inkestan txertatzeko modua zehazten da. Inkesta kudeatzeko esteka (Enlace de administración)Esteka honen bitartez inkesta kudeatu dezakegu. Bertan, aurrerago (8. Lehentasuna kudeatu) zehaz-tuko ditugun aukera ezberdinak aurkituko ditugu. 25
  • 26. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna 26
  • 27. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna7 - Lehentasuna bozkatu LEHENTASUNA BOZKATU Inkesta konfiguratu duenak bertan parte hartuko duten guztiei parte hartzeko linka bidaliko die. Inkestan botoa eman nahi duenak jasotako linkean sartu behar du. Linkak inkestara eramango du eta bertan, izena eman ondoren, bere lehentasunak bozkatzeko aukera izango du. “Gorde” (Guardar) botoian klik eginez, botoa erregistratuta geratuko da eta inkestan parte hartu izana es- kertzeko mezu bat agertuko da. 27
  • 28. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresnaBotoa emateaz gain, parte-hartzaileak beste ekintza batzuk ere egin ditzake. Horrela, Doodlek inkestarenazpialdean aurkituko ditugun bestelako funtzio batzuk ere eskaintzen ditu.Atal honetan sartzeko inkestara itzuli behar dugu. Horretarako, posta elektronikoz jaso dugun esteka berrizere kopiatu beharko dugu arakatzailearen helbide-barran. Bertan gaudela botoa emango dugu (aurretik eginez badugu) . Horrez gain, jarraian zehaztuko ditugun beste aukera batzuk eskuragarri izango ditugu: Sarrera editatu/ezabatu (Editar / Eliminar entrada) Emandako botoak ezabatzeko edo editatzeko. Oharra gehitu (Añadir comentario) Inkestari buruzko oharrak egiteko. Egutegia esportatu (Exportar calendario) Inkestako egutegiko datuak “Outlook”-era esportatzeko. Fitxategi bat esportatu (Exportar un fichero) Aukera honen bitartez, inkesta hona esportatu daiteke: » Inprimatzeko aurrebista » Excel » PDF Inprimatu (Imprimir) Fitxategiak esportatzeko aukerak eskaintzen dituen aukera berberak ematen ditu, hau da, inprimatzeko aurrebista, Excel eta PDF. Inkesta honetara gehitu (Añadirse a esta encuesta) Hasierako orriak pertsonalizatuta dituzten erabiltzaileei zuzenduta dago: “Atom Syndication Format”, “Google”, “netvibes”, “Pageflakes” edo “My Yahoo”. Horrelakoetan, erabiltzaileak ekitaldiari buruzko in- formazioa hasierako orrian sartuko du. Inkesta hau txertatu (Insertar esta encuesta) Erabiltzaileak bere web gune edo blogean kopiatu ahal izango duen url bat agertzen da. 28
  • 29. DOODLE: Elkartzeak antolatzeko tresna8 - Lehentasuna kudeatu LEHENTASUNA KUDEATU “Ekitaldi bat antolatu” atalean bezalaxe, inkesta kudeatzeko aukeretara sartzeko inkesta prestatu duenak bidalitako posta elektronikoan jaso dugun administraziorako linkan klik egingo dugu. Hemendik, kudeatzaileak ondorengo funtzioak erabili ahal izango ditu: Inkesta hau editatu (Editar esta encuesta) Aldez aurretik betetako eremu guztietatik nabigatzeko aukera. Close poll Inkesta bat aldi baterako ixteko aukera. Itxitako inkesta edozein momentutan ireki daiteke. Access poll with administrator rights: Administratzailea ekitaldia kudeatzeko orritik sar daiteke inkesta- ra. Historiala (historial) Inkestan egondako mugimendu guztien zerrenda. Parte-hartzaile guztiak ezabatu (Borrar a todos los participantes ): Inkestako parte-hartzaile guztiak uneoro ezabatzeko aukera. Ohar guztiak ezabatu (Eliminar todos los comentarios ) Inkestako ohar guztiak uneoro ezabatzeko aukera. Inkestak ezabatu(Eliminar encuestas) Inkesta guztia ezabatzeko aukera. 29