Kerik gabeko Astea
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Kerik gabeko Astea

on

  • 348 views

Prentsa dosierra 2013/05/27

Prentsa dosierra 2013/05/27

Statistics

Views

Total Views
348
Views on SlideShare
348
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

CC Attribution License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Kerik gabeko Astea Kerik gabeko Astea Presentation Transcript

  • KERIK GABEKOASTEATabako-kerik gabekoEuskadiPrentsa-dosierra2013/05/27
  • KERIK GABEKO XIV. ASTEAAurtengo kerik gabeko astearen lema «Saiatu, lortu eta partekatu» izango da.Tabakismoaren gaineko hainbat jarduera antolatu dira Euskadin egun horietarako (I. ERANSKINA), azkenak, maiatzaren 31rako, ostirala, Tabakorik gabeko eguna baita, 1987an OMEk ezarri zuenetik, tabakismoaren epidemiaren eta horren ondorioen gainean ohartarazteko.
  • Euskadiko hainbat herritan izango dira ekintzak eta osasunaren profesionalek, pazienteek, elkarteak eta adituek hartuko dute parte, besteak beste. Helburuak, herritarrei tabakoaren arriskuen berri ematea, eta erretzaileei tabakoa uztera bultzatzea eta bide horretan laguntzea.Ekimenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak prebentzioaren kulturarekin eta osasunaren zaintzarekin duten konpromisoanabarmendu du Jon Darpón Osasuneko sailburuak.
  • Osasun Saila osasunaren gainean eragina duten elementu guztiak aztertzen ari da, eta, ondorioz, bizimodu eta ohitura osasungarriak sustatzen dituzten politikak, programak eta proiektuak sortzen.Horren jakitun, Jaurlaritzak mendekotasunei buruzko lege‐proiektua aurkeztuko du, legealdi honetan onartu dadin. Besteen artean, edari alkoholdunen eta tabakoaren sustapenari, publizitateari, salmentari eta kontsumoari buruzko gaiak bilduko ditu. Halaber, Osasun Planeko helburuak, Mendekotasunen Planean ezarriko direnak, beteko ditu. Helburu horiek gai horren transbertsalitateari, sektore eta sail arteko koordinazioari eta hirugarren sektorearen partaidetzari erreferentzia egingo diete.
  • TABAKOA EUSKADINOsasun‐komunitateak borrokatzen duen epidemia saihesgarri nagusia tabakismoa da, haren ondorioak hilgarriak diren aldetik.Munduan heriotza gehien eragiten dituen bigarren kausa tabakoa da, eta hamar heldutatik baten heriotzaren arrazoia da.Osasun Sailaren datuen arabera, Euskadin gertatzen diren heriotzen % 13 eragin ditu tabakoak.
  • Gizonezkoen artean, heriotzen % 23 eragiten ditu, nahiz eta kopurua txikitu egin den, 16 urtetik gorako gizon erretzaileak % 51 izatetik % 29 izatera igaro baitira.Zifrak txikitu arren, gizon erretzaileen kopurua handiagoa da adin‐tarte guztietan, gazteenen kasuan salbu. Izan ere, 16 eta 24 urte arteko erretzaileen kasuan emakumeak gehiago dira (% 26,5 eta % 23, hurrenez hurren).Beste faktore batzuek ere eragina dute tabakoaren kontsumoan, adibidez lan‐ eta ikasketa‐mailak. Maila txikienetan tabakismo‐indizea handiagoak dira.
  • TABAKORIK GABEKO KULTURAJon Darpón Osasuneko sailburuak tabakismoaren prebentzioa eta tabakoarekiko mendekotasuna gainditzearen garrantzia erretzaileei transmititzearen beharra nabarmendu du, gure inguruan gaixotasun eta heriotza saihesgarrien kausa nagusia baita.«Ibilbide honen helmuga TABAKORIK GABEKO KULTURA sortzea da, prebentziorako, tabako‐kontsumoa gutxitzeko, tabako‐kerik gabeko eremuei buruzko legeak betearazteko eta erretzaile ez direnen osasuna babesteko ekintza eta programa eraginkorren bidez».
  • Osakidetzaren erakundeetan eta beste erakunde batzuetan, urte osoan, erretzaileei zuzendutako ekimenetan osasuneko profesionalen partaidetza eta lana nabarmendu ditu.
  • OSASUN SAILAREN ETA OSAKIDETZAREN HELBURUAK1. Kerik gabeko espazio publikoak lortzeko ekimenetan parte hartzea: 2013an KERIK GABEKO OSPITALEEN EUROPAKO SAREAN sartzeko pausoak ematen ari gara.2. Tabakismoaren prebentzioaren garrantzia eta erretzaileei zuzendutako laguntza sustatzeko Euskadiko osasun‐sistema indartzea.3. Funtsezkoa da gizarteak tabakoaren aurkako borrokan parte hartzea. Horregatik, herritar gehienak tabakoaren arriskuen inguruan sentsibilizatu nahi ditugu, eta horretarako, udal‐erakundeek, gizarte‐erakundeek eta herritarrek hartu beharko dute parte.
  • 4. Tabakoaren aurkako borroka zabaltzea komunitatetik, adibidez, ikastetxeetan, farmazia‐bulegoetan, lantokietan edo aisialdirako tokietan, arriskuen berri ematen duten ekimenen eta programen bitartez.5. Tabakoa uzteari dagokionez, tabakismoa tratatzeko errazlor daitezkeen zerbitzuak ematea lehen mailako arreta‐zentroetan. Aurten, Osakidetzako zentro guztietan tabakoaren mendekotasuna gainditzeko banakoentzako eta taldeentzako programak abiarazi nahi ditugu, Tabako‐kerik gabeko Euskadi Planaren bitartez. Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek sortu eta garatu dute, eta plan horren helburuak indartu eta bultzatuko ditugu.
  • OSATZEN‐semFIC (familia‐ eta komunitate‐medikuntzaren Espainiako sozietatea) ERAKUNDEAK ESTATU OSOAN TABAKOARI BURUZ GAUZATUTAKO INKESTAREN EUSKADIKO EMAITZAKEstatu osoan egindako 8.494 inkestetatik 2.291 Euskadin erantzun ziren.
  • Inkestak lanean partaidetza nabarmena izan duten osasuneko profesionalek gauzatu dituzte.Inkesta kopurua komunitate autonomoen araberaInkestak guztira: 8.494
  • Euskadiko 2.291 inkestatuetatik % 23,13 erretzaileak dira, % 38,85, erretzaile ohiak eta % 38,02 inoiz erre ez dutenak.Tabako-kontsumoaErretzailea Erretzaile ohia Erretzaile izan ez dena
  • Tabako‐kontsumoa handitu dezaketen faktoreakAzterlanean, tabakoa kontsumitzera eraman dezaketen faktoreen inguruan galdetu zen. Hona hemen emaitzak:Guraso erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz galdetzean, inkesta parte hartu dutenen % 81ek uste du seme‐alabak ere erretzaileak izatean eragin handia edo nahikoa duela eta % 19k, txikia edo batere ez.Lagun erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz galdetzean, ordea, inkestatuen % 97k eragin handia edo nahikoa duela uste du.
  • Ohitura osasungarri gisa kirola egiteak duen garrantziari eta tabakismoan duen eraginari dagokienez, inkestatuen % 65en arabera, kirola ez egiteak eragin handia edo nahikoa du erretzenhasteko erabakian. Inkestatuen % 77k uste du tabako‐paketeetako irudi eta ohar beldurgarriek eragin txikia dutela erretzeko erabakia hartzean, edo batere ez. Datu deigarria da, eta antzerakoa Estatu osoan. Bestalde, inkestatuen arabera, eragina handia da tabakoaren gehigarrien kasuan (% 84) eta alkoholaren kasuan (% 80).Espainian, zifrak % 82 eta % 76 dira, hurrenez hurren.
  • Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia dute hurrengo faktoreek gazteakerretzen hasteko?Handia/nahikoa Txikia Batere ezGurasoak Lagunak Kirolik Paketeetako Alkohola Gehigarriakez egitea irudiak
  • Tabakoaren Legea aldatzeaInkesta erantzun duten Euskadiko herritarren % 86k uste du kasinoetan eta joko‐aretoetan erretzea baimentzeko legea aldatzea kaltegarria edo oso kaltegarria izango litzatekeela.Gurasoek seme‐alabei emateko gomendioakGurasoek seme‐alabei eman beharreko aholkuei dagokienez, Euskadin inkestatutakoen % 41ek eskatuko lieke inoiz ez erretzea eta % 56k, erretzeari lehenbailehen uzteko.Guraso erretzaileen artean, aholku ohikoena ez dezatela inoiz erre da eta erretzaile ohiak diren edo inoiz erre ez duten gurasoena, lehenbailehen utzi dezatela.
  • Erretzeari uzteko asmoa eta behin betiko uztea% 39 erretzeari uzten saiatu da azken urtean.% 65i uztea gustatuko litzaioke, % 21ek gutxiago erre nahiko lukeela eta % 3k soilik ez dio inoiz utzi nahi.Erretzaile ohien % 32ren arabera, erretzeari uztea zaila edo oso zaila da, baina kopuru handiago batek erraza edo oso erraza dela uste du, hain zuzen, % 49k.Erretzeari utzi diotenen % 16k osasun‐profesional baten, farmazialari baten edo beste norbaiten laguntzaz egin du.
  • TABAKO KERIK GABEKO EUSKADIOsasun Sailak eta Osakidetzak tabakismoaren arloan gauzatzen ari diren ekintzaren ildo estrategikoa Tabako‐kerik gabeko Euskadi programa da.Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek sortutako eta garatutako programa da, eta hiru helburu ditu:Herritarrak tabako‐ketatik babestea.Lehen mailako arretaren bidez erretzaileak laguntzea.Tabakoak eta tabako‐kez kutsatutako aireak osasunari eragiten dizkioten kalteez informatzea eta sentsibilizatzea.
  • Trebakuntzari eta tratamenduei buruzko datuak eta ebaluazioaOsakidetzako osasun‐zentroen % 97n tabakismoaren aurkako tratamenduak eskaintzeko profesional trebatuak daude.2012. urtean, lehen mailako arretako zentroetan emandako banako tratamenduak 2011n baino 4,5 aldiz gehiago izan ziren: 388tik 1729ra hazi ziren.Taldeko tratamenduak 9,5 aldiz biderkatu dira. 2011n 51 izanziren, eta 2012an, 483.2012ko azken lauhilekoa aurtengo lehen lauhilekoarekin konparatuz gero, banako tratamenduen kopurua 1,60 aldiz biderkatu dira eta taldekoak, 2,20.
  • Línea 6Tratamenduen bilakaera 2011‐2012 aldianBanakako tratamenduak Taldeko tratamenduak
  • Trebatutako pertsonen kopuruaren bilakaera trebakuntza‐jardueraren araberaDeshabituación tabáquica individualDeshabituación tabáquica grupalProfundización en consejo breve en tabacoTotal2010 10 102011 474 129 6032012 534 139 66 7392013 (hasta el 8/5/2013) 324 20 344Total 1332 278 86 1696Línea 6
  • 2013ko helburuak2013ko helburu zehatzen artean, ondoko hauek ditugu:Profesionalen trebakuntza osatzea programa homogeneo baten bidez, EAEko zentro guztiek tabakoaren mendekotasuna gainditzeko banako eta taldeko programak izan ditzaten.Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuari dagokienez:Lehen mailako arretaren kupo guztietan tratamenduen eskaintza handitzea, zentroen ordutegi osoan.Erretzaile ohiak gehitzea tratamenduak egitekoEuskadiko kerik gabeko osasun‐erakundeen sarea sortzea kerik gabeko ospitaleen Europako sarearen barruan.Ospitaleetako arlo guztietan tabakoaren aurkako osasun‐aholkuak ematea.Lehen mailako arretarako deribazioa bultzatzea.
  • Herritar‐talde zehatzak ondo sentsibilizatzea tabakoaren kontsumoaren eta tabako‐kez kutsatutako airearen arriskuen gainean.Eskola‐umeak: «Kerik gabeko ikasgela» programaHelduak: Prebentzio‐zerbitzuak dituzten lantokietan «Bizitabakorik gabe» kanpaina abiaraztea.Egoera ahuleko taldeak: Egoera ahuleko taldeen artean (etorkinak, gaixoen elkarteak, emakumeak...) «Bizi tabakorik gabe» kanpaina abiaraztea.Tokiko erakundeen, gizarte‐erakundeen eta herritarren partaidetza bultzatzea:«Tabako‐kerik gabeko herriak» ekimenak bultzatzea, eta tokiko osasun‐ eta gizarte‐eragileen partaidetza lortzea.Elkarte eta sozietate zientifikoekin koordinatzeaTabakismoa prebenitzeko eta horren aurkako borroka bultzatzeko jarduerak babesteko lan‐mahaiakErretzaileei laguntzeko teknologia berriak sortzea