Your SlideShare is downloading. ×
Gonbitea irimo
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Saving this for later?

Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime - even offline.

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Gonbitea irimo

819
views

Published on


0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
819
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
7
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Kaixo lagun, URRETXUBIZIZ Parte Hartze Prozesuaren baitan 2013. urtean zehar martxan jarri nahidugun egitasmo berri baten berri ematera natorkizu. Urretxuko IRIMO lurzoruan birsortze proiektu bat martxan jartzera goaz. Azkenurteotan Urretxuko arau berriak idatzi diren heinean, Irimoko guneak jaso ditu beharbada iritzikontrajarri konplexuenak. Jakin badakigu gaur egun bizi den egoera sozio-ekonomikoak guztionikuspegia aldatzeko bidean jarri duela. Azken 30 urteotan hiriak garatzeko erabili direnhirigintza tresnek ez dute gaur egun eraginkortasun edota legitimazio handirik. Iraunkortasunaren inguruan hitz jario ugari jasan dugu azken aldian. Hirigintzaz aribagara, teknologiak eta ekologiaren merkadoteknia alde batera utziz, printzipio orokor bateksailka ditzake hiriaren jasangarritasuna: Moldakortasuna. Moldakurtasunaz aritzen garenean aukera irekiak uzten dituen hirigintza bati buruz arigara. Eremuetan hartzen diren erabakiak denboraren eta egoera ezberdinen kontinjentziakkontuan hartuko dituen estrategiak garatzea alegia. Helburu hauek lortzeko ezinbestekoa da bertako egitura, memoria eta aukerak aztertzea.Eta are garrantzitsuago jendearen eta eragile ezberdinen partaidetza ikuspegi eta aukeraezberdin eta kontrajarri gehienak mapeatu ahal izateko. Hori horrela izanik, EUROPAN izeneko lehiaketa suertatu zaigu parez-pare eta bertakoantolatzaileekin izandako hartuemanek interes berezia piztu dute Europa mailako aditudesberdinen artetik. Aukera hori aintzat harturik, gure eskualdean aintzindari izango den proiektu parte-hartzailean bidelagun izan zaitzagun gonbitea helarazten dizut gutun honen bidez. Abenduaren 17 eta 18 jarri ditugu aurrez-aurre eragile desberdinekin honetan adituakdiren TOKI ARKITEKTURAko kideekin elkarrizketa saio txiki bat izan eta norberaren behar etairitziak aintzat hartzeko. (ordutegia zehazteko zurekin kontaktuan jarriko gara). Ondoren, abenduaren 18an , aurkezpen eta hitzaldi saio bat ospatuko da lehen ideia etabegirada ezberdinak mahai gainean jartzeko asmoz.
  • 2. Saio honetarako metodologien aurkezpenez gain, honako gonbidatuak izango ditugu: 18:00 Sarrera, aurkezpena eta helburuak: Alkatetza, MonoD eta TOKI 18:30 Iñaki Begiristain Mitxelena (arkitektoa, EHUn irakasle) "Industri eraikinak alturean eta erabilera anitztasuna" ikerketako arduraduna 19:00 Fernando Díaz Orueta (Madrid, 1964) "La construcción social de la ciudad y los movimientos urbanos". 19:30 Manu Fernández (Portugalete, 1977) “Urbanismo adaptativo. Usos temporales y transitorios en un mientras tanto permanente”. 20:00 Octavio Oruezabal Diputazioko Ingurugiro Teknikaria “ Gaurko marko legala eta etorkizunerako erabilera posibleak” Eta horrez gain, orain arte bildu dugun informazio guztia blog honetan izango duzuikusgai, zure partehartzea zehazteko linkaz gain. www.irimoph.blogspot.com.es Zurekin harremanetan laster batean jarriko garelakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena. Oihane Zabaleta Mujika -Alkatea- Urretxun, 2102ko abenduaren 10ean