Sintesia infor

147
-1

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
147
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Sintesia infor

  1. 1. 1 SINTESIA IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa asko eragin ditu komunikatzeko eran, azken 25 urteetan batez ere.. Aldaketa horiek, gainera, asko eta nabarmenak izaten dira, etengabe eta modu azkarrean gertatzen baitira. Aldaketa horiek eragin zuzena du hezkuntzan; horregatik guztiagatik beharrezkoa da lehen- bailen teknologia gelan integratzea. Baliagarria egingo zaie integrazio hori interneten euren kabuz eta modu zentzudunean nabigatzeko, esate baterako. Hala ere, esparru horretan lan handia dago egiteko oraindik. Hainbat proiektu egiten dira eskola teknologia berri horietara egokitzeko; hala nola, teknologiaren inguruko ezagutzak transmititzeko irakasleentzako kurtsoak, eskola 2.0 (hau aurrerago ikusiko dugu) eta antzeko ikasketa planak… Baina, askotan proiektu horiek airean geratzen dira eta ez dira aurrera eramaten edo espero zen bezala gauzatzen. Horregatik, egungo hezkuntzaren helburuetako bat arazo horiek gainditu eta erabilera egokia ematea da, teknologia hezkuntza aurrerapen handiak ekar ditzakeen tresna baita (Ikasleen ikuspegi kritikoa garatzen, antolakuntzan, kooperazioan… laguntzen dute). Lege Organikoan azaltzen diren 8 oinarrizko hezkuntza gaitasunetatik batek IKTei egiten dio erreferentzia. Gaitasun hori, teknologien erabileratik baino haratago doa. Helburua ez da bakarrik informazioa bilatu eta hori interpretatzea; hiritar konpetenteak sortzea baizik, informazioa bilatu, sailkatu, interpretatzeko gai direnak. Aurrera jarraitu baino lehen, ikus dezagun zer den, ordea aurrez aipatu dugun gaitasun edo konpetentzia digital hori. Jordi Adell konpetentzia digitalaren inguruko adituaren hitzetan, gaitasun honen zeregina ikasleak bizitza osoan ikasten jarraitzeko behar duen formakuntza jasotzea da. Konpetentzia digitala bost elementutan banatuta dago: informaziaoren konpetentzia (informazioarekin lan egiteko tresnak, abileziak izatean datza: informazioa bilatu, jaso, antolatu, analizatu, kritikatu, informazio berria sortu eta hedatzea); konpetentzia teknologikoa (aparatu teknologikoen erabileran oinarritua: ordenagailuak, GPSak, segapotoak, argazki-makinak maneiatzen jakitea); alfabetizazio anitzak (ahozko zein liburuetako lengoaiaz gain besteetan ere kritikotasuna lantzea azpimarratzen du: komikietako lengoaia, argazkiena…); konpetentzia kognitibo generikoa (informazio berria aurretik dakigunarekin lotu, harremanak egin eta jakinduria bihurtzea du oinarri); eta, herritartasun digitala (aspektu etikoena, errealitatea eta on-line mundua nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntza: hiritar kritiko, libre, oso eta gizarte honetan zein sareetan bizitzeko
  2. 2. 2 ahalmena dutenak sortzean du helburu, sareetako norberaren irudiarekin harremana du). Elementu horiek guztiak elkartzeko estrategia didaktiko berriak erabili behar direla dio. Adell-ek, helburu ikasleak etorkizunean sortu zaikien galdera berriak erantzuteko gai izaten erakustea dutenak, eta ez xede informazioa memorizatzea dutenak. Konpetentzia digitala bere osotasunean garatu dadin, beharrezkoa izango da ikasleek hainbat alfabetizazio jasotzea. Teknologia berrien aurrean ikasle kritikoak heztearen ideian azpimarratu nahi da. Aurrez esandakoaren haritik, hainbat adituk alfabetizazio hauek proposatu dituzte hezkuntza arlorako: Ikus-entzunezko alfabetizazioa: bideo eta irudietan oinarritutako hezkuntzari egiten dio erreferentzia. Alfabetizazio teknologikoa/digitala: hardware eta softwarearen erabilera azaltzeaz arduratzen da. Informazioaren alfabetizazioa: informazioa nola lortu daitekeen adierazten duen alfabetizazioa. Multialfabetizazioa: ikasleari eguneroko bizitzan azaltzen zaizkion hizkuntza eta bitartekarien aurrean nola jokatu behar duen adierazten dio. Alfabetizazio horiek garatzeko, aurrez aipatuta bezala hainbat proiektu abiatu dira azken urteetan. Euskal Autonomia Erkidegoan Eskola 2.0 ikasketa molde berria izan da eragin nabarmena izan duena. Ikasketa molde horrek, ikasle zein irakasleek lortu behar dituzten gaitasunak Red.es dokumentutik zehaztu ditu, maila nazionalean ontzat emandako dokumentu bat baita hau. Horrela, Espainiara egokitutako mapa bat egin da ikasle eta irakasle bakoitzak lortu beharreko gaitasunekin. Irakaslearen gaitasun mapak honako puntu hauek ditu ardatz nagusi: lanbide arloko garapena eta kudeaketa; didaktika pedagogia eta curriculuma; eta, herritartasun digitala. Lehenengoak, irakasle lanarekin lotura zuzena duten jarduerak egiteko gaitasuna izatea eskatzen du (inprimakiak, laguntza-materialak… kasu). Bigarrenak, irakaslearen diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntza- esperientzien diseinua eta ebaluazioa hartzen ditu barnean, baita esperientzia horiek gauzatzen diren eremua ere. Azkenekoak, berriz, software-lizentziamendua, ziberjazarpena, informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala eta IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro hartzen ditu bere baitan.
  3. 3. 3 Beste alde batetik, ikasleentzako gaitasun maparen inguruko azalpenak ere zehazten dira Eskola 2.0-n, horretarako hiru ardatz azpimarratuz: trebetasun teknologikoa (teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzeari dagokio), bizitza osorako ikaskuntza (jarrera ikertzailea hartzen du, ikasleak konfiantza du bere aukeretan eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak) eta herritartasun digitala (jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta egiaztatzeko gai izatea, euskarri ezberdinetan etorritako arautzeko). Ardatz horiek IKT gaitasun orokorra osatzen dute. Horrez gain, ikasleentzako gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun-mapa bat ere aurkezten du Eskola 2.0-k lau hezkuntza-mailatan banatuta: haur-hezkuntzatik, lehen hezkuntzako laugarren mailara; lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak; DBHko lehenengo mailatik laugarrenera; eta, batxilergora. IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte Trebetasun teknologikoak; Sagua eta teklatua maneiatzea. Inprimagailuaren eta monitorearen nondik norakoak eta irteera gailu gisa duten funtzioa jakitea, Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak) informazioa bilatzeko, Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (irudiak, soinua, testua edo bideoak txertatzea),..etab. bizitza osorako ikaskuntza; Kideekin lankidetzan aritzeko eta talde-lana egiteko IKT espezifikoak erabiltzea, Beren helburuaren arabera hainbat motatako webguneak identifikatzea, heldu baten laguntzaz, Kideei ideiak jakinaraztea, dagokien ezagutza- arloetakoak diren ikur gutxi batzuk erabiliz,..etab. Herritartasun digitala; Sarbide-gako pertsonaletan pribatutasunari eustearen eta jarduerak gurasoekin partekatzearen garrantzia ulertzea, Komunikazioan errespetuzko jarrera izatea.
  4. 4. 4 IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte Trebetasun teknologikoak; Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat informazioa bilatzeko, Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa), . Datu diskretuak erregistratu eta zentsatzea (neurketak, oharrak, behaketak),...etab. bizitza osorako ikaskuntza; IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen arabera,....etab. Herritartasun digitala; informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza intelektuala balioestea eta komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea. IKT gaitasun espezifikoak DBHko 1.go mailatik 4.erarte Trebetasun teknologikoak: oinarrizko hardware baliabideak maneiatzea; IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan moldatzea; informazioa kudeatu, sortu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea; eta, mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea. Herritartasun digitala: Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea; jabetza intelektuala balioestea; eta, komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea IKT gaitasun espezifikoa Batxilergorako Trebetasun teknologikoak: hardware-baliabideak maneiatzea; IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea.
  5. 5. 5 Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan moldatzea; informazioa sortu, kudeatu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea; eta, mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetakoa. Herritartasun digitala: informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea; jabetza intelektuala balioestea; eta, komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea.

×