Euskal Osasun Sistema2009-2011ko Kudeaketa Balantzea            2011ko maiatza
Euskal Osasun Sistema                                                                          Kudeaketa Balantzea – 2009k...
SARRERA                                                              Aurrekaririk gabeko kudeaketa -erronka               ...
5 politikatan oinarrituta, Kronikotasunaren Estrategia 14 proiektu estrategikok osatzen dute:                             ...
NOLA EBALUATU GURE OSASUN SIST EMA?                                                              Ebaluazio-ardatzak       ...
EUSKAL OSASUN SISTEMAREN EGOERA                                                              Baliabideen, krisiaren, ekint...
Basurtuko Ospitaleko Azeleragailu Lineal berria                                                              Osasun-asiste...
%70,8, Suitza %62, Erresuma Batua %54 gehienez, Italia %46,3, Murtzia, %42,3, Valentzia %35,7,                            ...
eta bultzatzea du xede. Errezetaren kontzeptu tradizionala utzi eta Tratamendu Farmako-terapeutikoaren                    ...
MAE informatutakoen kopuruaren bilakaera                                                              MAE siglak Medikamen...
daiteke Osasun Zerbitzuek egindako txertatze kanpainagatik garai horretan eman zen gripe izurritea dela eta.              ...
2. ARDATZA: ERAGINKORTASUNA                                                          Ekintzak, Programak eta Proiektuak   ...
Larrialdietako Kirurgia Bloke Berria                                                          Gipuzkoan, zehazki Donostia ...
Une honetan Euskadin martxan diren Arreta Kliniko Bateratuaren bi adibide ditugu: Bizkaiko Osasun                         ...
Euskadin aurreikusitako pediatra eskaera                                                                                  ...
Osasun Ikerketa eta Berrikuntza                                                          Osasun Ikerketaren sustapena     ...
Pandemien kudeaketa eraginkorra                                                          A Gripearen pandemiaren mehatxua ...
balioa eta bere bilakaera osasun-politikek lurralde jakin batean duten eraginkortasuna eta osasun-sistemaren              ...
3. ARDATZA: PAZIENTEENGANAKO ORIENTABIDEA                                                          Hasieratik, pertsonak, ...
Biztanleria Geruzatzea                                                          Kronikotasunaren Estrategiaren barruan eta...
 1.049 behaketa eta inkesta: %47 taberna, pub eta diskotekak, %38 jatetxeak eta gainerako %13 frontoi,                   ...
Contact Centerra, Bilbo, Ekialde eta Arabako Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioan, hiru euskal herrialdetan                ...
Pazienteen eskabideen bilakaera                                                          Osasun sistemako zentroetan izand...
Kontsumoari dagokio n Kudeaketa eta Prestakuntza Hobea                                                          2010ean Ko...
4. ARDATZA: ITXARONALDIEN MUR RIZKETA                                                          Jarduerak, Programak eta Pr...
2. Gaixotasun onkologiko eta patologia kardiakoaren susmoaren aurrean, lehenengo kontsultarako                            ...
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf

468
-1

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
468
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Euskal Osasunaren 2 urtetako balantzea 2009_maiatza-2011maiatza.pdf

  1. 1. Euskal Osasun Sistema2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 2011ko maiatza
  2. 2. Euskal Osasun Sistema Kudeaketa Balantzea – 2009ko maiatzetik 2011ko maiatzera AURKIBIDEA SARRERA ..................................................................................................................... 2 AURREKARIRIK GABEKO KUDEAKETA-ERRONKA ................................................................. 2 AURREKARIRIK GABEKO ERRONKA DEMOGRAFIKOA KRONIKOTASUNEAN ................................. 2 NOLA EBALUATU GURE OSASUN SISTEMA? ....................................................................... 4 EBALUAZIO-ARDATZAK ................................................................................................... 4 EUSKAL OSASUN SISTEMAREN EGOERA ........................................................................... 5 1. ARDATZA: SEGURTASUN KLINIKOA .......................................................................... 5 EKINTZAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK ........................................................................ 5 LABURBILDUZ…SEGURTASUN GEHIAGO ......................................................................... 10 2. ARDATZA: ERAGINKORTASUNA ............................................................................. 11 EKINTZAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK ...................................................................... 11 LABURBILDUZ... ERAGINKORTASUN HANDIAGOA ............................................................... 17 3. ARDATZA: PAZIENTEENGANAKO ORIENTABIDEA..................................................... 18 JARDUERAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK .................................................................... 18 LABURBILDUZ…PAZIENTE/HERRITARRAREN EGINKIZUNA INDARTZEN DA ................................. 23 4. ARDATZA: ITXARONALDIEN MURRIZKETA .............................................................. 24 JARDUERAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK .................................................................... 24 LABURBILDUZ… BERANDUTZEAK MURRIZTU EGITEN DIRA ................................................... 26 5. ARDATZA: EFIZIENTZIA ......................................................................................... 27 JARDUERAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK .................................................................... 27Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea LABURBILDUZ...EFIZIENTZIA HOBETU DA ........................................................................ 31 6. ARDATZA: EKITATEA ............................................................................................ 32 EKINTZAK, PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK ...................................................................... 32 LABURBILDUZ… ZERBITZUAK ESKURAGO IZATEA .............................................................. 35 ONDORIOA ............................................................................................................ 36 1
  3. 3. SARRERA Aurrekaririk gabeko kudeaketa -erronka Azken bi urte hauek (legegintzaldi honetako lehenengo biak) osasun publikoa kudeatzeko modu berriak eta osasun-sistemarekiko gure ikuspegi berriak bereizi dituzte. Krisi ekonomikoaren testuinguru batean, beharrizanek eraginkortasunik gabeko arloak eta hobetzekoak bilatzeko esfortzuak bikoiztea eskatzen dute, orain arteko zerbitzu-maila mantentzeko, eta, ahal bada, hobetzeko; hasiera batean aurrekontuan jasotako gastua gutxi handituta edo batere handitu gabe. Aurreko bi urteekin konparatuta, egoera erabat desberdina da. Errealitatea ezagututa, mehatxua zena eta badena aukera bilakatu da, kudeatzeko modu berri bat sortzeko bultzada. Kudeaketa-modu berriak baliabide mugatuen eta txikiagotzen den ari den aurrekontu baten eraginkortasunean, efikazian eta gastu arrazionalean oinarritzen da, eta euskal herritarrei eskaintzen zaien osasun- arretaren kalitatea etengabe hobetzeko konpromisoa du. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila eta Osakidetzako Zerbitzu Erakundeak zuzentzen dituen profesional-taldearen lanaren emaitza izan da. Baina ez da bakarra izan. Krisiarekin edo krisirik gabe, gure osasun-sistema publikoaren iraunkortasuna zalantzan dago. Tradizionalki, ahalegin guztiak paziente akutuaren arretan bildu dira, pertsonarengan baino gehiago gaixotasunean oinarrituta. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen beharrizanei ez zaie modu egokian erantzun, nahiz eta sistemarekin harreman gehien duten pazienteak diren eta osasun-gastuaren parte handiena biltzen duten. Planetako bizi-itxaropen handienetako batekin eta historiako erronka demografiko garrantzitsuenarekin, EAEn, berehalako etorkizuneko osasun-erronka nagusia kronikotasuna eta bere ondorioak lantzea da. Errealitate ukaezin horrek erabaki garrantzitsuak hartzera behartzen zuen (hobe lehenago, ondoren baino). Euskal osasun sistema, eta arloko eragile asko horretaz jabetzen ziren. Aurrekaririk gabeko erronka demografikoa Kronikotasune an Legegintzaldi honetan, kronikotasunaren erronka lantzeko Estrategia berria zehaztu da Euskadin. Estrategia hori, kronikotasuna, bere ondorioak eta prebentzioa lantzeko nahiz osasuna sustatzeko modu global eta integrala da. Hilabeteak iragan ahala, erreferentziazko estrategia bilakatzen ari da, nola Espainian, hala Espainiatik kanpo. Gure osasun-sistema sakonki berritzeko, arreta gaixotasun kronikoak dituzten pazienteengan jartzeko, eta osasun-Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea profesionalak ereduaren aldaketan inplikatzeko eta bertan parte hartzeko estrategia bat da. Doako zein kalitatezko gure osasun-sistema publiko eta unibertsalaren etorkizuneko iraunkortasuna bermatzeko eta Euskadin osasun- zerbitzuaren egitura aldatzeko estrategia bat da. 2
  4. 4. 5 politikatan oinarrituta, Kronikotasunaren Estrategia 14 proiektu estrategikok osatzen dute: I) Desberdintasunak murrizteko xedea duen herritarren osasunaren kudeaketa eta ikuspegi geruzatu eta proaktiboa hartzea. II) Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa lehenestea. III) Herritarraren eginkizun aktiboa eta paziente gisa duten erantzukizuna zein autonomia indartzea. IV) Diziplina anitzeko asistentzia koordinatu eta integratua sustatzea. V) Osasun arloko esku-hartzeak pazientearen beharrizan, lehentasun eta sistemaren eraginkortasunaren arabera egokitzea. Politika horiek eta horietan integratutako proiektuek patologia kronikoak dituzten pertsonen atentzioa finkatzen dute, eta pazienteak beti radarrean mantentzen dituzte, gaixotasun akutuak dituzten pertsonen arreta murriztu gabe.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Aurrerantzean, ekintza, programa edo proiektu bat zuzenean Kronikotasun Estrategiaren proiektuetako batekin lotuta badago, “Pn” motako ohar batez adieraziko da. Hala, “n” aurreko koadroan zehaztutako proiektu estrategikoaren zenbakia izango da. 3
  5. 5. NOLA EBALUATU GURE OSASUN SIST EMA? Ebaluazio-ardatzak Euskadin kronikotasunaren erronka lantzeko Estrategiak eta azken bi urteotan garatutako ekimenek bat egiten dute ardatz batzuetan. Ardatz horiek adierazleak dituzte, gure Osasun Sistemaren egungo egoera objektibotasunez ebaluatzeko. Ardatz horiek The Institute of Medicine-k (IOM) garatutako esparru bat osatzen dute, eta bertan, edozein osasun-sistemaren egoeraren adierazleak sailkatzeko eremuak zehazten dira: 1. SEGURTASUNA: osasun-asistentziak kalterik ez eragiteko printzipioa lehenetsi behar da osasun- sisteman. 2. ERAGINGARRITASUNA: osasun-sistema batek jada existitzen diren teknikak eta baliabideak hobetu behar ditu, laguntza-baliabideen erabilera desegokia (gehiegikeriengatik edo okerrengatik) saihestuta, eta populazioaren bizi-itxaropena hobetuta. 3. PAZIENTEEI ZUZENDUTA: osasun-sistemak pertsonei zuzenduta egon behar du eta pazienteei erabaki-hartzean rol aktiboa izateko aukera eman behar die. Pazienteen iritzia balioetsi egin behar da, eta eskainitako zerbitzuen egoera eta, oro har, osasun-sistemaren egoera berraztertzerakoan, kontuan hartu behar da. Sistemak kontuan hartu behar du pazientearen gaixotasuna, bere giza-ingurunea, egoera sozial eta ekonomikoa… 4. ITXARONALDIEN MURRIZKETA: informazioa lortzeko edo tratamendu eraginkorrerako erabiltzen ez diren denbora-tarteak osasun sistemaren okertzat hartu behar dira eta, beraz, murriztu egin behar dira. 5. ERAGINKORTASUNA: osasun-sistemak zarrastelkeria saihestu behar du hurrengo alorretan: giza baliabideak, baliabide teknikoak, hornidurak, ekipamenduak, espazioak eta bestelako baliabideak. 6. ZUZENTASUNA: osasun-sistemak erabilerraza izan behar du pertsona guztientzat. Paziente guztiek goi-mailako kalitateko osasun-asistentzia jasotzeko eta hori eskatzeko eskubidea dute.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 4
  6. 6. EUSKAL OSASUN SISTEMAREN EGOERA Baliabideen, krisiaren, ekintzen, epe laburreko eta luzeko proiektu eta programen eta kronikotasuna lantzeko proiektu estrategikoen kudeaketak, eta horiekin lotutako emaitzek gaur egun euskal osasun-sistemak bizi duen aldaketa-prozesua hobetzeko irudi errealista eskaintzen dute. 1. ARDATZA: SEGURTASUN KLINIKOA Segurtasun KLINIKOAk azken bi urteotan garatutako ekintza, proiektu eta programen zeharkako ardatza osatzen du. Zalantzarik gabe, gaur egun Osasun eta Kontsumo Saila eta Osakidetzako Zerbitzu Erakundeak zuzentzen dituzten profesionalen jarduera ildo estrategikoa da. Ekintzak, Programak eta Proiektuak Azken belaunaldiko litotriziak Ildo horretan, praktika terapeutiko eraginkorragoak, ez hain gogorrak eta arrisku gutxiagokoak garatzeko teknologia modernoak ezarri dira. Euskal Osasun Publikok azken belaunaldiko 2 litotrizia ditu. Espainian, guztira, 5 daude. Biak 2009ko amaieran jarri ziren martxan, Galdakao-Usansoloko Ospitalean eta Santiago Ospitalean. Traktu urologiko osoan harriak zatitzeko ekipamendua da, hain zuzen ere, kirurgia konbentzionalaren ordezko aukera bat. Horrela, ospitaleko egonaldiak laburragoak dira eta ebakuntza osteko arazoak nabarmenki murrizten dira. Hala, tratamendua ia atzerapenik gabe egitea bermatzen dugu. Euskadin giltzurrunetako 1.500 litiasi kasu egon ohi dira urtean. Lehenengo PET-OTA publikoa 2010eko martxoan, Euskal Herriko lehenengo PET-OTA publikoa jarri zen Gurutzetako Ospitalean. Irudi bidez, geroz eta tumore gehiago diagnostikatzeko aukera ematen duen ekipamendu modernoa da. Pazientea mugitu gabe, aldi berean bi proba egiteko aukera ematen du. OTA eta PET konbinatzen dituen makina bat da. PazientearenEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea gorputzeko atal jakin batek duen morfologiaren kalitate handiko irudi erradiologikoa egiten du, baita metabolikoa ere. Hala, zelulen portaera erakusten du; bi irudiak elkartzen ditu eta teknologia honen diagnosi-ahala areagotzen du. Aurreikuspenen arabera, eta PSE nahiz PP alderdien aurrekontu-akordioaren arabera, 2012an PET-OTA berri bat ezarriko da Santiago Ospitalean. 3 Teslako Erresonantzia Magnetikoa 2010eko azaroaz geroztik, gure osasun-sistemak 3 Teslako Erresonantzia Magnetikoa du. Euskadiko lehenengo ekipamendu publikoa da eta Galdakaoko Ospitalean dago. Ezaugarri horietako EAEko ekipamendu aurreratuena da. Gailu berriak diagnosi zehatzagoak egiteko aukera ematen du gaixotasun neurologikoetan: alzheimerra, dementziak, esklerosi anizkoitza, patologiak eta sistema baskularreko gaixotasunak. Ekipamendu berri honekin eta Euskadin lehendik dauden 1,5 Teslako bi Erresonantzia Magnetiko Nuklearrekin, urtean kalitate handiko 21.500 erresonantzia magnetiko egingo dira. 5
  7. 7. Basurtuko Ospitaleko Azeleragailu Lineal berria Osasun-asistentzia onena bermatzeko etengabe abangoardiako ekipamenduak erosteko eta sartzeko konpromisoa adierazten duten adibideetako batzuk dira hemen aipatutakoak. Beste asko gehitu ditzakegu, berriena, Basurtuko Ospitaleko hirugarren azeleragailu lineala abian jarri izana. Zenbait tumore motaren tratamendurako erradioterapiako teknika modernoak erabiltzen ditu, eta horretarako dosi tumorizida handiagoa eta kontzentratuagoa konbinatzen du ehun osasuntsuetarako dosi txikiagoarekin. Bestalde, azken bi urte hauetan nabarmentzekoa da gaixotasunen antzemate goiztiarrerako programen hedapen progresiboa, eta beraz, tratamendu zehatzetan segurtasun eta eraginkortasun handiagoa. Eragiten dioten biztanle- bolumenagatik eta duten prebentzio potentzialagatik hiru dira bereziki aipatzekoak: haurdunaldiaren lehen hiruhilekoaren proba konbinatua, kolon eta ondesteko minbiziaren antzemate goiztiarraren programa eta bularreko minbiziaren antzemate goiztiarren programa. Segurtasun handiagoa : proba konbinatuak haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoaren proba konbinatua Euskadin unibertsala da 2010eko apirilaz geroztik. Data honetatik aurrera haurdun dagoen emakume orori Down sindromedun eta bestelako alterazio kromosomikodun seme-alabak izateko arriskua aztertu zaio, edozein dela bere adina. Une horretatik aurrera 35 urtetik gorako emakumeei ez zitzaien amniozentesi proba gehiagorik egin, izan ere, proba horrek arrisku handiak zituen umekiarentzat eta baita amarentzat ere. Nahigabeko abortuen kopurua nabarmen murriztu da amniozentesien kopurua nabarmen txikitu delako. Gaur egun 3 haurdunalditatik 1 ematen da 35 urtetik gorako emakumeen artean; hau da, programa honenEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea hedapen osoarekin saihestu dugu arrisku teknika bat erabiltzea haurdun zeuden emakumeen heren batengan, urtean 60-70 nahigabeko abortu eragiten zituena. Azken finean, oso fidagarria den metodologia batekin 35 urtetik beherako emakumeek alterazio kromosomikodun seme-alabak izateko duten arriskua ere aztertu egiten da, proba konbinatuaren izaera beragatik haurdunaldiaren kontrolaren kalitatea hobetzen da haurdunaldiaren lehen hiruhilekoaren ekografia langile oso espezializatuek egiten dutelako, eta hori guztia emakume haurdunak Ginekologia zerbitzuetara bisita gehiago egin behar izan gabe lortzen da, ohiko hitzordu programatuak erabiltzen direlako proba osagarriak egiteko (markagailu biokimikoen azterketa eta garondoko trasluzentzia). Bularreko eta kolon eta ondesteko minbiziaren antzemate goiztiarra EAEko Lehen Mailako Atentzioetako Eskualdeetan hedapen-prozesuan dagoen kolon eta ondesteko minbiziaren antzemate goiztiarraren programa garrantzi handiko datuak ematen ari da, eta oso urte gutxitan nazioarteko eta nazio mailako erreferentzia bilakatu da diagnostikorako duen potentzialagatik. Gaitasun hori xede-biztanleriaren parte-hartze ehuneko altuaren ondorioz eta programa ezarri den osasun-zentroetako profesionalen inplikazioari esker izan da batez ere:  Parte-hartze tasa: %57,8 2009an eta %63,6 2010ean. Datu hauek Euskadi jartzen dute kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa programa onenen artean, bai estatu mailan, bai nazioartean (Finlandia 6
  8. 8. %70,8, Suitza %62, Erresuma Batua %54 gehienez, Italia %46,3, Murtzia, %42,3, Valentzia %35,7, Katalunia, Kantabria eta Kanariak <%30).  Gaiztoa izan aurreko lesioen eta lesio gaiztoen ehuneko handia antzeman da. Aukera egon da garaiz tratatzeko eta erasokorregiak ez ziren terapiak erabiltzeko antzeman zaien pertsonekin. 2010ean xede- biztanleria 116.285 gizon-emakumek osatu zuten, eta horiei egin zitzaien programan parte hartzeko gonbita. Horietatik 71.793 lagunek parte hartu zuten, eta gehienek emaitza negatiboa eman zuten.  Parte-hartze maila handiak antzemandako lesio-kopuru handiagoa ekarri du (hasieran aurreikusitakoa urtean 1.200ekoa zen). 2010ean 1.449 gaiztoa izan aurreko lesio antzeman ziren eta 234 tumore diagnostikatu ziren. Bularreko minbiziaren antzemate goiztiarrari buruzko programa aitorpen kliniko eta herritar handia duen programa da, izan ere, tumore hori sendatzeko tresna oso eraginkorra dela erakutsi du, beste arrazoi batzuen artean, haren tratamendu goiztiarra ahalbidetzen duelako. TMGDP: Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa TMGDP Mamografiak Lurralde Historikoen arabera. 2009. urtea 2009. urtea EAE Araba Gipuzkoa Bizkaia Mx 103.699 14.725 36.816 52.157 TMGDP: Mamografiak adin taldeen arabera. 2009. urtea 2009. urtea EAE <50* 50-54 55-59 60-64 65-69** Mx 103.699 2.642 31.348 26.603 26.195 16.911 TMGDP: Antzemandako minbiziak Lurralde Historikoen arabera. 2009. urtea 2009. urtea EAE Araba Gipuzkoa Bizkaia Minbiziak 394 54 137 203 TMGDP: Antzemandako minbiziak adin taldeen arabera. 2009. urteaEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 2009. urtea EAE <50* 50-54 55-59 60-64 65-69** Minbiziak 394 15 117 77 115 70 (*) Itzuliaren lehen urtean deituriko emakumeak (biurtekoa) eta gonbidatuak izan zirenean 50 urte bete gabe zituztenak (**) 2009an 50-68 urte arteko emakumeei egin zitzaien deialdia (1941ean eta ondoren jaiotako emakumeak) Gaur egun, 45 eta 49 urteko bitarteko emakumeak identifikaturik daude, eta baheketa programa talde honetara hedatzen ari da era proaktiboan eta ez erreaktiboan orain arte egiten zen bezala. Aukera honen alde egin dugu, mamografiak modu orokorrean egin beharrean, ez dagoelako ebidentzia zientifikorik era horretako neurririk aholkatzen duenik 50 urtetik beherako emakumeen artean. Ez dago bermerik heriotza murrizteko, adin horretatik beherakoen artean proba ez baita nahikoa sentibera; izan ere, proba ez da gai minbizien ehuneko altua diagnostikatzeko adin horietan bularrek duten dentsitateagatik, eta lasaitasun faltsua elikatu eta diagnostikoetan atzerapenak ekartzen ditu. Gainera, positibo faltsuen tasa %30aren inguruan ibiltzen da, eta horrek emakume asko behartzen ditu beharrezkoak ez diren zenbait azterketa eta probak egitera. Errezeta elektronikoa eta Jarraipen Farmako-terapeutikoa Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barruan eta segurtasunari buruzko atal honetan, nabarmentzekoa da 12. proiektu estrategikoa, “Farmaziaren eta Errezeta elektronikoaren garapena”, hain zuzen ere. Proiektua informazio-teknologien bidezko farmazia-prestazioko prozesuen integrazioan datza (agindua, ikusi-onestea, banatzea eta fakturatzea) eta botiken erabilera segurua eta eraginkorra sustatzea 7
  9. 9. eta bultzatzea du xede. Errezetaren kontzeptu tradizionala utzi eta Tratamendu Farmako-terapeutikoaren Planean oinarritzen da, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen kasuan garrantzi handia duena. Plan horren garapenak preskripzioaren eta banaketaren kalitatea handitzea ekarriko du, mediku eta farmazialariek erabakiak hartzeko izango duten gaitasunagatik hainbat faktoretan oinarriturik: beste fakultatibo batzuek agindutako tratamenduei buruzko informazio osoa, eraginkortasun gomendioak, dosi gomendatuak, interakzioak edo pazientearen beste botika batzuekin bikoiztasunak, haurdunaldi edo edoskitze aldiko arriskuak, gutxiegitasun hepatikoa edo giltzurrunekoaren kasuetan dosien doiketa, intolerantzia-alertak edo botikei alergiak... Farmazia bateratua Donostia Ospitalean 2010eko maiatzean Donostia Ospitalean lortu zuten hamarkada bat lehenagotik hasitakoa errealitate bilakatzea, ospitale eta zerbitzuen kontzentrazioaren prozesuaren azken adierazpena. Orain dela urtebete izan zen, ospitale zentro horretako Farmazia Bateratu berria martxan jarri zenean. Oihartzun handiko mugarria izan zen abangoardiako teknologia sartu zelako farmaziako prozesu logistikoen automatizaziorako eta informatizaziorako, eta 3 farmazia bakar batean kontzentratu zirelako, nabarmen seguruagoa, eraginkorragoa eta beste hirurak baino hobeto hornitua, baliabide material zein giza baliabideen aldetik. Unitate honen garrantzia ospitale osorako guztiz agerikoa da: urtero 2 milioi unidositik gora botika banatzea, eta 48.000tik gora nahasketa esteril, 45.000 zitostatiko eta ia 10.000 formula magistral prestatzea.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Profesionalen sinergiak eta gaitasunak hobeto aprobetxatzen dira, eraginkortasuna handiagoa da, gure osasun- sistemaren iraunkortasuna hobetzen da eta hobekuntza nabarmenak ematen dira farmazia-zerbitzuaren kalitatean, segurtasunean bereziki. INPAren bilakaera INPA siglak Infekzio Nosokomialen Prebalentzia Azterketari dagozkio. “Infekzio nokosomiala” da pazientea ospitale zentro batean sartu ondoren hartzen den infekzioa. 8
  10. 10. MAE informatutakoen kopuruaren bilakaera MAE siglak Medikamentuen Aurkako Erreakzioei dagozkie. Paziente bati emandako medikamentuek sorturiko efektuak dira, kontraindikazioetan eta alboko ondorioetan zehaztuta ez zeudenak, eta osasun langileek antzeman eta informatutakoak.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Goranzko joera nabarmentzen da, 2006an 563 kontrako erreakzio antzeman ziren eta 2010ean, aldiz, 943. 2009ko datuak deskribaturiko joerarekiko goranzko aldaketa oso nabarmena erakusten du. Ezberdintasun hori azal 9
  11. 11. daiteke Osasun Zerbitzuek egindako txertatze kanpainagatik garai horretan eman zen gripe izurritea dela eta. Adierazle honen funtzionaltasuna eta hortik ateratako konklusio positiboak agerian utzi ditu, osasun-langileen erantzun bizkorra adierazten baitu ohiz kanpoko egoera baten aurrean. Laburbilduz…segurtasun gehiago Donostia Ospitaleko Farmazia Bateratua Abangoardiazko teknologia ezartzea: PET-OTA, Litotricia, RMN 3 Teslas …. Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarra Bularretako minbiziaren detekzio goiztiarra Haurdunaldiko lehen hiruhileko proba konbinatua P12 Farmazia eta Errezeta Elektronikoa Garatzeko proiektua INPAren garapen positiboa Botikaren Aurkako Erreakzioa detektatzeko sisteman hobekuntzakEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 10
  12. 12. 2. ARDATZA: ERAGINKORTASUNA Ekintzak, Programak eta Proiektuak Arabako Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitale berria eraginkortasunaren eredu argia da, dauden baliabideen erabilera hobearen eredu; dena ere Lurralde Historiko honetan osasun-arreta hobea eskaintzeko asmoz. Egungo ereduaren gabeziari erantzuteko modu egokiena da: bikoiztutako zerbitzuak daude, Santiago eta Txagorritxu ospitaleetara gaixoen joan-etorriak ugariak dira, eta ospitale bien profesionalen harremanak zail eta eskasak dira, baina kalitate handikoak nolanahi ere. AUO bi ospitaleren batuketa baino gehiago da: dotazio hobea eta zerbitzu zorroa osatuagoa izango duten baliabideengatiko eskuragarritasun hobea eta arretarako gaitasun handiagoa izango du; asistentzia garapenaren arlo berriak sustatzearen eta superespezialitateen ondorioz(erradiologia baskular interbentzionista, kirurgia plastikoa, genetika…), zehaztasun eta eraginkortasun kliniko handiagoa izango du; Larrialdietarako leku bakarra (orokorrak zein pediatriakoak), potentzial berritzaile handiagoa, ikerketa eta ezagutza profesionala, hurbiltasunagatik eta zerbitzu kontzentrazioagatik; azpiakutuen ospitalea hirian bertan, horrek osasun baliabideen artearekiko profesionalen koordinazioa eta lankidetza erraztuko du, eta euskal osasunaren iraunkortasunari lagunduko dio: baliabideak partekatuko dituzten ospitale-dotazio berriak eta asistentzia eta administrazio-egitura bera. Zuzendaritza lanpostuetan ekonomia. 2010eko udazkenaz geroztik, Gasteizko bi ospitaletako profesional-talde batek (Alberto Manzano ordura arte Santiago Ospitaleko Zaintza Intentsiboen zerbitzuburua buru duena) Arabako Unibertsitate Ospitaleko plan funtzionalean lanean ari da; urtea amaitu baino lehen amaituko dute. 2011ko martxoan, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean, horrela laburtu zen orain arte egindako lana:Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea AUOk osasun-arreta hobea ekarriko die Arabako herritarrei eta baliabideak hobeto erabiltzea ekarriko du, gainera, aberastasuna ekarriko dio lurraldeari, izan ere, 100 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da datozen 4-5 urteetan. 11
  13. 13. Larrialdietako Kirurgia Bloke Berria Gipuzkoan, zehazki Donostia Ospitalean, 2010eko bigarren zatian jo ta ke aritu da lanean Larrialdietarako Kirurgia Bloke berria. Azken belaunaldiko teknologiaz horniturik dago, modernoa eta segurua, zaintza kritikoen (zaintza intentsiboak, bizkortzea eta esnatzea) eta gainerako Kirurgia Sailaren ondoko eraikin berri batean dago. Larrialdietako Zerbitzu Orokorra eta ospitalizazio solairuen arteko harremana ona izan da, eta horrek baliabideen kudeaketa hobea eta eraginkortasun handiagoa dakar. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Z entroa Egungo osasun-sistema ulergaitza izango litzateke, osasun-praktikarako beharrezkoak diren odoletik eratorritako hornidura nahikorik gabe. Izan ere, Euskadin urtero 50.000 lagunek behar dute odol transfusioren bat, eta 1.500 inguruk ehunen bat osasun asistentziaren terapia elementu gisa. EAEn zerbitzu hau eskaintzeko 2010aren amaieratik abangoardiazko baliabidea dago, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa hain zuzen ere. Berriki berriztatu eta handitu dute kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Espainia iparraldean erreferentzia zentroa da, bertako jarduera ezin egin liteke egunero odola hornitzen duten milaka emaileren konpromisorik gabe, izan ere lanean dauden bertako 200 profesionalek beharrezkoa dute edozelango interbentzioa ondo aterako dela bermatzeko, esaterako, transplanteak, tratamendu terapeutikoak.... Euskadin kronikotasun erronkari aurre egin Euskadin kronikotasun erronkari aurre egiteko, batez ere gure sistemaren eraginkortasunean horrek izan dezakeen eragin handiagatik, ondorengo proiektuak azpimarratu behar ditugu: 5 “Osabide Global”, 6 “Arreta kliniko bateratua”, 8 “Erizaintzako eskumen aurreratuak”, 9 “Lankidetza sozio-sanitarioa”, 13 “Kronikgune” eta 4 “Profesional klinikoen berrikuntza". Historia Kliniko Bateratua Osabide Globalek sareko langileen eguneroko oinarrizko lan-tresna izan nahi du. Lehen mailako Atentziozkoak zein Atentzio espezializatukoak izanda ere, maila asistentzial bien arteko lotura izango dute. Duela urte asko espero zen Historia Kliniko bakarraren hastapena da, eta Euskadi osoan ezarriko da 2012ren hasieran. 12
  14. 14. Une honetan Euskadin martxan diren Arreta Kliniko Bateratuaren bi adibide ditugu: Bizkaiko Osasun Mentalaren Sarea, 2010eko martxotik, eta, Bidasoa Osasun Erakunde Bateratua, Irun eta Hondarribiko osasun- zentroen arteko lotura aurtengo urtarrilaren 1etik. Asistentziaren jarraipen handiagoa, eta tratamenduaren zein kudeaketaren eraginkortasun handiagoa bateratze prozesuaren ondorioak dira, hauek apurka-apurka EAEko beste zona batzuetan izango dute isla. Euskadin kronizitateari aurre egiteko Estrategian jasotako proiektuak aplikatzearekin batera, erizainentzako egiteko berriak sortu dira; izan ere, rol egokitu berriak sortu dira gaixotasun kronikoak dituzten gaixoak artatzeko. Gaur egun Erizaintzako 3 rol berri probatzen ari dira: gaitasun urreratuen erizain-kudeatzailea, jarraipenerako erizain-kudeatzailea eta ospitale-lotuneko erizain-kudeatzailea. Helburu orokor legez, batetik, epe luzeko patologia konplexuak dituzten gaixoen osasun kasuen kudeaketa intentsiboa, jarraitua eta pertsonalizatua aipatu behar da, bizi-kalitatean emaitzak hobetzeko; bestetik, osasun- sistemaren kalitatea eta koordinazioa hobetzea, gizarte laguntza barne; eta azkenik, osasun-zerbitzuak pazientearengan zentratu eta paziente konplexuen eta zaintzaileen gogobetetasuna hobetzea: Honako hauek dira rol bakoitzaren helburu espezizikoak:  Gaitasun urreratuen erizain-kudeatzailea: ekidin daitezkeen patologia kronikoko pazientean ospitaleratze kopurua murriztea, konplikazioak ekiditea, autonomia eta auto-zaintza sustatzea, osasun- eta gizarte- zerbitzuetarako sarrera erraztu, ikuspegi psikosozialetik pazienteari eta zaintzaileari laguntza ematea, zaintzak etxera eramatea eta paziente izan daitezkeenak erakartzea arriskua estratifikatzeko tekniken bidez.  Jarraipenerako erizain-kudeatzailea: inplikatutako osasun-eragile guztien artean arreta integralaren koordinazioa indartzea (LMA, AE, Gizarte Zerbitzuak…), zaintzen jarraipena bermatzea eta asistentzia arlo ezberdinetako profesionalen artean prozesuen homogenizazioa eta pertsonalizatutako Zaintza Plana ziurtatzea.  Ospitale-lotuneko erizain-kudeatzailea: zaintzen jarraipena hobetzea ospitaletik etxerako bidean, arreta integraleko koordinazioa sustatzea ospitaleratzean eta erizainen lana homogeneizatzea mailen arteko jarraipenean. Konparatutako Eraginkortasun UnitateaEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Konparatutako Eraginkortasun Unitatea 2010ean jarri zen martxan prestazio, gure Osasun Sisteman teknologia eta osasun-zerbitzu berrien sarrera gardena sortzeko helburuarekin. Horretarako, lehentasunezko ebaluazio-plana zehaztu da eta horren emaitzen zenbaketa publikoa egingo da. Ebaluazio Plana abiatu da –Ebaluazio osotutik eratorritako irizpide objektiboen eta osasuna zein bizi-kalitatearen ebaluazioaren emaitzen arabera hartuko dira erabakiak - herritarren ardurekin eta aurkezpen egiturei lotuta dago, ondo antolatuta, informazio gardena emanez eta inplikatutako interes talde guztientzako egokia. EAErako Pediatria Plan Berria Ildo honetan Pediatriako erizainaren irudiaren garapena azpimarratu behar da, 14 urtetik beherako haurren arreta egokia bermatzeko, hain zuzen ere, inguru zehatz batzuetan pediatren falta dela-eta (nekazaritza inguruak eta hiri guneetatik urrun daudenak). Horrela jaso da Osakidetzak egindako eta Eusko Legebiltzarrak aurtengo martxoan aurkeztutako EAEko Pediatria Planean. Hiru lan-ildo nagusi proposatu dira:  Pediatria erizainak osasuntsu dauden edo patologia hutsala duten haurren arreta zuzena egitea.  Aurrez aurrekoak ez diren kontsultak sustatzea informazio eta komunikazio teknologia berrien bidez.  Zona batzuetako doikuntza zehatzak: udalerri bat baino gehiagorako pediatrak kontzentratzea, profesionalak desplazatzea zerbitzua behar duen haurra dagoen tokira… 13
  15. 15. Euskadin aurreikusitako pediatra eskaera LMA-ko egungo Sarrera berrien urtea LMAko pediatra AEko pediatra GUZTIRA beharrizanak ikustea 2011 41 17 16 74 2012 9 6 15 2013 5 5 10 2014 7 4 11 2015 9 3 12 2016 12 5 17 2017 9 5 14 2018 17 2 19 2019 14 0 14 2020 10 2 12 GUZTIRA 41 109 49 199 Gaur egun Osakidetza eta Lehen mailako Arretaren Pediatren Euskal Elkartea lan egutegia adosten ari dira Euskadin Pedriatria arreta egokia bermatzeko oinarriak biltzen dituen dokumentu markoa egiteko. Koordinazio sozio-sanitarioa Proiektu hau eta lankidetza sozio-sanitarioa helburu dutenak, pazientearekiko harreman modu berri baten bilaketaren emaitza dira, ikuspegi biomedikotik ikuspegi konplexuagora pasatzen dena, diagnostikoa, funtzionalitatea eta pertsonaren egoera soziala gogoan hartzen dituena, hain zuzen. Aldaketa hori derrigorra da diziplina anitzeko taldeak parte hartzen duten banakako zaintza planak egiteko. Azken proiektu honek kronikotasun arreta klinikoa eta gizarte laguntza bateratzen ditu, Osasun Sistema eta Gizarte Zerbitzuak berrantolatzearen bidez. Hiru helburu ditu:Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea  Zerbitzu sozio-sanitarioak garatzea.  Espazio sozio-sanitarioaren sistemak eta egiturak hobetzea, eta  sistemaren kudeaketa hobetzea pertsonen arreta hobetzeko. Berrikuntza sozio -sanitariorako zentro berria Abian da Berrikuntza Sozio-Sanitariorako Zentroa, Gizarte Gaiak eta Lehendakaritza Sailek sortu dute arreta sozio-sanitarioen eredu berriak aztertzeko. Osasun profesionalen hobekuntza, kantitate eta kalitate mailan Osasun profesionalen Formazio Jarraituaren egiturak eta edukiak aztertu dira, honen oinarria da abian jarritako Formazio Jarraituaren Batzordea eta formazio programa berria. Azken honek Osakidetzako kudeaketa taldeei kronikotasun estrategia eta ezarpen erronken estaldura bereganatzeko. Horrela, mediku espezialisten prestakuntzan hobekuntza nabarmena izan da, Prestakuntza Espezializatuari (BAMEen formazioa) gure profesionalek eskaintzen dioten dedikazioa arautzen eta aitortzen duen Araudiaren babespean. Beste alde batetik, Medikuntza Fakultateko numerus clausulusak 400 ikaslera handitzeko eskatu da, hala nola, erizainen rol berriak direla-eta Erizain Eskoletako numerus clausulusak. 14
  16. 16. Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Osasun Ikerketaren sustapena Esfortzu handia egin da hobekuntzei buruzko Ikerketa proiektuak sustatzen; hauek osasun sisteman atentzio hobea dakarten Antolakuntzako Hobekuntzak abian jartzen eta ebaluatzen oinarritzen dira. Honako oinarri hauek hartuta:  Gure osasun-sistemaren ikerketa oinarri potentziala handitzea  Profesional klinikoen taldeen laguntza metodologikoa: EDALIA taldea  Antolaketarako eta kudeaketarako laguntza ematea Kontrato-Programaren bidez  Ikerketa Proiektuen Aginduaren bitartezko finantzatze zehatza. Ez agutza eta berrikuntz a sortzea Inguruko unibertsitateekiko harremanak estutu dira, euren proiektu estrategikoekin bat eginez:  EHU-Osakidetza Batzorde Mistoa  Deustuko Unibertsitatearekiko Hitzarmena  MCCrekin (Mondragon Unibertsitatea) hitzarmena Gainera, enpresa eta teknologia egiturekiko lankidetza formalak sortu dira, euskal osasun-sistemaren beharrak asetzeko asmoz. Horretarako, MCCrekin hitzarmena sinatu da eta IK4 eta TEcnalia Patronatuan parte hartu da, osasun-teknologien erakustaldi proiektuen nazioarteko sarea. Kronikotasuna Ikertzeko Zentroa (Kronikgune) Badauzkagun baliabideen kudeaketa eraginkorragoa izateko eta hauek paziente kronikoen beharrizanen norabidean kokatzeko asmoz, Kronikgune, Kronikotasuna ikertzeko zentroa sortzea proposatu da, XXI. mendeko osasungintza diseinatzeko ikerketaren nazioarteko erreferentea. Halaber, honako helburuak lortu nahi dira: profesional klinikoek garatutako berrikuntza, gure sistemaren erreforman sareko profesionalak inplikatzea kronikotasun ikerketa arloko ekimen propioak sustaturik, eta ekimen horiek Estrategiaren ataltzat jasotzeko. Ekintza horiek gure sistema sanitarioaren Ikerkuntzako Egiturak finkatu eta hobetzeko proiektuan kokatu behar dira. Horren bidez, kalitate handiagoko ikerketa egiteaz gain, kanpo-finantzaketa eskuratzeko potentzial handiagoaEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea egongo da, honako lorpenetan gauzatuta:  Ikerketa Biosanitarioko Erakundeak: 4 abian dagoeneko  Biobankua: estatu mailako erreferentea eta Biobasque cluster delakoaren oinarria  O+Berri-k modu gure sistema sanitarioan ezagutza eskuratu, sortu eta zabaltzea modu esponentzialean sustatzen du. Biodonostia: Ikerkuntza Sanitarioko EAEko lehenengo Institutua Hain zuzen ere, praktika klinika ikerketarekin uztartzea herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatean izandako eraginkortasuna eta hobekuntza ikur bilakatu da. Horixe da iazko urte amaieran inauguratu zen Biodonostiaren ikerkuntza sanitarioko lehenengo institutu gisa kreditatuko dute laster. Denetariko erakunde, organismo eta instituzio arteko jarduera eta lankidetzaren ondorioa da. Biodonostiaren helburuak honako hauek dira:  Osasun publikoan eta osasun-zerbitzuetan ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa sustatzea.  Ebidentzia zientifikoan oinarrituta sistema sanitarioaren programak eta politikak, eta  nazioz gaindiko ikerkuntza lehenestea. 15
  17. 17. Pandemien kudeaketa eraginkorra A Gripearen pandemiaren mehatxua gaur egungo Osasun eta Kontsumo Sailak aurre egin beharreko lehenengo erronka handia izan zen. Izan ere, gai honek Rafael Bengoa Sailburu sartu zen unetik kudeatzeko ahalegin itzela eskatu zuen. Azkenean, tamaina handiko mehatxua zirudiena jarduteko nahiz kudeatzeko era berriak finkatzen joateko aukera bilakatu zen, maila asistentzialak hurbilduz eta mota guztietako baliabideak koordinatuz, hurrengo xede berbera lortzeko: pandemiari eta baliabide sanitarioen saturazioari aurre egitea, eta A Gripearen ondorio larrienak, konplikazioekin batera datozen heriotzak ahal den beste gutxitzea.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Mehatxua igarotakoan, gripea edo beste edozein gaixotasunagatiko pandemiari aurre egiteko 2010eko udaberrian beste urte bat lehenago baino apur batean hobeto geundela egiaztatu dugu: 1. Administrazioen (EAEkoa, estatukoa) eta mota guztietako erakundeen arteko koordinazio arin eta etengabea (elkargo profesionalak, hedabideak, sektore pribatua...). 2. Jagoletza epidemiologiko euskal sistema eta Farmakoena oso indartuta geratu ziren. 3. Mediku Zelatari Sarea eratu eta finkatu da. Azkarra, fidagarria, sentikor eta homogeneoa dela erakutsi du. 4. Mikrobiologiako laborategien erantzun arina eta lankidetza-maila handiena. 5. Elkarri lotutako eta koordinatutako osasun-zerbitzuak, pazienteak hobeto artatzeko gaitasun handiagoz. 6. Herritarren beharrizanei erantzun eraginkorra emateko baliabideak diseinatu eta jardunean hasteko bizkortasuna (A gripea telefonoa). 7. Hedabideekin kontaktu estua eta lankidetza, mezuek eduki behar duten moderazioa lortzeko, betiere herritarrei behar duten informazioa helaraztean izandako gardentasunean eta bizkortasunean oinarrituta. Hilkortasun -tasa ekidingarriaren bilakaera “Hilkortasun saihesgarria” edo “osasun-atentzioa eduki behar lukeen hilkortasuna” adierazlea, behar den eran eta garaiz eskainitako osasun-atentzioa jasoz gero gertatu behar ez litzatekeen heriotza-kopuruari dagokio. Tasa horren 16
  18. 18. balioa eta bere bilakaera osasun-politikek lurralde jakin batean duten eraginkortasuna eta osasun-sistemaren jarduna neurtzeko adierazleak dira. Laburbilduz... eraginkortasun handiagoa Arabako Unibertsitate Ospitalea sortzeko proiektua Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa. Donostia Ospitaleko Larrialdietako Kirurgia-blokea Biodonostiaren sorrera, ikerkuntza sanitarioko EAEko lehenengo ErakundeaEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Pandemien kudeaketa eraginkorra (A Gripea) Eraginkortasun Konparatuaren Unitatea abian jartzea P5 Osabide globala. P6 Atentzio kliniko integratua: Bidasoa OEI eta Bizkaiko Osasun Mentalaren Sarea. P8 Erizaintzako eskumen aurreratuak EAEn atentzio pediatrikoa bermatzeko Planaren Proposamena. P9 Lankidetza soziosanitarioa P9 Ikerkuntza Soziosanitarioko Zentroa abian jartzea P13 Kronikgune P13 Ikerkuntzako Egitura berrien sorrera P14 Unibertsitateekin eta enpresa- nahiz teknologia-egiturekin egindako hitzarmenak P14 Profesional Sanitarioen Etengabeko Prestakuntza hobetzea P14 Osasun Ikerketa sustatzea P14 Profesional Klinikoen Berrikuntza 17
  19. 19. 3. ARDATZA: PAZIENTEENGANAKO ORIENTABIDEA Hasieratik, pertsonak, beren osasuna, funtzionaltasuna, gizarte-egoera partikularra eta ingurunea badira Legegintzaldi honetan aurkeztu, egin eta garatzen ari diren ekintza, programa eta proiektu guztien ardatza. Era berean, EAEn kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia bide horretan kokatu behar dugu. Gaixotasunean oinarritu ordez, pazientea eta pertsonarengana zuzendutako osasun-sistema honen ikusmolde berriaren hainbat adibide dago: Osasun eta Kontsumo Sailak Drogamenpekotasun alorrean eskumenak bereganatzea; Tabakoaren aurkako Legea delakoaren aldaketa eta EAEn ezartzea; bizimodu osasungarria sustatzeko jarduera ugari; pazienteek, eurak ordezkatzen dituzten elkarteek eta artatzen dituzten profesionalek parte hartzeko ekimenak; eta, Gobernu Oneko Kontseilua onartzea. Jarduerak, Programak eta Proiektuak Paziente Aktiboen sarea sortzea Paziente aktiboen prestakuntza iraunkorra izan nahi duen publiko eta unibertsala den sistemaren oinarrizko zutabetariko bat da. Euren osasunaren erantzukizuna duten pazienteak dira eta badakite eritasun kroniko guztiei lotutako konplikazioak baztertzea edo gutxitzea euren esku dagoela; eta, aldi berean, beste etorkizuneko paziente aktiboak prestatzen dituzte. Gaur arte paziente aktiboak prestatzeko 8 ikastaro egin dira; horietariko 5 Gipuzkoan, 2 Bizkaian eta 1 Araban. Are garrantzitsuagoa da hurrengo hau: dagoeneko 200 lagun dira hurrengo asteetan antolatuko direnetan parte hartzeko itxaron zerrendan daudenak. Paziente eta Profesional Elkarteak Protagonista gisa Paziente Elkarteak, zein, Elkargo eta Elkarte Profesionalak lehenengo mailako eragile estrategikotzat hartzen dira; izan ere, guzti horiek kronikotasunaren estrategiako helburuak, proiektuak eta ikuspegia konpartitzen dituzte. Egoera honetan kronikotasunaren estrategia beren lan-dinamiketan txertatzeko egindako ahaleginak sustatu ditugu, beren kideei atentzioa eta asistentzia emateko era berriak sartuz, eta haientzako atentzio-puntu bakarra sortuz: Batzorde Estrategikoa osatu da elkarrizketarako eta elkarte hauen aurrerapenak nahiz kezkak konpartitzeko. Horrela, kronikotasunaren estrategiaren garapenean modu aktiboan sartu dira. 2.0 OsasunaEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 2.0 web guneen teknologia berriak hartzearen bidez sarean aktibatutako pazienteak (paziente kronikoen elkarteen bidez lotutakoak) 2010ean Paziente Elkarteentzako 712.000 euroko laguntza-agindua plazaratu zen, baita Profesional Elkarteentzako 515.000 euroz zuzkitutako beste bat ere. Kopuru horietatik, 400.000 eta 250.000 euro, hurrenez hurren, 2.0 plataforma eta web guneak garatzeko laguntza teknologikoak ziren. Halaber, ondoz ondoko bi proiekturi ekin genion, gida edo erreferentzia gisa:  Pazienteen Euskal Komunitatea sortzea (Kronikoen Sarea) paziente elkarteen 2.0 delakoa ezartzeko eredu gisa eta, aldi berean, kideak ez diren pazienteei ahalmena ematen laguntzeko, beraiekin harremanak eta loturak sortzeko. Gaur egun alpha-2 bertsioan, 2011ko maiatzaren 18an ekitaldi batean aurkeztuko da. Bertan izango dira EAEko paziente kronikoen elkarte gehienen ordezkariak.  EAEko profesional klinikoen erakundeak bateratzeko plataforma digitala abian jartzean. Horretan liburutegi digital bateratua egongo da, osasun arloko dokumentuez hornituta.  Gainera, 2.0 Osasunerako Bulego Teknikoa eratu da, proiektu biei sostengua eskaintzeko asmoz. 18
  20. 20. Biztanleria Geruzatzea Kronikotasunaren Estrategiaren barruan eta pazienteei zerbitzuen berri emateko bide egokiagoa eskaintzeko asmoz, Biztanleria geruzatzeko proiektua aurkeztu eta garatu da. Tresna horren bitartez, biztanleriaren arrisku-maila eta pertsonei atentzioa emateko beharrizanak ezagutzeko aukera dago, horrela paziente-talde desberdinentzako esku-hartze espezifikoak diseinatu ahal izango dira. Era berean, arrisku-faktore nagusiei aurre egiteko eta sustatzeko esku-hartzeekin, osasungintzaz kanpo ere, osasuna sustatzeko eta arriskuak prebenitzeko jarduera guztietarako testuinguru bateratua eraiki nahi da, lankidetza barne hartuz eta bultzatuz. Testuinguru honetan, prebentziorako eta osasuna sustatzeko Plan zuzentzailea garatzen dabil. Gainera, osasunaren aldagaia gehitu zaio edozein arlotan garatutako politika nahiz jarduera guztien inpaktua ebaluatzeko, arlo sanitarioarekin harreman zuzena eduki ala ez. Drogamenpekotasunen Kudeaketa Drogamenpekotasunak, erantzukizuna eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumena Legegintzaldi honen hasieratik ia-ia, Eusko Jaurlaritzaren Drogamenpekotasunen Zuzendaritzaren jarduera beraEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Osasun eta Kontsumo Sailekoari lotzea komenigarria zela ikusi zen. Hori azkenean 2011ren hasieran gauzatu zen, Tabakoaren Aurkako Legea delakoaren aldaketa onartu zen unean bertan gutxi gorabehera. Horren bidez, erretzea baimenduta zegoen espazio publikoak nabarmen mugatu ziren. Aldatzeko arrazoien artean, honako hauek ditugu: droga legal edo ilegalen kontsumoa eta gaixotasunak garatzearen artean dagoen lotura estua, eta bizimodu osagarrien eta drogen kontsumo arazotsuen prebentzioa sustatzeko agerian dauden politikak lerrokatzea. Tabakoaren aurkako legean eta EAEko Drogamenpekotasunen Legean gai honi buruz izandako aldaketa. 2011ko otsailaren 3an, EAEko Legebiltzarrak Tabakoaren aurkako Legearen azken testuan jasotako aldaketak EAEn nola ezarri arautzen zuen. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bultzatu du, Osasun Sailarekin koordinatuta. Une horretatik Osasun eta Kontsumo Sailak garatzen dituenen artean, osasun arloko prebentzio ildo nagusietariko bat da. Batik bat, ez erretzaileen eta erretzaile pasiboen babesa du helburu, kerik gabeko espazioak erabilera publikorako eremu guztietara hedatzeko asmoa du. Ezarri den momentutik, EAEn legeak izandako betetze-maila Estatuko altuenetarikoen artean dago, %90etik gora balioetsita. 19
  21. 21.  1.049 behaketa eta inkesta: %47 taberna, pub eta diskotekak, %38 jatetxeak eta gainerako %13 frontoi, hotel eta joko aretoak. o Kasu guztietan, betetze maila %96aren gainetik egon zen. Ez-betetze gehienak taberna eta diskotekek egin zituzten eta gaueko ordutegian. Gobernu Onerako Kontseilu Eraketa Gobernu Onerako Kontseilua. 2011ko martxoaren 2an Eusko Legebiltzarraren Osasun eta Kontsumo Batzordean aurkeztua, pazienteari zuzenduta dauden 10 konpromiso garatzen ditu honakoetan oinarrituta: etika, gardentasuna eta parte-hartze soziala. Euren artean azpimarratu behar direnak: osasun-kudeaketaren aurreranzko profesionalizatzea; Osakidetzako Zerbitzu Erakundeetan parte-hartze handia duten Gobernu Kontseiluak eratzea; prozedurak erabakitzea, Osasun Publikoaren maila guztietan erabakiak ondo informatuak izateko kontsultara zabalik daudelarik eta gardena direla eta azkenik, arauen kalitatea hobetzeko parte-hartze herritarra, politikoa eta adituena, besteak beste. Konpromiso hauekin lortu nahi dena:  Konpartituko Gobernu Onaren balore eta printzipioekin bat, Euskal Osasun Publikoaren antolaketa eta funtzionamendua berriro diseinatzea,  Osasun Publikoa indartzea, prebentzioa, babesa eta sustapena bultzatuz, honi lotutako bizi kalitatea Euskadiko politika publiko guztietan lehentasuna izanik eta  Zerbitzu sanitarioak kalitate, efizientzia eta eraginkortasun handiagoko mailatara berriro zuzentzea honako hau barne harturik: gaixo kronikoei atentzio berezia eta osasun eta gizarte-zerbitzuen koordinazioa. o Joandako 2011ko apirilaren 18an, Gobernu Kontseiluaren eraketarako lehen batzarra egin zen Osakidetzako Zerbitzuetako 9 Erakundetan. Osasun Kanal Askotako Zerbitzuen Zentro Berria Osarean, Osasun Kanal Askotako Zerbitzuen Zentrala Euskadiko Kronikotasunaren erronkari aurreEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea egiteko estrategiaren barruan kokatutako proiektua da hau eta honi esker, biztanleriak osasun publikoaren sisteman elkar eragiteko bideak gehitzen ari dira. Proiektua garrantzitsua izango dela aurreikusten da, paziente kronikoarekiko harremana iraunkorra mantentzeko oinarrizko tresna izanik, pazientea era iraunkorrean sistemako radarrean eusteko. Sartzeko bi kanal, bi azpiegitura Servicios centrales de OsAKIDET ZA Telefono kanala Web kanala CSSM Contact Center 20
  22. 22. Contact Centerra, Bilbo, Ekialde eta Arabako Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioan, hiru euskal herrialdetan dagoeneko ezarriak, honako hau eskaintzen dio 1.150.000 pertsonari: -egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez- aurretiko hitzordua eskatzeko bide erraza, Osasun Kontseilua bezalako zerbitzu berriak, hurrengo hilabeteetan bizi osasuntsurako ohiturak eta osasunaren sustapenerako beste batzuk gehituko zaizkienak. Emaitzak:  Aurrez aurreko kontsulten kopurua apurka-apurka murriztea: Hurrenez hurren %-40 Erizaintzako kontsultatan eta %-20a mediku kontsultatan. Osakidetzaren Atari bakarra, www.osakidetza.euskadi.net, pasan den apirilaren 4tik dago indarrean. Hurrengo egoerari aurre egiteko Web erantzuna hauxe da: gutxienez euskal osasun publikoaren 3 atariren elkarbizitza zaila, zerbitzuen bikoizketa, biztanleriarentzako eduki eta informazioaren katalogazio eskasa eta erabilera zailekoa. Hautatutako aukera, web atari bakarra da, erabilera errazekoa eta balio gehigarria ematen diona: Aurretiko hitzordua, Osasun Kontseilua, katalogatutako informazioa, osasun-baliabideen gida, pazienteen eta pazienteen elkarteen plataformatara sartzeko aukera, gaixotasun kroniko zehatz batzuei nola aurre egiteko prestakuntza... Genero Indarkeriaren Kontra Osasun profesionalen Zaindu Programa genero indarkeriaren kontra. Osasun langileei prestakuntza errazteko programa honetarako da: kontsultan, tratu txarrek eragindako gorputz-ondoezak ohartarazteko eta interpretatzeko gai izateko. Adierazle batzuen eta susmo edo arrisku inkesta klinikoen bidez, osasun profesionalek emakumearen kontrako indarkeria detektatu dezakete eta kasuan kasuko ezaugarrien arabera ekintzak martxan jarri. Herritarrek egindako osasun sistemaren balorazioa Osakidetzatik, urteroko inkestak egiten zaizkie osasun zentroetan berriki atenditutako pertsonei, zerbitzuaren eta jasotako atentzioaren gogobetetze mailaren iritziak jakiteko asmoz. Galdeketen emaitza hauek, pazienteari zuzendutako osasun-atentzioa bideratzeko helburua betetzen ote den mailaren adierazleak dira.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Horrez gain, eta 43 Euskal Soziometroaren arabera, 2010eko urrikoa, Euskal Osasunaren balorazioa biztanleriaren aldetik ere oso altua da: 21
  23. 23. Pazienteen eskabideen bilakaera Osasun sistemako zentroetan izandako harrerari dagokion pazienteen gogobetetze/asegabetzea zehazteko beste era bat da eurek aurkeztutako auzi eskearen bolumena, euren interesen kontra doazen jarduerak direla uste dutelako. Nahiz eta atenditutako paziente kopurua ia 300.000tan handitu den, 2006. eta 2010. urteen artean, auzi berriak gutxitu egin dira, 2006an 361 izanik eta 2010ean 286ra jaitsiz. Honek adierazten duenez, jasotako osasun-atentzioari dagokion gogogabetutako pazienteen kopurua nabarmenki gutxitu da.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 22
  24. 24. Kontsumoari dagokio n Kudeaketa eta Prestakuntza Hobea 2010ean Kontsumo sailean 55.356 kontsulta eta 21.759 erreklamazio egin ziren, aurreko urtean baino %10 gehiago. Erreklamazio hauetatik %70a bitartekotzari lotu zitzaion eta 1.185 arbitraje-eskaera egin ziren. Gainera, prestakuntza eta hezkuntza programak indartu egin dira, nagusien zentroetan 2.578 partaide-kopurura heldu delarik hezkuntza-programei dagokienez eta 35.000 ikasle ingurura eskoletako hezkuntza-programatan. Horrez gain, KONTSUMO BIDE martxan jarri da, Euskal Kontsumo Institutu berria, kontsumitzaileen berme eta erreferente izaten bilakatuko dena. Laburbilduz…paziente/herritarraren eginkizuna indartzen da EAEn Kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategia Biztanleriaren estratifikazioa Osasunaren sustapena eta arriskuen prebentzioa Gobernu Onerako Kontseilua Osasun profesionalen Zaindu Programa genero indarkeriaren kontra Kontsumoari dagokion kudeaketa eta prestakuntza hobea Kontsumo Bide, (Kontsumoaren Euskal Institutua) martxan jartzea P1 Paziente aktiboa P2 paziente kroniko, paziente kronikoen elkarte eta profesionalen elkarteei laguntzea P3 Osasuna 2.0 P4 Drogamenpekotasunak, Osasun eta Kontsumo Sailaren eskumen berria P4 Tabakoaren aurkako Legearen aldaketa Erabilera publikoko espazio gehienetan ez erretzeko debekua P11 Osasun Kanal Askotako Zerbitzuen Zentrala P11 1.150.000 euskal herritarrentzako zerbitzutarako Contact Center P11 www.osakidetza.euskadi.net euskal Osasun Publikoaren atari bakarraEuskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 23
  25. 25. 4. ARDATZA: ITXARONALDIEN MUR RIZKETA Jarduerak, Programak eta Proiektuak Itxaron Zerrendak hobetzeko ekintza Plan Berria Kirurgiako Itxaron-zerrendak hobetzeko ekintza plana, kanpo kontsulta eta proba osagarrietan. Azken bi urteotako itxaron zerrenden bilakaera ona da eta egun berandutzeak 2008ko azkenetan baino gutxiago dira orokorrean.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea Bilakaera onuragarri honek itxaron-zerrenden aurkako txoke plana baztertzea iradoki zuen eta berauek hobetzeko plan bat lantzea erabaki zen, honako helburu nagusiekin: 1. Kirurgia onkologiko eta kardiakoan berandutzeak 30 egun baino gutxiagokoak izatea. Gainera, kirurgia orokorrean batez besteko 55 egunak ez gainditzea. 24
  26. 26. 2. Gaixotasun onkologiko eta patologia kardiakoaren susmoaren aurrean, lehenengo kontsultarako gehienezko berandutzea 30 egunetan finkatzea. 3. Proba osagarrien multzo nagusietako itxaron zerrenden benetako irudi bat edukitzeko, informazio- sistema berri bat garatzea, eskaera gehien eta ahalmen diagnostiko gehien duten haietan. 2010eko amaieran, kirurgia orokorreko batez besteko berandutzearen murrizketa %5aren inguruan zegoen eta 4 egun gutxiagokoa zen kanpo-kontsultetan. 2011ko martxoaren 31ko egoera hurrengoa zen (2010ko martxoaren 31koarekin alderatuta):  2011ko lehenengo hiruhilabetekoa, aktibitate handiagoagatik nabarmentzen da, bai kirurgikoa zein ospitalez kanpoko lehenengo kontsultatan.  Kasu bietan batez besteko berandutzeen murrizketa nabarmena ikusi da (45,83 egun aktibitate kirurgikoan eta 23,53 egun lehenengo kontsultatan), 2010ko epe berdinarekin alderatuta.  Proba diagnostikoetan (lehenengo probak), neurketa-sistema berri baten ezarpenak markatu du urtearen hasiera, bai aktibitatean zein berandutzerako. Proba diagnostikoetan itxarotearen irudi fidagarria eskaintzen du sistema honek (batez besteko 14,75 egun), aurreko epealdietakoekin kontrastagarriak ez direnak. Itxaron zerrendak kontrolatzeko bulegoa. 2011ko martxoan sortua, bulego honen xede nagusiak, berandutzeen etengabeko gainbegirapena, gune ahul eta hobetze-arloen identifikazioa, Zerbitzu Erakunde bakoitzeko itxaron-zerrenden jarraipena eta arazoak konpontzeko balizko irtenbideen ekarpena dira. Era berean, kanpo-kontsulta eta proba osagarritan berandutze kirurgikoak tratatzean, sarean praktika onen hedapena edukiko du funtziotzat. Espezialitate bakoitzeko berandutze kirur gikoaren bilakaera Lurralde zehatz bateko osasun-sistemaren funtzionamenduari buruzko iritzi publikorako garrantzi gehien daukaten datuetako bat, itxaron-zerrendak eta ebakuntzak egiteko batez besteko berandutze-denborari buruzkoa da, beraren garrantziagatik osasun-sistemaren ebaluazioa argumentatzen den sei ardatzetako bat bilakatuz.Euskal Osasun Sistema | 2009-2011ko Kudeaketa Balantzea 25

×