Your SlideShare is downloading. ×
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Osakidetzaren 2013ko jarduera balantzea

57

Published on

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
57
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Osakidetzaren 2013ko jarduera-balantzea eta itxarote-zerrendak OSAKIDETZAK ZERBITZUAREN KALITATEA BERRETSI DU EBAKUNTZETARAKO BATEZ BESTEKO ITXAROTEA 50 EGUNEN AZPITIK MANTENDUTA Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraizak Osakidetzaren 2013ko jardueren eta itxarotezerrenden datuak aurkeztu dituzte gaur goizean. Era horretan, eginiko lanaren berri sei hilean behin emanez, kudeaketa publikoaren gainean hartutako gardentasun-konpromisoa betetzen da. Osakidetzako ordezkari nagusiek adierazi duten moduan, lehen seihilekoko datuek hobekuntza iragarri zuten programatutako ebakuntza kirurgikoetarako itxaron beharreko denboraren batez besteko atzerapenari zegokionez, 2012ko abenduan baino 3 egun gutxiagokoa baitzen. Eta horri eutsi egin zaio abenduaren 31n (49,67 egun). Kontsultei dagokienez, gehiago izan badira ere, lehen hitzordurako batez besteko atzerapena 25 egunekoa da; horrenbestez, egun 1 gutxiagokoa da itxaron beharreko denbora 2012ko abenduarekin alderatuta. Proba diagnostikoetarako, lehen bezala, 9 egun baino gutxiago itxaron behar da. Zuzendari nagusi Jon Etxeberriak jendaurrean eskertu ditu Osakidetzako ospitale eta osasun-zentroetako langile guztiek azken urtean egindako kudeaketa eta lana. Horretaz gain, datuak onak badira ere, «parametro horietan mantendu ahal izateko, oraindik ahaleginak egin behar direla» adierazi du. Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: gabinete1-san@ej-gv.es
  • 2. 2013KO BALANTZEA, ETA KONPARAZIOA 2012KOAREKIN LEHEN MAILAKO ARRETA Familia Medikuntzako kontsultak % 1,33 gehiago izan dira, eta Pediatriakoak, berriz, % 2,59 handitu dira 2012koekin alderatuta. Pazientearen arretara bideratutako denborak ez du aldaketarik izan. Telefono bidezko kontsultak finkatu izana nabarmendu beharra dago; hala, % 12 gehiago dira iazkoen aldean, eta dagoeneko Lehen Mailako Arretan egindako guztien % 18 dira (1.688.690). ARRETA BEREZITUA Arreta Berezituko kontsultak % 3,15 gehiago izan dira; 2012an 3.886.835 izan ziren, eta 4.009.267 izan dira 2013an. Kontsultetatik pazienteei jarraipen mediku, emaitza edo bestelako kontroletarako egindako telefono-deiak 122.036 izan dira; horien bidez pertsonak joan eta itxaron behar izatea saihesten da. Lehen Mailako Arretaren eta Berezituaren arteko kontsultak nabarmendu beharra dago (18.490), hazkunde handia izan baitute horiek; izan ere, aurten lehen seihilekoan 4.921 izatetik urte amaieran 18.490 izatera igaro dira. Historia Kliniko Elektronikoaren erabateko ezarpenak erraztu ditu kontsulta horiek, horren bidez laguntzako bi maila horien arteko baterako lana optimizatzen baita. 2
  • 3. AURREZ AURREKOAK EZ DIREN KONTSULTAK Era horretako kontsultak finkatuta daude Osakidetzako arretan. Lehen Mailako Arretan % 13,61eko hazkundea egon da; ondorioz % 1,04 egin dute behera aurrez aurreko kontsultek. Berezituan, iazkoekin alderatuta, % 48,80ko hazkundea egon da. Herritarren aldetik oso onespen handia dago; pazienteek eskabide gehiago egiteak berresten du hori. Era horretan beharrik gabeko joanetorriak saihesten dira, halaber. 3
  • 4. Arreta berezituaren adierazleak Ospitaleratzeen kopuru osoa % 2,14 handiagoa izan da. Patologia medikoagatik izandako ospitaleratzeen ehunekoak, ordea, behera egin du 2012koaren aldean. Programatutako kirurgia handiko jarduera Programatutako jarduera kirurgikoa % 6 handiagoa izan da 2012koarekin alderatuta. Ohiko ordutegitik kanpoko programazioari dagokionez, % 27 murriztu da; ebakuntza horiek berriro bideratzeko eta jarduera ohiko ordutegian finkatzeko egindako kudeaketa-ahalegin handiari esker lortu da murrizketa hori. 4
  • 5. Ospitale birtualaren jarduera (ospitaleratze tradizionalaren alternatibak) Ospitaleratze tradizionalaren aurrean proposatutako alternatibek gora egin dute haren hiru modalitateetan; horri esker hobeto optimizatu dira ospitaleratzeak. Jarduera hori 425 oheko ospitale batek egiten duenaren parekoa da. OSAKIDETZAREN PROGRAMAK Prebentzio-programek populazioaren %100 estaltzen dute. Parte-hartze handiagatik koloneko minbizia goiz detektatzeko programa zein bularreko minbiziaren gainekoa nabarmentzen dira, % 66 eta % 77,4ko onespena baitute, hurrenez hurren. 5
  • 6. OSPITALETAKO ITXAROTE ZERRENDAK Ebakuntza kirurgikoa egiteko zain dagoen paziente kopurua % 2,62 txikiagoa da iazkoaren aldean; itxaron beharreko batez besteko atzerapena 49,67 egunekoa da, eta ia 3 egun gutxitu da 2012koarekin alderatuta. Kontsultei dagokienez, lehen hitzorduaren zain dauden pazienteak % 6 gutxiago dira; batez beste 25 egun egon behar dira zain, ia egun bat gutxiago 2012koaren aldean. Hauek dira gehien eskatutako kontsultak: traumatologia, dermatologia eta oftalmologia. Proba diagnostikoetan, bestalde, % 16,58 gehiago dira pazienteak, eta 9 egun baino gutxiago itxaron behar dute batez beste. Ekografia orokorretan itxaron behar dute gehien batez beste. 6
  • 7. DATU GRAFIKO GEHIGARRIAK 7
  • 8. 8
  • 9. 9

×