QR kodeak KZ Ikastaroa

  • 574 views
Uploaded on

Ikasi zertarako balio duten QR kodeak eta zure webgunean erabili itzazu

Ikasi zertarako balio duten QR kodeak eta zure webgunean erabili itzazu

More in: Technology , Business
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
No Downloads

Views

Total Views
574
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
2
Comments
0
Likes
1

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. QR KODEAK
  • 2. QR kodeakIkastaroaren programa1 Oinarrizko kontzeptuak .............................................................................................................................................. 3 Oinarrizko kontzeptuak ...................................................................................................................................................... 3 Barra-kodeak ...................................................................................................................................................................... 3 QR kodeak ......................................................................................................................................................................... 3 QR kodeen abantailak ....................................................................................................................................................... 4 Informazioa biltegiratzea .................................................................................................................................................. 4 2D bi dimentsioko kodeen familia ..................................................................................................................................... 5 QR kodeen erabilerak .................................................................................................................................................... 52 QR kodeen irakurgailuak ............................................................................................................................................ 6 Irakurgailu motak ............................................................................................................................................................. 6 Irakurgailuak deskargatu eta instalatu .......................................................................................................................... 6 Kodeak telefono mugikorrean irakurri .............................................................................................................................. 73 Nola sortu QR kodeak? ................................................................................................................................................ 8 Interneteko helbideen QR kodeak .................................................................................................................................... 8 “Eskuz” sortutako QR kodeak .............................................................................................................................................. 84 QR kodeen adibide praktikoak .................................................................................................................................. 9 Erabilpen eremua ................................................................................................................................................................. 9 Publizitateko kanpainak ................................................................................................................................................... 9 Diseinu grafikoa ................................................................................................................................................................ 10 Enpresako paperak ........................................................................................................................................................... 10 Internet, Webak, blogak .................................................................................................................................................... 11 2
  • 3. QR kodeak QR kodeak zer diren, zertarako balio duten eta zertarako erabil daitezkeen ikasi. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutzarik edukitzea.1- Oinarrizko kontzeptuak OINARRIZKO KONTZEPTUAK “Quick Response Barcodes” (Erantzun azkarreko Barra-Kodea) edo QR kodeak ohiko barra-kodeak ordezkat- zeko sortu ziren. Lehenik eta behin, horien arteko ezberdintasunak ikusiko ditugu: BARRA-KODEAK Barra-kodeak lodiera ezberdina duten eta tartekatuta dauden marra paralelo bertikal batzuez osaturiko adie- razpen grafiko batean oinarritzen diren kodeak dira. Marra horiek guztiek, elkarrekin, karaktere alfanume- rikoz osatutako informazio jakin bat gordetzen dute. Horrela, informazio horri esker artikulu bat azkar ezagutzea ahalbidetzen du kode-barrak, ondoren inbentarioa egiteko edo artikuluarekin lotutako ezaugarriak kontsultatzeko. Sistema honi esker unitate komertzialak eta logistikoak modu bakarrean, globalean eta zalantzarik gabe identifikatu daitezke. Barra eta tarteez osaturiko multzo horrek karaktere-kate txikiak kodetzen ditu inpri- matutako sinboloetan. Oro har, barra-kodeen irakurgailu laser batek informazioa ordenagailu batera eramaten du eta horrek datuak prozesatzen ditu. QR KODEAK QR kodeek zenbaki bakarra adierazten dute eta japoniarrek asmatu zituzten barra-kodeek baino eduki ge- hiago biltegiratzeko gai izango zen abiadura handiko deskodifikazio-sistema bat lortzeko. Bi dimentsioko edo 2D kodeen familiakoak dira. Barra-kodeek ez bezala, informazioa bi dimentsioetan ko- detzen dute bi dimentsioko kodeek eta horri esker, datu gehiago biltegiratu daiteke espazio txikiagoan. Informazioa biltegiratzeko sistema honek datuak lauki batean gordetzen ditu. Lauki hori puntuz osatutako matrize bat da zeinak, irudi-irakurgailu baten bidez (kameradun mugikorra edo webcam bat) kodea irakurri eta gordetako datuak erakusten dituen. QR kodeak gai dira ASCII karaktere guztiak eta informazio bitarra kodetzeko. 3
  • 4. QR kodeakQR KODEEN ABANTAILAKLaburbilduz esan daiteke honako hauek direla QR kodeen abantailak, barra-kode tradizionalekin alderatuta: Biltegiratzeko gaitasuna. Bi dimentsioko kodeak erabiltzen dituztenez barra-kodeek baino informazio gehiago biltegiratu dezake- te. Irakurtzeko modua. QR kodeetan jasotzen den informazioa, barra-kodeetan ez bezala (laser bidez soilik irakurtzen direnak), dekodetze programaren bat instalatuta daukan edozein bideo-kamerarekin edo argazki-kamerarekin irakur daiteke. Irakurketa azkarra eta fidagarria. QR kodeak azkarrago irakurtzen dira eta barra-kodeen irakurketa baino fidagarriagoa da. Formatuen euskarriak. Barra-kodeek formatu numerikoak soilik onartzen dituzten bitartean, QR kodeek honako hauek ere bar- ne hartzen dituzte: testu formatuak, SMSak, WEB guneetara estekak eta informazioa bitarra.INFORMAZIOA BILTEGIRATZEAJarraian, informazioa QR kodeetan gordetzeko modua azalduko dugu.QR kode baten laukiak zonalde ezberdinak ditu eta horietako bakoitzak esanahi eta erabilera ezberdinadauka, beheko grafiko honetan ikus daitekeen bezalaxe:QR kode batek informazioa biltegiratzeko duen gaitasuna bildu nahi diren datu motaren araberakoa da.QR kodeak datuak biltegiratzeko duten gaitasuna » Datu numerikoak soilik: 7.089 karaktere gehienez ere » Datu alfanumerikoak: 4.296 karaktere gehienez ere 4
  • 5. QR kodeak » Datu bitarrak: 2.953 byte gehienez ere2D BI DIMENTSIOKO KODEEN FAMILIABi dimentsioko kodeen artean, QR kodeez gain, badira beste kode asko ere, horien artean ezagunenak, Da-taMatrix eta EZCode.Zer abantailak eskaintzen dituzte QR kodeek gainontzeko bi dimentsioko kodeekin alderatuta?Abantaila teknikoak ez ezik (datuak biltegiratzeko edukiera handiagoa, akats fisikoei aurre egiteko ahalmenhandiagoa edota edozein ikuspegitik irakurriak izateko aukera), legearekin lotutako beste abantaila bat ereeskaintzen dute QR kodeek eta horrek gainontzeko bi dimentsioko kodeak baino ezagunagoak izatea eragi-ten du. Lege-abantaila horren helburua da QR kodeak era irekian mantentzea, hau da, patentearen jabe denenpresak patente hori ez erabiltzea erabaki du eta hortaz, doan erabil daitezke kode horiek.QR KODEEN ERABILERAKKode hauek erabiltzea oso erraza da. Informazio pisutsua idatzi ordez, edukia zuzenean pantailan jaso de-zake erabiltzaileak, mugikorra kodera zuzentzearekin soilik.Hasiera batean, QR kodeak inbentarioak eta logistikarekin lotutako zereginak egiteko sortu ziren baina ka-meradun mugikorrek eta Internetera konektatuta dauden mugikorrek izandako arrakasta ikusita, erabileraezberdinak garatuz joan dira. QR kodeen erabilera nagusia informazioa errazago eskuratzea da, izan ere,horrelako kodeak oso arruntak dira honako arlo hauetan adibidez: » Publizitatea » Marketineko kanpainak » Merchandising » Diseinu grafikoa » Enpresa-paperak (bisita txartelak, katalogoak) » Internet, Webak, blogak…Aurrerago, “5. QR kodeen adibide praktikoak” atalean, aipatutako arlo horietako adibide errealak ikusikoditugu. 5
  • 6. QR kodeak2 - QR kodeen irakurgailuak IRAKURGAILU MOTAK Irudia prozesatzeko erabiliko dugun gailuan (telefono mugikorra, web kamera,...) QR kodeen irakurgailua instalatuta eduki behar da. Lehen esan bezala, kode hauek irekiak dira eta ondorioz askotariko irakurgailuak garatu dira. Gauzak horrela, esan daiteke egun dauden irakurgailuek merkatuko mugikorren % 100 estalt- zen dutela. Hauek dira QR kodeen irakurgailurik ezagunenak: » i-Nigma » Kaywa Reader » BeeTag » NeoReader » Scanlife » QuickMark » Google ZXing » UpCode Era berean, azpimarratu behar da Nokia konpainiak baduela irakurgailu propio bat, modelo hauetan ezarrita dagoena fabrikatik: N82, N93, N95, E66, E71, E90, 6220. Bestetik, beste modelo hauetan ere instala daite- ke: N96, N78, 6210. BlackBerrik ere badu QR kodeak irakurtzeko berariazko irakurgailua. BBM5 du izena eta doan deskargatu daiteke konpainia horretako mugikorretan instalatzeko. IRAKURGAILUAK DESKARGATU ETA INSTALATU QR kodeak irakurtzen dituzten gailuak deskargatzea eta instalatzea oso erraza da. Jarraian zehazten diren pausuak ematen badituzu zure mugikorra QR kodeak irakurtzeko prest izango duzu. 1. Aplikazioak deskargatzeko gunean sartu. “i-nigma” irakurgailua bilatzea gomendatzen dugu. Irakurgailu hori doakoa da eta mugikor gehienetan instala daiteke. Bestetik, honako web guneetan ere zure mugikorrerako irakurgailuak aurkituko dituzu: » QuickMark Mobile - http://www.quickmark.com.tw/En/basic/index.asp » Kaywa reader, Kaywa / 3GVision - http://reader.kaywa.com » I-nigma, - http://www.i-nigma.com 2. Onartu, deskargatu eta instalatu Deskargak egiteko guneak zehazten dituen jarraibideak bete itzazu irakurgailua deskargatu eta instalat- zeko. 6
  • 7. QR kodeak 3. QR kodeak irakurtzeko prest Zure mugikorra QR kodeak irakurtzeko prest dago.KODEAK TELEFONO MUGIKORREAN IRAKURRITelefono mugikorrarekin QR kodeak irakurtzeko nahikoa da honako hau edukitzea: » Gutxienez 1,3 MP-ko argazki-kamera bat integratuta duen mugikorra. » Mugikorrean irakurketarako software bat edukitzea. Horretarako, telefonoak Java kodeak exekutatzekoeuskarri bat izan behar du nahitaez.Gaur egun, mugikorrak integratuta daraman kamera mota bat edo bestea izatea ez da arazo kodeak irakurriahal izateko, izan ere, modelo gehienek irakurketa egiteko bereizmen nahikoa baitute.Zure mugikorrari dagokion softwarea instalatu ondoren, mugikorrarekin datuak irakurtzea oso erraza izangoda. 1. Softwarea aktibatu Softwarea mugikorrean aktibatu behar duzu horrek kamera eta irakurketarako softwarea abiarazi dit- zan. 2. Mugikorra kodera zuzendu eta irakurri Kodea dekodetu eta irakurtzeko nahikoa da mugikorra QR kodera zuzentzea. 7
  • 8. QR kodeak3 - Nola sortu QR kodeak? INTERNETEKO HELBIDEEN QR KODEAK Demagun interneten nabilela eta norbaitekin partekatu nahi dudan zerbait ikusten dudala. Informazioa le- henbailehen helarazi nahi diot nire lagunari. Interneteko hainbat nabigatzailek (Firefox edo Google Chrome) badituzte deskargatu eta instalatu daitezkeen osagarriak, horien bitartez ikusten ari garen orriari dagokion helbidearen QR kodea sortzen dute. QR kodearen irudia sortu ondoren, kode hori mezu bidez bidali daiteke kodea irakurtzeko gai den beste mugikor batera. “ESKUZ” SORTUTAKO QR KODEAK QR kodeak sortzen lagunduko diguten hainbat eta hainbat orri aurki ditzakegu interneten. Orri gehienak antzekoak dira. Jarraian, adibidetzat hartu ditugun web orri pare batean QR kode bat marrazteko bete behar den prozedura zehaztuko dugu: KAYWA 1. Sartu Kaywa.com gunean (http://qrcode.kaywa.com/). 2. Hautatu zure QR kodean gorde nahi duzun eduki mota: web orri baten helbidea, telefono bat, testu bat (izena, helbidea, etab.) edo mezu txiki bat. 3. Informazio hori dagokion testu-koadroan sartu eta egin klik “sortu” botoian. 4. Listo. QR kodea sortu duzu. Kode berria presta dago inprimatzeko, ordenagailuan gordetzeko edo blo- gean argitaratzeko QRLife 1. Sartu qrlife web gunera (http://qrlife.blogspot.com/), ondoren egin klik pantailaren eskuinaldean dagoen “Generar códigos QR” atalean. 2. Hautatu zure QR kodean gorde nahi duzun eduki mota: web orri baten helbidea, testu bat (izena, helbi- dea, Twitter helbidea, etab.), telefono bat, mezu edo posta elektroniko txiki bat. 3. Informazio hori dagokion testu-koadroan sartu eta egin klik “sortu” botoian. 4. Listo. QR kodea sortu duzu. Kode berria presta dago inprimatzeko, ordenagailuan gordetzeko edo blo- gean argitaratzeko. 8
  • 9. QR kodeak4 - QR kodeen adibide praktikoak ERABILPEN EREMUA QR kodeak sortzeko atalean esan bezala, kodetu daitekeen informazioak tipologia ezberdinak izan ditzake: » Testu librea » Web orri baten esteka » SMS » Telefono zenbakia Horrela, QR kodeak arlo ezberdinetan aurki daitezke, geroz eta maizago. Jarraian, QR kodeak erabili dituz- ten arlo hauetako adibide erreal batzuk ikusiko ditugu: » Publizitatea » Marketineko kanpainak » Merchandising » Diseinu grafikoa » Enpresa-paperak (bisita txartelak, katalogoak) » Internet, Webak, blogak… PUBLIZITATEKO KANPAINAK Gaur egun konpainia askok eta askok erabiltzen dituzte QR kodeak publizitateko kanpainak egiteko. Adibi- dez, Durex, Calvin Klein edo Google. Honako esteka honetan aipatutako enpresek eta beste batzuk QR kodeekin egindako kanpainei buruzko informazioa aurkituko duzu: 9
  • 10. QR kodeak Azpimarratzekoa da ere enpresa ezagun batek antzezlan berri bat promozionatzeko egin duen kanpaina: QR kode erraldoi bat eza- rri zuen New Yorkeko erdigunean. Mugikorra kartelera zuzendu eta kodea eskaneatzen zutenek antzezlanaren web orria sartu zitezkeen zuzenean.DISEINU GRAFIKOAGaur egun, artista eta diseinatzaile askok erabiltzen dute QR kodeen irudia. Horregatik, QR kodeak mura-letan, karteletan, arropan, bitxietan eta abarretan ikusi ahal izan ditugu. Batzuetan kodeek dekodetu dai-tekeen informazioa daramate (gehienetan web guneetako helbideak) baina besteetan, diseinu berritzaileaklortzeko soilik erabili dira.Honako helbideetan irudi hauetan erabilitako QR kodeei buruzko informazio gehiago lortuko duzu: » http://uzkiaga.com/comunicacion-web/integrar-codigos-qr-en-diseno-grafico » http://www.codigos-qr.com/2010/06/11/codigo-qr-realizado-en-oro-y-diamantes-por-la-firma-de-joyas-piaget/ENPRESAKO PAPERAKEnpresa mundua ere hasi da QR kodeak erabiltzen.Geroz eta ohikoagoa da horrelako kodeak aurkitzea enpresako bisita-txarteletan. Inprimatutako kodeek, orohar, horrelako txarteletan ematen den informazio berbera gordetzen dute, hala nola, harremanetarako izena,telefonoa, posta elektronikoa, enpresaren web gunearen urla, etab. Horrela, mugikorrarekin argazki batateratzea nahikoa da txartelean agertzen den pertsonari mezu elektroniko bat bidaltzeko edota enpresarenweb gunera sartzeko. 10
  • 11. QR kodeak Enpresako bisita-txartelen adibide gehiago ikusteko: » http://imagenconpersonalidad.blogspot.com/2010/08/tarjetas- de-presentacion-con-codigo-qr.html Aireko konpainiak ere hasi dira QR kodeak erabiltzen eta adibidez, American Airlines konpainiak QR kodeak bere eguneroko zereginetan sartu ditu berriki. Check-ina on line egin ondoren, erabiltzaileak QR kode bat jasotzen du posta elektronikoz edo SMS bidez . Kode hori zuzenean eskaneatzen da ontziratzeko atean. Horrelako ekimenaren bidez, inprimatutako ontziratzeko txartelak desagerrarazi nahi ditu konpainiak.INTERNET, WEBAK, BLOGAK…QR kodeek web orrien helbideak jaso ditzakete. Horrela, oso erabilgarria da kode batean “url” bat sartzeaerabiltzailea hari helarazi nahi zaion informazio osoa duten web orrietara zuzentzeko. Erabilera hau osoohikoa da, ondoren aipatzen diren adibideetan ikus daitekeen bezala. Egunkariak Estatu Batuetako egunkari entzutetsu batek QR kodeak erabili ditu be- rriki. Albisteen ondoan ezarri zituzten. Kodeak irudia prozesatzen duen gailuaren bidez eskaneatu eta gero, QR kodeen irakurgailuak albisteari buruz on line dagoen eduki guztia jasotzen duen web gune batera era- maten du irakurlea. Horrela, egunkariko albisteari buruzko informazioa zabal daiteke. Telebista Jarraitzaile asko dituen serie baten azken kapituluan ere horrelako kodeak erabili dira. Kasu honetan, kodeak denboraldi berriko irudiak erakusten zituen trailer batera eramaten zuen ikuslea. 11