A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Like this? Share it with your network

Share
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
380
On Slideshare
380
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. EKONOMIAREN GARAPEN DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ETA LEHIAKORTASUN SAILA ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD EKONOMIA GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNAREN SAILBURUA, ARANTZA TAPIAREN AGERRALDIA LEGEBILTZARREKO BATZORDEAN Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 8anEgunon,Hasi aurretik, esan nahi dizuet niretzat ohore handia dela, benetan, EuskoJaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Batzorde honenaurrean agertzea. Asko eskertzen dizuet hemen egotea eta niri arreta ematea;nik neuk ere harreman hurbila, solasa eta elkarlana eskaini nahi dizkizuet. Gurearteko harremanaren bidez, jakina, politikaren jokoan bakoitzak dauzkan lekuaeta eginbeharrak errespetatuz, Euskadiko jendearen mesederako izango direnoinarrizko akordioak lortu nahi nituzke.Horrexegatik, esan beharrik ere ez dago: ni neu, sailburua, eta nire lan-taldeosoa, zuen esanetara gauzkazue behar gaituzuenerako. Gobernuaren egituraberriak Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna izenean bildu dituekonomiako hiru sektore produktiboak: industria eta energia, merkataritza etaturismoa, nekazaritza eta arrantza.Kontu horiek guztiak multzo bakar batean jarrita, administrazioa murrizteko etakargu publikoak gutxitzeko gobernuak hartutako erabakia betetzeaz gain,elkarrekiko laguntza eta lankidetza bultzatu nahi ditugu, eta gure produkzio-sareko sektore guztiek norabide berean egin dezatela lan. Industria,merkataritza, turismoa, nekazaritza eta arrantza, denak elkarrekin lanean sailberdinean, eta elkarrekin lotuta; gure jardun bateratua ez dadin izan batzueneta besteen lan-arloa biltze hutsa, baizik sinergiak sortzeko abagunea.
  • 2. Utzidazue, arren, gaurkoan nirekin dauzkadan lau sailburuordeak aurkezten.Estibaliz Hernaez, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasunekoa; JuanIgnacio García de Motiloa, Industriakoa; ; Itziar Epalza, Merkataritza etaTurismokoa, eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapenekoa.Ez gara oraintxe hasi. Euskadi hobeto ari zaio aurre egiten krisiari Espainiabaino, gu baino lehenagoko eusko jaurlaritzek erabilitako estrategiei esker,nagusiki.80ko hamarkadan, euskal ekonomia modernizatzearen alde egindako apustuakaukera eman zigun ekonomia abarkatuz, sektoreko krisien aurrean hain ahul ezizateko, eta, aldi berean, gure enpresak teknifikatzeko eta nabarmentzeko,langile kualifikatuak erakartzeko eta nazioartekotze-prozesu geldiezina martxanjartzeko.Horretan ibili ziren arduradun politikoek eta orduko industria-politikek ondomerezia dute gure esker ona.Garai hartan bezala, lana erruz daukagu egiteko orain; eta, halere, lanerakogrinak ez digu eragozten egoeraren larria ikustea. Irrikaz ekin diogu erronkari,baina itsutu gabe; etorriko zaigun borroka latzaren jakitun gara. Batez ere,langabeziaren kontra jardun beharko dugulako, eta krisiak euskal herritarronartean zartatu duen arraila ixten.Horretara jarri behar ditugu indarrak eta ahaleginak. Lana eta aberastasunasortuz besterik ez baitago gaurkoa konpontzerik. Edo beste era batera esanda:ekonomia berpiztuz. Ez dira herri-administrazioak lana sortzen dutenak.Enpresei dagokie zeregin hori. Gure ardura enpresentzat giro egokia sortzeada, hazkundea eta enplegua errazago etor daitezen.Eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazioek eta eragile ekonomiko etasozialek elkarrizketaren eta adostasunerako jarreraren alde egitea. Batzueneta besteen ahaleginak batu behar ditugu, sinergiak eratu eta eraginkorragoakizan. 2
  • 3. Horiek esanda, nire agerraldiaren mamiari helduko diot orain, hiru zatitanbanatuta:Lehenik eta behin, gure estrategia zein testuinguru ekonomikotan aplikatubeharko dugun azalduko dizuet, zein joko-zelai egokitu zaigun gure politikakabian jartzeko.Horren ondoren, gure sailaren jardun-asmoaren nondik norako orokorrakazalduko dizkizuet.Eta, amaitzeko, laburxeago, sailaren lan-ildo zehatzagoak, sailburuordetzaka. 1. Sailaren estrategiaren testuinguru ekonomikoaMunduko ekonomiaren aldaketa bat-bateko honek kolokan utzi ditu duela gutxiarte balekoak zitzaizkigun hazkunde-, berrikuntza- eta kudeaketa-paradigmak .Globaliazioa errealitatea da, bai lehia eta bai hedatzeko aukerak mundu-mailakoak dira orain; alegia, munduko beste iturburu batzuetara zabaltzen diraorain. Industria-merkatuetako eskariaren sofistikazioa eta azken merkatuetakokontsumitzaileen polarizazioa direla-eta, enpresak behartuta daude negozio-eredu berriak sortzera, lehiatzen jarraitzeko aukerarik izango badute.Aukerak zabaltzeko asmoz, jarduera berriak sortu dira, planteamendu sektoriallineal eta elkarrekiko loturarik gabekoak alde batera utzita. Teknologia etabateratasun teknologikoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira enpresa-jardueretan, eta besteengandik nabarmentzeko bereizgarri bihurtzen ari dira.Negozioa egiteko erak berraztertzeko eta berriak sortzeko premia eragindigu horrek, are gehiago: politika publikoan jarduteko era berritu beharra. 3
  • 4. Logika ekonomiko berrira egokitu behar hau, alabaina, krisi ekonomiko bihurtuden finantza-krisiaren testuinguruan tokatu zaigu. 4 urtez apurka gero etagehiago ahuldu ondoren, Euskadi berriro ere atzeraldian sartu zen 2012.urtean; BPG % 1,2 murriztu zen, eta oraingoz testuinguru ekonomiko latzaizango du aurrean, 2013an BPGk oraindik ere atzera egiteko aurreikuspenabaitago (beste % 1,1). Gaur-gaurkoz, krisian gaude, lana eta esfortzua egiteabesterik ez dugu, eta halaxe izango da hurrengo urteetan ere. Hona hemenegungo egoeraren adierazgarri batzuk:o Ekonomia globala eta, batez ere, europarra moteltzen ari direnez, esportazioak ere indarra galdu du, eta esportazioa zen, hain justu, gure ekonomiaren habea azkeneko urteetan.o Zor subiranoak eta kredituak ekonomia errealean eragin dituzten arazo finantzarioek hor diraute oraindik, gure enpresak eta familiak itotzen.o Kontsumorik ez dago eta inbertsioek behera egin dute, ezertan ziurtasunik ez dagoelako, ezkortasuna nagusitu delako eta behar besteko finantzaziorik ez delako.o Ekintza publikorako marjina txikia dago. Egonkortasun eta Hazkunderako Itunak eta Europako Itun Fiskalak taxutu dute arau-multzo hori, aurrekontu- egonkortasunerako arau-multzo berriaren eraginez.o Enpresa-sarea eta enplegua galdu dira, orain arte aipatutakoen ondorioz eta gure ekonomiaren lehiakortasuna, itxuraz, gero eta txikiagoa delako, are txikiagoa globalizazioa zenbat eta handiagoa izan.Egoera larria izanagatik ere, zorionez Euskadin berme bi ditugu gure buruasendotzeko, batetik, autogobernua ondo baliatzen asmatu dugula eta,bestetik, eredu sozio-ekonomiko gure-gurea sortu dugula, lehen ere krisilatzak gainditzen lagundu diguna eta oinarrirako habe sendoa ematen diguna,krisia nolabait laburtu eta arintzeko, eta herrialde lehiakorra, elkartua etabizimodu onekoa eraikitzeko. 4
  • 5. Denbora luzean egindako ahaleginari esker, gaur egun ekonomia emankorragara, dibertsifikatua, mundura zabaldua, langile kualifikatu askokoa, eta apustugogorra egina daukagu berrikuntzaren eta teknologiaren alde.Hona hemen gure ekonomiaren abiapuntuaren bereizgarri nagusiak:o Industria da euskal ekonomiaren motorra. Gure industriek, Barne Produktu Gordinaren % 25a sortu ez ezik, enplegu guztiaren % 22a ematen dute, nagusiki, manufakturazko enpresen eskutik (BPGren %19). Esportazioaren hein handienaren oinarri dira, eta gure herriko zerbitzu aurreratuen eta hirugarren sektoreko jardueren iturburu. Horrexek ematen digu aukera erabat ezkor jarri gabe begiratzeko etorkizunari, industria delako enplegua eta aberastasuna sortzeko motor eragilea, nola zuzenean hala zeharrean. 80ko hamarkadatik aurrera modernizatzen hasi izanari esker, euskal industria gero eta sakonago errotu da, eraginkortasuna, kalitatea, teknifikazioa eta nazioartekotzea landuz, eta lehiakortasun handiko klusterrak osatu ditugu, hainbat arlotan: metalak eta manufaktura, automozioa, makineria astuna, energia edo aire-espazioko ontzigintza. Halere, 2008an hasitako krisi honek agerian utzi du baditugula zenbait gaitz, industria-ehuna oraindik ere gehiago landu behar dugula adierazten dutenak. Besteak beste, gure enpresak ez direlako behar bezain handi beren sektorean gogor borrokatzeko, ez dutelako beren lana kanpoko merkatuetan ondo zabaltzerik lortu, eta ez dutelako asmatu berrikuntza eta teknologia beren mesedetan erabiltzen produktuei balio gehiago emateko. Gaitz horiek gutxi ez, eta, gainera, industriaren sektore guztia gure enpresen bideragarritasuna kinka larrian daukan kreditu-falta beraren mendean dago. 5
  • 6. o Gure enpresa-sarearen barruan, Euskadik baditu mundu mailan lehiatzen diren enpresa traktore batzuk. Gure ekonomian berebiziko garrantzia dute enpresa horiek, balio erantsia sortzen, eragindako enplegua eta jakintza sortzen eta abar. Baina, nahiz etengabe handitzen ari diren eta nazioarteko merkatuetan sartuta dauden, gure enpresa traktore horiek ere ezin izan diote izkina egin mundu mailako ekonomiako lehia gero eta handiagoari eta aldaketa bizkorrei, eta besteetatik bereiziko dituzten lehiakortasun-estrategiak behar dituzte, adibidez, bakoitzaren zein herrialde osoko balio-kateak ematen dituen gaitasunak burua erabiliz baliatuz.o Garapen ekonomikoaren nahiz industria lehiakorragoaren bila, Euskadi gogor ari da jakintzaren eta berrikuntzaren alde. Ahalegin horren emaitzak barne-produktu gordinaren % 2 inbertitu izanean ikusten dira, bai eta, 2011. urtean, Euskadin I+G+b arloan 11.000 ikerlari jardun izanean ere; hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema konplexu eta ondo eratuari esker, betiere, enpresen lehiakortasuna areagotzeko jakintza- estrategiaren barruan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema ondo errotzeko behar zen denbora pasatzen utzi eta gero, eta jakinda jakintza sortzea eta egokitzea etenik gabe egin beharreko kontua dela, gaur egungo erronka zera dugu, jakintza zabaltzeko ahalmena handitzea, irabazi ekonomiko eta soziala ateratzeko.o Krisia hasi zenetik hona, eta bereziki gogor azkeneko bi urteotan, euskal salerosleak eskariaren gainbeherari eta sektoreko lehiari aurre egin beharrean dabiltza; hori nahiko lan ez, eta gainera kreditua bildu ezinik dabiltzanez, dendak ixteko kinka larrian daude asko eta asko. 6
  • 7. Euskadin, merkataritzak BPGren %11,33 ematen du: 45.000 denda inguru dira guztira eta bakoitzean, bataz beste, 3 lagun dabiltza lanean. Dendek, aberastasuna sortzeaz gain, izugarri laguntzen dute herri eta hiriak antolatzen, gizartea diseinatzen. Krisia gainditzeaz gain, sektoreak bestelako egiturazko aldaketa batzuei ere egin beharko die aurre, adibidez, aldatu egin direlako kontsumitzaileek ordutegiarekin, kalitatearekin, prezio egokiekin, zerbitzuekin, kontratazio-sistemekin eta beste kontu batzuekin zituzten ohiturak, eta apurka-apurka hirietan firma gutxi batzuetan ari delako kontzentratzen salerosketa.o Gure ekonomiaren alderdi positiboena nabarmentzearren, esan behar dugu turismoa asko sendotu dela azken urteen, eta oso sektore dinamikoa dela. Turismoko gastu totala igo eta igo ari da 2000. urtetik: BPGaren % 5,6 izan zen 2010ean; nahiz bilakaera ez den orokorra, lurralde bakoitzean bere erara garatu delako. Turismoa etenik gabe hazten ari da, ikono bultzatzaile batzuei esker, eta erreferentziazko bisita-leku bilakatu da. Halere, turismoari ere arazoak ari zaizkio agertzen, eskaintza oso barreiatua delako, gehiegi atomizatua, sektore publikoa garatzeko lana bikoiztuta dagoelako eta bertako bereizgarririk ez duelako eskaintzen. Horiek horrela, argi ikusten dugu Euskadik bisitarientzat dauzkan bereizgarriak (berrikuntza, tradizioa, kultura eta abar) nabarmentzeko moduko ekintza turistikoa eskaini behar dela; hots, orain arte arlo horren euskarri ziren oinarriak aztertu behar dira, ea zer dagoen aldatzeko eta zer sendotzeko.o Baserri-inguruak, lurretan, gure lurraldearen % 87 badira ere, baserritarrak biztanleriaren % 9 besterik ez dira. Eta, halere, gure altxorra dira, ekonomiari eta enpleguari ematen diotenagatik ez ezik, gure herriaren izanarekin batzen gaituztelako eta gure lurren orekari eusten diotelako. 7
  • 8. o Euskal ekonomian egundoko pisua ez badu ere (2010. urtean, BPGren %0,4), 16.416 ustiategi jarduten dira nekazaritzan, guztira, 16.500 langile, horretan bakarrik. Merkaturatze-kooperatibetan oinarritutako jarduera da nekazaritza, eta produktuen kalitatea du lehiarako tresna zorrotzena; alabaina, nekazaritzako elikagaien katean gero eta negoziatzeko gaitasun gutxiago daukate baserritarrek. Are eta gutxiago, zahartu ahala zeinek ordezkatu ez dutelako. o Arrantza ere ez da oso oparoa barne-produktu gordinari egiten dion ekarpenaren aldetik (2011. urtean, % 0,2 besterik ez), baina leku batzuetan oso indar handia du: itsasertzean, BPGaren % 7 eta enpleguaren % 20. Gainera, azkeneko urteetan, asko eta sakon ari da berregituratzen eta modernizatzen. o Elikaduraren industria BPGaren % 1,6 izan zen 2011n. Baserritar eta arrantzaleen ekoizpenaren % 90 eraldatzen du, eta, nagusiki, enpresa txikiek eta ertainek osatzen dute. Multzo honen barruan, denetan dinamikoenak eta produktiboenak, edarien azpisektoreko enpresak. Hazten ari da sektore hau azkeneko 10 urteetan, bai enpleguetan bai balio erantsian.Egungo testuinguru sozial eta ekonomikoa abagune ezin hobea daEuskadirentzat aurrerapauso itzela egiteko lehiakortasunean eta ekonomianahiz gizartea garatzen. Pausoa luzatzeko, baina, gaur egungo egoerarenlatzaz jabetu behar dugu, eta politikak eta erakundeak aldatu, berriztatueta bereizi. Lehen ere eginda gaude, badakigu egiten, eta egingo duguberriro ere. 8
  • 9. 2. Sailaren jarduera-planaren nondik norako orokorrak.Azken hamarkada hauetan Euskadik aurrera egin baldin badu, izan da denonahaleginari esker eta, lehiatzeko orduan, neurri handi batean, geure ereduaizan dugulako. Hona hemen eredu horri eusten dioten elementuetako batzuk: • Industria produktiboaren lehiakortasunaren alde egitea, tinko; • proiektuak sortzearren eta balio bereziko proposamenak sortzearren, jarduerak klusterretan biltzea; • estrategia eta proiektu traktoreak sortzearren, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza eta erakunde arteko lankidetza; edo • autogobernu-gaitasuna hauspo-indar modura erabiltzea, lehiakorragoak izateko tresna berriak inguratzeko.Uste dugu eredu hori, funtsean, orain ere baliokoa dela, baina egokitu eginbehar dela, Euskadi gaur egun beste lehia-leku batean dagoelako, eta hasiakgarelako ikusten etorkizunean munduan zer-nolako joko-lekuak izango ditugun,egokitu egin behar, haietara ere.“Eredu berri" hori eraikitzeko, egin behar dena da honaino ekarri gaituenorain arteko lehia-eredua indartu eta hobetu. Hori dela-eta, sail honen etajaurlaritza honen asmoa da, gure autogobernuak ematen dizkigunahalmenei helduta, jarduteko orduan inposatzen zaizkigun mugei aurreegitea eta Euskadi, atzera, ekonomia-hazkundera eramatea eta , gureherriaren lehiakortasunaren eta garapen sostengarriaren norabidean,beste etapa batera salto egitea lortzea. 9
  • 10. Zehatzago esanda, eredu berria honako printzipio hauen gainean eraiki nahidugu:1. Epe laburrerako eta ertainerako ekintzak eta emaitzak: Gure sailak helburu bikoitza izango du: alde batetik, berehalakoan, krisiak euskal enpresetan eragiten dituen ondorioak indargabetzea edo zuzentzea; eta, beste alde batetik, gure ehun ekonomikoaren lehiakortasunaren aurrerabidea sendotzea, horixe baita, batez ere hori, gure ongizatea etenik gabe eta sostengarritasunez hobetzeko modua.2. Industria produktiboaren aldeko apustua. Zalantzarik gabe, gure sailak industria produktiboaren alde egiten du, hura baita gure zutarria. Zergatik? Daukan pisua daukalako eta, ikusia denez, herresta–ahalmen handia duelako; aberastasuna eta enplegua sortzeko motorrik indartsuena delako; eta nazioarteratzearen eta I+G+Bren palanka nagusia delako. Horregatik, eboluzioan aurrera egiten lagundu nahi diogu, beste fabrikazio-modu bat lortu arte, aurreratuagoa, eraginkorra, sostengarria, teknologia eta material berriak inguratzeko gai baina gai, era berean, diseinua berritzeko, produktuak hobeto merkaturatzeko, zerbitzu eta konponbide hobeak emateko eta negozio-eredu eta kudeaketa-sistema berriak aurkitzeko.3. Guretzat, ekonomia zehar-bide bat da: Sail honen menpe dauden arlo guztiak dira ekonomia-gai, denak dira aberastasuna eta ongizatea sortzeko gai. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila sortu baldin badugu, izan da (egiturak mehetzeko premiari erantzuteaz gainera) seguru gaudelako Jaurlaritzaren/Sailaren esku dauden ekonomia-jarduera guztiak zeharka landu behar direla, buruan, beti, lehiakortasuna hobetu beharra edukita. Enpresa-ikuspuntua izan behar dugu, aberastasuna eta enplegua sortu beharra, eta ez, soilik, industria (eta hari loturiko zerbitzuak) lantzeko orduan, baita turismoa, merkataritza, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien industria jorratzeko orduan ere, ahaztu gabe -jakina ezetz- beste arlo batzuetan ere ikaragarri ondorio positiboak eragiten dituztela, hala nola, lurraldea garatzeko, nortasuna indartzeko eta abar. 10
  • 11. 4. Ahaleginak fokalizatzea: Egoera ekonomikoak eta herrialde modura daukagun tamainak berak ere baliabideak mugatu egiten dizkigu, eta, horregatik, zalantzarik gabe, politikak eta jardunak fokalizatu egin behar ditugu, hain justu, emaitzak lortzeko indar handiagoa edukiko dugun lekuetan. Horrek esan nahi du proiektu berritzaileak eta bultzatzaileak behar ditugula, enplegua eta eskaintza bereizgarriak sortzeko modukoak, baina esan nahi du orobat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea espezializatu egin behar dugula eta nazioarteko gobernu-ekintzak bereziki lurralde jakin batzuetan indartu.5. Politikak zatika antolatzea: Politikak diseinatzeko orduan, enpresak banan- banan edo ezaugarri bereko enpresa-taldeak hartuko ditugu gogoan, kontuan hartuta zein garapen- eta heldutasun-estadiotan dauden, zein tamaina duten eta zein arlo edo azpiarlotan diharduten, hartara, ad-hoc konponbideak diseinatu ahal izateko. Ekonomia sustatzeko sistemako beste eragile batzuekin lankidetzan, sailak zatikatze-lan horretan aurrera egiteko asmoa du, bai politikak diseinatzeko orduan eta baita ekintzaileei eta enpresei laguntasuna emateko orduan ere (ETEei eta handiei).6. Pertsonak erdigunean: Ez daukagu inolako zalantzarik pertsonak direla enpresek duten aktiborik funtsezkoena. Enpresek, lehiakortasuna hobetzearren, langileek gehiago parte hartzeko prozesurik abiarazten badute, sailak lagundu egingo die. Helburua izango da pertsonei hazten laguntzea, lanbidean eta pertsona modura garatzeko tarteak edo moduak sortzea. Epe luzerako horrelako proiektuak sortzen laguntzeko asmoa daukagu.7. Lurralde arteko oreka: Euskadi lurralde orekatua da, eta, hain zuzen ere, horixe du indargunerik handienetako bat. Jaurlaritza honen ustez, lehentasunetako beste bat da gure lurralde, eskualde eta udalerrietako kale, baserri eta itsas bazterrak garatzea. Gure ustez, merkataritza, nekazaritzako elikagaien arloa eta arrantza funtsezko baloreak dira Euskadirako eta euskaldunontzat, eta ez, soilik, ekonomiarako eta enplegurako dakarten 11
  • 12. guztiarengatik, baita gure nortasunarekin duten loturarengatik eta lurraldeari eusteagatik ere. Horretarako, garbi dago zer egin behar den: lurralde, eskualde edo herri bakoitzera egokitutako ekoizpen-ereduak indartu behar ditugu;, eredu horiek bata bestearen bide-lagun izan behar dute; hurrengo belaunaldiek ere lan horietan jarraitzea lortu behar dugu; eta pertsonak izan behar du denetan gauzarik garrantzitsuena, politika, ekonomia edo gizarte- arloko beste ezeren aurretik.8. Eragile arteko lankidetza: Erakunde arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua behar ditugu, jarritako helburuak lortuko baditugu. Horretarako, orain arteko formuletako batzuk atzera berriro asmatu beharko ditugu, agortzen hasiak ez ote dauden itxura baitute. Lankidetza-bide horietan aitzindari-lana egin nahi dugu, ea lortzen dugun helburuak bizkorrago jotzea eta baliabideak zuzenago erabiltzea.Horiexek printzipioak, eta, jarraian, azal ditzagun lanean erabiliko ditugunpalanka sendoenak, lehiakortasun-eredu berri hori legegintzaldi honetangauzatzen hasteko:1. Finantzazioa indartzea: Kreditua emateko gaur egun dauden mugak direla- eta, garaiotan, enpresen finantzaketari arreta berezia eskaini behar zaio, bai haien errekuperazioa erraztearren -plan bideragarrietan oinarrituta-, bai eta hobeto lehiatu ahal izan daitezen, balio erantsi handiagoa lortuz, merkatuetan aurrera eginez eta enpresa-proiektu berriak abiaraziz. Hortaz, derrigorra da eskura ditugun finantzaketa-bideak zabaltzea eta hobetzea. Berehala egin beharrekoa da. Hori dela eta, gutxi barru, ETEen zirkulatzaile-premiak finantzatzeko funtsa jarriko dugu martxan. Baina, haren osagarri, beste hainbat tresna ere plazaratuko dugu, batzuetan, orain artekoak egokituz (arrisku-kapitala, partaidetza-kredituak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak eta abar), eta tresna berriak sortuz. 12
  • 13. 2. Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren berrantolaketa: Gure ekonomia garatzeko giltzarrietako bat I+G+Bren aldeko apustua izan da, eta apustu hori indartu egin behar da, gure enpresa-ehunak eta gizarte osoak aurrera egitea nahi baldin badugu. Borondatea argia eta sendoa da, baina, borondate horrek, bidea argitzeko irizpide batzuk ere behar ditu, alegia, bikaintasuna; esparru bereizi batzuen inguruan ikerketa-masak finkatzea; eta, batez ere, sail honen ikuspuntutik, emaitzen transferentzia eta aplikazioa hobetzea. Badugu nahikoa ezaguera metaturik, eredua ondo sendotuta dago; eginkizun horietan oso aurreratuta gaude; eta, orain, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema berriro errebisatu eta antolatu behar da, helburu horiek gogoan hartuta.3. Dibertsifikazioa, gure ahalmenetan oinarriturik: Ondo dago betiko gure industria-arloen lehiakortasuna hobetzen saiatzea, berrikuntzarako eta nazioarterako bidea zabaltzea, baina, ahalegin horrekin batera, derrigorra da egitura dibertsifikatzeko ahalegina egitea, hazteko leku asko duten arlo edo esparru berrietara abiatzea (ekonomia berdea, energia, "hiri adimentsuak" edo bizitzaren inguruko esparrua) edo Espezializazio Adimenduen Estrategia. Dibertsifikazio-prozesu horrek gure ekoizpen-ehunaren eta eragile zientifiko-teknologikoen ahalmenetan oinarritu behar du, eta, lagungarri modura, besteak beste, teknologia konbergenteak erabili behar ditu (bio, nano-mikro, IKTak).4. Jarduera-kate osoak bultzatzea: Gure sailak, esandako horren haritik, ekonomia-arloko jarduera-kate osoak indartzeko ahalegina egingo du (ikerketa-lanetik merkaturaino), hori bai, kate-begien edo kateen arteko harremanak ahaztu gabe. Esate baterako, berrikuntza lortu nahi badugu eta nazioartera iritsi nahi badugu, enpresa traktoreek enpresa txiki eta ertainen sarea herrestan eramateko duten gaitasuna indartuz; nekazaritzan eta arrantzan, ekoizleen, eraldatzaileen eta merkaturatzaileen arteko harremana erraztuz; edo elikagai-industria horren eta turismo-arloaren eta energia-arloaren arteko 13
  • 14. loturak biziberrituz). Azken batean, gure herrialdearen jarduera ekonomikoa josten duten balio-kateen multzo askaezin hori klusterizatzeko beste ekinaldi batera abiatu nahi dugu, atzera klusterraren jatorrizko filosofiari helduz, gure lehiakortasuna garatzeko eragile biziak eta bizkorrak izan daitezen.5. Nazioarteratzea: Sailak lurrera ondo lotuta utzi nahi duen lehiakortasun horretan, hauxe da indargarri modura erabili beharreko funtsezko bektoreetako bat. Enpresa askok dute, lehenagotik, beren estrategietara eta praxira bilduta, baina, kasuan kasu, ikusiko dugu alde handiak daudela nazioarteratzearen mailan eta norainokoan. Gainera, krisia dela-eta, are eta premiazkoagoa da, are eta larriagoa, merkatuak eta arriskuak dibertsifikatzea eta kanpoko merkatuetako aukerak alferrik galtzen ez uztea, hartara, balio-katearen barruko jarduera guztiak indartzeko. Aipa ditzagun, jarraian, nazioartera zabaltzeko politika berria diseinatzeko orduan kontuan hartuko ditugun beste oinarri batzuk: segmentazioa; enpresen premiei hobeto erantzutearren, sistemako beste eragile batzuekiko lankidetza-tresnak aurkitzen saiatzea; eta, gobernu-lana egiteko orduan, batez ere herrialde eta eskualde batzuk hartzea begitan, euskal enpresetarako balio handienekoak, hain justu. Nazioartera zabaltze hau ez da, soilik, enpresek egin beharreko zerbait, herrialde osoak baizik. Kultura-aldaketa bat dakar, eta ez nolanahikoa. Horretarako, herrialde-ikur bat sortzeko estrategia oso bat behar dugu, nazioartean ibiltzeko aterpe moduko bat, Euskadi ikus errazagoa egingo duena, eta kokaleku bat emango diona. Aterpe horrek, gainera, hazten ari diren arloetan oinarritu behar du, hala nola, turismoan edo gastronomian, baina ez ditugu ulertu behar tokian tokiko ekonomia eta enplegua dinamizatzeko faktore modura soilik, aitzitik, ekonomia-eredua nazioartera zabaltzeko eta sostengarritasunean garatzeko tresna gisa.6. Enpresaren eta jende ekinaren zeregina indartzea: Lanari ekiteko jarrera eta lana bera atzera biziberritu egin nahi baldin baditugu, derrigorra da gizarteak enpresa eta enpresa-buruak balioestea, funtsezkoak baitira aberastasuna eta ongizatea sortzeko. Ekonomia osasuntsu garatuko bada, 14
  • 15. enpresa berriak sortu behar; eta, horretarako, ekin egin behar, ezinbestean; eta, batez ere, "etxe barruan ekin behar", hau da, enpresaren egitura, baliabide eta indarguneetan oinarrituta, enpresa balioa, enplegua eta aberastasuna sortzeko kontzeptu modura ulerturik.7. Maila askotako aginte-lana: Enpresen lehiakortasuna hobetzen saiatzeaz batera eta aldi berean, herri-administrazioek ere bide horretan aurrera egin behar dute. Are eta garbiago gaur egungo egoera ekonomiko zail honetan. Hori dela-eta, guk, gure aldetik, agintzen dugu hobetuko dugula gure sailaren eraginkortasuna eta eragimena, aginte-lana maila askotan hobetuz: a. Barruan, hau da, sailean, gure egoitzetan, administrazio-erakunde autonomiadunetan, eta erakunde eta sozietate publikoetan. b. Sailen artean. Hau da, Jaurlaritzan, badira beste arlo batzuk ere lehiakortasuna lortzeko eta ekonomia garatzeko berebiziko garrantzia dutenak, eta derrigorra da haiekin lankidetzan aritzea. Gogoan ditugu, adibidez: Hezkuntza, Enplegua, Garraioa eta Mugikortasuna, Ingurumena, Lurralde Antolamendua eta Lehendakaritza. c. Kanpoan. Hau da, badira beste eragile batzuk ere oso-oso garrantzitsuak ekonomia sustatzeko eta berrikuntza lortzeko politikak diseinatzeko eta exekutatzeko, eta derrigorra da haiekin helburuak adostea eta lankidetzan aritzea, beste kultura bat sustatuz: errazkeriatik urrunduz, etenik gabeko ebaluaketa eginez, eta jarritako helburuen eta konpromisoen jarraipena eginez.8. Euskadi lurralde erakargarria: Datozen lau urteetan, gure sailak lortu nahi duena da, azken batean, Euskadi enpresa-proiektuak garatzeko lurralde erakargarria bihurtzea, bai gure antolakunde eta ekintzaileentzat eta baita atzerriko inbertsiogileentzat ere, aurretiaz zehaztutako lehentasunezko jarduera-esparru ekonomikoetan. Helburu hori lortzen baldin badugu, errazagoa izango da erreferentziazko gure enpresen egoitzei hemen bertan eustea eta nazioarteko enpresa-proiektuak eta/edo inbertsioak erakartzea, gure balio-kate nagusiak osatzera etor daitezen. 15
  • 16. Eta lehiakortasuna bultzatzeko ekintza horien osgarri modura, proiektu eta inbertsio estrategikoak erakartzeko eta gure artean lotzeko ekintza berezi batzuk ere bultzatuko ditugu.3. Sailaren jarduera-ildoakBeste lehiakortasun-eredu baten aldeko apustua eginik, orain, EkonomiarenGarapen eta Lehiakortasun Sailean, guk kudeatu beharreko programa, plan,egitura eta aurrekontu guztiak errebisatzen eta eredu berri horren araberaegokitzen ari gara. Denbora beharko dugu, eta legegintzaldian zehar apurka-apurka egin beharko dugu, eragile publikoekin eta enpresa-eragileekinlankidetzan.Edonola ere, krisi-garai honetan gure enpresa-ehunari lagundu ahal izateko,indarrean dauden gure programa nagusiak 2013an ere indarrean mantendukoditugu, eta krisiari aurre egiteko berariazko neurri batzuk ere hartuko ditugu.Jarraian, legegintzaldian zehar gure sailaren lana bideratuko duten jarduera-ildonagusiak azalduko ditugu. Zirriborro bat besterik ez da, baina, edonola ere,ekainean, Sailaren Jarduera Plana aurkeztuko dugu, eta han zehatzagoazalduko ditugu gure lanaren oinarrizko ildoak: 2013-2016 bitarterako ekintzak,proiektuak eta beharrezko baliabideak eta guzti.Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuna Sailburuordetza1. Gure sailarekin zerikusia duen neurrian, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea berrantolatzea, enpresetarako transferentzia errazago egin dadin eta emaitzak errazago lor ditzagun, eta baita ikerketa-lanean bikaintasuna lortzeko eta espezializazioa lortzeko ere. 16
  • 17. Zehatzago, gai hauek landuko ditugu: • ZTBESren helburuak argitzea eta barruko eragile bakoitzaren rola zehaztea. • Sarea ebaluatzea, emaitzak lortzen ote diren ikusteko, eta jakiteko ea zenbateraino den bikaina hainbat eremutan. • Gobernu-lana egiteko eskema eta finantzaketa-eredua eta nazioartera zabaltzeko eredua errebisatzea. • Konbergentzia teknologikoa errazteko bideak zabaltzea. • Gure sailarekin duen harremanean Innobasque-k betetzen duen rola errebisatzea.2. Klusterizazio-politika egokitzea, eta, horretarako, kluster bakoitzaren heldutasun-maila kontuan hartzea. Jarduera ekonomikoa eta sailaren helburuak dinamizatzeko funtsezko tresna da. Zehatzago, gai hauek landuko ditugu: • Oraingo klusterrak ebaluatzea eta, beharrezkoa bada, berriro definitzea, eta baita haiekiko harreman- eta finantzazio-eredua ere.Kluster arteko esparru berriak identifikatzea eta ustiatzea: balio-kate ezberdinakbata bestearekin lotzen diren puntuak.3. Enpresen negozio-ereduaren barruko osagaiak berritzeko ahalegina indartzea (diseinua, merkaturatzea, produktua, sarreren/kostuen egitura). Horretarako, sailaren programak eguneratu eta doitu egin beharko ditugu, arlo bateko eta besteko errealitatera eta enpresen dimentsioetara hurbilduz. 17
  • 18. 4. Berrikuntza lankidetzaren bidez bultzatzea, hainbat formula erabiliz, esate baterako, saiakerak egin behar ditugunerako, denon artean erabiltzeko lekuak eta azpiegiturak; zeharkako konponbide berritzaileak diseinatzeko eta merkaturatzeko programak; eremu estrategikoetan, demostrazioak egiteko proiektuak martxan jartzea, eta abar.5. Ekintzailetza Euskal Zerbitzua benetan garatzea, izapideak arintzearren, eta esparru honetan diharduten eragile guztien arteko lankidetza ahalbidetzearren.6. Erreferentziako eskualde-kopuru mugatu bat aukeratu, eta haiekiko harremanak indartzea. Proiektuak hainbat eskualderekin batera garatuz, gure ekonomiari nazioartera zabaltzen lagunduko diogu, negozio-aukera gurutzatuei errazago antzemango diegu, politika publikoan metatu ditugun esperientziak trukatu, eta abar.ETE sarean IKTak erabiltzen laguntzea, 2015eko Agenda Digitalean gai horidela-eta jasotako lerroetatik irten gabe.Industria Sailburuordetza1. Fabrikazio-estrategia aurreratu bat martxan jartzea, arlo honen garapen zientifikoa, teknologikoa eta industriala garatzeko, eta, hartara, Euskadik posizio hobea izan dezan industria-ekonomien artean, ezagueran eta balio erantsietan oinarrituriko fabrikazio intentsiboa baliaturik.2. Ezagueretan oinarriturik, ekoizpen-egitura lehiakorragoa, berritzaileagoa eta intentsiboagoa sustatzea, honela: 18
  • 19. • Eragin handiko proiektu estrategikoak aukeratzea eta sustatzea. • Enpresa traktoreek beren hornitzaile-kateak herrestan eramateko duten gaitasuna indartzeko baliabideak definitzea. • Ehuna dibertsifikatzen laguntzea, balio erantsi handiagoko teknologia, produktu eta/edo merkatuetara. • Enpresetan erabakiak hartzeko dituzten zentroek Euskadin jarrai dezaten laguntzea, lehiatzeko lurralde erakargarria eraikiz. • Atzerriko inbertsioak eta proiektuak erakartzeko politika aktibo bat garatzea, izan baditugun balio-kateak osatu ditzaten, enplegua sor dezaten eta tokian kokiko lehiakortasuna bidera dezaten.3. Industria-sareari finantzen aldetik laguntzea, kreditu-mugak gainditu ditzaten, proiektu bideragarrietan oinarriturik. • ETEen zikulatzailea Finantzatzeko Funtsa martxan jartzea. • Finantza-erakundeekiko eta elkarrekiko berme-sozietateekiko hitzarmenak egokitzea, premien arabera.4. Industria garatzeko proiektuak finantzatzeko berariazko tresnak eguneratzea eta indartzea, egitura lehiakorragoak eraikitzen lagundu dezaten, eta Zailtasunak dituzten proiektuak ernetzeko berariazko beste tresna batzuk indartzea, merkatu orokorrean lehiatzeko baldintzetara egokitzen lagunduz.5. Euskadi 3E2020 energia-estrategia garatzea. Garaiotan, teknologia eta industria behetik gora datozen energia-esparruen inguruan garatzeari emango diogu garrantzirik handiena. • Enpresa traktorea erabiliz, jarduera teknologikoa eta industriala bultzatzea, lehentasunezko 3 eremutan: Offshore, Sareak Elektriko adimenduak eta energia biltegiratzea. • Energia aurreztearekin eta zuhur erabiltzearekin eta, EEE bitartez, horniketa-azpiegiturekin zerikusia duten jardun-ildoak garatzea. 19
  • 20. 6. Euskal enpresei nazioarteko merkatuan hobeto lehiatzen laguntzea, nazioartera zabaltzeko fase guztiak jorratuz.Nazioarteratzea dela-eta sailak egiten dituen jarduerak ikuspuntuaren araberabanatzea: enpresa esportatzaile berriak, enpresa nazioarteratuak eta kokapenanitzeko enpresak.Jarduera-kate traktore osoei eta etorkizuneko esparru berrieinazioarteratzen laguntzea; eta naziorteratzeko proiektuetan lankidetzanaritzeko aukerak Nazioarteratzen laguntzeko euskal sistema sendotzea, irizpide modura eraginkortasuna eta kokapena hartuta. • Nazioarteratzeko herrialde/eskualde egokienak aukeratzea, eta Jaurlaritzaren egiturak eta baliabideak haietara egokitzea. • Merkataritza-ganberekin, arlokako elkarteekin eta klusterrekin lankidetzan aritzea, eta eragile bakoitzaren jardun-esparruak koordindatzea.7. Antolakundeetan, pertsonak osorik garatzen laguntzea. • Talentua gaitzen, atzematen eta lotzen laguntzea, enpresak nazioartean hobeto lehia daitezen. • Euskal talentuarekin, nazioarteko sare bat bultzatzea (Red Basque- Talentia), mundu osoan ezagunak diren enprsetan eta zentroetan. • Langileek antolakundeetan gehiago parte hartu dezaten laguntzea. 20
  • 21. Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza1. Nazioartean, Euskadik, destino modura, besteen artetik bereizgarria izan behar du, geure nortasuna erakusten duten gauzak indartuz. • Esparru honetako eskumenak dituzten erakundeek eta organismoek (lurraldeetako agentziek, Basquetourrek, CiTourgunek eta abarrek) komunikatzen eta turismoa sustatzen egiten dituzten ahaleginak errebisatzea, koordinatzea eta arrazoiz antolatzea. • Turismo-baliabide traktoreen inbentarioak egiteko bultzada. • Tresna berriak garatzea, errazagoa izan dadin Euskadin dugun turismoaren ebaluaketa eta jarraipena egitea.2. Turismo-industria indartzea eta sendotzea, Euskadi erreferentziazko destino modura garatu beharra hartuz ardatz gisa, eta, aldi berean, arlo honetako enpresa-sarea apurka-apurka nazioartera zabaltzeko oinarriak jarriz, industriarako zehaztu ditugun lehiakortasun-parametroak erabilita.3. Turismo-arloko arauak eguneratzea, eta euskal turismo-administrazioa ondo antolatzea eta tamaina egokia ematea (aldundiekin, udalekin, toki- erakundeekin eta eskualde-erakundeekin lankidetzan).4. Likidezia Funtsa izeneko ekimena merkataritzaren premia berezietara egokitzea (enpresen tamaina, kudeaketa egiteko gaitasuna eta abar), proiektu bideragarrietan oinarrituz.5. Merkataritzari laguntza osoa ematea, euskal merkataritza-sarearen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko. • Kudeaketa-gaitasuna areagotzea eta euskal merkataritza-sarean teknologia berriak sartzea. 21
  • 22. • Belaunaldi-txandaketa eta enpresa-eskualdaketa bultzatzea (berrenpresa proiektua). • Merkatarien artean elkarteak osatzeko eta lankidetzan aritzeko ohitura indartzea. • Euskadiko herri nagusietan merkataritza-planak egiten laguntzea, eta gainbehera dauden lekuetan plan bereziak egiten laguntzea.EUDELekin lankidetzan, merkataritzari buruzko udal-ordenantza ezberdinakeguneratzen eta bateratzen laguntzea.Nekazaritza, Arrantza, Elikagaiak eta landa-garapena Sailburuordetza1. Ekoizleen lehiakortasuna indartzea eta nekazaritzako elikagaien katean duten zeresana ere indartzea, balio erantsi handiagoa izan dezaten. a. Nekazaritzako elikagaien katean parte hartzen dutenen arteko kontratazioak sustatzea b. Produktuen eskaintzaren egitura sustatu horien negoziazioa indartuz c. Enpresen arteko lankidetza bultzatzea, nekazarien eta arrantzaleen sareak eta elkarteak erabiliz, unibertsitatea eta Azti eta Neiker berrikuntza-zentroak erabiliz. d. Elikagaien industria garatzen laguntzea, tokian tokiko produktuetara loturik eta Euskadi markara loturik, kalitate-berme gisara. e. Gertuko eta bertakoen arteko komertzializazioa sustatu. f. Baso-sektoreari bultzada eman 22
  • 23. 2. Enpresa berriak martxan jartzen laguntzea, enplegua sortzeko, jendeari herrian bertan lana emateko, eta arrantzale- eta nekazari-herriak atzera berriz bizkortzeko, orain arteko tradizioak eta lan egiteko modua galdu gabe. 3. Arlo honek, lehiatzeko dituen egitura-gabeziak zuzentzea. a. Belaunaldi gazteei aurrekoen lekua hartzen laguntzea. b. Arloa hobeto gobernatzea, erakunde arteko koordinazioa bultzatuz eta inguruko eragile nagusiekiko koordinazioa bultzatuz. Ekoizle- elkarteak, zentro teknologikoak, landa-garapenerako agentziak eta abar. c. Landa-inguruko azpiegiturak hobetzea. d. Mendi-Indemnizazio konpentsatzaileak sustatu. e. Nekazari-lurrak babestu eta sustatu. Nekazari-lurren bankuak sustatu eta Nekazaritza Sektorearekiko Erasanerako Protokoloa garatu. 4. Nekazaritzan eman daitezkeen arriskuak kudeatzeko sistema garatu eta sustatu. 5. Nekazaritza eta arrantza neurriz (sostengarritasunean) garatzea sustatzea. Oreka behar da, ingurumena hobetzearen eta ekoizpen-kostuak garestitzearen artean. a. PAC 2014-2020 barruan ingurumenerako jasota datozen laguntzak garatzea, laguntza horiek nekazari-arloarekin egituratuz. b. Arrantza sostengarria eta berrizalea baloratzea, hau da, zer harrapatua zaintzen ere jakingo duena eta ontzi eraginkorrak eta bideragarriak izango dituena.6. Garatuko diren politiketan genero irizpideak kontutan hartuz, Emakume Nekazarien Estatutuaren garapena. 23
  • 24. Bukatzeko.Enplegu-maila bere onera ekartzeko, lehiakortasuna hartu behar duguezinbestean erronka nagusitzat Euskadin. Lehiakorrak izan behar dira gureenpresak eta euskal ekonomia osoa; guztiok, eragile instituzional, sozial etaekonomiko guztiak ere barruan gaudela. Eusko Jaurlaritzak lehiakortasunahobetzeko ahalegin guztiak egingo ditu, betiere, aintzakotzat hartuta helburuhorrek bateragarri izan behar duela iraunkortasunaren eta gizarte-babesarenprintzipioekin, oinarri-oinarrizkoak baitira euskal gizartearentzat.Lehiakortasuna hobetzea, oinarrizko erronka kolektibotzat hartu behar dugu,eta horixe da gure apustua.Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure enpresen oraina etageroa bermatzeko.Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure gazteei kalitatezkoenplegua eta aukera profesionalak eskaintzeko.Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure ongizate eta bizi-kalitate mailari eusteko.Aurrean ditugun erronka guztiak ikusita, fede osoa izan behar dugu geureburuarengan etorkizunari aurre egiteko orduan; gure arteko banaketak gainditubehar ditugu eta topaguneak bilatu, guztion artean dugun proiektu hori sendotueta indartzeko. 24
  • 25. Beste garai berri batzuk datozkigu, eta uste dut, benetan, politikaren ikuspegitradizionala atzean geratuko dela, eta herritarrei zerbitzu emateko modu berriaksortuko direla. Dimentsio berri horretan ez dago elkarren aurka egoterik, gurearteko ezberdintasunek eraikigarri izan behar baitute; ez dago inor baztertzerik,integraziorako ordua iritsi baita. Ez da berekoiak izateko garaia, eta eskuzabaljokatu behar dugu denok, begirada harantzago daukagula, urrutiagora begira.Horixe da nire asmoa, eta abiaburu horretatik ekingo diot legegintzaldi honetanaurrean dugun lanari.Eskerrik asko guztioi. 25