Openideiak eusk
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Openideiak eusk

on

  • 595 views

Openideiak plataforma ezagutu ezazu: Partaidetza eta elkar laguntza bultzatzen duen gune birtuala. Sarean lan egin eta esperientziak konpartitzen ikasi ezazu.

Openideiak plataforma ezagutu ezazu: Partaidetza eta elkar laguntza bultzatzen duen gune birtuala. Sarean lan egin eta esperientziak konpartitzen ikasi ezazu.

Statistics

Views

Total Views
595
Views on SlideShare
595
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

CC Attribution-NonCommercial-ShareAlike LicenseCC Attribution-NonCommercial-ShareAlike LicenseCC Attribution-NonCommercial-ShareAlike License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Openideiak eusk Document Transcript

  • 1. OPENIDEIAKe-learning Openideiak
  • 2. OPENIDEIAKÍkastaroaren edukia1. Zer da Openideiak? .............................................................................................................................. 3 SARRERA ............................................................................................................................................ 3 ZER DA OPENIDEIAK ............................................................................................................................ 32. Openideiak-erako sarbidea .................................................................................................................. 5 OPENIDEIAK-ERAKO SARBIDEA ............................................................................................................. 53. Openideiak-en erregistratu .................................................................................................................. 7 OPENIDEAK-EN ERREGISTRATU ............................................................................................................. 74. Saio bat hasi ........................................................................................................................................ 8 SAIO BAT HASI.................................................................................................................................... 85. Openideiak erabili .............................................................................................................................. 11 BILAKETAK EGIN................................................................................................................................ 11 PERTSONALIZATU ZEURE HASIERA-ORRIALDEA .................................................................................... 12 ORRIALDEAK SORTU .......................................................................................................................... 13 BIDEOAK NOLA IGO ........................................................................................................................... 15 GERTALDIAK SORTU........................................................................................................................... 166. Zer da Ideien Merkatua? .................................................................................................................... 18 ZER DIRA ERRONKA SARIDUNAK?........................................................................................................ 18 ZER DIRA GUZTION ONGIRAKO ERRONKAK? ......................................................................................... 19 NOLA GEHITU ERRONKA BAT............................................................................................................... 20 NOLA PROPOSATU SOLUZIOAK ERRONKEI ............................................................................................ 217. Zer da Openideiak-en Blogosfera?...................................................................................................... 23 NOLA SORTU NORBERAREN BLOGA ...................................................................................................... 24 NOLA IRUZKINDU BESTE ERABILTZAILE BATEN BLOGEKO POST BAT ....................................................... 258. Zer dira 2.0 Taldeak?.......................................................................................................................... 26 NOLA SORTU TALDEA ......................................................................................................................... 26 NOLA BAZKIDETU TALDEAN ................................................................................................................ 28 NOLA EGIN TALDE BATEN ADMINISTRATZAILE BESTE KIDE BAT.............................................................. 29 NOLA IGO FITXATEGIAK TALDERA ....................................................................................................... 30 NOLA IGO BIDEO BAT TALDERA........................................................................................................... 31 NOLA SORTU ETA ERABILI ALBUM BAT TALDEAREN BARRUAN................................................................. 32 NOLA SORTU BLOG BAT TALDEARENTZAT............................................................................................. 34 NOLA SORTU ORRIALDEAK TALDE BATEN BARRUAN............................................................................... 35 NOLA SORTU GERTALDIAK TALDEAREN BARRUAN ................................................................................. 36 2
  • 3. OPENIDEIAK Openideiak plataforma ezagutu: Partaidetza eta elkar laguntzeko gune birtuala. Sarean lan egin eta experientziak konpartitzen ikasi1. Zer da Openideiak? SARRERA Berritzaile petoa al zara eta leku bat nahiko al zenuke zeure ideiak botatzeko eta diziplina arteko taldeetan parte hartzeko? Eremu guztiak hauta ditzakezu, teknologiatik hasi eta jasangarritasuneraino. Erronka bat jo ala soluzioak proposatzea gustatuko al litzaizuke? Zer iruditzen zaizu gizartearekin soluzioak partekatu ahal izatea? Horrela hobeto lagundu ahal izango diozu gure munduari! Edo agian nahiago al duzu zeure trebetasun berritzaileak erakutsi? Imajinatzen al duzu hori guztia zeure etxeko ordenagailutik egitea? Orain hori guztia eta askoz gehiago egin dezakezu Openideiak-ekin. ZER DA OPENIDEIAK Openideiak-en plataforma berdinen arteko lotura errazten duen partaidetza eta lankidetzako gune birtual bat da: pertsonak, erakunde publikoak eta pribatuak, eta era guztietako administrazioak biltzen ditu, sareko lana areagotzera bideratuak gure ingurunearentzako onura sozioekonomiko bat ekartzeko ekintza birtual edo presentziazko oro sustatu eta egikaritzera. 3
  • 4. OPENIDEIAKGainera, Openideiak-en kezkak, ideiak, hobetze-proposamenak parteka ditzakegu,elkarrizketan egin dezakegu, kontrastatu, ikasi eta irakatsi. Hitz batean, elkarrekintzan aritugaitezke geure ezagutza, esperientzia eta sormenetik etekina ateraz. Hori guztia lanera etaekintzara bideraturik era hauetan: Jakintzagai eta eragile askoko 2.0 Taldeak Blogosfera Ideia Merkatua: Guztion Ongirako Erronkak. Saridun enpresa-erronkak. 4
  • 5. OPENIDEIAK2. Openideiak-erako sarbidea OPENIDEIAK-ERAKO SARBIDEA Openideiak herrialde hau eraldatzearen helburua partekatzen duten pertsona zeratua, barruti guztietatik, norberaren jarrera pertsonaletik. Hauxe da bilatzen dena: pertsona guztien mobilizazio soziala eta inplikazioa gizarte berritzaileago bateranzko eraldatze- prozesuan. Asmoa da dagoeneko badiren erkidego batzuetako lana azaleratu eta hedatzea ikasi eta sinergiak baliatu ahal izateko, eta erkidego berrien lana erraztea herrialdea aldatzeko beren lanean. Openideak-era iristeko sar zaitez hemen: www.openideiak.com. Googlen ere bila dezakezu. Horretarako jarraitu oharrak. Googletik, testuaren laukia sakatu, “Openideiak” idatzi eta “Intro” tekla sakatzen da. 5
  • 6. OPENIDEIAKGooglek hautatutako emaitzak agertzen dira, gure bilaketaren bigarren emaitza hautatubehar da. Eta Openideiak-en webgune nagusia agertuko da. 6
  • 7. OPENIDEIAK3. Openideiak-en erregistratu OPENIDEAK-EN ERREGISTRATU Openideiak-en erregistratu gabe bazaude sar zaitezke Hasiera orokorreko Webgunera edo eta gune desberdinetara eta bertan izango duzu Erkidegoan egiten ar igarenari buruzko ideia orokor bat. Baina zeure erronkak igo, taldeak sortu… nahi badituzu. Hau da, eduki jakin batzuk atxiki edo zeure ekarpenekin Openideiak-en parte hartu erregistratu egin beharko duzu eta Erkidegoaren kide bihurtuko zara. Erabiltzaile bakoitza behin bakarrik erregistra daiteke; eta gainera, erregistroa beharrezkoa da Erkidegoaren partaide diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Openideiak-en hasiera-gunean zeure erabiltzaile-izena, email-helbidea eta Openideiak-en sartzeko pasahitza sartu behar dituzu. Kontua sortu baino lehen, egiaztatze-karaktere batzuk sartu behar dituzu jarraitzeko. Eremu guztiak bete ondoren, “Erregistratu” botoia sakatzen da. Posta elektronikoko helbidea berresteko eta Openideiak-en kontua aktibatzeko, email horretako helbidera jo behar duzu eta bertan mezu bat jasoa izango duzu sakatu beharreko esteka batekin. Kito, dagoeneko aktibatua duzu Openideak-eko zeure kontua. Twitterreko zeure kontua ere erabil dezakezu edo Facebookeko zeure kontua Openideiak-en erregistratzeko. Adibidez, Twitterreko zeure kontua erabili nahi baduzu lehen botoia sakatu behar da, eta gero ezarpenari baimena eman kontu hori erabiltzeko. 7
  • 8. OPENIDEIAK4. Saio bat hasi SAIO BAT HASI Openideiak-en erregistratu ondoren, zeure kontura sartu behar duzu zeure erabiltzaile-izena eta pasahitza gune nagusiko goialdean ezarriz eta gero saka ezazu gezidun botoia. Pasahitza ahazten bazaizu saka ezazu “Pasahitz ahaztua”, eremuak zeure erabiltzaile-izena eta egiaztatze-testuarekin bete behar dituzu. Gero “Eskatu” botoi asakatuko duzu eta sistemak mezu bat bidaliko dizu zeure posta elektronikora. Klikatu mezu horri atxikitzen zaion esteka, eta sistemak beste pasahitz bat bidaliko dizu zeure burua identifikatzeko. Has dezakezu saioa: baina kontrazeinua aldatu nahi baduzu zoaz “Konfigurazioa” menura, goiko tresna-barrara eta, agertuko zaizun orrialdean, idatz ezazu zeure pasahitz berria. 8
  • 9. OPENIDEIAK  Logeatzen zarenean zuzenean iristen zara zeure Idazmahaira, baina zeure soslaira sar zaitezke erabiltzailearen izen asakatuz eta han erregistratze-prozesuan sartu dituzun datuak aldatu edo osatu ditzakezu. Ikusiko duzu goian eskuinaldean botoi bat agertzen dela: “soslaiaren datuak editatu”, eta horrek zeure soslaia osagai bat baino gehiagorekin pertsonalizatzeko aukera emango dizu. 9
  • 10. OPENIDEIAKBestalde, gune edo osagai bakoitza ere edita daiteke eta zeure soslaitik betetzen dituzundatuak hautatu ahal izango dituzu eta haiei eman nahi diezun eskuragarritasuna, hau da,datu pribatuak, publikoak edo zeure adiskideentzako bakarrik publikoak izatea nahi duzun. 10
  • 11. OPENIDEIAK5. Openideiak erabili Puntu honetan ikusiko duzu nola atera etekin hoberena Openideiak-i. Bilaketak egiten, gertaldiak, orrialdeak sortzen, etab. ikasiko dugu. BILAKETAK EGIN Openideak-en izaera desberdineko gaiak bizi dira elkarrekin eta pantailaren eskuinaldean goialdean aurkitzen den bilaketa lasterra erabiltzeak denbora asko aurreztu diezaguke. Bilatzaileak hitz bat sartu eta hitz hori duten erabiltzaile, talde, fitxategi… guztiak aurkitzeko aukera ematen digu. Adibidez, hezkuntza hitza sartzen badugu, hitz hori daukaten emaitza guztiak lortuko ditugu. Baina aurreko irudiaren ezkerraldean ikus dezakegunez, bilaketak oraindik gehiago arazteko aukera ematen diguten 14 iragazki daude. Adibidez, Erabiltzaileetan klikatuz hau lortuko dugu: Hezkuntza hitza duten erabiltzaileen izenak. Erabiltzaileak, zeinen profilean (berrikuntzarekiko konpromisoa, interesguneak…) hezkuntza hitza sartu baitute. Taldeetan klikatuz hau lortuko dugu: Hezkuntza hitza beren baitan duten taldeak. Taldeak, zeinen “deskribapen laburra” eta/edo “Interesak” eremuan hezkuntza hitza sartu baita. 11
  • 12. OPENIDEIAKErkidegoko erabiltzaile guztien informazio-bilaketak hobetu eta errazteko, garrantzitsua daguztion mailan, Openideiak-en edozein informazio eman nahi dugunean, hitz gakoak sarditzagun (“,” zeinuak erabiliz bereiziak) “Etiketa” eta “Interesak” eremuetan.PERTSONALIZATU ZEURE HASIERA-ORRIALDEAOpenideiak-en pertsonalizatu egin dezakezu zeure hasiera-orrialdea “begi-kolpe” batezgarrantzitsuentzat daukazun informazio guztia lor dezazun, Blog, Twitter eta Google Mapsmoduko kanpo-elementuak barne direla.Openideiak-en logeatu ondoren, goiko ezkerraldean zuen erabiltzaile-izena agertuk oda.Bertan klik eginez zeuen hasiera-pantailan sartuko zarete.Goiko eskuinaldean klikatuz zeuen hasiera-orrialdeko definizio-pantailan sartuko zarete.Pantailaren eskuinaldean, eskura dagoen osagaien galerian, horietako bakoitzaren jarraianbi ikono agertzen dira. "i" osagaiaren informazioa lortzeko da eta "↔" osagaiak nahiduzuen eremura arrastatzeko (ezkerra, erdia edo eskuina).  Gorde botoia sakatuz, sortu berria den orrialdean sartuko zarete eta hautatu duzuenosagaietako bakoitzean zer informaziok agertu behar duen definitu ahal izango duzue. 12
  • 13. OPENIDEIAKAdibidez, “Argazki-albuma” osagaia hautatu baduzue, “sol” ikonoa sakatuz aukeratu ahalizango duzue erakusteko albumen kopurua eta nork ikus ditzakeen definitu.ORRIALDEAK SORTUOpenideiak-en barruan orrialdeak sortzeko, aurrena logeatu egin behar da. Erkidegoansaioa hasi eta gero, “Tresnak”era joan behar dugu eta “Orrialdeak” klikatu.  Pantaila bat irekitzen zaigu, “Orrialde berria” dioen tokian sakatu behar da, ezkerraldean. 13
  • 14. OPENIDEIAKBerriro, pantaila berri bat irekiko zaigu eta bertan eremuak bete beharko ditugu (orrialde-izenburua, sarrera…) gehitu nahi dugun informazioarekin sistemak eskatzen diguna.Orrialdea argitaratzea besterik ez da geratzen. Horretarako “Argitaratu” botoia sakatubehar da. 14
  • 15. OPENIDEIAKBIDEOAK NOLA IGOErkidegora bideoak igotzeko, aurrena egin behar duguna Openideiak-era sartzea da etagure emaila eta pasahitza sartzea. Barruan gaudela, goiko menuan “Tresnak”era goaz eta“Innobideoak”en klikatuko dugu.Pantaila berri bat irekitzen zaigu eta bertan ezkerraldean “Bideo berri bat gehitu” ikusikodugu. Klikatzean bi aukera agertzen dira: url-aren bidez bideoa igo ( Youtube, Vimeo etaVeoh bideoetarako), edo “Bideoa igo”n klikatuz (3gp, avi, mp4 o flv formatuetarako). GeroOpenideiak sistemak eskatzen dituen eremuak bete besterik ez da egin behar.   15
  • 16. OPENIDEIAK“Bideoa gehitu” sakatzen duzunean, webgunearen behealdean bideoa ikusi ahal izango duguOpenideiak-en hasiera-orriko “Azken bideoak”en.GERTALDIAK SORTUOpenideiak-en erregistraturiko edozein pertsonak informa dezake edo gertaldi baterakodeialdia egin erkidegoari jakinarazteko, aurretik, gertaldian zehar eta hura gertatu ondorenkudeatuz. Gainera edozein gertaldi gehitu dezakezu (zeurea edo inorena) zeure egutegipertsonalean.Openideak-en gertaldiak sortu eta “azken gertaldiak” zutabean eta egutegian ager dadin,aurrena egin behar duzuna Openideiak-en sartzea da gure kontaktu-datuekin. Gero, goikomenura joan behar da, “Tresnak”era eta “Egutegiak” klikatuko dugu.“Gertaldiak gehitu”n klikatu behar da, eta pantaila berri bat irekitzen zaigu. 16
  • 17. OPENIDEIAKEgoki deritzegun eremuak beteko ditugu, baina zenbat eta informazio gehiago eman,informatuago geratuk oda irakurlea. Azkenik, “Igo” sakatuko dugu, eta ikus dezakegu geuregertaldia egutegian.Gertaldia argitaratzea bakarrik geratzen da. Horretarako, “Argitaratu” botoia sakatu besterikez da egin behar. 17
  • 18. OPENIDEIAK6. Zer da Ideien Merkatua? Ideien Merkatua berrikuntza irekiko gune bat da eta bere helburua eragile jakin batzuk – pertsonak, erakunde publikoak eta pribatuak eta izaera guztietako administrazioak- kontaktuan jartzea da, izan ere beren erronkei soluzioak aurkitzeko beharra dute, erkidegoko pertsonen ezagutza eta sormenarekin, erronka horiek konpontzeko ideien ekarpena egiten dutelarik. Ideien Merkatuaren barruan bi sail aurkituko ditugu: Erronka saridunak eta Guztion Ongiaren aldeko erronkak. ZER DIRA ERRONKA SARIDUNAK? Edozein erakundek bota diezaioke erronka saridun bat (ekonomikoa edo bestelakoa) Erkidegoari eta Erkidegoan erregistraturiko edozein pertsonak erantzun dezake eta erronka konpontzeko bere ideiak eman. Erakunde erronka-jotzaileak eta Innobasquek bakarrik ikus ditzakete ekarritako soluzioak. Innobasquek bitartekari-paper hutsa egiten du pertsonaren eta Erakundearen artean. 18
  • 19. OPENIDEIAKErronka bota duen Erakundeak balioetsi egiten ditu proposaturiko soluzioak eta irabazleahautatzen du eta berari saria ematen dio. Kasu horretan Erakundeak hitzarmen bat izangodu Innobasquerekin Erkidegoko pertsonek ekarritako datuen eta soluzioen isilpekotasunaz,eta bestalde, soluzioren baten ekarpena egiten duten pertsonek beste isilpekotasun-hitzarmen bat sinatu beharko dute erakunde erronkagilearen aldetik jasoko duteninformazioari buruz eta soluzioaren eskubideen lagapena erakunde erronka-jotzailearieginez irabazle gisa hautatu baldin bada.ZER DIRA GUZTION ONGIRAKO ERRONKAK?Guztion Ongirako Erronkak erakundeek edo pertsonek egindako erronkak dira, euskalgizarte osoari eragiten diotenak, eta bertan Erkidegoko edozein erabiltzailek bere ikuspenaeskain dezake, erronkak edo soluzioak proposatuz edo balioetsiz eta haiek burutzeko laneginez.Gainera, erronka baten aldeko botoa emateko botoen kopurua begietaratzen duen laukiarengainean sakatzea nahikoa da. 19
  • 20. OPENIDEIAKNOLA GEHITU ERRONKA BATOpenideiak-en erronka bat gehitzea oso erraza da, nahikoa da “Ideien Merkatua” ziztatu etagero “Erronka berri bat gehitu” sakatzea.“Erronka berri bat gehitu” sakatu ondoren, pantailako eremuak bete behar ditugu (erronkamota, izenburua, deskribapena, erronkaren testua, etiketak… hautatu), eta gero aski da“Argitaratu” botoiari sakatzea, eta Openideiak-eko erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dutezure erronka. 20
  • 21. OPENIDEIAKNOLA PROPOSATU SOLUZIOAK ERRONKEIErkidegoak botatako edozein erronkari soluzioa eman edo iritzia emateko, lehenik erantzunnahi duzun erronkaren izenburu asakatu behar duzu.Pantaila berri bat agertzen da eta bertan erronkaren edukia ikur dezakezu, eta azpian,zeure soluzioa proposa dezakezu, edo erronkarekin zerikusia duen fitxategi bat igo. Gero,aski da “Gorde” botoia sakatzea, eta dagoeneko sortu dugu erantzun bat interesatzenzaigun erronkarako. 21
  • 22. OPENIDEIAK 22
  • 23. OPENIDEIAK7. Zer da Openideiak-en Blogosfera? Blogosfera gune birtual bat da eta bertan Erkidegoan erregistraturiko edozein pertsonak bere blog propioa sor dezake eta blog-erkidegoak ezarri, gaien edo interesguneen arabera kategorizatuak… Blogen azken postak Openideiak-en Homen irakur daitezke. “Blogosferan” sartzeko, goiko menura joan eta “Blogak” ziztatu behar da. Orrialde honetatik erkidegoko kide guztien blogak ikusi ahal izango dituzu, eta beti. Gainera, beste blog batzuen edukira sindika zaitezke; horretarako nahikoa duzu orrialdearen ezkerraldeko ikonoa ziztatzearekin. 23
  • 24. OPENIDEIAKNOLA SORTU NORBERAREN BLOGABlog pertsonal bat sortzeko Openideiak-en goiko menura joan behar da, “Tresnak” sakatu,eta gero “Blogak” sakatu.Ireki zaigun orrialdean, “Blogean albistea idatzi” sakatu behar da eta beste leiho berri batagertzen zaigu geure lehen postaren izenburua betetzeko, eta haren edukia, eta gero“Argitaratu”n sakatu behar da. 24
  • 25. OPENIDEIAKBlogaren izenari dagokionez, azaldu behar da, Openideiak-en sistema dela blogaren izenaera automatikoan determinatzen duena, eta horregatik zure izena Jaime bada, blogarenizena: Jaime’s Blog izango dela.NOLA IRUZKINDU BESTE ERABILTZAILE BATEN BLOGEKO POSTBATBlogeko post bat iruzkintzea oso erraza da, Openideiak-en erregistraturik egotea besterik ezda behar, eta iruzkintzea interesatzen zaigun postera joan, horretarako blogetako postguztiak ikusi behar dira “Blogak” goiko menura joanez eta interesatzen zaigun izenburuasakatu.Izenburua sakatu ondoren, orrialde batagertzen zaigu eta bertan post osoa irakurriahal izango dugu, eta gainera, iruzkindu ereegin ahal izango dugu: nahi duguna idatzibesterik ez da egin behar eta gero “Gorde”sakatu.Dagoeneko ikus dezakegu erkidegokoerabiltzailearen blogean egin duzun iruzkina. 25
  • 26. OPENIDEIAK8. Zer dira 2.0 Taldeak? 2.0 Taldeak erkidegoen jarduera–elkarrizketak, eztabaidak, proiektuak…–, jasotzen duen guneak dira da, eta bertan Erkidegoa eratzen duen edozein pertsonak talde bat sor dezake. Taldeak irekiak izan daitezke (edozeinek du sarbidea edukietara eta parte har dezake) edo itxiak (edozeinek ikus dezake taldea badela baina taldeko pertsonek bakarrik ikus ditzakete edukiak eta haietan parte hartu). Nahiz eta talde batek sarbide publikoa izan, dokumentu jakin batzuetarako sarbidea mugatzeko aukera dago. Taldeek aktibatu eta Fitxategi, Orrialde, Foroko Elkarrizketa Hari, Egutegi eta Bideoekin lan egin dezakete. NOLA SORTU TALDEA Talde bat sortzeko, “2.0 Taldeak” ziztatzea aski da eta gero “Talde berri bat sortu” aukera ziztatu, zure pantailaren ezkerraldean dagoen menuan eskura dagoena. 26
  • 27. OPENIDEIAK Oinarrizko datuak (ikonoa, izena, deskribapena…) sartu eta gero zure taldean agertzea nahi duzun aukerak aktibatu beharko dituzu, esaterako, taldera fitxategiak igotzeko, orrialdeak sortzeko, etab., aukera prestatze-ahalbideaBadira 2 eremu oso garrantzitsu oso kontuan hartu beharrekoak: Taldeko kideen baimenak: Hemen definitzen da taldea irekia ala itxia den. 27
  • 28. OPENIDEIAK Nork ikus dezakeen talde hau: Kontuz! Hautatzen duzun aukera “Taldekideentzat bakarrik” eta oraindik ez badago kiderik, horiek ezingo dira bazkidetu eta zeuk gonbidatu beharko dituzu. Nahiz eta taldeka itxiak izan, sare guztiak ikusteko moduan uztea gomendatzen dugu.NOLA BAZKIDETU TALDEANTalde ireki batean partaide izateko Taldean sartu eta “Taldeari atxiki” ziztatzea aski duzu.  Talde itxi batean partaide izateko beste batek gonbidatu behar zaitu. Gainera, bidal daitezkegonbidapenak Erkidegoko beste kide batzuk zure taldeari atxikitzeko. 28
  • 29. OPENIDEIAKIrekitzen den orrialde berrian ikus dezakezunez, zeuk nahi duzun erkidegoko erabiltzaileakgonbida ditzakezu, zure adiskideak izan edo beste talde batekoak zian, erkidegoanerabiltzen duen izenaren bitartez. Gainera, erkidegoko kideak ez diren zeure adiskideka eregonbida ditzakezu, haien emaila sartuz. Horretarako, nahi duzun aukera hautatu beharduzu, beharrezko informazioa sartu, eta gero “Gonbidatu” aukera sakatu.NOLA EGIN TALDE BATEN ADMINISTRATZAILE BESTE KIDE BATTalde horretako kide bat talde baten administratzaile bihurtzeko, sortu duzun taldean sartubehar da (ezinbestekoa da taldearen sortzailea izatea beste pertsona bat taldearenadministratzaile bihurtzen duena) eta “Taldeko kideak”era joan.Taldeko kideka agertu direlarik, taldeko kidearen profil-argazkiaren beheko izkinan ageri den ikonoan kokatu behardugu saguaren kurtsorea, eta klikatu. Orduan azpimenu batagertuko zaigu eta bertan klikatu behar dugu “Taldekoadministratzaile bihurtu” klikatu. Hori egin eta gero, dagoenekoegin dugu taldeko beste administratzaile bat. 29
  • 30. OPENIDEIAKNOLA IGO FITXATEGIAK TALDERATalde batera fitxategiak igo nahi dituzunean, aurrean begiratu behar duzuna da ea taldekoadministratzaileak aukera hori ahalbidetu duen. Orrialdearen ezkerrean, taldearen, taldekoegilearen, “Taldeari atxiki” aukera agertzen zaizkigu (baldineta “Taldean sartzeko eskaera” jartzen badu taldea itxia delaesan nahi du), eta behean agertzen dira taldearen sortzaileakahalbidetu dituen aukerak.Fitxategi bat talde batera igo ahal izateko, “Taldearenfitxategia” aukeran klikatu behar duzu. Leiho bat agertukoda, eta bertan “Igo fitxategia” sakatu beharko dugu. 30
  • 31. OPENIDEIAKOrain egin beharrekoa taldera igo nahi dugun fitxategia “Aztertu” da, gero beharrezkoeremuak betetzea bakarrik faltako litzateke ( fitxategiaren izenburua, fitxategiarendeskribapena…), eta “Gorde” sakatu.NOLA IGO BIDEO BAT TALDERATalde batera bideo bat igo nahi baduzu, orrialdearenezkerraldera begiratu behar da, taldeko administratzaileakaukera hori ahalbidetu badu, eta “Bideoak” sakatu. Orrialdeberri bat agertzen da eta bertan “Bideo berri bat gehitutaldeari” sakatu behar dugu.Klikatzean bi aukera agertzen dira: url-aren hidez bideoa igo (Youtube, Vimeo edo Veohbideoetarako), edo “Bideoa igo” klikatuz (3gp, avi, mp4 o flv formatuetarako). GeroOpenideiak sistemak eskatzen dituen eremuak bete behar dira , eta “Gehitu bideoa” klikatu,webgunearen behealdean. 31
  • 32. OPENIDEIAKNOLA SORTU ETA ERABILI ALBUM BAT TALDEAREN BARRUANTaldearen barruan album bat sortzeko orrialdearen ezkerraldera joan behar da eta“Albumen Taldea” sakatu. Orrialde berrian “Album berri sortu” klikatu behar dugu. 32
  • 33. OPENIDEIAKGero, Openideiak-ek eskatzen digun informazioa bete behar da albuma gehitzeko, eta“Gorde” sakatu. Hor dugu geure albuma sorturik.Sortu dugun albumari argazkiak gehitzeko, klikatu egin behar da album hori eta orrialde batirekiko da bertara albumari erantsi nahi dizkiogun adina argazki igotzeko. “Aztertu” sakatubesterik ez da egin behar, eta geure ordenagailuan albumari gehitu nahi diogun argazkiabilatu. Zenbait argazki azterturik ditugunean, “Gorde” sakatu behar da. 33
  • 34. OPENIDEIAKNOLA SORTU BLOG BAT TALDEARENTZATTaldearentzat blog bat sortu nahi baduzu, aurrean egin behar duzuna talde hori sortzeanahalbidetu aukera egitea da, bestela ezinezkoa da taldearen blogbat sortzea.Aurreko urratsetan ikusi dugun ezkerreko menu berean “talde-bloga” sakatu behar dugu, hartara blog pertsonala sortu dugunekopantaila bera agertuko zaigu.Ireki zaigun orrialdean, “Blogean albistea idatzi” sakatu behar da.Beste leiho berri bat agertuko zaigu eta bertan geure lehen postaren izenburua betekodugu, eta haren edukia, eta gero “Argitaratu” sakatu behar da. 34
  • 35. OPENIDEIAKNOLA SORTU ORRIALDEAK TALDE BATEN BARRUANHalaber, Taldeek orrialdeak sor ditzakete pixkanaka garatu nahi dituzten gai desberdineiburuz. Gainera, orrialdeak hierarkiko antolaturik gordetzen dira taldeko gaien arabera.Taldeko egileak talde-kideei eman dizkien sarbide-baimenen arabera, beste pertsonabatzuek kontsultatu, editatu eta orrialdea alda lezakete, guztien artean dokumentu bakarbat eraikiz.Orrialde bat sortzeko ezkerraldeko menura joan eta “Taldearen orrialdeak”ean klikatu.Gero, “Orrialde berria” klikatu behar dugu, eta eskatzen diren eremuetako datuak bete. Etaorain aski da “Gorde” sakatzea. 35
  • 36. OPENIDEIAKNOLA SORTU GERTALDIAK TALDEAREN BARRUANTaldearen barruan gertaldiak sortzeko, ezkerreko menura jo behar dugu eta “Taldearenegutegiak” sakatu.Ageri den orrialde berrian “Gertaldiak gehitu” klikatu behar da, eta pantaila berri batagertzen zaigu, eta bertan eremuak bete behar dira taldeko kideari informazio handiagoaemateko.Azkenik, “Igo” sakatu, eta hor daukagu geure gertaldia egutegian. 36