Your SlideShare is downloading. ×
0
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Zumaia eta erlijioa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Zumaia eta erlijioa

226

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
226
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. AURKIBIDEA SAN PEDRO PARROKIA SAN TELMO ERMITA SANTA MARIAKO ARRITOKIETA ARTADIKO SAN MIGUEL SANTIAGO ERMITA FESTAK (San Telmoak) FESTAK (San Pedroak) JULIO BEHOBIDE ANGELES SORAZU
  • 2. SAN PEDRO PARROKIA Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez zatitutako nabe luze errektangeluarra. Ez dakigu ziur zein mendetan eraiki zen, baina lehen aipamenak XIII. mendekoak direnez (Santa Maria monasterio zaharraren dohaintza), garai hartako zatiak eduki ditzakeela pentsa dezakegu. Hala ere, zati handienak XV. eta XVI. mendekoak dira, herriaren garapen ekonomikoarekin bat etorriz. Dorrearen behealdean dagoen atea zeharkatuz, eliza barrura sartuko gara; hemen nabe bakarreko espazio gotiko zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu (30 metrotako luzera du, eta 147 metrotako zabalera). Lau zatitan banatuta dago, sabaiko gangak sostengatzen dituzten kolomen bitartez; eta, horiek, hiruko multzoak eginez, hormari atxikita daude. Sabaia da, hain zuzen, azpimarragarria barnealdean, gurutze ganga gotikotik eskegita, klabe zirkular dekoratu eta pintatuak baititu. Sarreraren gainean, XVI. mendean eraikitako korua ikus dezakegu, barandailan dauden erliebezko bi inskripziotan irakur dezakegunez, Zumaiako Agirre familiak ordaindutakoa.
  • 3. SAN TELMO ERMITA Ermita txiki honen lehen aipamena 1540. urtekoa da. Eraikuntzaren barrualdeak edertasun herrikoia du, kanpokoak berezitasun handirik ez badu ere. Ziur aski, XVII. mendetik aurrera hobekuntzak egin zizkioten, mende honetan fundatu baitzen San Telmoren babesean jarritako marinelen kofradia. Ermitako erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, urreztatu gabe dago eta "rococo" dekorazioa da nagusi, eskultura exentuen kalterako. Alboko bi eskulturak, Santiagorena eta Santa Klararena, izen bereko ermitak saldu zituztenean eginarazi zituzten.
  • 4. Santa Mariako Arritokieta Ermita hau Zumaiako zaindaria den Amabirjina babesteko eraiki zen. Ermitan XVI. mendeko Amabirjinaren eskultura ikus daiteke, XVII. mendeko erretaularen barruan jarrita. Erretaularen behealdea XVI. mendeko triptiko batek osatzen du, hispano flamenko estilokoa. Bertan, Pietatea azaltzen da erdian, eta alboetan, berriz, San Frantzisko (hala dirudi) eta San Joan Bataiatzailea. Bi oholez osatutako pintura ere kontserbatzen da erretaula honetan: XVI. mendekoa da, Flandesko estiloaren eragin nabarmena du, eta, bertan, Santa Katalina eta Santa Barbara irudikatzen dira. Alboetan, Loiolako San Inazioren koadroa, Lekuonak 1874an pintatutakoa, eta Borjako San Frantziskorena, J.J. Etxanizek 1889an eginikoa ikus daitezke.
  • 5. XVIII. mendeko eliza txiki honek aldaketa asko izan zituenXIX. edo XX. mendean. Hala ere, San Migel gurtuz egindakoelizak Gipuzkoako zaharrenetakoak direla dirudi. Barrukoartelanak ere ez dira aipagarriak, erretaula barrokoa etaBeobide eskultore zumaiarrak gaztetan arbastu zuenErrosarioko Amabirjina izan ezik.
  • 6. Santiagoko ermita zaharra Zuloaga pintoreak erosi zuen, bertan bere lan estudioa eta bildumaren museoa egiteko. Parrokiarekin batera, Zumaiako eraikuntzarik zaharrenetakoa izan daiteke. Badakigu XIII. mendetik aurrera itsasontzi bat erabili zela, Urola ibaiak sortzen duen badia gainditu, eta Santiago eta h erria lotzeko. Bidaiariek itxaroten zuten bitartean, ostatua eta otoitz egiteko tokia eskaintzen zuen eraikin honek. Hala ere, Zuloagak egindako berreraikuntza soilik ikusten dugu gaur egun; izan ere, jatorrizko horma eta arku gutxi batzuk besterik ez dira kontserbatzen. Elizatxoan Beobideren Kristoa jarri zuen Zuloagak aldare nagusian, eta Quintin de la Torreren Ama Doloretakoa albokoan. Beste aldean, Erdi Aro bukaeran pintatutako erretaula daukagu, Amabirjinaren bizitza irudikatzen duena. Egilea ezezaguna da, jatorria bezalaxe. Alboko bi gelatan Zuloagaren bilduma eta pintore beraren koadroak daude. Sarrerakoan, Zuloagaren zenbait margolan egoten dira ikusgai, etaalbokoan, berriz, pintura gotikoa: El Grecok, Zurbaranek, Goyaren eskolakoek, Vicente Lopezek, Gutierrez Solanak eta abarrek egindako lanak. Halaber, Rodinen eskultura pare bat eta beste hainbat gauza (zeramika greziarra, adibidez) ere ikus ditzakegu. Zuloagaren etxea Pedro Guimon arkitekto bizkaitarrak egin zuen mende hasieran. Erregionalista izena hartu duen estiloan egindakoa, euskal arkitektura tradizionalaren ezaugarriak ditu, zeramikazko xehetasunek nahasketa puntua ematen badiote ere.
  • 7. FESTAK (San Telmoak) San Telmoak, marinelen jantzi urdinez jantzita eta kresal usainaz blaiturik, jai egun famatuenak ditugu. Egutegian saltoka doala argitu behar dizuegu, eta Pazko igandetik zortzi eguSantelmoaknetara (beti astelehenean) ospatzen dela. Ahal baduzue, ez galdu herriko bandak San Telmo Martxa jotzen duen bitartean San Telmoko ermitaraino egiten den prozesioa. Musika hau festetako ikur edo ezaugarria da. San Telmo eguna aipatu astelehen horretan ospatzen den arren, festak aurreko asteburuan hasten dira, eta hurrengoan errepikatu. Honako hauek dira festa hauetako ekitaldi nagusiak: Kofradiako plazako dantzaldiak, Itzurun hondartzako zezenak, helduen nahiz haurren danborrada, profesionalen pilota partiduak, trainerilen estropadak eta gazteen arteko norgehiagokak. Azken ekitaldi horiek gazteek beraiek zehaztutako programaren barruan egiten dira.
  • 8. FESTAK (San Pedroak) San Pedroak ditugu festa nagusiak, nahiz eta, azken urteetan, herritarrek ez dioten eutsi San Pedro egunean trajea estreinatzeko ohiturari. Uda hasierako jai hauek beti izan duten handitasunari eutsi diote, eta ekainaren 29an dute beren egun handia. Honako hauek dira jai hauetako ekitaldi nagusiak: erraldoi eta buruhandiak, dultzaineroak, Itzurun hondartzako zezenak, dantzari eguna, txistularien alardea eta su artifizialak.
  • 9. Julio Behobide Esan daiteke 1969an hildako Julio Beobide eskultorea dela herritik kanpo gehien ezagutzen den artista zumaiarra. Bere estudioa, Kresala izeneko etxea, museo bilakatu da, eta bertan San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako partaide izan zen zumaiar honen zenbait obra ikus daitezke. Baina bada Zumaian beste museo bat, garai batean Ignacio Zuloagaren estudioa izandakoa. Azken museo horretan, pintore eibartar honen zenbait obrez gain, Greco, Goya eta Zurbaranen koadroak ere ikus daitezke. Musikari eta konpositore ezagunak ere izan dira Zumaian, horien artean, aipatzekoak dira Parrokiako Abesbatzan edo Udal Musika Bandaren zuzendari izan direnak; besteak beste, Jose Maria Beobide, Luis Urteaga, Jose Maria Olaizola, Evaristo Izeta, Jose Etxabe, Jose Maria Gonzalez Bastida eta Antonio Trueba.
  • 10. Angeles Sorazu Zumaiako arrantzale familia batean jaio zen. Idazletzat har dezakegu, halaber, Erroman Joan Paulo II. Aita Sainduak beatifikatu zuen Angeles Sorazu zumaiarra (1873-1921). 19 urte zituela sartu zen Frantziskotarren komentuan eta bertan idatzi zituen hil ondoren argitara eman diren bere obra mistikoak, «La vida espiritual coronada por la triple manifestación de Jesucristo» eta «Vida de la Reverenda Madre Angeles Sorazu» biografia, eta beste.

×