Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZLEHENDAKARITZAKomunikaziorako ZuzendaritzaPRESIDENCIADirección de ComunicaciónEUSKO JAUR...
2HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILAEuskadiko Udalen Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Euska...
3Arautzearen helburu nagusia:o Euskadiko enplegu publikoaren erregimen juridikoa antolatzea etazehaztea, oinarrizko legedi...
4EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA27/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Merkataritza Jarduerari buruzkoa,hirugarrenez...
5ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAEuskadiko Kooperatiben Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: ...
6OGASUN ETA FINANTZA SAILA2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika PlanarenLegea (2014ko lehen seihileko...
7Diru Laguntzen eta Laguntzen Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Laguntza eta diru-laguntzetara...
8HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAEuskal Kultur Ondareari buruzko Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzeare...
9SEGURTASUN SAILALarrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Babes ...
10Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Arautzeko Legea(2014ko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusi...
11OSASUN SAILAMenpekotasunen Legea (2014ko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Menpekotasunei buruzko euskal ...
12INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILALurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko Legea,1/2005 Legea ord...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

X. legegintzaldirako Legegintza Programa

130

Published on

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
130
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "X. legegintzaldirako Legegintza Programa"

  1. 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZLEHENDAKARITZAKomunikaziorako ZuzendaritzaPRESIDENCIADirección de ComunicaciónEUSKO JAURLARITZAK HAMARGARREN LEGEGINTZALDIRAKOLEGEGINTZA-PROGRAMA ONARTU DU• 29 lege-proiektu egingo dira, besteak beste, hirugarren sektorea,enplegua, emakume nekazarientzako estatutu berria, euskal poliziaberria eta Euskadiko Udalen lege-proiektua arautuko dituztenak.• Lehendakariak Legebiltzarrean agertzea eskatu du, Legebiltzarrekoindar guztiei zuzenean azaltzeko.Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren X. legegintzaldirako LegegintzaPrograma onartu du gaur. Agiri horretan, datozen 4 urteetako gobernu-programa gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren legegintza-ekintzak azaltzen diramodu integratzailean eta gardenean, eta egutegi bati jarraituz.Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du programa hori. Hain zuzenere, berak hala eskatuta Legebiltzarrean agertzeko eskabidea erregistratu dugaur goizean, indar politiko guztiei zuzenean azaldu ahal izateko.Hamargarren legegintzaldiko legegintza-programak Eusko Jaurlaritzaren arau-ekoizpenak zer helburu eta lehentasun izango dituen ezartzen du, bai etahorretarako zer bitarteko baliatuko diren ere, eta Jaurlaritzaren konpromisoirmoaren erakusgarri da, baliabide publikoen kudeaketa eraginkorragoa,doituagoa eta modernoagoa lortzeko bidean, betiere herritarren mesedetan.Eusko Jaurlaritzak onartutako agiri hau “testu bizia” eta “dinamismo handikoa”da, legegintzaldian zehar eguneratu, egokitu eta hobetu ahal izan dadin, gerorasortuko diren gizartearen beharrei erantzuteko.Legegintza-programa hori onartuta, Iñigo Urkullu lehendakariak 2013komaiatzaren 2an eta 8an Eusko Legebiltzarraren aurrean hartutakokonpromisoak betetzen dira; agerraldi horietan, izan ere, agiri hori egiteko etaLegebiltzarrari igortzeko hitza eman zuen.
  2. 2. 2HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILAEuskadiko Udalen Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko etaadministratiboaren arauketa osatzea, bere lurralde-eremuandauden udalerrien eta gainerako toki-erakundeen erregimenjuridikoa legez ezarrita.o EAEko erakundeek, erkideek nahiz foralek, osatzen dutenerakunde-, eskumen- eta harreman-sarea osoki mugatzea udal-esparruari dagokionez.o Tokiko autonomiaren printzipioa egoki antolatzea foru-autonomiaren eta EAEko erakunde erkideen autonomiarenesparruekin, euskal administrazio publikoak eraginkorrak etaefizienteak izan daitezen beren osotasunean, herritarren beharreierantzuterakoan.Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea (2014kobigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Gaur egun indarrean dagoen fundazioei buruzkoaraudia (12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomi ElkartekoFundazioei buruzkoa, eta hura garatzeko xedapenak) egungo errealitatesoziologikoari eta fundazioen sektorearen beraren eskariei egokitzea; izan ere,sektore horrek esparru juridiko berria eta eraginkorra behar du, antolamendu-egitura berriei erantzuteko.Indarrean dagoen Fundazioei buruzko Legea indarrean jarri zenean, fundaziogehienak ongintzakoak ziren, eta fundazioaren sortzaileak bere ondasunakirabazi-asmorik gabeko erakunde bati ematen zizkion modu altruistan.Bere garaian, aipatutako Legea aurrerapauso handia izan bazen ere, duela urtebatzuetatik hona fundazio-mota berriak sortu dira: teknologikoak, bankuenak,sektore publikokoak… Fundazio horiek egitura konplexua dute, eta berariazkoaraudia behar dute, bai eta zenbait sektoreren kontrola ere.Enplegu Publikoaren Legea (2014ko bigarren seihilekoa)
  3. 3. 3Arautzearen helburu nagusia:o Euskadiko enplegu publikoaren erregimen juridikoa antolatzea etazehaztea, oinarrizko legediaren arabera esparru hau eratzekodauden mugen barruan eta Euskal Autonomia ErkidegokoAutonomia Estatutuan eta Konstituzioan aitortutako eskumenekinbat.o Euskal administrazio publikoei aplika dakizkiekeen enplegupublikoa kudeatzeko tresnak garatzea.Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Legea (2014kobigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioOrokorra auzibidean ordezkatzeari eta defendatzeari buruzko araudiaeguneratzea, gaur egungo egoerara eta beharretara egokitzeko (indarreandagoena 1986koa da).Euskal Administrazio Publikoaren Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: modu ordenatu eta bateratuan arautzea euskalsektore publikoa, sektore publikotzat harturik administrazio publiko guztiak,erakunde autonomoak, zuzenbide publikoko eta pribatuko erakunde publikoak,sozietate publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko bestelako gobernu-mailek (autonomia-erkidegoetakoek, foralek eta tokikoek) beren politikapublikoak gauzatzeko baliatzen dituzten gainerako erakundeak; betiereindarrean dauden legeak guztiz betez eta interes orokorra eta guztien ongiababestuz.
  4. 4. 4EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA27/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Merkataritza Jarduerari buruzkoa,hirugarrenez aldatzen duen Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Gaur egungo legean Joan-etorri TuristikoHandiko Lekuak arautzea, aitorpen hori jasotzeko prozedura administratiboaezarrita. Gaur egunera arte, gure autonomia-erkidegoan merkataritza-ordutegien erregulazioak ez zion inolako aipamenik egiten leku horiei. Udalenbat figura horri heltzeko asmotan dagoela jakin denean, prozesua arautzekobeharra sortu da.6/1993 Legea, urriaren 29koa, Animaliak Babestekoa, aldatzen duen Legea(2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Egungo legearen babesa zabaltzea; izan ere, gehienbat, etxekoabereak eta konpainiakoak babesten ditu, eta beste batzuk erebabestu nahi dira, hala nola errenta eta produkzioko animaliak,zirku eta ikuskizunetakoak, eta esperimentaziokoak.o Abeltzaintzako ustiategietan, animalien garraioan, hiltegietan etaabarretan animalien ongizatea babesteari lege-maila ematea.Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Emakumeek nekazaritzaren sektorean jasatenduten bazterketari aurre egiteko premiari erantzuten dio Estatutuak, batez ere,aitorpen profesionalari eta aintzatespen sozialari dagokionez. Ustiategien titulardiren emakumeen ehunekoa ez dator bat emakumeek benetan egiten dutenlanarekin; izan ere, askotan, lan horiek ikusezin bihurtu dira. Lege honenlehentasunetako bat emakume nekazariek ustiategien titulartasuna eskuradezaten sustatzea da, haien lana ikusarazteko eta lan horren ondorio direneskubide guztiak lortu ahal izateko.
  5. 5. 5ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAEuskadiko Kooperatiben Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Lege-proiektua egitearen arrazoi nagusia da 4/93Legea aldatuz joan diren hainbat lege-testu bateratzea, sistematikotasunagatiketa indarrean dagoen araua errazago identifikatzeko eta erabiltzeko.Beharrezkoa da bateratze-lan gehigarria egitea, legearen interpretaziokoherentea egiteko, edo argitzeko, beste kasu batzuetan. Berritu egingo dirazenbait alderdi, batez ere, arau-hausteei eta zehapenei buruzkoak (ikuskaritza-funtzioa barne), etxebizitza-kooperatibismoari buruzkoak eta beste zenbaitalderdi zehatz (isiltasun administratiboa erregistroari dagokionez…).Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea (2014ko bigarrenseihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: “Hirugarren Sektore Sozialeko” erakundeenestatutua ezartzea Euskadin, definizioak dioen irabazi-asmorik gabeko sektoreizateaz harago, ekimen eta esku-hartze sozialeko erakunde gisa ereidentifikatuz, gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia aitortuz, eta batezere gizarte-politiken esparruan egiten duten lana, eta haietan aktiboki partehartzeko duten eskubidea aintzatetsiz.Enpleguaren Euskal Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-politikaren helburuak eta printzipio gidariak ezartzea. Helburu nagusi hauekizango ditu: enpleguaren maila, egonkortasuna eta kalitatea haztea, pertsonenenplegagarritasuna eta lan-mundurako sarrera hobetzea, eta enplegu-politikaaktiboak planifikatzeko eta gauzatzeko egiturak eta tresnak arautzea.
  6. 6. 6OGASUN ETA FINANTZA SAILA2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika PlanarenLegea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduera antolatzea 2014-2017 laurtekoan. Planak, lege bidez onartu denak,jasotzen ditu EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak, Eusko Jaurlaritzakosailek eta horretan jarduten duten gainerako estatistika-organoek (foru-aldundiek, udalek) indarraldian zehar egin beharko dituzten estatistika-eragiketak eta -ekintzak.Baliabideen Banaketarako eta Euskal Autonomia ErkidegoarenAurrekontu Orokorrak Finantzatzeko Foru Aldundien Ekarpenakzehazteko Metodologiaren Legea, 2014-2018 aldiari aplikatzeko (2014kolehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideeneta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko finantza-harremanenerreferentzia-esparrua eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko AutonomiaEstatutuko 41.2. artikuluko e) idatz-zatian jasotakoa betez.11/2012 Legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko AurrezkiKutxena, aldatzen duen Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen arloko gauregungo araudia arlo horretako Estatuko etorkizuneko oinarrizkoaraudira egokitzea.o Euskal Autonomia Erkidegoko Banku Fundazioen erregimenjuridikoa arautzea, arlo horretako Estatuko oinarrizko araudiabetez.
  7. 7. 7Diru Laguntzen eta Laguntzen Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Laguntza eta diru-laguntzetarako erregimen orokorra berariazarautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrarenberezko arlo den aldetik.o Administrazioaren diru-laguntzen jarduera berrantolatzea, orainarte indarrean egon den legedia aplikatzean lortutako esperientziaaintzat hartuz.1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, aldatzeko Legea.Legegintzako Dekretu horrek Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloanindarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen du eta EuskalAutonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoeiaplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen du (2015eko lehenseihilekoa)Arautzearen helburu nagusia:o Aurrekontuen araudian sartzea aurrekontu-egonkortasunaren,finantza-iraunkortasunaren eta urteaniztasunaren printzipioak.o Aurrekontuen prozedura Europar Batasuneko erregelamendubidezko arauketara egokitzea eta moldatzea.
  8. 8. 8HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAEuskal Kultur Ondareari buruzko Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Kultura-ondarearen ikuskera zabalagoa izangoduen tresna arauemaile eguneratu, oso eta sistematizatu batekin euskalgizartea hornitzea; halaber, tresna horrek euskal kultura-ondarearen babes-,kontserbazio- eta hedatze-beharrei modu eraginkor eta efizientean erantzungodien kudeaketa-eredua ezarriko du.Agirien eta Agiritegien Euskal Autonomia Erkidegoko Legea (2015ekolehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Agiriak, analogikoak nahiz elektronikoak, etaagiritegiak kudeatzeko sistema integratua eratzeko oinarriak jartzea, bai etaEuskadiko Agiritegi Historikoa sortzeko ere.Kirol-lanbideetan jarduteari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legea(2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Zenbait kirol-lanbidetan jarduteko oinarrizkoalderdiak arautzea, berariaz onartuta lanbide horiek zein diren, horiek betetzekozer titulu akademiko behar diren zehaztuta eta lanbide bakoitzari dagokionfuntzio-eremu orokorra esleituta. Kirolaren eremuko lanbidetzat hauek hartzendira, eta lege honetan arautzen: Gorputz Hezkuntzako irakaslea, kirol-monitoreprofesionala, dagokion kirol-modalitateko edo -diziplinako entrenatzaileprofesionala eta kirol-zuzendaria.Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko Legea(2015eko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Kualifikazioen, Lanbide Heziketaren etaorientabideen sistema integratua antolatzea; sistema horrek enpresen etapertsonen beharrizan guztiak batuko ditu, modu orokorrean eta malgutasunez,lanbide-heziketako modalitate guztiak barne hartuta (hezkuntza-sistemarenaknahiz enplegurako lanbide-heziketarenak), ikasteko eta gaitasun profesionalazjabetzeko modu guztiak onartuta eta bultzatuta, eta neurri eta ekintza guztiakadin aktiboan dauden guztiei zuzenduta.
  9. 9. 9SEGURTASUN SAILALarrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Legea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Babes zibileko eta larrialdietako euskalsistemaren hainbat alderdi eguneratzea, besteak beste, erakunde etazerbitzuen jardueretako hitzarmenak eta erlazioak sendotzea, eta gizarte-ekimenaren rola, maila publikoarekin duen osagarritasuna aitortuz. Indarreandagoen arauketaren zenbait gabezia betetzea, besteak beste,aurreikuspenaren eta alertaren antolamenduari, herritarren eskubide etabetebeharrei, norberaren babeserako betebeharrei eta zigor-erregimenariburuzkoak. Lege honetan proposatutako aldaketen helburua ez da larrialdienkudeaketa-sistemaren oinarriak aldatzea, finkatzea baizik.Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzen duenLegea (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Funtsean, honako hauek eragindakoaldaketetatik eratorritako hobekuntza eta egokitzapen egokiak sartzea:Hauteskundeei buruzko Estatuko Oinarrizko Legea, Alderdi Politikoen Legea,Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Legea, Konstituzio Epaitegiarenjurisprudentzia eta hauteskunde-administrazioaren eta Herri Kontuen EuskalEpaitegiaren gomendioak.Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko Legea (2014ko lehenseihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzko legediarenesparruak ez du segurtasun-baldintzak ezartzea soilik izan behar; halaber,kontuan izan behar du egon daitezkeela babesa behar duten beste interespubliko batzuk: osasungarritasunerako eta higienerako bermeak,ingurumenaren eta kultura-ondarearen babesa, desgaitasunen bat dutenpertsonen integrazioa, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren kalitatearensustapena, atsedenerako eskubidea eta haurren eta gazteen babesa.Ikuskizunen eta jolas-jardueren arauketari neurri legalak gehituko zaizkio;ikuskizunekin eta jolas-jarduerekin harremana duten hainbat pertsona-motareneskubideak eta betebeharrak sendotu eta argituko dituzten neurriak. Ikusleeneta erabiltzaileen eta, antolatzaileen, artisten edo jarduera horien zerbitzuradauden langileen inguruko neurriez gain, legeak kontuan izan behar ditujarduera horiek egiten diren lekuetatik hurbil bizi diren pertsonak (hurbiltasunhorregatik albo-ondorio negatiboak jasan ditzaketenak), eta horrela, aisiarakoeskubidea eta atsedenerako eskubidea orekatu.
  10. 10. 10Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Arautzeko Legea(2014ko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996Legearen IV. kapituluak suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak etasalbamendu-zerbitzuak eta langileen estatutu-erregimenaren berezitasunakarautzen ditu, baina modu eskasean: soilik haien funtzioei buruzko oinarrizkoalderdi batzuk, oinarrizko jardun-printzipioak eta funtzionarioei buruzkoestatutu-erregimenaren berezitasun batzuk aipatuta.Ekimen honen helburua da suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuek etasalbamendu-zerbitzuek berariazko lege-esparrua izatea, zerbitzu horienoinarrizko konfigurazioari eta bertan lan egiten duten langileei aplika dakiekeenerregimenari helduko diona; lege-esparru hori gisa horretako zerbitzuakdituzten euskal administrazioekin bat etorrita egingo da. Horrela, suteakprebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamendu-zerbitzuak lege egokibatek arautuko lituzke, eta ez erdizka larrialdiak kudeatzeko legearen gisakoarau jeneralista batek; izan ere, lege horrek gehiago heltzen die larrialdienplanifikazioarekin eta operatibitatearekin erlazionatutako gaiei, larrialdietan eskuhartu behar duten baliabide zehatzen antolaketari baino. Hain zuzen ere,larrialdi-egoeretan esku hartzera bideratutako funtsezko zerbitzu guztien arauhorretan, suhiltzaileei buruzkoa soilik arautzen da; gainerako zerbitzuek, aldiz,dagokien araudia dute: polizia, osasun-langileak… Arautze-erronka honi aurreegiteko, lan-talde bat sortuko da suteak prebenitzeko eta itzaltzekozerbitzuetako eta salbamendu-zerbitzuetako titularrekin, eta hala, arauketaorokor horren edukia adosteko.Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea (2015eko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Herriko poliziari buruzko araudiagizartearen gaur egungo eta etorkizuneko eskakizunetara egokitzea, herritarrenzerbitzura dagoen autonomia-erkidegoko polizia hurbilekoaren ereduansakonduta. Horretarako, beharrezkoa da Ertzaintza prozedura arinez hornitzea,une eta leku bakoitzean behar den polizia-zerbitzuaren estaldura ezin hobeaizan dadin. Prozedura horiek funtzionarioen eskubideen bermearekinbateragarriak izan beharko dute eta, aldi berean, mekanismo egokiak izanbeharko dituzte polizia-zerbitzuaren efizientzia eta eraginkortasuna zaintzekoeta Ertzaintzaren jarduerak inpartzialtasunez ikuskatzeko (legez horrelaezartzen den kasuetan).Erreforma horien eta indarreko ordenamendu juridikora eta jurisprudentziaberrienera egokitzeko beharrezko diren beste erreforma batzuen garrantziaikusirik (eta indarrean den Euskal Herriko Poliziaren buruzko Legea behin etaberriz aldatzen den testua izanik), komenigarria da lege-xedapen berri bategitea, arau-testu bakar batek arautu dezan EAEko polizia langileenantolakuntzaren, jardun-printzipioen eta erregimen juridikoaren aldetik.
  11. 11. 11OSASUN SAILAMenpekotasunen Legea (2014ko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Menpekotasunei buruzko euskal politikaeguneratzea, errealitate sozial eta kontsumo-ohitura berriei egokitzeko, gauregun 18/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, droga-menpekotasunen arlokoaurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa, baitago indarrean. Halaber,ikuspegia zabaltzea, menpekotasun-mota guztiei heltzeko.
  12. 12. 12INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILALurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko Legea,1/2005 Legea ordezten duena (2014ko lehen seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Legea egokitzea, lurzoruaren kalitatearenaitortza-prozedurak arintzeko xedearekin.Portuen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea (2014ko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoarentitulartasuneko portuak osoki arautzea, portuen eremuaren lurralde- etahirigintza-antolaketari eta portuen plangintzarekin beharrezkoa duenartikulazioari helduta, baita autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portuenustiakuntzari eta eraikuntzari ere.• Portuetako jabari publikoaren kudeaketa mugatzea.Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra,3/1998 Legea ordezten duena (2015eko bigarren seihilekoa)Arautzearen helburu nagusia: Europar Batasunak eta Estatuko administrazioak,oinarrizko legediaren izaerarekin, ingurumenaren arloan onartutako hainbatarauditan ezarritako arauak gehitzea.

×