Your SlideShare is downloading. ×
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Saving this for later?

Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime - even offline.

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa

32
views

Published on

lehendakaritza, discursos, premios Gonzalo Nardiz, Iñigo Urkullu Renteria, Arantza Tapia Otaegi, Bittor Oroz Izagirre, Lehendakaria, hitzaldiak, Gonzalo Nardiz saria

lehendakaritza, discursos, premios Gonzalo Nardiz, Iñigo Urkullu Renteria, Arantza Tapia Otaegi, Bittor Oroz Izagirre, Lehendakaria, hitzaldiak, Gonzalo Nardiz saria

Published in: News & Politics

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
32
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación GONZALO NARDIZ SARIEN BANAKETA ENTREGA DE LOS PREMIOS GONZALO NARDIZ 2014-06-17 Lehendakaritza 17-06-2014 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Herri agintariok, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko arduradunok, jaun andreok, arratsalde on denoi eta mila esker gurekin izateagatik. Bost lagun dira gaurko protagonista, lau izen: Gonzalo Nardiz Bengoetxea, Tomas, Maje eta Victor. Eta bosgarrena: Artzaina. Gonzalo Gonzaloren semea daukagu gaur gure artean. Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzaren lehen Nekazaritza Sailburua izan zen, Jose Antonio Agirreren Lehendakaritzapean. Gobernu berriak hiru helburu ezarri zituen: -Abeltzaintzaz, basoez eta mendiez arduratu. -Autohornitze kotarik handienak lortu, eta -Bertako abeltzaintzako eta basoetako aberastasuna zaindu. Gonzalo Nardizek gogotsu egin zuen lana, Jaurlaritzako kiderik gazteena zelarik. Gerra ostean, Gonzalok erbesterako bidea hartu behar izan zuen. Parisen eta Mexikon bizi izan zen, eta gero Donibane Lohitzunen, 40 urte luze erbestean eman zituen. Hegoaldera itzuli eta 2003an Bilbon hil zen, 97 urte zituela. Urte hartan bertan, Eusko Jaurlaritzak Nardiz Sariak sortu zituen, nekazaritzan eta arrantzan egindako ibilbide profesionalak eskertzeko. Aurten, Saria nekazaritzako elikagaien sektorera zabaldu da baita ere. El primer nombre hoy por lo tanto es Gonzalo Nardiz. El Consejero más joven del primer Gobierno Vasco. Estos Premios le homenajean y recuperan. Mantenemos vivos su objetivos, especialmente este 2014, año internacional de la agricultura de la familia.
  • 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 Tomas eta Maje, kultura ekologikoa Tomas Larrañaga eta Maje Gorritxu ekoizpen ekologikoaren aitzindariak dira. 90eko hamarkadan hasi ziren Larrañaga Biolur proiektuarekin eta Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluan. Gure Herriko kultura ekologikoaren ezarpenean zerikusi asko dute. Egun lanean jarraitzen dute Lapatza herrian duten ustiategi ekologikoan. Tomás y Maje han sido pioneros en la producción ecológica en Euskadi. Mantienen su compromiso con unos valores y una cultura que hoy están más arraigadas en nuestra sociedad gracias a su ejemplo y paciente empeño. Zorionak eta eskerrik asko. Victor, alturako arrantza Victor Badiola-k alturako arrantzalea eta pertsona dugu. Nautikako goi mailako tituluduna, lurrean lanean hasi aurretik itsasoa ezagutu duena. Sektore osoarekin harreman profesionala eta pertsonala dauka. Urtetan Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Erakundeko gerentea izan da. Honekin batera Erakunde ugaritan hartu du parte, bai Espainian bai Europan, arrantza eta arrantzaleen interesak Foro guztietan defendatuz. Victor Badiola es el exponente de una vida vinculada al mundo de la mar. Como estudiante, navegante y representante, defendiendo siempre los intereses del sector pesquero vasco. Zorionak eta eskerrik asko. Gonzalo, Tomas, Maje, Victor eta Artzaina Nardiz Sariekin batera, 2003an, “Artzain Gazta” elkartea sortu zen. Aurten lehenengo aldiz nekazaritzako elikagaien sektorean Saria ematen dugu. Artzain Gazta Elkartearen jarduerak aholkularitza eta prestakuntza, sustapena eta erakundearen ordezkaritza dira. Dudarik gabe, Artzain Gazta ezinbesteko elementua da esnetarako ardi latxaren sektorean eta Idiazabal gaztaren elaborazioan, ekoizpenean. La sociedad cooperativa Artzain Gazta se fundó en 1993 y diez años después dió lugar a la Asociación para la promoción del queso de pastor. Durante estos años, manteniendo la esencia de la elaboración del producto, ha promovido una auténtica industria avanzada y competitiva. Zorionak beraz, baita artzain gaztari eta eskerrik asko.
  • 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Saridunei “Hiru Elementuak” eskultura eskaintzen diegu. Nabaritu diren pertsona eta kolektiboak gizartean balioesteko egindako lanaren alegoriaren gisa. Ibilbide profesional luze eta eredugarria saritzen dugu, egindako lanaren aitorpena. Harro gaude. Urte honetan bereziki, 2014 Nazioarteko familia-nekazaritza urtea baita. Ibilbide luzeko Herria gara, baita sektore honetan ere. Aurten, hainbat urtemuga dira batzuetan parte hartu egin dudana, beste batzuetan ezin izan dudana parterik hartu, baina hainbat urtemuga dira aurtengo honetan: Mungiako San Isidro kooperatibak 100 urte bete ditu; Kripango San Tirso kooperatibak 50 urte. Igande honetan Araba Euskaraz Lapueblan ospatu da, eta hango Covila kooperatibak 25 urte bete ditu. Baita ere Zestoako Urkaiko kooperatibak… Harro gaude. Sektore guztiaren lanaz harro. Zuek eskaintzen diguzuenak ez du preziorik. Zuei esker, bertako produktuak ditugu, kalitatezko elikagaiak, osasuntsuak. Zuei esker, merkatuak eta gertuko merkataritza gaurkotu egiten da. Zuei esker, ingurugiro hobeagoa bizi dugu eta paisai erakargarria disfrutatu. Zuen lana eskertzeko nahikoa sari ez dago. Zuek zaretelako, Herri hau den bezalakoa izatearen arrazoia. Euskaldunaren hitzak duen balioa, zuek emana da. Nos sentimos orgullosos de vuestro trabajo, de todo lo que representa el primer sector para Euskadi. Representa la calidad del producto cercano. Representa también el cuidado del medio ambiente y nuestro paisaje. La vida comercial y el mercado de atención personal. Representa el trabajo diario, la cultura de lo natural, la atención al medio ambiente, el compromiso con lo propio, lo mejor del alma vasca. Zuei esker harro gaude. Gonzalo Nardiz jauna gogoan, lehen Gobernuko helburuak mantentzen, gaurkotzen eta garatzen jarraituko dugu. Zorionak eta eskerrik asko Tomas, Maje, Victor eta Artzain guztiak. Gure Herriaren esker ona eta onarpen sakona jasotzen duzue Sari honekin batera. Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi, lehen sektoreko lana egunerokoa da eta guztiontzako eredugarria. Lehen sektorea babestea eta laguntzea guztion zeregina ere bada, eguneroko konpromisoa eskatzen diguna gu guztioi. Eskerrik asko eta arratsalde ona izan dezazuela.