210eko barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak.pdf
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

210eko barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak.pdf

on

  • 684 views

210eko barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

210eko barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

Statistics

Views

Total Views
684
Views on SlideShare
678
Embed Views
6

Actions

Likes
0
Downloads
1
Comments
0

1 Embed 6

http://saresozialakbermeon.blogspot.com.es 6

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

210eko barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak.pdf Presentation Transcript

  • 1. Ikuspegi Barometroa Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Fitxa teknikoa • Egindako inkestak: 1.200 (NC = 95 % ,sigma = 1,96, eta Akatsa = +/- 2,82%) • Inkestak lurraldeka: Araba 400 (+/-4,9%), Gipuzkoa 400 (+/-4,9%) eta Bizkaia 400 (+/-4,9%) • Etxez etxeko inkesta pertsonala 18 urtetik gorako pertsonei • Laginketa geruzatua habitat-tamainaren, adinaren eta sexuaren araberako kuotekin • Etxeen aukeraketa: ausazko bideen sistema • 61 laginketa-puntu 29 udalerritan banatuta (6 Araban, 11 Gipuzkoan eta 12 Bizkaian) • Laginaren haztapena (eragile zuzentzaileak) lurraldeka, habitat-neurri, adin eta sexuaren arabera, EAEko datuak azaltzean.
  • 2. 1. Arazoaren pertzepzioa
  • 3. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Zure ustez, gaur egun, zein dira Euskadin ditugun 3 arazo nagusiak? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna) Emakumearen aurkako indarkeria 0,4 4,9 Drogak 0,5 7,8 Herritarren segurtasun eza 1,3 9,9 15,0 15,4 2,8 15,4 12,9 Immigrazioa 7,2 ETA 6,5 20,9 Etxebizitza 3,3 21,0 2007 2008 2009 2010 Ekonomiarekin lotutako arazoak 10,4 34,6 Langabezia 61,9 82,4 0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0 90,0 Lehen erantzuna Aipatu dituzten guztiak • Euskadiko herritarrek ez dute immigrazioa arazo moduan bizi. % 2,8k baino ez du aipatzen modu espontaneoan Euskadiko arazo nagusi gisa. Aipatu diren erantzun guztien % 15,4 da immigrazioa. • Hiru erantzun espontaneoen multzoan Euskadiko herritarren % 15,4k baino ez du aipatzen arazo gisa, eta hori baino askoz aurrerago daude langabezia (% 82,4), izaera ekonomikoko arazoak (%34,6), etxebizitza (%21,0) eta ETA (%20,9). • Agerikoa denez, krisi ekonomikoak aipatutako gainerako arazo guztiak desitxuratzen ditu. • Immigrazioa arazotzat hartzeari dagokionez, datua 2008 (% 7,2) eta 2009koaren gainetik dago (% 12,9) eta 2007koa (15%) baino lau hamarren gehiago ditu. 4
  • 4. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Txartel honetan ageri diren arazoetatik, zure ustez, zein dira Euskadiko hiru arazo nagusiak?* Hezkuntza 1,9 10,1 Osasuna, osasun-sistema 2,7 10,3 Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak 1,6 11,3 20,2 Delinkuentzia 1,4 11,8 12,0 13,5 10,3 Hazkunde ekonomikoa 2,9 19,7 Immigrazioa 6,0 20,2 2007 2008 2009 2010 Pentsioak 14,7 23,8 Terrorismoa 10,3 27,9 Bizitzaren kostua 14,4 48,6 Langabezia 39,5 70,2 0,0 10,0 20,0 30,0 40,0 50,0 60,0 70,0 80,0 Lehen erantzuna Aipatu dituzten guztiak • Arazo-zerrenda bat eman eta bertatik hiru aukeratzeko eskatzen zaienean, immigrazioak gora egiten du % 20,2ra arte eta bere garrantzi erlatiboa areagotu egiten da, iaz baino 6 puntu gehiago. • % 6ak aipatzen du lehenengo aukeratzat, bat-bateko erantzunetan ematen den datuaren bikoitza. • Langabezia hain arazo larritzat hartzeak txikitu egiten du aurreko urteetan etxebizitzari edo arazo ekonomikoei ematen zitzaien garrantzia ere. *Aurten eman dugun gaien zerrenda ez da aurreko urteetakoa. Europako datuekin konparatzeko EUROSTATek eskaintzen duen gaien zerrenda erabiltzea erabaki dugu. 5
  • 5. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Gaia aldatuko dugu. Pertsonalki zein hiru arazok ukitzen zaituzte gehien? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna) Euskadiko arazoa. Bat- 6,0 20,2 batekoa 8,2 6,4 4,2 4,9 Euskadiko arazoa. 2,8 15,4 Iradokizuna 2007 2008 2009 2010 Arazo pertsonala 1,2 8,2 0,0 5,0 10,0 15,0 20,0 25,0 Lehen erantzuna Aipatu diren guztiak • Immigrazioa arazotzat hartzearen zifrak behera egiten dute arazo pertsonala den galdetzen denean, aurreko urtean baino % 1,8 gehiago. • Modu espontaneoan, immigrazioa Euskadiko herritarren % 1,2rentzat baino ez da lehenengo arazoa. • Hiru erantzunetako aipamen guztiak kontuan izanda, Euskadiko herritarren % 8,2k beretzat immigrazioa arazo pertsonala dela dio. • Maila pertsonalean aipamen gehien jasotzen dituzten arazoak langabezia (% 47,3) eta izaera ekonomikoko gorabeherekin lotutakoak (% 39,5) dira. 6
  • 6. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Konparazioa aurreko barometroekin: zeintzuk dira Euskadiko hiru arazorik garrantzitsuenak? (Gehienez hiru erantzun: erantzun espontaneoa) 13,6 6,7 Drogak 7,2 7,8 15,2 10,5 Herritarren segurtasunik eza 14,3 9,9 15,0 7,2 Immigrazioa 12,9 15,4 45,8 42,5 ETA 38,7 20,9 51,0 42,9 Etxebizitza 29,2 21,0 46,8 54,4 Langabezia 82,2 82,4 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 2010 2009 2008 2007 • 2010eko barometroa aurrekoekin alderatzen dugunean, etxebizitza eta ETA arazotzat hartzea gutxitzen da eta langabeziarengatiko ardura areagotzen da. • Immigrazioa arazotzat hartzearen zifrak erlatiboki parekoak dira 2007koekin alderatuta, baina igo egin dira 2008 eta 2009ko datuekiko. • Hala ere, 2008tik igo da immigrazioa arazo pertsonal moduan, % 4,9tik % 8,2ra. 7
  • 7. 2. Elkarbizitza
  • 8. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Zure ustez, EAEn, bertako eta atzerriko biztanleen arteko harremanek hobera egin dute azken urtean, okerrera egin dute, ala berdin daude? %4 % 13 % 26 % 57 Hobera Berdin Okerrera Ed/Ee • Oro har, EAEko biztanleek uste dute atzerritarrekiko harremanetan ez dela aldaketarik izan (% 57). • Hala ere, gehiago dira harremanek okerrera egin dutela adierazi dutenak (% 26), hobera egin dutela diotenak baino (% 13). • 2008tik harremanek berdin jarraitzen dutela uste dutenen kopurua 9,5 puntu jaitsi da (% 66,5 2008an eta % 62,6 2009an) eta okerrera egin dutela adierazi dutenena 10 puntu baino gehiago igo da (% 14,6 2008an eta % 19,3 2009an). 9
  • 9. 3. Kultur-aniztasunaren kudeaketa
  • 10. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Kultura-aniztasunari buruzko zenbait adierazpen esango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Beste talde etnikoetako etorkin atzerritarrek Euskadiko 45,1 45,9 bizitza kulturala aberasten dute Immigranteen erlijio-jarduerek arriskuan jartzen dute 20,9 53,9 gure bizimodua Erabat integratuta egoteko, atzerritarrek beren kulturari 26,4 57,8 eta ohiturei uko egin behar diete 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 Erabat Ados / Ados Kontra / Erabat Kontra Hasiera batean, euskal herritarrek jarrera anbibalentea dute kultur-aniztasunaren inguruan: • Beste talde etnikoetako etorkin atzerritarrek Euskadiko bizitza kulturala aberasten duten galdetzen zaienean ez daude ez alde ez kontra: % 45ak baieztapen horrekin bat egin du eta % 46 horren kontra agertzen da. • % 53,9k uste du etorkinen erlijio-praktikek ez dutela arriskuan jartzen gure bizi-estiloa, hain zuzen, 2007ko datuen parekoa eta 2009an baino 11 puntu gutxiago. • Euskadiko herritarren % 57,8k ez du ondo ikusten atzerritarrek euren kultura eta ohiturak baztertu behar izatea guztiz onartuak izateko; 2009ko datuen parekoa (% 56,4). 11
  • 11. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Euskadin bizikidetza hobetzeko zenbait aukera emango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Bertakoek ahalegindu behar dute etorkinen ohiturak eta 23,4 56,9 usadioak ezagutzen edo horietara egokitzen Etorkinek uko egin behar diete tokiko legeekin ados ez dauden 48,6 25,5 kultura- eta erlijio-alderdiei Ona litzateke bertakoek beren ohitura eta usadio batzuei uko 3,5 88,0 egitea Etorkinek ahalegindu behar dute bertakoen ohiturak hartzen 82,4 6,8 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 Erabat ados / Ados Kontra / Erabat kontra Edozein kasutan, hemengo ohiturak eta tradizioak dira osagai bateragarrietarako jarraitu beharreko eredua, baina zenbait kasutan 2009an baino modu apalagoan. Horrela, Euskadin elkarbizitza hobea lortzeko, • % 57k uste du bertakoak ez direla ahalegindu behar pertsona etorkinen ohitura eta tradizio batzuk ezagutzen eta horietara egokitzen; aurreko urteko portzentaje berdintsua. • % 48,6k dio erabateko onarpenerako beharrezkoa dela bertako legediarekiko gatazkatsuak diren erlijioaren edo kulturaren alderdiei uko egitea, 2009an baino ia 17 puntu gutxiago. • Aurreko urteetan bezala, % 88en iritziz, bertakoek ez diete uko egin behar euren ohitura eta tradizioei. • % 82,4k uste du pertsona etorkinak bertakoen ohiturak eta tradizioak berenganatzen saiatu behar direla. 12
  • 12. 4. Eragin sozialak
  • 13. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Esan iezadazu horietako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Europako populazioaren zahartzeak eragindako 44,4 26,0 20,8 arazoak konpon ditzakete Europara datozen etorkinek Pertsona etorkinek onura handiegia lortzen dute 68,8 12,3 14,8 gizarte-babesaren sistematik Etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute gero jasotzen 42,6 22,8 18,0 dutena baino Atzerriko etorkinen presentziak segurtasun falta eta 55,7 20,5 22,6 delinkuentzia eragiten ditu Oro har, immigranteen etorrerak herritarren 61,4 15,7 20,5 segurtasunari kalte egiten dio 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 Erabat ados / Ados Ez ados ez kontra Kontra / Erabat kontra Euskal gizarteak jarrera anbibalentea dauka atzerriko immigrazioaren inguruko zenbait estereotipo faltsu eta aurreiritzi negatiboren aurrean. Hala ere, Europako populazioaren zahartzeak eragindako arazoak konpondu ditzakela dio (% 44,4). Era berean: • 2009an bezala, % 68,8k uste du gizarte-babeseko sistema gehiegi aprobetxatzen dutela. Portzentaje hau 2008an baino ia bost puntu eta 2007an baino zortzi puntu handiagoa da. • Era berean, % 42,6k ez du uste jasotzen dutena baino gehiago ordaintzen dutenik. % 18k uste du kontrakoa. • % 55,7k dio pertsona atzerritarren presentziak segurtasun eza eta delinkuentzia eragiten dituela, eta horrela, hiritarren segurtasunari kalte egiten diola uste dutenen kopurua % 61,4koa da, 2009an baino 10 puntu gehiago. 14
  • 14. 5. Zerbitzu eta eskubideak
  • 15. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Orain bertakoen zenbait eskubide aipatuko ditugu. Zure ustez, Euskadin bizi diren etorkinek ere baldintza beretan izan behar lituzkete eskubide horiek? Osasun-zerbitzuak 70,1 28,2 1,0 0,7 Hezkuntza 63,4 34,5 1,1 1,0 Zerbitzu-juridikoak 38,1 51,8 6,2 4,0 Gizarte-laguntzak 21,9 61,9 11,1 5,1 Senideak ekartzea 16,7 58,6 19,3 5,3 Bozkatzea 15,5 63,8 14,7 6,0 Babes ofizialeko etxebizitzak 14,4 59,5 20,7 5,5 %0 %20 %40 %60 %80 %100 Denek Legearen araberako egoera dutenek Inork ez ED/EE Eskubideak aipatu eta gero, euskal herritarrek uste dute: • 2009an baino gehiago, atzerriko herritar guztiek osasun-arretarako (+%3,5) eta euren seme-alaben heziketarako eskubidea (+%3,7) izatearen aldekoak dira. • Zerbitzu-juridikoak izateko eskubidearen alde daudenen iritzia 7 puntutan igo da 2009tik. Aldiz, jaitsi egin diren zerbitzu eta eskubideak hauek dira: gizarte-laguntzak (-%7), berriz elkartzea (-%1,9), bozkatzea (-%2,1) eta babes ofizialeko etxebizitzak (-%3,2). 16
  • 16. 6. Immigrazio politika
  • 17. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Zure ustez, zer politika-mota litzateke egokiean atzerritar langileen kasurako? 2007 9,0 84,0 4,0 3,0 Inolako lege-trabarik gabe sartzen uztea 2008 7,9 81,0 3,1 8,0 Lan-kontratua dutenei bakarrik sartzen uztea 2009 10,4 83,2 3,9 2,5 Etorkin atzerritarrak sartzea erabat debekatzea 2010 8,6 82,6 6,2 2,6 ED/EE 0 20 40 60 80 100 • Euskadiko herritarren % 8,6, aurreko urteetan baino apur bat gehiago, ados dago etorkinak sartzeari legezko inolako trabarik ez jartzearekin, eta % 6,2 baliabide guztien bidez eragoztearen aldekoa da. • % 82,6 lan-kontratua izanez gero sartzen uztearen aldekoa da. • Edonola ere, beste inkesta eta ikerketa askotan ikusi denaren haritik, gizartearen zati handi batek lan-kontratua berme nahikotzat hartzen oraindik, ziurtasuna ematen duelako eta susmoak saihesten dituelako. 18
  • 18. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Esan iezadazu horietako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra %0 %10 %20 %30 %40 %50 %60 %70 %80 %90 %100 Lanera etorri diren atzerritarrak aldi batean 19,2 22,9 54,7 3,3 lanik gabe geratzen badira, kanpora bidali behar dira Hona etorritako atzerritar batek delituren bat egiten 47,1 21,8 28,1 3 badu, kanpora bidali behar da Ados Ez ados, ez kontra Kontra Ed/Ee • Euskal gizartea tinko ageri da krisialdi ekonomikoaren aurrean: gehienei ez zaie iruditzen lanik gabe geratu diren langile etorkinak hemendik bidali behar direnik (2009ko datuen antzera). • Lege-hausteei dagokienez, ordea, euskal gizartea zorrotzagoa da: gehienek uste dute delituren bat egiten duten etorkinak kanpora bidali behar direla (2009an baino jarrera toleranteagoa nabari da, orduan % 60,5 kanporatzearen alde zegoen). 19
  • 19. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Zure iritziz, zer egin beharko luke Gobernuak etorkin "irregularrekin"? %7 % 14 %7 Etorkin guztien egoera erregularizatu % 11 Lanean dihardutenen egoera soilik erregularizatu Jaioterrira itzul daitezen lagundu Paperik gabeko guztiak kanpora bidali Ed/Ee % 61 • Oro har, euskal gizarteak lan-egoera eta langile atzerritarren onarpena uztartzen ditu, eta lanean diharduten pertsonen egoera erregularizatzearen aldekoa da; lanean ari direnei hemen bizitzeko baimena ematearen aldekoa, alegia. • Lotura hori gero eta handiagoa da: 2008an % 45,8k bakarrik lotzen zuen erregularizazioa lanarekin; 2009an % 56k eta aurten 5 puntu igo da kopuru hori (% 61). 20
  • 20. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Ondorio nagusiak: 1. Datuek adierazten digute EAEko biztanleek jarrera anbibalentea dutela atzerriko immigrazioarekiko: zenbait alderditan oso jokabide irekiak ageri dituzte, eta beste batzuetan, aldiz, jarrera itxiagoak nabarmendu dira. 2. Edonola ere, azken urtean herritarren jarrera gogortu egin dela ematen du, kritikoagoa dela eta atzerritarrekin apur bat estuagoa. 3. Kulturarteko elkarbizitza-eredurik ez da ageri. EAEko biztanleek asimilazio-eredu baten aldeko joera dute -2007, 2008 eta 2009ko barometroetan baino gehiago-, atzerriko etorkinei eskatzen baitiete ahalegin handiena egiteko, integrazioa errazteko bidean. 4. Immigrazio-politikak eta lan-egoera uztartzeko jarrerari eusten dio euskal gizarteak. Beste ikerketa batzuek joera hori adierazi dute, eta oraingoan bildutako datuak ere ildo beretik doaz. Euskal gizartearen % 82,6 lan- kontratua duten atzerriko pertsonei sartzen uztearen alde dago. 5. Aurreko urteetan bezala, euskal gizarteak atzerriko immigrazioaren aurrean zenbait estereotipo faltsu eta aurreiritzi negatibo mantentzen ditu. Hauek neurri batean autonomoak direla ematen du benetako gertaeren aldean, eta bereziki kezkagarria da immigrazioa eta hiritarren segurtasun eza lotzen dituen aurreiritzia. 6. Atzerritarren etorrerak sortzen dituen kezka eta errezelo gehienak euskal gizartearen ongizatemailari eusteko gaitasunari buruzkoak dira. 21
  • 21. Ikuspegi Barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak. 2010eko ekaina Beste datu interesgarri batzuk: 1. Euskadiko herritarrek ez dute ikusten immigrazioa arazo gisa, ez Euskadiko arazo moduan ezta gutxiago ere arazo pertsonal legez. Hala ere, arazotzat hartzen dutenen kopurua igo da, batez ere, erantzuna iradokitzen den kasuetan. 2. Euskadiko herritarrak osasun-arreta eta hezkuntza-eskubideak atzerriko pertsona orori aitortzearen aldekoak dira (2009an baino gehiago), zerbitzu-juridikoak jasotzeko eskubideari dagokionez ere 2009an baino irekiagoa agertzen dira. Beste zerbitzu eta eskubide jakin batzuk, ordea, erregularizatutako herritarrei mugatzen diete. 3. Euskal herritarrek, aurreko urteetan bezala baina intentsitate gutxiagoz, ez dute ez euskal nortasuna ezta euskara ere mehatxatuta sentitzen atzerriko pertsona etorkinak etortzearren. 4. Euskadiko herritarren erdiek baino gehiagok (% 57 inguru) uste du, aurreko urteetan bezala, etorkin gehiegi edo nahiko daudela, baita benetako portzentajea jakin eta gero ere (% 6,4). 5. Euskal herritarrek aurreko urteetan baino onberatasun gutxiagoz epaitzen dute immigrazioaren eragingarritasun ekonomikoa, eta ondorio negatiboen ehunekoa areagotu egin da. 22