Informatika lainoan

765
-1

Published on

“Informatika lainoan” terminoaren esanahia ulertzea. Informazioa lainoan gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Yousendit eta Scribden programak erabiltzen ikastea.

Published in: Technology
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
765
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
8
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Informatika lainoan

  1. 1. Informatika lainoan “Informatika lainoan” terminoaren esanahia ulertzea. Inormazioa lainoan gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Yousendit eta Scribden programak erabiltzen ikastea.
  2. 2. INFORMATIKA LAINOANIkastaroaren programa1. Informatika lainoan edo “cloud computing”......................................................... 3 1.1 Definizioa...................................................................................................... 3 1.2 Informatika lainoan aplikazioen abantailak......................................................... 3 1.3 Informatika lainoan aplikazioen desabantailak .................................................... 4 1.4 Kasu praktikoa .............................................................................................. 42. Dropbox ............................................................................................................... 7 2.1 Ezaugarriak................................................................................................... 7 2.2 Instalatzea eta erregistratzea .......................................................................... 7 2.3 Dropboxen funtzionamendua gure ekipoan ...................................................... 11 2.4 Dropboxen funtzionamendua interneten .......................................................... 133. Yousendit ........................................................................................................... 22 3.1 Erabiltzeko jarraibideak ................................................................................ 224. Scribd................................................................................................................. 24 4.1 Definizioa.................................................................................................... 24 4.2 Informazioa kontsultatzea ............................................................................. 24 4.3 Dokumentua bistaratzea ............................................................................... 25 4.4 Dokumentua igotzea..................................................................................... 255. Beste aplikazio batzuk lainoan ........................................................................... 29 2
  3. 3. INFORMATIKA LAINOAN “Informatika lainoan” terminoaren esanahia ulertzea. Inormazioa lainoan gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Yousendit eta Scribden programak erabiltzen ikastea.1. Informatika lainoan edo “Cloud Computing” Kapitulu honetan, “informatika lainoan” terminoa definituko dugu, eta haren abantailak eta eragozpenak aurkeztuko ditugu, kasu praktiko bat erakusteaz gain. 1.1 DEFINIZIOA Informatika lainoan edo ingelesezko “cloud computing” terminoak internet bidez zerbitzuak eskaintzen dituzten plataformei erreferentzia egiten die. Zerbitzu horiek hainbat ekintza barne hartzen dituzte: fitxategiak gordetzea, dokumentu ofimatikoak editatzea, musika erreproduzitzea, eta abar. Nahikoa da interneterako konexioa duen ekipoa izatea, nabigatzaile baten bidez zerbitzu horiek eskuratzeko. Doako eta ordaintzeko zerbitzuak izango ditugu. Hornitzaile gehienek doako bertsio bat eskaintzen dute, hainbat murrizketa dituena, eta ordaindutako beste bertsioa bat, ezaugarri osagarriekin. 1.2 INFORMATIKA LAINOAN APLIKAZIOEN ABANTAILAK Informatika lainoan aplikazioen abantaila nagusia da informazioa interneterako konexioa duen edozein tokitik eskura dezakegula. Hori dela eta, ezin hobea da lankidetza- eremuetarako, taldeko partaideek leku ezberdinetan daudenean, batez ere. Hona hemen abantailarik garrantzitsuenak: Informazioa interneterako konexioa duen edozein tokitik eskura dezakegu (baita aldatu ere). Hortaz, informazioak ez du ekipo bakarrean edo toki bakar batean egon behar. Gainera, gero eta gailu gehiagok dute interneterako konexioa (telefonoek, mugikorrek, tabletak...). 3
  4. 4. INFORMATIKA LAINOAN Ekipo informatikoan ez da inolako softwarerik instalatu behar, nahiz eta komenigarria izan nabigatzailea azkeneko bertsioarekin eguneratuta izatea (Internet Explorer, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari...). Laino aplikazio batzuk gure ekipoan software osagarria instalatzeko aukera ematen digute, errazago erabiltzeko; baina ez da nahitaezkoa izaten. Aplikazioak automatikoki eta erabiltzaile guztietan eguneratzen dira. Ez dago bertsioen arteko arazorik, jada instalatutako programetan ez bezala. Azkarrago instalatzen dira, ez baita softwarea ekipoz ekipo instalatu behar. Gainera, kostu txikiagoak ditu, ez baita ekipo bakoitzeko lizentziarik erosi behar, ezta biltegiratzeko gailu handirik ere. Pertsona batek baino gehiagok fitxategi berarekin lan egiten badu, dokumentu beraren bertsioak modu asinkronoan postaz zabaldu daitezen ekiditen da (behin betikoa 1, behin betikoa 2...). Sistema horiek fitxategien bertsioak gorde ohi dituzte (segurtasun kopia gisa erabil ditzakegunak), eta bi pertsonek aldi berean agiri bera atzitzen ari direla jakinarazten dute.1.3 INFORMATIKA LAINOAN APLIKAZIOEN ABANTAILAKLainoan lan egiteak abantaila ugari ematen dituen arren, arazoak sor ditzaketen alderdikritikoak ere baditu. Eragozpen handiena da interneterako konexioa behar dugula, eta,beraz, uneren batean ez badugu sartzea lortzen edo konexioak huts egiten badu edomotelegia bada, ezingo genuke informazioa eskuratu. Hona hemen desabantailanagusienak: Interneterako konexioa behar dugu, eta, hortaz, sartzerik ez badugu edo konexioa galtzen bada, informazioa eskuratzea ezinezkoa izango da. Zerbitzu-hornitzailearen mende gaude erabat. Hornitzaileak huts egiten badu, ezin dugu informazioa eskuratu. Zerbitzariek segurtasun arazoak badituzte, gure datuei eragingo diete. Informazioa interneten batetik bestera doa, eta, hortaz, segurtasun-arazoak eman daitezke norbaitek komunikazioa eteten badu. Informazioa hirugarren baten mende dago (enpresa-hornitzailea). Legalki susmagarriak izan daitezkeen datuak ezingo litzateke lainoan sartu.1.4 KASU PRAKTIKOAImajinatu dezagun gure enpresak sukurtsal bana duela Bilbon, Donostian eta Gasteizen.Bilboko bulegoko arduraduna informazioa prestatzen ari da, enpresaren txostena egiteko. 4
  5. 5. INFORMATIKA LAINOANBeste bi hiriburuetako arduradunen baimena behar du. Txosten hori enpresa baterabidaliko dute gero, itxura eman eta paperean inprimatzeko.Emaila erabiltzeaBilboko arduradunak "Dossier.doc" izeneko word fitxategia bidaltzen du Gasteizko etaDonostiako arduradunen emailetara. Fitxategian aldaketaren bat egin nahi duenarijakinarazten dio testuan horiz markatu eta bueltan bidali dezala.Hurrengo goizean, Gasteizeko arduradunak zenbait zuzenketa dituen fitxategia bidaltzendu; baina adierazten du agian besteren bat bidaliko duela, ez baitu osorik begiratzekoastirik izan.Goiz horretan bertan, Donostiatik erantzun bidaltzen dute, aldaketa berriekin. Gainera,jakinarazten dute txostena ilustratzeko milaka irudi osagarri sartu zituztela, baina helbideelektronikoak ez diela horren fitxategi handia bidaltzen utzi. Horregatik, testuarenzuzenketak bakarrik bidali dituzte.Aldaketa horiekin, Bilboko arduradunek "Dossier-definitivo.doc" fitxategi berria sortu dute,inprentara bidaltzeko prest dagoena ia-ia. Fitxategia USB memoria batean eramaten du,etxean errepasatzeko, eta agirian bizpahiru aldaketa egiten ditu.Hurrengo egunean, dokumentua inprentara eraman behar du; baina Gasteiztik aldaketaosagarriak bidali dizkiote, beste fitxategi batean, eta Donostiatik beste fitxategi bat bidalidiote, azkenik irudidun dokumentua postaz bidaltzea lortu baitute. Gainera, USBa etxeanutzi du ahaztuta, eta, beraz, egindako aldaketak galduta geratu dira, ez baitu horien bilaetxera bueltatzeko astirik.Azkenik, Bilboko arduradunak ia lan guztia berriro egin behar izan du, eta, azkenean,inprimategira fitxategi hau iritsi da: "Dossier-definitivo-4-final-ESTE ES EL BUENO.doc" 5
  6. 6. INFORMATIKA LAINOANInformatika lainoan erabiltzeaErabiltzaileak aplikazioa lainoan erabiltzen du internet bidez, fitxategiak partekatzeko.Fitxategia igotzen du eta Gasteizko eta Donostiako erabiltzaileekin partekatzen du.Erabiltzaileek dagozkion aldaketak egin ditzakete, eta, gainera, tresnak sistema batdarama, ohartarazteko bi erabiltzaile dokumentua aldi berean atzitzen eta aldaketak egitenari direla.Erabiltzaile biak aldaketak egin dituzte fitxategi berean. Bilboko arduradunak ere azkenorduko aldaketaren bat egin behar izan du etxetik, fitxategi. Izan ere, nahi duen tokitikkonekta daiteke plataformara.Edizio-prozesua amaitu denean, fitxategia partekatu egiten da, inprimategiak deskargatudezan. Inprimategiari emaila bidaliko zaio, web helbidearekin, eta, bertan, fitxategiazuzenean jaitsi ahal izango dute. Kasu honetan, irakurtzeko baimena ematen zaie (eta ezaldatzeko). 6
  7. 7. INFORMATIKA LAINOAN2. Dropbox 2.1 EZAUGARRIAK Dropbox fitxategiak nubean gordetzeko sistema bat da. Beren web plataforma bidez eskura ditzakegu. Ordenagailuan programa bat instalatzeko aukera ematen digute, eta, horren bidez, DropBox ordenagailuan agertuko zaigu, disko gogorreko karpeta bat gehiago bailitzan. DropBox programarekin ekintza hauek burutu ditzakegu: Mota guztietako fitxategiak lainoan gorde ditzakegu. Ekipo eta gailu ezberdinak sinkroniza ditzakegu, guztietan fitxategi-bertsio berekin lan egiteko. Fitxategiak beste erabiltzaileekin modu pribatuan parteka ditzakegu. Fitxategiak publikoki parteka ditzakegu. Argazki galeriak sortu eta parteka ditzakegu. Gailu ezberdinetatik sartu gaitezke (ordenagailua, mugikorra) Sistema eragile ezberdinetatik (Windows, Mac eta Linux) eta gailu mugikorretatik sartu gaitezke (iPhone, Android, iPad, BlackBerry). Dropbox programak 2Gb-ko gordailua eskaintzen digu dohainik, baina edukiera hori bikoizten duten ordaintzeko bertsioak ditu. 2.2 INSTALATZEA ETA ERREGISTRATZEA DropBox erabiltzen hasteko, www.dropbox.com helbide elektronikoan sartu behar dugu. Bertan, DropBox programaren funtzionamendua irudiekin azaltzen digun bideoa ikus dezakegu. " Bajar DropBox" botoia sakatu behar dugu hurrengo pantailara joateko, eta fitxategia automatikoki jaisten hasiko da. 7
  8. 8. INFORMATIKA LAINOAN Fitxategia jaitsi ondoren, exekutatu egingo dugu (klik bikoitza egin behar diogu gainean), eta instalazio-prozesua abian jarriko da. Windowsek segurtasun- oharrak ematen badizkigu ere, instalazioa exekutatzen jarraituko dugu. Instalatzailea irekitzen denean, " Instalar" sakatuko dugu. 8
  9. 9. INFORMATIKA LAINOANHurrengo urratsean, Dropbox programak galdetuko digu DropBox kontua dugun. " Notengo una cuenta en DropBox" hautatuko dugu, eta " Siguiente" sakatuko dugu . Gero, DropBox programak gure datuak sartzeko eskatuko digu, kontu berria egiteko. Gure izen-abizenak adierazteaz gain, helbide elektroniko balioduna eta pasahitza sartu beharko ditugu. Pasahitzak ez du gure helbide elektronikoarena izan behar, eta buruz ikasi edo nonbait idatzi beharko dugu, DropBox programan sartu ahal izateko etorkizunean Datuak bete ostean, " Siguiente" sakatuko dugu". 9
  10. 10. INFORMATIKA LAINOANHurrengo urratsean, "2GB" doako aukera hautatuko dugu, eta "" sakatuko dugu.Aurrerago, edukiera hori areagotu ahal izango dugu dohainik, jarraibide batzuk beteta.Gero, konfigurazio-motaren koadroan, "Típico" hautatu, eta "Instalar" sakatuko dugu.Instalazioa amaituta, bost urratsetan egin beharreko tutorial txiki bat agertuko da.Tutoriala egin dezakegu, "Siguiente" sakatuz, edo "Saltar el Tour", ateratzeko. Tutorialajarraitzen badugu, azkeneko pantailan "Terminar" sakatuko dugu.2.3 DROPBOXEN FUNTZIONAMENDUA GURE EKIPOANDropBox programa instalatu denean, programak sei fitxategi sortzen ditu automatikoki.Programa horietako batzuk agiriak besterik ez dira, DropBox erabiltzeko jarraibideekin(Comenzar.pdf). Lasterbidea sortzen da idazmahaian eta beste bat ataza-barraren menuan,DropBox karpetaz gain. 10
  11. 11. INFORMATIKA LAINOAN Acceso directo Acceso directo en barra de tareasDropBox karpeta DropBox ekipo barruan dauden karpeten moduan funtzionatzen duen arren, badu ezberdintasun bat beste karpetekin: programaren edukia lainoan ere badago (interneteko DropBox zerbitzarian). Hortaz, karpeta horretan ditugun fitxategi guztiak interneteko konexioa duen edozein lekutatik atzitu ditzakegu. DropBox karpetako fitxategia erabat sinkronizatuta dagoenean (zerbitzarian nahiz ordenagailuan), “visto” sinbolo berdea azaltzen da. DropBox karpetan fitxategi bat sartzeko, sistemako beste edozein karpetarekin egingo genukeen gauza bera egingo dugu. Fitxategiak “Copiar eta Pegar" erabilita kopiatu ditzakegu, edo DropBox programara eraman, fitxategia hautatu, eta karpetara herrestatuz. DropBox programak mota guztietako fitxategiak onartzen ditu. Fitxategi bat DropBox programara igotzeko denbora jakin bat behar du, lainoan erabat instalatu arte. Prozesu horri sinkronizazio deritzo, eta horren iraupena fitxategiaren tamainaren eta konexioaren abiaduraren araberakoa da. Prozesuak irauten duen denboran, fitxategiaren ikonoak bi gezi eta atzealde urdina izango ditu. DropBox karpetan, saguaren eskuineko botoiarekin fitxategian sakatzen badugu, “DropBox” aukera agertuko zaigu menuan. Bi aukera izango ditugu: 11
  12. 12. INFORMATIKA LAINOAN Navega en el sitio web de Dropbox: Dropboxen web orrira eramaten gaitu, fitxategiak online kudeatu ditzagun. Ver versiones anteriores: Dropboxen sartu genuenetik fitxategiak izandako bertsio guztiak ikus ditzakegu. Sistema horri esker, fitxategia aurreko egun batean zegoen bezala berreskura dezakegu. Oso baliogarria da akatsez zerbait ezabatu badugu, edo pertsona bat baino gehiago dokumentu berarekin lanean ari bada. Historialaren barruan fitxategiaren bertsioak ditugu. Berrienetik zaharrenera ordenatuta daude. Aurreko bertsioren bat leheneratu nahi badugu, interesa dakiguna hautatu, eta “Restaurar” botoia sakatuko dugu.Lehen esan bezala, pantailaren behealdean, eskuinean dagoen ataza-barratik DropBoxerasar gaitezke.Menuak aukera hauek ditu: Abrir la carpeta de DropBox: DropBox karpeta irekiko du Windows arakatzailean, eta barruko fitxategiak erakutsiko ditu. Ir al sitio web de DropBox: Dropboxen web orrira eramaten gaitu, fitxategiak online kudeatu ditzagun. Archivos cambiados recientemente: DropBox karpetan aldaketak izan dituzten azkeneko fitxategiak erakusten dizkigu. 12
  13. 13. INFORMATIKA LAINOAN Erabilitako espazioaren ehunekoa, eskuragarri dagoen espazio osoarekiko. DropBoxera igotzen ari diren fitxategiak, edo eguneratuta dauden fitxategi guztiak. Espazio gehiago izatea (ordaindutako zerbitzuaren bidez edo erabiltzaile gehiago gonbidatuta). Zerbitzariarekin sinkronizazioa geratzea. Lehentasunak ezartzea (kontua, banda-zabalera, karpeta...) Laguntza-zentroa: tourra, foroa, kontsultak bidaltzea (informazioa gaztelaniaz eta ingelesez dago). Salir: DropBox saioa ixten du.2.4 DROPBOXEN FUNTZIONAMENDUA INTERNETENDropBox www.dropbox.com web orriaren bitartez erabil dezakegu. DropBox programadagoeneko ordenagailuan instalatuta badugu, eta "ir al sitio web de DropBox" sakatzenbadugu, saioari hasiera eman diogu.Gurea ez den ekipo batean bagaude edo ez badugu saioa hasi, DropBoxen orrialde nagusirajo beharko dugu, eta goialdean, eskuinean, "Iniciar Sesión" sakatu.DropBoxen saioa hasten dugun bakoitzean, modu seguruan konektatzen gara beti (https),eta, hortaz, informazio guztia kodetuta dago. Lehenespenez, fitxategien zerrendanagertuko gara. 13
  14. 14. INFORMATIKA LAINOANFitxategien zerrendan, fitxategietako bat sakatzen badugu, menua zabalduko zaigu, etaaukera hauek emango dizkigu: aurreko bertsioetako historiala ikusi, fitxategia gure ekiporajaitsi, beste karpetara mugitu, izen berria eman, beste karpetara kopiatu edo zerbitzaritikezabatu. Karpeta publikoan, halaber, fitxategi publikoetako web helbidea lor dezakegu."Archivos" atalaren goiko menuan hainbat ekintza ditugu."Subir" botoiak fitxategia zerbitzarira igotzeko aukera ematen digu. Horretarako, "Subir"botoia sakatuko dugu, gero "Elegir archivos" (igo nahi ditugun fitxategiak hautatukoditugu), eta, amaitzeko, "Comenzar a subir"."Carpeta nueva" aukerarekin, karpeta berriak sor ditzakegu. Oso erraza da: izena idatzi,eta "Crear" sakatu. 14
  15. 15. INFORMATIKA LAINOAN“Compartir una carpeta” aukerarekin, gure DropBoxen hautatzen ditugun fitxategiak etakarpetak partekatu ahal izango ditugu. Horretarako, "Compartir una carpeta" sakatukodugu. Partekatzeko karpeta berria sor dezakegu edo lehendik dagoen bat hautatu. "Me gustaría compartir un archivo ya existente" aukerari ematen badiogu, gure karpeten zerrenda agertuko zaigu DropBoxen. Karpeta hautatu, eta "Siguiente" sakatuko dugu.Karpeta hautatu ostean, partekatu nahi dugun pertsonen helbide elektronikoak sartukoditugu. "Comparte la carpeta" sakatuko dugu. 15
  16. 16. INFORMATIKA LAINOAN"Mostrar los archivos eliminados" aukerari esker, fitxategien zerrenda ikusi ahal izangodugu, baita ezabatu ditugunak ere. Gero, fitxategi horiek berreskuratu ahal izango ditugu,fitxategia sakatuz eta "Restaurar" aukera hautatuz.Fitxategien zerrendan, karpeta bati ematen badiogu, aukera ezberdinak izango ditugu. Invitar a la carpeta: karpeta beste erabiltzaile batzuekin partekatu nahi badugu. Descargar carpeta: karpeta jaisten du, Zip formatuan konprimituta. Mover: karpeta beste direktorio batera eramaten du. Renombrar: karpetaren izena aldatu nahi badugu. Copiar en: karpetaren edukia beste direktorio batean kopiatzen du. Eliminar: karpeta ezabatzen du. 16
  17. 17. INFORMATIKA LAINOANDropBoxen, eduki publikoa argitaratzeko bi karpeta berezi ditugu. Public: karpeta horretan fitxategi publikoak gordeko ditugu, hau da, guztiekin partekatu nahi ditugun fitxategiak, horretarako baimenik eman gabe. Fitxategia publikoki partekatzeko, karpetara igo ondoren, fitxategian sakatuko dugu, eta menuaren barruan "copiar enlace público" aukera hautatu. Photos: irudiak gordetzeko karpeta bat da. Gainera, agiri grafikoak gordetzeko aukera ematen digu, baita aurkezpenak sortzeko eta partekatzeko ere. "Photos" barruan azpikarpeta bat sortzen badugu eta bertan irudiak sartzen baditugu, "Galería" botoia sakatu ahal izango dugu. Bertan, web helbide bat lortu ahal izango dugu, gure galeria edonork ikusi ahal izateko. 17
  18. 18. INFORMATIKA LAINOANGoiko menuan, "Comenzar" sakatzen badugu, zerrenda bat agertuko da, hainbatjarraibiderekin. Jarraibide horiek betez gero, gordailu handiagoa lortuko dugu."Eventos" atalean, DropBoxen egindako guztia ikus dezakegu. 18
  19. 19. INFORMATIKA LAINOAN"Compartir" atalak beste erabiltzaileekin partekatzen ditugun karpetak erakusten dizkigu.Karpeta bakoitzaren baimenak alda ditzakegu, eta partekatutako erabiltzaileak gehitu edokendu.Gurekin karpetak partekatu dituzten edo partekatu nahi dituzten beste erabiltzaileenkarpetak ere erakusten dizkigu. Beste erabiltzaile batek gurekin karpetaren bat partekatunahi badu, "compartir" fitxan jakinarazpen bat agertuko zaigu. Gero, hori onartu eginbeharko dugu.Karpeta bati ematen badiogu, partekatzen dugun pertsonaren informazioa ikus dezakegu. 19
  20. 20. INFORMATIKA LAINOAN"Ayuda" aukerak DropBoxi buruzko informazioa emango digu. Laguntzaren parte batgaztelaniaz dago, baina dokumentazioaren gehiena ingelesez dator.Gure kontua kudeatzeko, pantailaren goialdean, eskuinean, gure helbide elektronikoarenalboan dagoen "Cuenta" estekatxoan sakatuko dugu. Aukera hauek izango ditugu: Información de la cuenta: erabilitako espazioaren ehunekoa, eskuragarri dagoen espazio osoarekiko. Configuración de la cuenta: gure erabiltzaile izena eta pasahitza aldatzeko, eta beste aukera-mota batzuk aktibatzeko eta desaktibatzeko. Mis computadoras: nire kontuan DropBox instalatuta dauden ekipoak. Estado de mis recomendaciones: DropBox gomendatu diegun pertsonen zerrenda. Izena ematen duen pertsona bakoitzeko 250 MB jasoko ditugu, eta 8Gb jaso ahal izango ditugu, gehienez. 20
  21. 21. INFORMATIKA LAINOANEkipo publiko batean edo gurea ez den batean baldin bagaude, ez ahaztu saioa ixteaz, irtenaurretik. Horretarako, pantailaren eskuinean, goialdean, "Salir" sakatu behar dugu. 21
  22. 22. INFORMATIKA LAINOAN3. YouSendit YouSendIt sistema bat da, fitxategi digitalak internet bidez modu seguruan bidaltzeko. Batez ere posta elektronikoan atxikita bidali ezin daitezkeen edukiera handiko fitxategiak dira. FTP, CD/DVD bidalketaren edo USB memoriaren aukerako zerbitzua da. 3.1 ERABILTZEKO JARRAIBIDEAK YouSendIt zerbitzuan sartzeko, www.yousendit.com web orrira joan behar dugu. Fitxategi bat bidaltzeko, eremu hauek bete behar ditugu: From: gure posta elektronikoa (igortzailea). To: hartzailearen helbide elektronikoa. Hartzaile asko badira, koma artean ezberdindu (hartzailea). Subject (aukerakoa): fitxategiaren estekarekin bidali beharreko emailaren gaia. Message (aukerakoa): fitxategiaren estekarekin bidali beharreko emailaren mezua. Verify recipient identity: fitxategia hartzaileek bakarrik jaitsi dezaketela egiaztatzen du. Datu guztiak ditugunean, "Select File" sakatuko dugu, eta gure disko gogorrean bidali nahi dugun fitxategia hautatuko dugu (50 MB gehienez doako bertsioan). Amaitzeko, "Send It" sakatuko dugu. YouSendIt-ek agian erregistratzeko eskatuko digu. Horretarako, pasahitza besterik ez dugu behar (ez du zertan gure helbide elektronikoarena izan behar). 22
  23. 23. INFORMATIKA LAINOANGero, programak fitxategiaren kargatze-prozesua erakutsiko digu. Ez dugu leihoa itxi beharkargatzeko prozesua amaitzen den arte.Amaitzeko, hartzaileak email bat jasoko du, YouSendIt bidez bidali diogun fitxategiarenloturarekin. "Download" bakarrik sakatu beharko du. 23
  24. 24. INFORMATIKA LAINOAN4. Scribd 4.1 DEFINIZIOA Interneten dokumentuak argitaratzeko eta partekatzeko aukera ematen duen plataforma bat da. Dokumentu horiek interneten sartzen dira aurkezpen-sistema bat erabilita (Scribd iPaper), eta, horren bidez, erraz jaso ditzakegu. Modu publikoan eta pribatuan partekatu daitezke dokumentuak. Dokumentu publiko ugari daudenez, nolabaiteko online entziklopedia bihurtu da Scribd plataforma. Hortaz, Scribd erabil dezakegu informazioa bilatzeko zein kontsultatzeko, eta guk geuk informazio berria argitaratu dezakegu. Edonola ere, www.scribd.com web orrian sartu beharko dugu. 4.2 INFORMAZIOA KONTSULTATZEA Scribd informazio-ordailu erraldoia da, eta, bertan, lanak, hitzaldiak, liburuak eta era guztietako dokumentuak topa ditzakegu. Bi aukera ditugu informazioa bilatzeko: Bilatzailea erabilita: Orrialdearen goialdean dago. Bilatu nahi dugun hitza edo esaldia sartuta, emaitzak emango dizkigu. Adibidez, “técnicas de venta”. Explorar" botoia erabilita: Explorar botoia erabilita informazioa xehatu dezakezu, autorearen edo dokumentu motaren arabera. "Buscar" botoiaren eskuinean dago. 24
  25. 25. INFORMATIKA LAINOAN4.3 DOKUMENTUA BISTARATZEADokumentu bat hartzen badugu, bi menu ditugu eskuinean, dokumentuari buruzkoinformazioarekin, eta inprimitu, deskargatu gizarte-sareetan partekatu ahal izango ditugu.Behealdeako menuak dokumentuan zehar nabigatzeko, dokumentua zabaltzeko edopartekatzeko aukera emango digu. 25
  26. 26. INFORMATIKA LAINOAN4.4 DOKUMENTUA IGOTZEADokumentu bat hartzen badugu, bi menu ditugu eskuinean, dokumentuari buruzkoinformazioarekin, eta inprimitu, deskargatu gizarte-sareetan partekatu ahal izango ditugu.Behealdeako menuak dokumentuan zehar nabigatzeko, dokumentua zabaltzeko edopartekatzeko aukera emango digu.Scribd erabilita, era guztietako dokumentu ofimatikoak igo ditzakegu. Horretarako,"Cargar" botoia sakatu behar dugu, ezkerrean, goian, logotipoaren alboan.Gero, "Cargar" sakatuko dugu berriro, "Seleccionar archivo" aukeran.Disko gogorretik fitxategia hautatuko dugu, eta fitxategiaren gaineko eskubideak ditugungaldetzen digunean, "Aceptar" sakatuko dugu.Dokumentua kargatzen joango da, Scribdera osorik igotzen den arte. Gero, erregistratutajarraitzen badugu, helbide elektronikoa eskatuko digu, erabiltzaile-gakoa bidaltzeko. Gakohori aurrerago aldatu daiteke, erabiltzailearen kontuan.Dokumentuari buruzko informazio osagarria sar dezakegu, beste erabiltzaileek ikusi ahalizateko. Kategoria batean sar dezakegu, deskribapena egin eta hitz-gakoak jar ditzakegu.Halaber, dokumentu pribatu moduan markatu dezakegu. 26
  27. 27. INFORMATIKA LAINOANGero, dokumentua beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango dugu, web helbideaerabilita, edo gure orrian edo blogean sar dezakegu, kode bat erabilita. 27
  28. 28. INFORMATIKA LAINOANAmaitzeko, "Mis documentos" aukeran, zerrenda bat ikusi ahal izango dugu, igo ditugundokumentu guztiekin. Dokumentuak ikusteko, kudeatzeko eta partekatzeko aukera izangodugu.Pantailaren goialdean, eskuinean, erabiltzailearen izena sakatzen badugu, menua agertukozaigu, gure kontuak dituen aukerekin."Configuración" aukeran, gure helbide elektronikoa eta pasahitza aldatu edo kontuabehin betiko itxi dezakegu.Ekipo publikoetan edo partekatuetan "Cerrar Sesión" sakatzea garrantzitsua da,Scribdekin gehiago lan egingo ez badugu. 28
  29. 29. INFORMATIKA LAINOAN5. Beste aplikazio batzuk lainoan Lehen deskribatu ditugunez aparte, beste horrenbeste aplikazio daude lainoan, funtzio ezberdinak dituztenak. Hona hemen aplikazio batzuk: Google Docs (docs.google.com): dokumentuak online gordetzeko, editatzeko eta partekatzeko aukera ematen du. Google Calendar (www.google.com/calendar): egutegiak beste batzuekin batera kudeatzeko aukera ematen du. Del.icio.us (www.delicious.com): gure nabigatzailearen gogokoak lainoan kudeatzeko aukera ematen du, eta, hortaz, ordenagailu ezberdinetan gogoko horiek erabili ahal izateko. Slideshare (www.slideshare.net): aurkezpenak online partekatzeko aukera ematen du. Youtube (www.youtube.com): bideoak online partekatzeko plataforma. Flickr (www.flickr.com): interneten argazkiak partekatzeko plataforma Picasa (picasa.google.com): interneten argazkiak partekatzeko plataforma. Picnik (www.picnik.com): argazkiak online editatzeko programa. Eye Os (www.eyeos.org): sistema eragile bat lainoan. EveryNote (www.evernote.com): oharrak eta oroigarriak gure gailu guztietarako. Remember the milk (www.rememberthemilk.com): zereginak eta oroigarriak online kudeatzeko aplikazioa. Wobzip (www.wobzip.org): fitxategiak Zip formatuan internet bidez konprimitzeko aplikazioa. Aviary (www.aviary.com): audio fitxategiak online editatzeko aplikazioa. Grooveshark (www.grooveshark.com): musika online entzuteko aplikazioa. Spotify (www.spotify.com): musika online entzuteko aplikazioa. Programa instalatu behar da. 29

×