1. PERPAUS OSAGARRIAK ETA ZEHAR GALDERAK
Perpaus hauek ZER galderari erantzuten diote.
1. –(e)LA Esaldi nagusia baiezkoa denean erabiltzen da.
Adib.: Ondo dagoela esan du
2. –(e)NIK > Esaldi nagusia ezezkoa denean erabiltzen da.
Adib:. Ez dut uste egia denik
3. –T(z)EKO > agintera adierazteko erabiltzen da (menpeko perpausetan).
Adib.: Etortzeko esan didate
4. BAIETZ / EZETZ > bai edo ez azpimarratzeko
Adib.: Baietz uste dut / Ezetz esan dute
5. –(e)N Zehar galdera > galdera bat errepikatzeko (menpekoa galdera denean):
Non dago Jon?
Zer?
(ea) non dagoen Jon esan dut