DOHAINIKOANTIBIRUSPROGRAMAK       Existitzen diren mehatxu informatikoak ezagutu, ulertu eta       horietaz konsziente iza...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKIkastaroaren edukia1. Mehatxu informatikoak ....................................................
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK      4.4     Sare sozialak.....................................................................
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK                             Existitzen diren mehatxu informatikoak ezagutu, ulertu eta      ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK      Prebentzioa da malwarearen aurka dugun antidotorik onena, behin kaltea eginda, zailagoa...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKGaur egun malwarea askoz ere azkarrago hedatzen da, batez ere, interneti esker. Gainera,gaur ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK1.5      SINTOMAK      Hauek dira malware batek gure ordenagailua kutsatzen duenean nabaritu ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKInternet bidez bere burua bidaltzea. Ordenagailuko informazioa beste lekuetara bidalidezakeen...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2. Malware motak      Jarraian malware mota ohikoenetako batzuk zerrendatuko ditugu. Gaur egu...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2.4      BACKDOOR EDO ATZEKO ATEA      Kutsatutako sisteman segurtasun-zulo bat irekitzen du,...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2.7      ROGUE SOFTWAREA      Normalean jada ordenagailuan instalatutako antibirus faltsu gis...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK   Keylogger aplikazioen bidez teklatuan idazten ari garen guztia jaso eta bidali daiteke.   ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK   Batez ere, segurtasun-sentsazio faltsua dago, normalean gailua soinean daramagunez   ezeza...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3. Bestelako mehatxuak      Malwareaz gain, badira beste mehatxu informatiko batzuk. Horietak...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3.4      JOKE EDO BROMAK      Programa kaltegabeak dira eta gogaitzea edo broma bat egitea da...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3.5      HOAK EDO GEZURRAK      Normalean katean edo birbidalita datozen mezu elektronikoak d...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK4. Segurtasun-gomendioak      Behin existitzen diren mehatxu informatikoak ezagututa, arrisku...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK4.3   NABIGAZIOA ETA INTERNET        Izan arakatzailea beti eguneratuta (Internet Explorer, M...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK             Nahi ez dituzun edukiak transferitzea ekiditeko, ez onartu konexiorik ezagutzen ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK      izaten dituzte, esaterako su-ebakia (ekipamenduak inetrnetera egiten dituen konexioen  ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK      Duela urte batzuk, antibirusek nabarmenki moteldu zezaketen ordenagailua. Baina gaur   ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK6. Avg Antivirus Free Edition      AVG Antivirus enpresak esperientzia handia du segurtasun i...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, “deskargatu” sakatu beharko dugu azken pantailan. Orduan, antibirusareninstalazio-mo...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin exekutatuta, instalazioa hasiko da. Lehenik eta behin, Instalatu aurretik onartu behard...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKInstalazio azkarra egiteko aukera hautatu eta hurrengoa > botoia sakatuko dugu. Instalaziomot...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, programa guztiz instalatutakoan, programak “instalazioa zuzen egin da" adierazikodig...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK                         27
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK6.2      LIZENTZIA AKTIBATZEA      Behin AVG Antivirus Free Edition instalatuta, lizentzia ak...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin analisia bukatuta, antibirusak aurkitu dituen mehatxuen berri emango digu. Ez badumehat...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAnalisi azkarra egiteko, adibidez, internetetik deskargatu berri dugun fitxategi batenkasuan,...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAntibirusa automatikoki eguneratzen den arren, sinaduren datu-basea edozein unetaneguneratu a...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK                         32
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7. Avast! Free Edition      Avast! Antibirus honek doaneko bertsioa du, baina erabilera perts...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin deskargatuta, fitxategia exekutatuko dugu instalazioa hasi dadin. Ziur aski,segurtasun-...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKPrograma instalatzen hasiko da orduan eta sistemaren analisi azkarra egingo du.              ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7.2      LIZENTZIA ERREGISTRATZEA      Avast! Antivirus lehen aldiz erabiltzen dugunean produ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAurregao ordaintzeko bertsioa erosteko aukera emango zaigu. Baina doan erregistratzeko“Geratu...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK                                “Mantentze-lanak > Erregistroa”                              ...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7.3      ANALISIA      Ezkerreko menuan, “Analizatu ordenagailua” aukeran, hainbat analisi mo...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKEdozein analisi martxan dagoen bitartean, bigarren planoan utzi dezakegu antibirusa.Pantailar...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK       JokabideakEzkerreko menuan, “Babes osagarria” atalean, “Autosandbox” aurkituko dugu. M...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, ezkerreko menuan, “Mantentze-lanak” aukera ikusiko dugu, sinaduren datu-baseaegunera...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAvast! Ikonotik ere aukera azkarrak atzitu ditzakegu, sistemaren tresna-barran. Adibidez,denb...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK                         44
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK8. Beste tresna erabilgarri batzuk eta informazio osagarria      Antibirusek mehatxu informat...
DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK“Programak” atalean gure ordenagailuaren segurtasuna hobetzen lagunduko digun softwareadeskar...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Dohainiko antibirus programak

613 views
501 views

Published on

KZguneko ikastaroa. Existitzen diren mehatxu informatikoak ezagutu, ulertu eta horietaz konsziente izatea.Mehatxu informatikoen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea.AVG eta avast! Antivirus programen doaneko bertsioa instalatzea eta erabiltzea.

Published in: Technology
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
613
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Dohainiko antibirus programak

  1. 1. DOHAINIKOANTIBIRUSPROGRAMAK Existitzen diren mehatxu informatikoak ezagutu, ulertu eta horietaz konsziente izatea. Mehatxu informatikoen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea. AVG eta avast! Antivirus programen doaneko bertsioa instalatzea eta erabiltzea.MEHATXU INFORMATIKOAKPREBENITZEA AVG
  2. 2. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKIkastaroaren edukia1. Mehatxu informatikoak ........................................................................................ 4 1.1 Malwarea eta birus informatikoak ................................................................... 4 1.2 Jokaera ...................................................................................................... 4 1.3 Historia eta eboluzioa ................................................................................... 5 1.4 Kutsatzeko moduak...................................................................................... 6 1.5 Sintomak .................................................................................................... 7 1.6 Egin dezaketena .......................................................................................... 72. Malware motak .................................................................................................... 9 2.1 Birusa ........................................................................................................ 9 2.2 Harra edo worm-a........................................................................................ 9 2.3 Troiarra edo troiako zaldia ............................................................................ 9 2.4 Backdoor edo atzeko atea ........................................................................... 10 2.5 Rootkit ..................................................................................................... 10 2.6 Adwarea ................................................................................................... 10 2.7 Rogue softwarea ........................................................................................ 11 2.8 Spywarea ................................................................................................. 11 2.9 Dialer-a .................................................................................................... 11 2.10 Keylogger eta stealer-ak .......................................................................... 11 2.11 Bootnet-ak............................................................................................. 12 2.12 Malwarea smartphone-tan (telefono adimendunak) ...................................... 12 2.13 Malwarea beste gailuetan ......................................................................... 133. Bestelako mehatxuak ......................................................................................... 14 3.1 Exploit-ak edo segurtasun-zuloak ................................................................. 14 3.2 Ingeniaritza soziala .................................................................................... 14 3.3 Phishing eta pharming ................................................................................ 14 3.4 Joke edo bromak ....................................................................................... 15 3.5 Hoak edo gezurrak ..................................................................................... 164. Segurtasun-gomendioak .................................................................................... 17 4.1 Ekipamendu informatikoa............................................................................ 17 4.2 Posta elektronikoa ..................................................................................... 17 4.3 Nabigazioa eta internet ............................................................................... 18 2
  3. 3. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK 4.4 Sare sozialak............................................................................................. 18 4.5 Smartphone-ak eta telefono mugikorrak ....................................................... 185. Antibirusa .......................................................................................................... 19 5.1 Definizioa ................................................................................................. 19 5.2 Mahaigaineko antibirusa ............................................................................. 20 5.3 Online antibirusa ....................................................................................... 216. Avg Antivirus Free Edition .................................................................................. 22 6.1 Deskarga eta instalazioa ............................................................................. 22 6.2 Llizentzia aktibatzea ................................................................................... 28 6.3 Analisia .................................................................................................... 287. Avast! Free Edition ............................................................................................. 33 7.1 Deskarga eta instalazioa ............................................................................. 33 7.2 Lizentzia erregistratzea ............................................................................... 36 7.3 Analisia .................................................................................................... 398. Beste tresna erabilgarri batzuk eta informazio osagarria ................................... 45 8.1 Antibirusa osatzeko tresnak......................................................................... 45 8.2 Internautaren segurtasun bulegoa ................................................................ 45 8.3 Infospyware .............................................................................................. 45 3
  4. 4. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Existitzen diren mehatxu informatikoak ezagutu, ulertu eta horietaz konsziente izatea. Mehatxu informatikoen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea. AVG eta avast! Antivirus programen doaneko bertsioa instalatzea eta erabiltzea.1. Mehatxu informatikoak Geroz eta informazio gehiago darabilgu formatu digitalean eta geroz eta gailu gehiago ditugu internetera konektatuta. Enpresetan lan-arriskuak prebenitzeko ikastaroak egiten ditugun era berean, geroz eta garrantzi handiagoa du arrisku digitalen aurkako prestakuntza. Kapitulu honetan mehatxu informatiko nagusiak, horien motak, historia eta eboluzioa jorratuko ditugu.1.1 MALWAREA ETA BIRUS INFORMATIKOAK Malwarea (ingelesezko malicious software kontzeptutik) jabearen baimenik gabe ordenagailu batera sartu eta kalteak eragiteko helburua duen software mota bat da. Birusak malware mota bat dira, birus hitza jendartean malware mota guztiak izendatzeko erabiltzen den arren (oker erabili ere).1.2 JOKAERA Malware eta birus informatikoek birus biologikoen antzera jokatu ohi dute. Hau da prozesua: Sisteman sartzen dira erabiltzaileen baimenik gabe. Kalteak eragiten dituzte ekipamendu informatikoan edo informazioa lortzen dute bertatik. Beste ekipamendu informatikoetara hedatzen saiatzen dira. 4
  5. 5. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Prebentzioa da malwarearen aurka dugun antidotorik onena, behin kaltea eginda, zailagoa baita sistema edo bertako informazioa guztiz berreskuratzea. Horretarako, babesteko programak erabiliko ditugu, esaterako, antibirusa, su-ebakia, espioiena aurkakoak, etab.1.3 HISTORIA ETA EBOLUZIOALehen birus informatikoak unibertsitateko esperimentu, jolas edo gogaitzeko elementu gisasortu ziren, baina ez zuten zuzenean ekipamendu informatikoetan kalteak sortzeko helbururik.Horrela bada, lehen birus informatikoak 70eko hamarkadakoak dira, oraindik ordenagailuakasko erabiltzen ez ziren garaikoak. Lehen birus ezaguna Creeper (aihen-belarra) izan zen etamezu hau pantailan behin eta berriz errepikatzea besterik ez zuen egiten “Aihen-belarra batnaiz… Harrapa nazazu ahal baduzu!” Horren aurka sortu zen lehen antibirusa, Reaper izenekoa(segagailua).80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren birusak euren eragina handitzen eta, batez ere, 90ekohamarkadan, ordenagailu pertsonalak arrunt bihurtzen hastean. Hala ere, motelago hedatzenziren, ordenagailuen artean informazioa igarotzeko modu bacará disketeak baitziren.Hasiera batean, birus gehienen jokabidea sistema kutsatu izanaren zantzu argiak ematea zen,euren sortzaileen bandalismoaren eta ospe-nahiaren erakusgarri gisa. Birusik ospetsuenetako biizan ziren “barrotes” eta “ping-pong”. 5
  6. 6. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKGaur egun malwarea askoz ere azkarrago hedatzen da, batez ere, interneti esker. Gainera,gaur egun birusek ez dute nabarmentasunik bilatzen, guztiz kontrakoa baizik: sistemanezkutatuta geratzeko xedea dute, erabiltzaileak kutsatuta dagoela jakin ez dezan.Bestalde, sistema kaltetzea ez da jada euren xede bakarra; ekipamendu informatikotikinformazio garrantzitsua atera dezakete (pasahitzak, kreditu-txartelen zenbakiak, etab.) edoordenagailua erabili dezakete handik beste sistema batzuei erasotzeko.1.4 KUTSATZEKO MODUAKGeure ekipamendu informatikoarekin informazioa partekatzen dugun bakoitzean eta programaedo osagarri ez-ofizialak instalatzen ditugun bakoitzean malware baten erasoa jasotzekoarriskua dugu. Internet Posta elektronikoa Malwarea duten web-orriak Txata P2P programak Arakatzailerako osagarri edo “plugin-ak” instalatzea Sare sozialetarako egiaztatu gabeko aplikazioak instalatzea USB gailuak konektatzea (memoriak, argazki-kamerak, mugikorrak, etab.) Cd / Dvd / Disketeak Jatorrizkoa ez den edo egiaztatu gabe dagoen softwarea instalatzea. 6
  7. 7. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK1.5 SINTOMAK Hauek dira malware batek gure ordenagailua kutsatzen duenean nabaritu ditzakegun sintomak, besteak beste: Sistema-fitxategiak edo bestelako fitxategiak gure baimenik gabe ezabatzea. Akats-mezuak pantailan. Sagua edo leihoak guk nahi gabe mugitzea. Irekitzen ez diren programak edo automatikoki ixten direnak. Arazoak interneteko konexioarekin edo konexio motela. Geuk instalatu ez ditugun programak (adibidez, antibirus faltsuak) ordenagailuan agertzea eta ordainketa bat eskatzea bertsio osoa instalatzeko. Ordenagailua moteltzea, blokeatzea edo nahi gabe berrabiaraztea. Nahi ez den publizitatea edo bat-bateko mezuak gure arakatzailean. Sintoma horiek izateak ez du nahitaez esan nahi ordenagailuan malwarea dugunik. Adibidez, gerta daiteke disko gogorra beteta izatea edo txartel grafikoa kaltetuta, eta horren ondorio izatea ordenagailuaren funtzionamendu okerra. Baina beste kasu batzuetan are arriskutsuagoa den zerbait gerta daiteke: jakin gabe kutsatuta egotea. Hori ekiditeko, jatorrizko antibirus eguneratua izan behar dugu, jakinaren gainean jar gaitzan.1.6 EGIN DEZAKETENA Malwarearen arriskuaz ongi jabetzeko, gure ordenagailuaren segurtasunarekin axolagabe jokatzeak ekarri ditzakeen ondorioak ezagutu beharra dago. Malwareak izugarrizko abiaduran eboluzionatzen du eta etengabe ari da ordenagailuetan edo internetera konektatutako bestelako gailuetan (mugikorrak, kontsolak, etab.) sartzeko modu berrien bila Gainera, parte batetik hona ordenagailua kaltetzea baino, informazio garrantzitsua eskuratzea edo trikimailuen bidez etekin ekonomikoak lortzea bilatzen du malwareak. Besteak beste, hauek egin ditzake malwareak: Hasiera-, erregistro- edo abio-programetan ezkutuan eta guk jakin gabe exekutatzea. Birus batzuk ia detektaezinak dira. Arreta deitzeko jatorrizkoa dirudien programa baten bidez sartzea (adibidez, bideo bat edo pdf bat) eta exekutatzean ordenagailua kutsatzea. 7
  8. 8. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKInternet bidez bere burua bidaltzea. Ordenagailuko informazioa beste lekuetara bidalidezakeen programa bat instalatzea (SMTP posta-bezero ezkutu baten antzekoa).Gure posta elektronikoko kontaktuen edo gure nabigazioaren informazioa jasotzeagero SPAMa bidaltzeko (zabor-mezuak).Ordenagailuan gorde diren pasahitzak edo gure bankura internet bidez sartzekogakoak biltzea postara eta bestelako zerbitzuetara sartzeko.Internet bidez ordaintzeko erabiltzen dugun kreditu-txartelaren zenbakiak jasotzea.Teklatuko kolpekadak eta beraz, ordenagailuan idazten duguna jasotzea etabidaltzea.Publizitate-mezuen bidez zerbait (zerbitzu edo produkturen bat) erosteragonbidatzea.Gure banku-erakundearen hasiera-orria iruzurra egiteko beste batekin ordeztea.Gurekin elkarrizketa hasi nahi duen kontaktu baten itxurak eginez, txat baten bidezfitxategi kutsatua bidaltzea.Gure ordenagailua zonbi gisa erabiltzea, hau da, beste ordenagailu bati (esaterako,web-orri baten zerbitzaria) erasotzeko tarteko puntu gisa.Gure routerreko ataka batzuk irekita uztea beste malwarea erraz sartu dadin.Gure sare sozialean argitaratzen dugunari buruzko informazioa biltzea. 8
  9. 9. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2. Malware motak Jarraian malware mota ohikoenetako batzuk zerrendatuko ditugu. Gaur egun existitzen diren malwareetako asko mota askotakoak izan daitezke aldi berean, era desberdinean jokatu dezakete exekutatzen diren unearen arabera edo erreplikatu ahala era askotan kodetu daitezke (polimorfiko edo mutanteak).2.1 BIRUSA Benetako programak kutsatzen ditu bere kodearen zati jakin batzuk programa horien barrura kopiatuz; horrela, benetako fitxategia exekutatzean birusa ere exekutatzen da. Programa edo fitxategia exekutatzea behar du aktibatzeko. Birusetako asko fitxategiaren hasieran edo bukaeran itsasten dira. Iturburu-kodeari eragiten badiote, baliteke fitxategiak ezin berreskuratzea. 2. kasuan fitxategiaren eduki osoa berreskuratzeko aukera genuke, kode gaiztoa hasieran eta bukaeran itsatsi delako. Baina 3. kasuan iturburu-kodeari eragin dio eta beraz, jatorrizko fitxategia ezin da berreskuratu.2.2 HARRA EDO WORM-AUgaltzeko eta komunikazio-kanal bat edo gehiago erabiliz (posta elektronikoa, baliabidepartekatuak, txata, P2P, torrent…) bere burua oso bizkor bidaltzeko gaitasuna du. Sareetan dabereziki arriskutsua, baliorik gabeko datu kopuru handiak bidalizkomunikazioa eten baitezake.2.3 TROIARRA EDO TROIAKO ZALDIABenetako fitxategi baten itxura hartzen du erabiltzailea engainatzeko eta exekutatzean sistemakutsatzen du. Adibidez, bideo batean edo beste programa baten serie-zenbakia bidegabelortzeko aplikazio baten barruan sartu daiteke. Aplikazioaren funtzioa hori baino ez dela emandezake, baina beste alde batetik malwarea instalatzea. Normalean sistemara sartu eta bertatikinformazio garrantzitsua biltzeko erabiltzen dira (pasahitzak, fitxategiak…). 9
  10. 10. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2.4 BACKDOOR EDO ATZEKO ATEA Kutsatutako sisteman segurtasun-zulo bat irekitzen du, hirugarrenek sisteman sartzeko aukera izan dezaten. Horrela, ohiko autentikazio-mekanismoak ekiditen dituzte. Bigarren plano batean geratzen dira.2.5 ROOTKIT Sistema eragilea aldatzen dute eta malwarea ezkutatuta geratzen da. Fitxategi- arakatzailean fitxategiak eta sistema-prozesuak ezkutatu ditzakete eta beraz, ordenagailuaren kontrola hartzen dutenez, ia detektaezinak izaten dira. Malware arriskutsuenen artean dago.2.6 ADWAREA Produktu edo zerbitzu desberdinen publizitatea bistaratzen du. Bat-bateko leihoetan edo pantailako nahiz interneteko arakatzaileko barra batean agertu ohi dira. Batzuek Google-n emaitza faltsuak txertatzeko gaitasuna dute. Hau da, benetako emaitzak erakutsi beharrean, adwareari interesatzen zaizkionak erakusten ditu. 10
  11. 11. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK2.7 ROGUE SOFTWAREA Normalean jada ordenagailuan instalatutako antibirus faltsu gisa agertzen diren programak izaten dira eta mehatxu faltsuak detektatzen dituzte. Prozesu batzuk blokeatu ditzakete eta gero ordenagailuko ustezko arazoak konpontzeko antibirus faltsuaren bertsio ordaindua erostera gonbidatzen gaituzte.2.8 SPYWAREA Pertsona edo erakunde bati buruzko informazioa biltzen du, berak jakin gabe. Programa hauen funtziorik arruntena da erabiltzaileen informazioa bildu eta publizitate-enpresen nahiz interesatutako bestelako erakundeen artean banatzea. Esaterako, autoen munduko zaletuak izan gaitezke eta spyware batek guri buruzko informazioa bildu dezake. Une jakin batean gure posta helbidera auto modelo zehatz baten publizitatea iritsi dakiguke, guk aurretik autoei buruzko informaziorik batere eskatu gabe. Badira publizitate-enpresei saltzeko informazioa biltzen duten hacker-ak.2.9 DIALER-A Modem bidezko konexioetan baino ez da gertatzen (ez ADSL-an). Internet-hornitzaileari egindako deia deskonektatu eta tarifa-gehigarria duen zenbakia markatzen du.2.10 KEYLOGGER ETA STEALER-AK 11
  12. 12. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Keylogger aplikazioen bidez teklatuan idazten ari garen guztia jaso eta bidali daiteke. Askotan internet bidez erosten dugunean aktibatzeko programatzen dira, gure kreditu- txartelaren zenbakia jasotzeko helburuarekin. Aurreratuenek pantailako argazkiak atera eta bidali ditzakete, adibidez, internet bidezko banku-kudeaketak egiteko dugun zenbakia asmatzeko. Stealer aplikazioek ordenagailuan gordetako informazio pribatua lapurtzen dute (adibidez, arakatzailean gordetako pasahitzak, postara sartzekoak, etab.).2.11 BOOTNET-AK Software ilegala instalatzean sartu ohi dira. Helburua ordenagailu asko urrunetik kontrolatzea da (zonbi ordenagailuak), horiek baliatuz beste ordenagailuei erasotzeko edo SPAM bidalketa masiboak egiteko.2.12 MALWAREA SMARTPHONE-TAN (TELEFONO ADIMENDUNAK) Telefono mugikorrek izan duten eboluzioaren ondoren, ia ordenagailu pertsonal baten funtzionaltasun berberak dituzte gaur egun. Agenda, GPS-a, argazki kamera, Bluetooth-a, Wifi-a, web-arakatzaileak, posta elektronikoa, sare sozialetarako sarbidea, aplikazioak, bideo eta musika erreproduzitzaileak eta abar dituzte. Eta garrantzitsuena, datu pertsonal asko biltzen dira horietan. Teknologia horien erabilpenak gora egin duen hein berean egin dute gora gailu mota horien aurkako mehatxuak. Hala ere, gutxitan izaten dute erabiltzaileek mehatxu horien berri. 12
  13. 13. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Batez ere, segurtasun-sentsazio faltsua dago, normalean gailua soinean daramagunez ezezagunen eskuetatik urrun dagoela uste baitugu. Horren ondorioz, oinarrizko segurtasun- neurriak ahazten ditugu maiz. Smartphone-tarako pentsatutako malwarea bere hasierako fasetik atera da jada. Hasiera batean SMS bidezko ekintzak ziren, erabiltzailea kostu handiko “Premium” zerbitzuetara harpidetzeko. Gaur egun, informazio pertsonala lapurtzeko joera dute malware horiek (agendako datuak eta informazio pertsonala). Bestelako ekintzak ere bideratu ditzakete, hala nola, oharkabean kostu handiko zerbitzuetara SMS-ak bidaltzea (malwarea bidaltzen duen pertsona izaten da horien jabea). Beste malware batzuek banku-zerbitzuen phishing-a egin dezakete mugikorraren bidez (geroz eta gehiago erabiltzen da). Gainera, malware horiek euren burua SMS bidez bidaltzeko gaitasuna izateaz gain, internet edota Bluetooth-a ere baliatu dezakete horretarako. Horrez gain, Smartphone-en etengabeko eboluzioak aurrera jarraitzen duenez, malware mota berriak ere sortuko dira. Adibidez, pertsona bat urrunetik lokalizatuta izateko bere mugikorreko GPS-aren bidez. Orain arteko eraso gehienak Symbian plataformen aurkakoak izan diren arren, IOs (Iphone) eta Android plataformek ere mehatxuak antzematen hasi dira. Hortaz, kontutan izan beharko genuke segurtasunari dagokionez, ordenagailu batek bezainbeste informazio garrantzitsu edo gehiago duela Smartphone batek. Jada ez da telefono soila bezala tratatu behar.2.13 MALWAREA BESTE GAILUETAN Malwarea informatikoak ez dire gailuetan ere sartzen da (telefono mugikorrez gain). Adibidez, Stuxnet automatetan sartzen da eta industria prozesuak aldatu ditzake. Bideokontsoletarako malwarea ere existitzen da, adibidez, online jokoen pasahitzak lapurtzeko. 13
  14. 14. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3. Bestelako mehatxuak Malwareaz gain, badira beste mehatxu informatiko batzuk. Horietako batzuek segurtasun informatikoaren kateko alerik ahulena dute helburu: erabiltzailea.3.1 EXPLOIT-AK EDO SEGURTASUN-ZULOAK Erabiltzen ditugun sistema eragileek eta programek gure ordenagailuari erasotzeko erabili daitezkeen ahulguneak izan ditzakete batzuetan. Hortaz, oso garrantzitsua da uneoro gure sistema eragilearen segurtasun-eguneratzeak deskargatzea eta instalatzea. Gauza bera egin behar dugu beste programekin ere, adibidez, arakatzaileekin. Azken bertsioak interneten nabigatzeko seguruagoak izaten dira beti.3.2 INGENIARITZA SOZIALA Internet bidez edo telefono mugikorraren bidez erabiltzailea engainatzean datza, datu konfidentzialak eman edo diru kopurua bat ordaindu dezan. Normalean, erabiltzailearen fede onean oinarritzen dira iruzur horiek, edo bere inozentzian. Askotarikoak izan daitezke metodoak; ordenagailu bateko pasahitzak lortzeko sistema-administratzailearen plantak egitea, diru kopuru jakin bat kontu zenbaki batean sartu arte kobratuko ez diren herentzien berri ematen duten mezu elektronikoak, etab.3.3 PHISHING ETA PHARMING Phising-a da ingeniaritza soziala erabiliz gehien egiten den delituetako bat. Gure banku- erakundearena omen den mezu faltsu bat jasotzen da eta bertan segurtasun arrazoiak direla eta, gure kontu elektronikoa egiaztatzeko eskatzen zaigu. Horretarako, bankuaren orrira (faltsua, baina benetakoaren identikoa) garamatzan esteka bat sakatu behar dugu, eta orrian gure sarrera-gako osoa sartzeko eskatzen zaigu. Ez diegu inoiz mezu horiei jaramonik egin behar, ezta datu horiek eskatzen dizkiguten deiei ere, banku-erakundeek sekula ez baitizkigute kanal horien bidez eskatuko. 14
  15. 15. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3.4 JOKE EDO BROMAK Programa kaltegabeak dira eta gogaitzea edo broma bat egitea da euren helburua. Adibidez, ordenagailuko eduki guztia ezabatzen ari direlako plantak egin ditzakete edo CD/DVDaren sarrera etengabe itxi eta ireki. Ez dute arriskurik erabiltzaileak ez badu ezer egiten. 15
  16. 16. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK3.5 HOAK EDO GEZURRAK Normalean katean edo birbidalita datozen mezu elektronikoak dira, zirkunstantziaren batez ohartarazi eta erabiltzailearen esku-hartzea eskatzen dutenak. Baliozko helbide elektronikoak biltzeko erabiltzen dira (geroago SPAM mezuak bidaltzeko), erabiltzaileak bere pasahitzak erakutsi ditzan edo erabiltzaileak funtsezko sistema-fitxategiren bat ezabatzeko, nahi gabe bere ordenagailua kaltetu dezan. Mezu horiek ez dira sekula birbidali behar eta ez zaie kasurik egin behar. Adibidez, Hotmail itxiko dela dioen mezu bat jaso dezakegu, gure helbide elektronikoarekin jarraitu nahi badugu, helbide jakin batera mezua bidali eta kopia kontaktu guztiei helarazi behar diegula esaten diguna. Pertsona horrek baliozko milaka helbide elektroniko lortuko ditu, gero, adibidez, SPAM-a bidaltzeko. 16
  17. 17. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK4. Segurtasun-gomendioak Behin existitzen diren mehatxu informatikoak ezagututa, arriskuak minimizatzeko neurriak hartu behar ditugu. Informatikan ezin digu inork segurtasun osoa %100ean bermatu, baina jarraibide batzuei jaramon eginez arazo asko aurreztuko dugu. Kasu askotan garrantzitsuena gure sen ona aplikatzea da.4.1 EKIPAMENDU INFORMATIKOA Jatorrizko antibirus eguneratua izatea. Aldizkako analisiak egitea. Segurtasun-tresna osagarriak erabiltzea (anti-spy, etab.) Sistema eragilea eguneratuta izatea segurtasun-eguneratzeen bidez. Ordenagailuan gordetako datu garrantzitsuen segurtasun kopiak egitea aldizka. Jatorrizko softwarea erabiltzea. Pasahitz seguruak erabiltzea: zenbat eta luzeago eta konplexuago, hainbat eta zailago izango da asmatzea. Ez dira post-it batean idatzi eta monitorean edo teklatuaren azpian itsatsi behar. Pertsona gonbidatuaren kontua erabili behar da (pribilegio murriztuekin) eta administratzailearen kontua programak instalatzeko bakarrik erabili. Kontu guztietarako pasahitz seguruak erabiltzea. Wifi sare publiko batera konektatzean (pasahitzik gabekoa), besteek gure datuak ikusi ditzakete eta beraz, hobe da informazio garrantzitsurik ez atzitzea sare horietan.4.2 POSTA ELEKTRONIKOA Ez dira ezagutzen ez diren bidaltzaileengandik jasotako mezuak ireki behar eta jaramonik ere ez zaie egin behar. Jasotzen ditugun fitxategi erantsiak analizatu behar ditugu exekutatu aurretik. Mezu elektroniko kopuru bat birbidaltzeko, sistemako fitxategiren bat ezabatzeko edo gure banku-kontua egiaztatzeko eskatzen diguten mezuei jaramonik ez egitea. Ikatz kopia ezkutua (BCC edo CCO) erabiltzea mezu bat jasotzaile bat baino gehiagori bidaltzen diogunean. 17
  18. 18. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK4.3 NABIGAZIOA ETA INTERNET Izan arakatzailea beti eguneratuta (Internet Explorer, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari, Opera...) Ahal izanez gero, erabili beti azken bertsioa. Programak euren orri ofizialetatik baino ez deskargatu. Ez gorde pasahitzak zurea ez den ordenagailuetan (batez ere, ordenagailu publikoetan). Itxi beti saioa zure posta elektronikoa, sare soziala, etab. bisitatzen amaitzerakoan. Internet bidez erosten baduzu, egiaztatu konexioa datuak edo kreditu-txartela sartzerakoan (https). On-line ordainketak egiteko, erabili zure kreditu-txartelari lotutako txartel birtual bat edo ordainketak on-line egiteko baino balio ez duen, dirua mugatuta duen eta zure kontuari lotuta dagoen kreditu-txartela. Ez klikatu publizitate-banner susmagarrietan edo sariren bat irabazi dugula diotenetan (normalean lehenago diru kopuru bat ordaintzeko edo kostu handiko mezu bat bidaltzeko eskatuko digute). P2P sareak erabiltzen baditugu, deskargatzen dugun guztia analizatu eta partekatutako karpetari lehenetsitako izena aldatuko diogu. Birus askok programa horiek erabiltzen dituzte hedatzeko. Txatetan ez da datu konfidentzialik eman behar eta fitxategi susmagarriak ez dira onartu behar. Ez dugu ezagutzen ez dugun pertsonarik onartu behar.4.4 SARE SOZIALAK Egiaztatu zure pribatutasun-ezarpenak jakiteko nork ikusi ditzakeen zure argitalpenak. Pentsatu argitaratu baino lehenago informazio horrek zein balio duen eta nork ikusi ahal izango duen. Ez dugu ezagutzen ez dugun pertsonarik atxiki behar. Ez ditugu jatorri susmagarriko aplikazioak instalatu behar. Erabili inork ezagutzen ez dituen pasahitz seguruak, inork zure profila lapurtzeko aukera izan ez dezan.4.5 SMARTPHONE-AK ETA TELEFONO MUGIKORRAK Desaktibatu Bluetooth-a, Wifi-a eta infragorriak erabiliko ez dituzunean. Konfiguratu gailua ezkutuko moduan, erasotzaileek antzeman ez dezaten. 18
  19. 19. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Nahi ez dituzun edukiak transferitzea ekiditeko, ez onartu konexiorik ezagutzen ez duzun gailuetatik. Malwarearen aurka babesteko, instalatu antibirus bat eta izan ezazu eguneratuta. Bidaltzaile ezezagunen SMS-ekin edo MMS-ekin ezikusiarena egin eta ezabatu itzazu, potentzialki arriskutsuak diren deskargak egiteko estekak edo web-orrietarakoak badituzte. Aktibatu PIN bidezko sarbidea (Bluetooth-erako nahiz mugikorrerako), kodea ezagutzen duenak baino ez erabiltzeko mugikorraren funtzionaltasunak. Gailua galtzekotan, blokeatu SIM txartela ahalik eta azkarren, hirugarrenek gastuak zure kontura kargatzea ekiditeko. Zure hornitzaileak telefono mugikorra blokeatu ahal izateko izan beti eskura IMEI zenbakia (ekipamendu mugikorraren nazioarteko identitatea). Ez baduzu gogoratzen, markatu mugikorrean kode hau. Potentzialki gaiztoak diren programak sartzea eragoztea, ez deskargatu softwarerik leku ez fidagarrietatik edo itxura susmagarria dutenetatik. Instalatzen duzun softwarearen erabiltzaile-hitzarmenak irakurri nahi ez dituzun osagaiak instalatuko direla ohartarazten duten egiaztatzeko (spywarea). Konfiguratu Smartphonea aktibitaterik gabeko minutu batzuk igarotakoan blokeatu dadin. Izan sistema eragilea eguneratuta. Egin informazioaren babes-kopiak. Bereizi zure informazio pertsonala eta zure lanari edo enpresari buruzkoa. Ez erabili Wifi sare publiko ez seguruak. Informazio gehiago jasotzeko, bisitatu “Internautaren Segurtasun Bulegoa” web-gune ofiziala: http://www.osi.es/ABC_Seguridad/Consejos_de_Seguridad/5. Antibirusa Gure ekipamendu informatikoaren segurtasunari dagokionez, tresnarik garrantzitsuena dira antibirusak. Horien ezaugarri batzuk azalduko ditugu jarraian.5.1 DEFINIZIOA Birus informatikoak detektatu eta ezabatzeko diseinatu diren programa informatikoak dira antibirusak. Denborak aurrera egin ahala eboluzionatzen joan dira eta gaur egun, birusez gain bestelako malwarea ere detektatzen dute. Gainera, beste tresna batzuk integratuta 19
  20. 20. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK izaten dituzte, esaterako su-ebakia (ekipamenduak inetrnetera egiten dituen konexioen kontrola), anti-spyware, anti-phishing, anti-spam, etab. Hortaz, segurtasun-soluzio osatua dira. Oso garrantzitsua da instalatuta dugun antibirusa jatorrizkoa izatea. Gure ordenagailuan antibirus pirata instakatzen badugu, antibirusak berak malwarea izateko arriskua dugu eta babestu beharko gintuzkeen tresnak segutasun arazo larria sortu dezake. Bestalde, eguneratuta izatea ere funtsezkoa da. Gaur egun antibirus guztiak internetera konektatzen dira azken mehatxuei aurre egiteko sinadurak deskargatu eta eguneratzeko. Egunero edo ordu gutxiro eguneratzen dira. Antibirus enpresek milaka malware berri jasotzen dituzte egunero eta 24 ordu dute gehienez antidotoa aurkitu eta bezeroen antibirusak eguneratzeko. Hortaz, antibirusa eguneratuta izan ezean (berdin dio zein ona den), milaka mehatxu berriren arriskua izango dugu batere babesik gabe. Antibirus enpresek gure beharren arabera aukeratu beharko ditugun produktu desberdinak eskaintzen dituzte. Soluzioetako batzuk ordenagailua noizbehinka erabiltzen duten pertsonentzat pentsatu dira eta beste batzuk, maiz erabiltzen dutenentzat eta erosketak internet bidez egiten dituztenentzat. Ditugun beharrei hobekien erantzuten dien produktua aukeratu beharko dugu eta ordenagailu bat baino gehiago badugu, erosten dugun lizentzia kopurua ere kontutan izan beharko dugu. Doaneko soluzioak guztiz funtzionalak dira, baina normalean, ordaindu beharreko bertsioek baino murriztuago izaten dituzte ezaugarriak. Enpresek euren burua ezagutarazteko estrategia gisa erabiltzen dituzte, geroago ordaintzeko bertsioa aurkezteko. Bestalde, laguntza tekniko pertsonalizatua izaten dute ordaintzeko bertsioek.5.2 MAHAIGAINEKO ANTIBIRUSA Mahaigaineko antibirusa ordenagailuan instalatzen den programa informatikoa da. Hasiera batean behintzat, antibirus bakarra izan dezakegu instalatuta ordenagailu bakoitzean. Bestela, ordenagailua motelduko luketen gatazkak gerta litezke. Antibirusa aldatu nahi badugu, lehendik dugun antiburusa desinstalatu behar dugu hasteko eta ondoren, antibirus berria instalatu. Programa hauek aktibo izaten dira uneoro, normalean euren kabuz eguneratzen dira eta erne geratzen dira. Mehatxuren bat detektatzen badute horren berri ematen digute, normalean arriskuaz ohartarazten gaituen bat-bateko leiho baten bidez. 20
  21. 21. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK Duela urte batzuk, antibirusek nabarmenki moteldu zezaketen ordenagailua. Baina gaur egun, antibirusek nahiz ordenagailuek eboluzionatu egin dute eta ondorioz, errendimendua ez da hainbeste murrizten.5.3 ONLINE ANTIBIRUSA Online antibirusak aplikazio txiki baten (plugin) bidez instalatzen dira gure arakatzailean. Mahaigaineko antibirusekin gertatu ez bezala, nahi beste izan ditzakegu aldi berean instalaturik. Arakatzailearen bidez, mehatxu posible guztien analisia egingo da eta emaitzak jakinaraziko zaizkigu. Normalean, “bigarren iritzi” gisa erabiltzen dira, ordenagailua malwarez libre dagoela egiaztatzeko, mahaigaineko antibirusa izan arren. Ez dira antibirus egoiliarrak, hau da, ez gaituzte uneoro babesten eta analizatu arren, askok ez dute konponketarik egiten. Hortaz, ezin ditugu gure ekipamendurako segurtasun neurri bakartzat erabili. 21
  22. 22. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK6. Avg Antivirus Free Edition AVG Antivirus enpresak esperientzia handia du segurtasun informatikorako softwarearen arloan. AVG Antivirus doaneko antibirusik ezagunenetakoa da, baita aintzatetsienetakoa ere, funtzionaltasun osagarriak dituzten ordaintzeko soluzioak ere badituen arren. Windows nahiz Linux plataformetarako eskuragarri dago.6.1 DESKARGA ETA INSTALAZIOA AVG antivirus deskargatzeko, hemen sartu behar dugu: "AVG antivirus Free Edition" (http://free.avg.com/es-es/inicio) laukian agertzen den “deskargatu orain” botoia sakatu beharko dugu. Hurrengo pantailan “deskargatu” sakatu behar dugu, “doanekoa” zutabean. 22
  23. 23. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, “deskargatu” sakatu beharko dugu azken pantailan. Orduan, antibirusareninstalazio-morroia gure ordenagailura deskargatzen hasiko da.Behin guztiz deskargatuta, klik bikoitza egingo dugu fitxategian exekutatu dadin. Windows 7sisteman baimena eskatuko zaigu exekutatzeko. 23
  24. 24. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin exekutatuta, instalazioa hasiko da. Lehenik eta behin, Instalatu aurretik onartu beharditugun legezko baldintzak ageri dira. “Onartu” botoia sakatuko dugu.Geroago “oinarrizko babesa” jartzen duen laukia aukeratuko dugu (doaneko antibirusa) etagero hurrengoa > sakatuko dugu. Babes osoaren aukerak ordaintzeko bertsioa probatzekoaukera ematen digu, baina 30 egunez bakarrik. 24
  25. 25. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKInstalazio azkarra egiteko aukera hautatu eta hurrengoa > botoia sakatuko dugu. Instalaziomota horren bidez aukerarik ohikoenak hautatzen dira berez.Gainera, gure arakatzailean “Link Scanner” barra instalatzeko aukera dugu, web-gunesusmagarrien berri emango diguna eta funtzionaltasuna osagarriren bat ere baduena.Aukerakoa da eta instalatzeko bere laukitxoa markatu behar dugu. Hurrengoa > sakatukodugu.Instalazioa automatikoki hasiko da. Lehenik eta behin softweare osoa deskargatuko da etaazkenik, instalatu egingo da. Instalazioan zehar prozesua ikusi dezakegu. Produktuarenezaugarriak jasotzen dituzten mezuak ere agertuz doaz. 25
  26. 26. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, programa guztiz instalatutakoan, programak “instalazioa zuzen egin da" adierazikodigu. Inkesta txiki bat dago, baina ez da beharrezkoa betetzea. “Bukatu” botoia sakatzenbadugu, programa funtzionatzeko prest izango dugu. 26
  27. 27. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK 27
  28. 28. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK6.2 LIZENTZIA AKTIBATZEA Behin AVG Antivirus Free Edition instalatuta, lizentzia aktibatu behar dugu. Horretarako Laguntza aukera hautatuko dugu goiko menuan eta geroago Aktibatu sakatuko dugu. Gure datuak sartu eta “Aktibatu” sakatuko dugu. Horrela, antibirusaren doaneko harpidetza aktibatzen da. Hurrengo pausoa birusen sinadurak eguneratzea da. Horretarako, ezkerreko menuko “Eguneratu orain” sakatuko dugu. Goiko aldean “Babestuta zaude” oharra ikusiko dugu; horrek esan nahi du azken sinadurak instalatuta ditugula eta beraz, birusen aurkako babes maila gorena dugula.6.3 ANALISIA Analisi osoa egiteko, ezkerreko menuko “Analizatu orain” sakatu behar da, “Analizatu ordenagailu osoa” botoia. Horrek bere denbora hartu dezake, ordenagailuaren arabera. 28
  29. 29. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin analisia bukatuta, antibirusak aurkitu dituen mehatxuen berri emango digu. Ez badumehatxurik aurkitzen, horren berri ere emango digu. Gomendagarria da aldizkako analisiakegitea gure ordenagailua malwarez garbi dagoela egiaztatzeko.Baliteke beti ordenagailu osoa analizatu beharrean, fitxategi zehatz bat analizatu nahiizatea, rootkit-ak bilatu nahi izatea edo analisi automatikoak programatzea. Aukera horiekeskuratzeko “Analisi aukerak” saktu behar dugu. Analizatu fitxategiak edo karpetakaukeraren bidez analizatu beharreko karpetak aukeratu ahal izango ditugu. 29
  30. 30. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAnalisi azkarra egiteko, adibidez, internetetik deskargatu berri dugun fitxategi batenkasuan, saguaren eskuineko botoia klikatuz lasterbidea erakutsiko digu Windowsarakatzaileak. Fitxategiaren gainean jarri eta eskuineko botoiarekin “AVG-rekin analizatu”sakatuko dugu. Ia antibirus guztiek dut funtzionaltasun hori.Nahi izanez gero, aldizkako analisiak programatu ditzakegu eta horrela, ez dugu noizeanbehin analisia egin behar dugula gogoratu beharrik izango, antibirusak automatikoki egingobaitu, betiere, ordenagailua piztuta badago.“Editatu analisiaren programazioa” saktuko dugu eta analisiaren maiztasuna hautatukodugu.Ordenagailuen analizatzailea osagaia behin bakarrik erabili ahal izango dugu dohainik, bainafragmentazio-analisia egingo du, erregistroarena, nahi ez diren fitxategiena, etab. 30
  31. 31. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAntibirusa automatikoki eguneratzen den arren, sinaduren datu-basea edozein unetaneguneratu ahal izango dugu ezkerreko menuan “Eguneratu orain” sakatuz. Eguneratzeberriren bat badago, programak jakinarazi egingo digu eta instalatuko da “Onartu”sakatzean.Tresna-barratik ere atzitu ditzakegu AVG Antivirus programaren oinarrizko aukerak,pantailaren beheko aldeko eskuin aldean. Adibidez, interfazera sartu edo analisi azkarrakegiteko. 31
  32. 32. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK 32
  33. 33. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7. Avast! Free Edition Avast! Antibirus honek doaneko bertsioa du, baina erabilera pertsonalerako bakarrik (merkataritza-erabilpenetarako ez). Avast! Free Edition programaren barruan antibirusam antiespioia, antirootkit-a eta sarerako nahiz P2P programetarako babesa ditugu. Erregistratu beharra dago produktuaren gakoa eta urtebeterako lizentzia lortzeko. Windows eta Mac plataformetarako dago eskuragarri (azken bertsioa ordaintzekoa da).7.1 DESKARGA ETA INSTALAZIOA Avast! Free Edition deskargatzeko hona jo behar dugu: http://www.avast.com/es-es/free- antivirus-download “Free Antivirus” zutabean ageri den “Deskargatu” botoia sakatu beharko dugu. Ondoren "Ez, eskerrik asko, doaneko babesa nahi dut". Deskarga automatikoki hasiko da. “Gorde” sakatu eta fitxategia guztiz deskargatu arte itxarongo dugu. 33
  34. 34. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKBehin deskargatuta, fitxategia exekutatuko dugu instalazioa hasi dadin. Ziur aski,segurtasun-oharra azalduko zaigu, baina “Exekutatu” sakatuko dugu.Instalazioa hasterakoan Avast! Programak instalazio-hizkuntza aukeratzeko eskatuko digu.“Gaztelania” aukeratu eta “Hurrengoa >” sakatuko dugu.Aurrerago, avast! komunitatean parte hartu eta antibirusaren emaitzak era anonimoanbidaltzeko aukera emango zaigu. Instalazio-aukera aurreratuak atzitzeko aukera ereematen digu. Instalazio arrunta egiteko, “Hurrengoa >” sakatzea baino ez dugu egin behar. 34
  35. 35. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKPrograma instalatzen hasiko da orduan eta sistemaren analisi azkarra egingo du. Dena zuzen joan bada, programak instalazioa bukatu duela jakinaraziko digu. “Bukatu” botoia sakatzea baino ez dugu egin behar. Geroago, pantailaren beheko eskuin aldean informazio-puxika aterako da eta bertan klikatu beharko dugu Avast! antibirusa erabiltzen hasteko. 35
  36. 36. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7.2 LIZENTZIA ERREGISTRATZEA Avast! Antivirus lehen aldiz erabiltzen dugunean produktua erregistratu eta urtebeterako lizentzia aktibatu dezakegu. Lehenik eta behin “Erregistratu orain” aukera hautatu beharko dugu Doaneko Erregsitroa menuan. Antibirusaren inguruko gogobetetasun-inkesta ere bete dezakegu eta Avast! programa twitter eta facebook-en dituen komunitateetarako estekak ere badaude. 36
  37. 37. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAurregao ordaintzeko bertsioa erosteko aukera emango zaigu. Baina doan erregistratzeko“Geratu Avast! Free Antivirus-ekin” zutabean Erregistratu sakatu behar da.Gure datuak sartu eta baliozko helbide elektronikoa emango dugu. “Erregistratu doanekolizentziarako” sakatuko dugu gero. Hori guztia eginda, antibirusa erregistratuta izango dugueta "Itxi" sakatuko dugu. Horrela, urtebetez izango dugu antibirusa erregistratuta. 37
  38. 38. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK “Mantentze-lanak > Erregistroa” ezkerreko menuan gure antibirusa urtebeterako erregistratuta dagoela ikusiko dugu. 38
  39. 39. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK7.3 ANALISIA Ezkerreko menuan, “Analizatu ordenagailua” aukeran, hainbat analisi mota egiteko aukera dugu: Analisi azkarra: Memoria eta disko gogorrak azkar analizatzen ditu. Sistemaren analisi osoa: Azterketa sakona egiten du, baina motelagoa. Unitate erauzgarrien analisia: Ordenagailura konektatutako kanpo-unitateak analizatzen ditu. Hautatutako karpeta baten analisia: Zehaztutako karpetak baino ez ditu analizatzen. Analisia bukatzean, emaitzen berri emango zaigu eta malware motaren bat antzeman ote den jakinaraziko zaigu. 39
  40. 40. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKEdozein analisi martxan dagoen bitartean, bigarren planoan utzi dezakegu antibirusa.Pantailaren azpiko eskuin aldean ehunekoa adieraziko digun aurrerapen-barra agertuko da.Windows-en arakatzailetik ere egin dezakegu analisia (adibidez, internetetik deskargatzenditugun fitxategietarako). Horretarako, saguaren eskuineko botoia sakatu beharko duguanalizatu nahi dugun fitxategiaren gainean eta “Analizatu {fitxategiaren izena}"sakatubeharko dugu.Ezkerreko menuan, “Analizatu ordenagailua” aukeran, “Analizatu abiaraztean”programatzeko aukera dugu: Horrela, antibirusak abiarazi aurretik analizatuko duordenagailua, abiaraztean exekutatzen den malwarea existitzen baita. Halaber, “Analisientxostenak” ordenagailuan egindako analisien emaitzak erakusten dizkigu, data etaemaitzekin. “Dendora errealeko ezkutuek” uneoro babesten gaituzte malwarea sartzetik. Atal bakoitzean hiru segurtasun-aukera konfiguratu dezakegu:Ezkutuok honela banatzen dira: Fitxategi-sistema Posta elektronikoa Web nabigazioa P2P sareak Berehalako mezularitza (txata) Sarea Script 40
  41. 41. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK JokabideakEzkerreko menuan, “Babes osagarria” atalean, “Autosandbox” aurkituko dugu. Malwareaizan lezaketen programak ingurune birtualean exekutatzeko aukera ematen digu, eraseguruan, kutsatuta egotekotan sistema kaltetzeko aukerarik izan ez dezaten.“WebRep” arakatzailean instalatzen zaigun plugin bat da; web orrien ospea analizatu etasusmagarriak diren esten digu."Blokeatu URLa" aukeraren bidez, aukeratu ditugun web-orriak ezin izango dira gureordenagailuan ireki. 41
  42. 42. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAzkenik, ezkerreko menuan, “Mantentze-lanak” aukera ikusiko dugu, sinaduren datu-baseaeguneratzeko aukerak (internetera konektatuta egotean automatikoki eguneratzen da) etaprogramaren aukerak. Avast antibirusaren ezaugarrietako bat da programa bere kabuzeguneratzen dela azken bertsiora eta beraz, ez dela programaren bertsio berririk deskargatuedo erosi behar."Motorea eta datu-basea eguneratzea" aukeraren bidez azken mehatxuen aurkakosinadurak deskargatzen dira.“Eguneratu programa” aukerak azken bertsioa deskargatzen du, bere hobekuntza guztiekin.“Erregistroa” aukeraren bidez uneoro egiaztatu dezakegu gure erregistroaren egoera etairaungitzeko zenbat denbora geratzen zaigun. "Birusen kutxan" berrogeialdian ditugunbirusak ikusi ditzakegu.Antibirusaren gainerako ezarpenak egiteko, goiko eskuin aldeko menuan sar gaitezke“Aukerak” sakatuz.Aukerak Aukeretan antibirusaren ezarpen guztiak kudeatu ditzakegu. Adibidez, programa automatikoki eguneratzea, soinuak, alertak, etab... 42
  43. 43. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAKAvast! Ikonotik ere aukera azkarrak atzitu ditzakegu, sistemaren tresna-barran. Adibidez,denbora batez desaktibatu dezakegu antibirusa. 43
  44. 44. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK 44
  45. 45. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK8. Beste tresna erabilgarri batzuk eta informazio osagarria Antibirusek mehatxu informatikoetatik babesten gaituzte, baina erabilgarri izan daitezkeen beste tresna osagarri espezifiko batzuk ere badaude. Antibirusa osatzen dute tresna horiek.8.1 ANTIBIRUSA OSATZEKO TRESNAK Antispyware (espioien aurkakoak): Gure ordenagailuko informazioa lapurretatik babesten dute. Firewall (su-ebakia): Internet eta ordenagailuaren arteko komunikazioak kontrolatzen dituzte. G Data CloudSecurity: Internet Explorer eta Mozilla Firefox arakatzaileetarako plugin- a da, gure antibirusa osatzen duena eta malwarea nahiz phishing-a duten orrietatik babesten gaituena. Ez dio PC-aren errendimenduari eragiten. Dohainik deskargatu daiteke web-orri honetan(https://www.free-cloudsecurity.com/es/): Karpetak kodetzen dituzte, horietara sartzeko pasahitza beharrezkoa izan dadin. Babes-kopiak: Gure babes-kopiak automatizatzeko programak. Test-tresnak: Ordenagailuaren segurtasun-egoera egiaztatzen dute.8.2 INTERNAUTAREN SEGURTASUN BULEGOA Internautaren Segurtasun Bulegoa (http://www.osi.es/) Web-orri ofizialan segurtasun informatikoari buruz ditugun ezagutzak jarri ditzakegu. Gainera, une bakoitzean jarraitu beharreko gomendioak erraz azaltzen dizkigu. Doaneko tresnak atalean, antibirusak osatzeko segurtasun-aplikazio osagarriak aurkituko ditugu. Edozein zalantza izatekotan, on-line eta telefono bidezko arreta dugu eskura.8.3 INFOSPYWARE Infospyware (http://www.infospyware.com/) Web-orriak segurtasun informatikoa du helburu. “Artikuluak” atalean segurtasunaren inguruko gomendioak eta artikuluak aurkituko ditugu. 45
  46. 46. DOHAINIKO ANTIBIRUS PROGRAMAK“Programak” atalean gure ordenagailuaren segurtasuna hobetzen lagunduko digun softwareadeskargatu dezakegu. 46

×