Your SlideShare is downloading. ×
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Mapa mentalen eskuliburua
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Mapa mentalen eskuliburua

534

Published on

Irakaskuntzarako eta beste zenbait arlotarako interesgarri eta erabilgarria.

Irakaskuntzarako eta beste zenbait arlotarako interesgarri eta erabilgarria.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
534
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
8
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. MAPA MENTALEN OINARRIZKO IKASTAROA
  • 2. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 2 AURKIBIDEA Zer dira? 2 Zertarako erabili? 8 Nola egin? 11 Tresna digitalak 15 Aplikazio profesionalak 28
  • 3. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 3 1. Zer dira? 1.1. Sarrera Ikastaroaren helburua teknika hori zure bizitza pertsonalean zein profesionalean era probetxugarrian erabiltzeko ezagutzak ematea da. Ikastaroan, metodo eraginkor horren gaineko guztia zehatz-mehatz erakutsiko dizugu, enpresa munduko profesionalek gero eta gehiago erabiltzen duten metodoa, eta arrakasta handiz gainera.  Zehazki, mapa mentalak zer diren ikasiko duzu baita zergatik esaten dugun horien funtzionamendua geure garunen isla dela ere.  Mapa mentalek zertarako balio duten jakingo duzu. Hau da, zure gaitasun mentalei probetxu handiena ateratzeko, zure egunerokotasunean eman diezaiekezun erabilera.  Mapa mentalak sortzen ikasiko duzu baita benetan eraginkorrak izan daitezen bete behar dituzten oinarrizko zazpi arauak ezagutu ere.  Mapak sortzeko eskura dituzun tresnak ezagutuko dituzu: paper xume bat eta errotulagailuak erabilita bakarrik edo beste pertsona batzuekin elkarlanean, mapak sarean sortzea ahalbidetuko dizun software espezifikoa erabiliz.  Eta, azkenik, mapa mentalek zer aplikazio profesional duten ikusiko duzu, baita horiek zure lanean emaitza hobeak lortzeko nola erabili ikasiko ere. Hori guztia, adibideen eta ariketa praktikoen laguntzaz, mapa mentalen teknika menderatu dezazun eta mapei ahalik eta probetxu gehien atera diezaiezun. 1.2. Gure garuna Mapa mentalen eraginkortasunaren zergatia ulertzeko, gure garunak nola funtzionatzen duen kontuan hartu behar dugu. Garuna bi hemisferiotan dago banatuta, eta bakoitzak funtzio batzuk betetzen ditu. Hala, ezkerreko hemisferioak ondoko alderdi hauek menderatzen ditu:  Hitzezkoa  Denborazkoa
  • 4. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 4  Arrazionala  Eta analitikoa Bestalde, eskuineko hemisferioak ondoko alderdiak menderatzen ditu:  Ikusmena  Espaziala  Intuitiboa  Eta sormenarena Ezkerreko hemisferioak edo arrazionalak modu digitalean, errealitatea zatika ikusiz, funtzionatzen duela esan dezakegu; eskuineko hemisferioak edo sormenarenak, ordea, analogikoki, errealitatea bere osotasunean ulertzen du. Normalean, pertsona bakoitzean hemisferio bat da nagusi. Hala ere, sailkapen horiek ez dira baztertzaileak eta ez dituzte pertsonak zertan mugatu, ez eta hemisferio «ez-nagusi»aren berezko gaitasunak trebatzea galarazi. Berez, gure prozesu mentalen errendimendurik handienak hemisferio bien arteko oreka lortzen denean ematen dira. Izan ere, kontrolik gabeko sormenak edo analisirik gabekoak erabilgarritasun eskasa izan dezake. Era berean, gehiegizko arrazionaltasunak ez digu uzten aldaketa edo krisi egoeretara egokitzen, arazoei aurre egiteko irtenbide berriak eskatzen dituztelako. Denok daukagu neurri batean edo bestean hemisferio bakoitzaren bereizgarri diren gaitasun multzoa, eta entrenatuz eta teknika egokiak erabiliz garatu ditzakegu. Teknika horietako bat mapa mentalek osatzen dute. 1.3. Pentsamendu hedatzailea Mapa mentalen kontzeptua inspiratzen duen gure garunaren funtzionamenduaren beste oinarrietako bat «pentsamendu hedatzailea»ren kontzeptua da. Giza adimenaren lan egiteko modu natural eta automatikoaz ari gara. Gure garuna osatzen duten hamar mila milioi neuronetako bakoitzak mikroprozesadore eta datu transmisore indartsu baten moduan funtzionatzen du.
  • 5. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 5 Neurona bakoitzak adarkatu eta bere ingurukoekin konexioak sortzen dituen era berean, gure garunak pentsamendu ildoak hedatzen ditu, zentrotik periferiarantz zabaltzen direnak, ideiak kateatuz. Jasotzen dugun informazio kopurua hain handia izanik, garunak prozesatu eta kodifikatu egin behar du, elkarketak eta irudiak erabiliz batez ere. Elkarketek ideiak bere artean konektatzen dituzte, eta irudiek, gogoratzeko errazago izan daitezen beharrezko enfasia ematen diete. Horrela ikasten dugu, eta horrela jo dezakegu garunean dugun datu base erraldoi horretara, ikasitako edukiak aurkitzeko edo berriak sortzeko. Pentsamendu hedatzailearen kontzeptua hobeto ulertzeko, Sigmund Freuden Ametsen interpretazioa liburuan jasotako kasu ospetsu bat ekarriko dugu. Gaixorik ohean zegoela, pertsona batek Iraultza frantseseko izualdi handiaren garaian zegoela eta iraultzaren auzitegira eraman zutela egin zuen amets. Galdeketa luze baten ostean, hiltzera zigortu zuten eta urkamendira eraman zuten jendetza artean. Borreroak gillotinan nola lotzen zuen ikusi eta xafla erortzen entzun zuen. Une horretan, izututa itzartu zen eta oheko gortinen hagatxo bat lepo gainera erori zitzaiola ikusi zuen. Gortinaren hagaxkak erortzeko behar izan zuen segundo hamarren horietan, hagaxkak askatzean atera zuen zaratak hainbat irudi eta eduki lotura eragin zituen pertsonaren garunean. Horrek konplexutasun handiko istorioa biziarazi zion istant batean, nahiz eta hark hainbat ordutan igaro zela pentsatu. Horrela funtzionatzen du gure garunak: ideia-elkarketa automatikoen bidez, itxuraz zerikusi zuzenik ez daukaten kontzeptuak bata besteekin kateatzea baimentzen digutenak. Horregatik, gure gaitasun mentala eta sormena sustatzeko, buruari lan egiten utzi behar diogu, besterik ez, eta batzuetan emaitza harrigarriak lortzen ditu. Eta mapa mentalak hori egiteko tresna eraginkorrak dira, gure pentsamolde naturalean oinarritzen baitira: pentsamendu hedatzailean.
  • 6. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 6 1.4. Mapa mentalaren kontzeptua Mapa mentala gure buruaren potentzial mugagaberako sarbidea ematen digun tresna grafikotzat har daiteke. Gure buruak bezala funtzionatzen duela datza mapen eraginkortasunak, irudiak eta loturak erabiltzen ditu. Garunaren funtzio natural bat berdintzen duela esan dezakegu: pentsamendu hedatzailea. Gure buruak ideia nagusi baten inguruan zirkuluak eginez funtzionatzen duen moduan, mapa mental bat sortzen dugunean, paper baten erdian ideia nagusia kokatzen dugu, horren gainean lan egiteko. Ideia horretatik abiatuta bigarren mailako gaiak, kontzeptuak edo ideiak sortzen edo agertzen dira, eta ideia nagusiaren inguruan jartzen dira, informazio berria eransteko eta ideia berriak sortzeko. Bestalde, ideiak garatzeko ohiko moduak ideia nagusia goiko aldean jartzen du eta gaiak goitik behera eta ezkerretik eskuinera ordenatzen ditu ordena hierarkikoaren arabera. Mapa mentala zentrotik hasi eta zirkuluetan garatzen denez, lan egiteko ohiko modua apurtzen du eta informazioaren ikuspegi osoa eta ordenatua ahalbidetzen du. Horrekin lotuta, esan behar da mapa mentala osatuta dagoenean, normalean ez dela berriz diseinatu behar. Baliteke edukiak aldatzea, baina diseinatutako egiturak ia beti balioko digu. Mapa mentalen eta gure memoriaren egiturak antzerakoak direlako gertatzen da hori, horregatik laguntzen dute informazioa hobeto antolatzen. Hori dela eta, mapa mentalak gure garunaren eta kanpoaldearen arteko informazio fluxua kudeatzeko modurik errazena dira. Hala, oso tresna eraginkorra zein sormenezkoa dira oharrak jasotzeko, planifikazio bat sortzeko edo ideia jasa produktiboago bat lortzeko. Egitura adarkatuaz gain, bigarren mailako ideiak ideia nagusi batetik ateratzeko, mapa mental guztiek hurrengo elementuen erabilera dute komunean:  Elkarlotutako hitzak  Koloreak  Irudiak, sinboloak, argazkiak zein marrazkiak izan, oroitzapenak eta ideia berriak gogora ekartzea sustatzen baitute.  Gainera, mapa mental batean ideia edo gai bakoitza hitz bakar baten bidez adierazten da ahal izanez gero, bestela, ahalik eta hitz gutxien erabilita.
  • 7. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 7 Horrek guztiak oinarrizko arau batzuk jarraitzen ditu, diagrametan jasotako informazioak itxura ordenatuagoa eta atseginagoa izateko eta errazago oroitzeko. Ohiko metodoek, ordea, baliabide horiek ematen dituzten aukerak neurri berean ustiatzen ez dituztenez, ez dituzte sormen estimuluak eragiten, ez dute oroimena sustatzen, eta, askotan, aspergarriak dira. Mapa mentalek, agian, mapa kontzeptualak gogoraraziko dizkizute, haiekin zenbait aspektu komun baitituzte. Adibidez, mapa kontzeptualak edukiak antolatzeko eta egituratzeko tresnak dira eta edukiak egituratzen dituzte informazioa argiago ulertarazteko eta eransteko. Orduan, zer alde dago mapa mentalen eta kontzeptualen artean?. Mapa kontzeptualak hitzetan soilik oinarritzen dira, beraz, mapa mentalak baino mugatuago daude. Mapa mentalak, berriz, baliabide grafikoetan oinarritzen dira, irudietan, koloreetan, etab. Horrek ulermena eta oroitzapena errazten du, baita lotura berriak sortzea ere. Mapa mental batek puntu asko ditu komunean hiri bateko mapa batekin. Ideia nagusiak hiriko kale nagusiak lirateke, eta garrantzi gutxiagoko ideiak hiriko bigarren mailako kaleak. Ideia nagusiak hiriko kale nagusiak lirateke, eta garrantzi gutxiagoko ideiak hiriko bigarren mailako kaleak. Hiri kartografiaren interes lekuak adierazten duten marrazkiak eta sinboloak ideia interesgarrienak nabarmentzeko erabiltzen ditugun irudiak eta ikonoak lirateke. Puntu honetan, esan dezakegu mapa mentalen erabilera gomendagarria dela, ondoko arrazoiengatik:  Hasteko, alor edo gai jakin baten ikuspegi globala ematen dute.  Arazo edo lan baten aurrean zure egoera zein den, zer norabide jarraitu eta zer erabaki hartu zehazten laguntzen dute.  Informazio kopuru handia multzokatzea ahalbidetzen dute eskema sinple batean.  Kontsultatzeko eta gogoratzeko errazak dira.  Erabakiak hartzen laguntzen dute, baita arazoak konpontzen ere, bide berri posibleak erakusten dituztelako.
  • 8. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 8 2. Zertarako erabili? 2.1. Historia pixka bat Gaur egun, informazioa modu linealean aurkezteko joera dugu. Imajina ezazu lagun bati eleberri baten argumentua kontatu behar diozula. Seguruenik ekintza segida bat soilik kontatuko zenioke, bata bestearen atzetik, hitzak bakarrik erabilita. Ez gaude ohituta gure ideiak koloreak edo irudiak erabilita garatzen. Irudiak bigarren maila batean gelditzen dira, eta liburu bat irudiztatzeko edo testu bat osatzeko soilik erabiltzen dira. Hala ere, mapa mentalak oinarri duten teknika horien erabilera ez da berria. Mota horretako adierazpen grafikoak idazketa sistema agertu baino askoz lehenago erabiltzen zituzten. Idazketa hieroglifikoak, esate baterako, marrazkiak erabiltzen zituen hitzak adierazteko, eta sistema mnemotekniko grekoak informazioa sailkatu eta ordenatutako ataletan aurkezten du. Albert Einstein, Picasso edo Leonardo da Vinci bezalako pentsalari eta sortzaile handiek ere eskuizkribuetan, marrazki, marra eta kodeak idazten zituzten; eta sistema hori baliatzen zuten ezagutza antolatu eta barneratzeko. 70eko hamarkadan, Tony Buzan izeneko ikaslea konturatu zen ohiko ikasteko sistemak ikaskuntza mugatzen ziola. Testuetako ideia nagusiak azpimarratzen hasi zen eta ikasketei probetxu handiagoa ateratzen ziela frogatu zuen. Irudimenean eta loturan oinarritzen ziren grekoen teknika mnemoteknikoekin liluratuta, horiek aplikatzen hasi zen oharrak hartzeko. Eta ohartu zen teknikak funtzionatzen zuela. Orduan konturatu zen, bere burua liburuki berriak jasotzen zituen liburutegi erraldoi baten modukoa zela, eta informazio hori guztia antolatzeko eta errazago eskuratzeko tresna berri bat behar zuela. Tony Buzanek definitu eta ezagutarazi zituen mapa mentalak, baina egun haien bilakaerak aurrera jarraitzen du, eta kartografiatik, zientzia kognitiboetatik eta antropologiatik eratorritako ekarpenak erantsi zaizkie.
  • 9. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 9 2.2. Mapa mentalaren erabilera Informazioa sortzen eta era dimentsioanitzean buruan sartzen duen mekanismo indartsu bezala funtzionatzen dute mapa mentalek. Imajina ezazu zure garunak lotura datu base erraldoi baten antzera funtzionatzen duela. Datu base hori tauletan antolatzen da eta elkarren artean lotutako informazio ugari jasotzen du (hitzak, irudiak, koloreak, soinuak, usainak, zaporeak...). Zure garunean dauden informazio taula horiek guztiak elkarketa eta gako kontzeptuen bidez antolatzen eta lotzen dira. Mapa mentalek datu horiek guztiak ordenatutako eta elkarlotutako egituretan sartzen laguntzen digute, baita erraz eta bizkor berreskuratzen ere. Mapa mentalen erabilerak garunaren funtzionamenduan eta ideia elkarketan laguntzen du. Tresna erabilgarriak dira, eta abantaila eta ekarpen asko dituzte. Oro har, ondokoetarako balio dute: garrantzitsua eta azalekoa bereizteko, garuneko datuen bilketa optimizatzeko, ideiak argitzeko, denbora aurrezteko, kontzentratzeko, hobeto gogoratzeko, planifikatzeko, azterketak gainditzeko, komunikatzeko... Mapa mentalek bizitza pertsonaleko gaiak zein profesionalekoak argitzeko balio ahal dizute. Esparru pertsonalean, ondokoetarako erabili ditzakezu:oharrak hartzeko, liburu bat laburtzeko, familia bizitza planifikatzeko, oporrak antolatzeko, arazo bat konpontzeko, opari egokienak aukeratzeko edo proiektu berri bat hasteko. Funtsean, zure bizitza antolatzeko eta berori errazago egiteko balio dute.
  • 10. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 10 Mapa mental baten «erabilera pertsonala»ren adibide bat ikusiko dugu zehatz mehatz: Veneziarako bidaia bat antolatzea.
  • 11. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 11 3. Nola egin? 3.1. Nondik hasi? Hauek dira beharko dituzun tresnak: Orri zuri bat, errotulagailuak edo koloretako arkatzak, zure garun hedatzailea eta nola ez, irudimen apur bat! Hasteko, ideia nagusi bat identifikatu behar dugu. Kasu honetan, hurrengo oporraldia erabiliko dugu adibide gisa. Ideia nagusi hori behin aukeratuta, adieraziko duen irudi bat bilatuko dugu eta orriaren erdian marraztuko. Erdian idatziko dugu baita ere, hitz hau: OPORRAK. Ideia nagusi horretatik abiatuta, ondoren interesatzen zaizkigun alderdi nagusiak identifikatuko ditugu, hasierako ideia nagusi horrekin lotura dutenak. Gako hitz bakoitza letra larriz idatziko da sortzen den lerroaren amaieran eta lerro horietako bakoitzak kolore bat izango du. Hori bai, alderdi nagusiei edo oinarrizko ideiei koloretako marrazkiak gehitzen badizkiegu, gure mapa erakargarriagoa eta eraginkorragoa izatea lortuko dugu.
  • 12. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 12 Zure mapa handitzeko, identifikatu aurreko alderdiekin lotura duten alderdi zehatzagoak eta jarraitu adarrak sortzen ideiak laburtzen dituzten hitzekin. Adibidez, OSTATU hitzetik abiatuta, hainbat adar atera litezke, ondokoen antzeko hitzekin: hotela, kanpalekua, landa etxea...
  • 13. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 13 Bigarren mailako adar posibleen kopurua mugagabea da. Ezartzen dituzun loturen araberakoa da. Aurreko adibidean, hirugarren maila batera heldu gara, baina zure garuna hedatu daitekeen adina jarraitu daiteke maila horretan kontzeptuak eransten. Orain nondik hasi ez ezik, mapa mentala nola sortu ere badakizu. Hurrengo atalean, behar bezala sortzeko oinarrizko zazpi urrats ikasiko dituzu. 3.1. Oinarrizko zazpi arauak Une honetan mapa mentalei buruz asko dakizu. Baina funtsezko zerbait jakitea falta duzu: mapa mental bat osatzeko oinarrizko zazpi arauak. Arau horiek hobeto bistaratzeko, aurreko kapituluko adibidea erabiliko dugu: oporraldia planifikatu. Lehenengo araua: Orri zuriaren ERDITIK hasi. Horrela, ideiak norabide guztietan mugitu ahal izango dira. Bigarren araua: Marraz ezazu ideia nagusia sinbolizatuko duen irudi bat erdigune horretan. Horrela, arreta puntu bat sortuko duzu. Jakina baita: irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Hirugarren araua: Kolore asko erabili ezazu. Koloreek zure sormena pizten dute. Bizitasuna eta energia positiboa ekartzen dute. Laugarren araua: Ideia nagusitik abiatuta, marraztu kolore ezberdinetako adarrak kanporantz gako hitz eta ideia garrantzitsuenekin. Erdigunetik urrundu ahala, marraztu marra meheagoak. Horrela lotutako ideien egitura ordenatu bat sortuko duzu. Bosgarren araua: Kurbak marraz itzazu, eta ez lerro zuzenak. Kurbak ez dira hain aspergarriak eta interes handiagoa pizten dute.
  • 14. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 14 Seigarren araua: Saiatu gako-hitz bat edo bi erabiltzen lerro bakoitzeko. Hitz bat gogoratzea errazagoa da esaldi oso bat gogoratzea baino. Gainera, gako hitz horietako bakoitzetik adarrak sortu daitezke. Zazpigarren araua: Ahalik eta irudi gehien erabili. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta adierazgarriagoa izango da zure mapa. Gogoratu bigarren arauan esaten genuena, hots, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio badu, imajina ezazu hamar irudirekin zenbat gauza adierazi ditzakezun.
  • 15. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 15 4. Tresna digitalak 4.1. Sarrera Programa informatiko ugari daude, bai ordaindu beharrekoak, bai doakoak, mapa mental digitalak bakarka edo taldeka egitea ahalbidetzen dutenak. Bakarka lan egiteko, ondoko programak nabarmendu ditzakegu:  Freemind  MindGenius  XMind  Edo PersonalBrain Taldeka lan egiteko, software parte-hartzaileari dagokionez, hurrengoak ditugu:  Bubble.us  Mindmeister  Wisemapping  Mind42  Edo Mindomo, besteak beste 4.2. Freemind 4.2.1. Deskarga eta instalazioa Freemind mapa mentalak sortzen laguntzen digun software libreko tresna bat da. Freemind gure ordenagailuan deskargatu eta instalatzea oso erraza da. Ikus dezagun hori nola egin. 1. Freemind deskargatzeko, hasteko, softwarea deskargatzeko gune batera joko dugu, Softonic adibidez, eta «Freemind» idatziko dugu bilatzailean. 2. Zerrendan programa aukeratu eta «deskargatu» sakatuko dugu.
  • 16. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 16 3. Prozesua bukatuta, Freeminden deskarga eta instalazio artxiboa bilatuko dugu gure ordenagailuan. 4. Artxiboan klik bikoitza egin eta «onartu» eta «hurrengoa» sakatuko ditugu agertzen joango diren leihotxoetan. 5. Programa gure ordenagailuan deskargatuko da. 6. Behin programa deskargatuta, pantaila bat agertu dakiguke, aldaketak egiteko baimena eskatzen. «Bai» sakatuko dugu. 7. Orduan, instalazioa hasiko da. Leiho berri bat agertuko zaigu. «Hurrengoa» sakatuko dugu. 8. Lizentzia hitzarmena onartuko dugu eta «hurrengoa» sakatu. 9. Hurrengo leihoan, Freemind karpetaren kokapena aldatzeko aukera izango dugu. C unitateko programa artxiboen karpeta aukeratuko dugu eta «hurrengoa» sakatuko dugu agertzen zaigun leiho bakoitzean. 10. Azkenik, «instalatu» esaten duen leiho bat agertuko zaigu. Horretan klik egingo dugu eta instalazioa bukatu arte itxarongo dugu. Bukatzean, «bukatu» botoia sakatuko dugu agertuko zaigun azkeneko leihoan. Horrela instalazioa bukatuko dugu. Freemind gure ordenagailuan instalatuta dago, erabiltzeko prest. Azkenik, Freemind instalatu baino lehen, egiaztatu zure ordenagailuan Java 1.4 edo bertsio berriago bat duzula. Horrela ez bada, Javako web gune ofizialean deskargatu dezakezu doan.
  • 17. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 17 4.2.2. Erabilera Ondoren, Freeminden oinarrizko funtzionamendua erakutsiko dizugu, tresna horrekin mapa mentalak sortzeko gai izan zaitezen. Freemind zabaltzerakoan, «nuevo mapa» testua daraman nodo nagusia agertuko zaigu, eta horretatik abiatuta sortuko dugu gure mapa mentala. Testu prozesadore baten modu berean, letra mota eta tamaina alda dezakegu goiko menura joz. Lan eremuan mugitzeko, bertan sakatu edo klik egitea nahikoa da, kurtsorea mugituz.
  • 18. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 18 Nodo horretatik abiatuta, bigarren mailako ideiak erantsi ditzakegu. «Insertar» aukeratuta edo saguaren eskuineko botoia erabiliz, «nuevo nodo hijo» txertatuko eta editatuko dugu. Sortu dugun nodo seme horren maila bereko ideiak sortu nahi baditugu, «nuevo nodo hermano» txertatu aukera baliatuko dugu.
  • 19. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 19 Nodoak erloju orratzen noranzkoan erantsiz doaz. Ideia bat eranstea ahaztu badugu, eta idatzi dugun beste baten aurretik jarri nahi badugu, «nuevo nodo previo hermano» aukeratuko dugu. Nahi adina maila gehitu dezakegu gure mapa mentalean, nodo seme berriak erantsiz. Freemindek nodoak ezabatu edo nahi moduan mugitzeko aukera ematen digu. Eta koloreak editatu daitezke, testuenak, nodoenak eta marrenak.
  • 20. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 20 Freemindek aurretik ezarritako zenbait ikono ditu, gure maparen nodoei euskarri grafikoa ematea ahalbidetzen digutenak. Era berean, nodoak zenbakitu ditzakegu. Nodo bakoitzaren barruan ideia nagusia garatuko duten oharrak erantsi ditzakegu interfazearen beheko partean kokatuta dagoen ohar editorea erabilita. Tresna hori gure mapak irudiz edo argazkiz hornitzeko erabili dezakegu. Freemindek onartzen dituen formatuak hurrengoak dira:  JPG  PNG  GIF Freemindek, gainera, nodoetan estekak eransteko aukera ematen digu. Hala:  Nodoen arteko loturak sortu ditzakegu, eta nahi izanez gero, esteka horien adierazpen grafikoa gehitu dezakegu.  PDF dokumentuei estekak erantsi,  Web estekak erantsi,  Edo, nahi izanez gero, beste mapa mental batzuetarako estekak. Errazago lan egiteko, Freemindek nodoak ezkutatu edo erakusteko aukera ematen digu «navegar» menua erabilita.
  • 21. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 21 Gure mapa mentalean egindako aldaketak gordetzeko, «archivo» menura jo eta «guardar» sakatzea besterik ez dugu egin behar. Freemindek proiektuak .mm formatuan gordetzen ditu, hau da, «mapa mentala». Bestalde, Freemindek esportazio forma ugari eskaintzen dizkigu:  HTML, XHTML edo Flash formatuko web orri moduan.  PNG edo JPG formatuko irudi moduan  Testu artxibo moduan  PDF moduan, etab. Freemindekin mapa mental bat sortzea oso erraza da. Gainera, tresna honek gaztelaniazko laguntza baliagarria ematen du, erabileraren gainean sortu daitezkeen zalantza guztiak argituko dizkizuna.
  • 22. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 22 4.2. Mindmeister Badira tresna digital parte hartzaileak gugandik ehunka kilometrora dauden beste batzuekin mapa mentalak osatzea ahalbidetzen dutenak. Horietako bat da Mindmeister. Tresna horri buruz gehiago ikasi dezagun. 1. Webgune ofizialaren helbidea idatziko dugu: http://www.mindmeister.com/es 2. «Regístrese gratis» botoia sakatuko dugu. 3. «Básica gratis» aukeratu eta izena emateko formularioa beteko dugu. 4. Izena eman ondoren, Mindmeisterreko taldeak gure posta elektronikora mezu bat bidaliko digu web esteka batekin. Horretan klikatuta gure kontua aktibatuko da. 5. Kontua aktibatzean, Mindmeisterreko gure esparru pribatuan sartuko gara eta «Nuevo mapa» sakatuko dugu. Mindmeisterren mapa bat sortzeko modua Freeminden funtzionamenduaren oso antzekoa da. Nodo eta azpinodoak nodo nagusi batetik abiatuta sortzen dira. Freeminden era berean, hainbat aukera ditugu:  nodoak editatu.  kolorez aldatu.  ikonoak eta irudiak erantsi.  estekak eta bestelakoak erantsi. Freemindek ez bezala, Mindmeisterrek beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko aukera ematen digu. Horretarako, «Compartir mapa» botoia sakatuko dugu, interfazearen beheko partean kokatuta dagoena.
  • 23. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 23 Zabalduko den leihoaren goiko aldean lau erlaitzeko menu bat daukagu. «General» erlaitzean, gure maparen tituluaz gain, deskribapen labur bat idazteko aukera dugu. «Publicar» sakatuta, Mindmeisterrek gure mapa Interneten ikusgarri egiteko aukera ematen digu. Hortik abiatuta, aukera dugu mapa editatu eta kopiatzeko.
  • 24. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 24 Gure lan taldeko kideei aukera horiek mugatzeko, pasahitz bat ezarri dezakegu. «Notificaciones» aukeran, gure mapan aldaketak egin direlako abisuak zer bidetatik jaso nahi ditugun aukeratu dezakegu.
  • 25. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 25 Azkenik, «compartir» erlaitzean, gure mapa nahi dugun pertsonekin partekatu dezakegu, posta elektroniko bidez. Gure mapan parte hartu dezaten nahi badugu, «colaboradores» atalean gehituko ditugu.
  • 26. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 26 Mapa ikustea besterik ez badugu nahi, «espectadores» atalean sartuko ditugu. Helbide elektronikoak idatzi ondoren, «invitar a estas personas» sakatuko dugu. Hori egitean, mezu bat bidaltzeko aukera emango digu Mindmeisterrek. Ostean, «invitar» sakatuko dugu.
  • 27. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 27 Mezu hori gonbidatu dugun pertsonaren edo pertsonen posta elektronikora helduko da, eta mapa ikusi edo aldatzeko aukera izango dute, guk baimendu dugun heinean. Mindmeisterren interfazeko beheko partean, momentu bakoitzean mapa editatzen ari direnen izenak agertuko zaizkigu. Horrela, Mindmeisterrek gure mapa mentalak partekatzea ahalbidetzen digu eta Internet bidez beroriek taldeka garatzea. Tresna honek Freemind edo bestelako programa batzuen bidez gauzatutako mapak inportatzeko aukera ematen digu, baita Mindmeisterren sortutako mapak Freemind artxibo moduan, PDF moduan, etab. esportatzeko aukera ere. Erabilgarri izan dakizuke iPhone eta iPad bertsioak badira gainera. Horien gaineko informazio gehiago nahi izanez gero: www.mindmeister.com Hauek dira, Mindmeister halako aplikazioetan, iPadean zehazki, erabiltzeak dituen abantailetako batzuk:  Mapa mentalak zure iPadean sinkronizatu ditzakezu, konexiorik izan ez arren, mapak landu ahal izateko.  Zure mapak aplikaziotik zuzenean partekatu ditzakezu.  Ikono, kolore eta estilo ugari dituzu zure diseinuak hobetzeko.  Gogokoenak kudeatu ditzakezu.  Ideia berriak arin erantsi ditzakezu.  MindManagerreko, Freemindeko edo testu laudun artxiboak inportatu ditzakezu.  edo MindManager, Freemind, MS Word, PDF edo irudi moduan esportatu. Orain iPhonerako doako bertsio bat daukazu, iPhone App store dendan eskuratu dezakezuna.
  • 28. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 28 5. Aplikazio profesionalak Gero eta enpresa gehiagok, eguneroko jardueran mapa mentalak erabiltzen dituzte, hurrengo arrazoiak medio:  Ikuspegi globala ematen dute, garrantzizko gaiei modu eraginkorragoan heltzeko.  Ohiko lanak egitean denbora aurrezten digute.  Ideia eta estrategien sorkuntza errazten dute.  Eta planifikatzeko eta kudeatzeko gure gaitasuna hobetzen dute. Beharbada hau pentsatuko duzu: enpresek benetan erabiltzen al dituzte mapa mentalak? Boeing enpresa aeronautikoaren adibide konkretua ikusiko dugu. Enpresa horrek, 8 metro luze den mapa mental batean laburtu zuen bere eskuliburu tekniko osoa. 100 ingeniarik aste gutxitan ikasi zuten lehen zenbait urtetan ikasten zutena. Hala, enpresak urtean 11 milioi euro aurreztea lortu zuen. Jakina, enpresa guztiak ez dira Boeingen tamainakoak eta ez dituzte kopuru horiek erabiltzen. Hala ere, mapa mentalen teknika edozein enpresatan aplikatu daiteke, ETE bat zein korporazio handi bat izan. Baita enpresa sortu aurretik ere.
  • 29. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 29 Imajina ezazu negozio berri bat sortzea erabaki duzula. Proiektua sortzen hasten zarenean, faktore asko izan behar dituzue kontuan eta baliteke egoera horrek itotzea. Horregatik, mapa mental batekin, zure proiektuaren arrakastarako garrantzitsuak diren alderdi guztiak planteatu ditzakezu. Adibidez:  Negozioa fisikoki non kokatu  Zenbateko kapitala inbertitu behar duzun  Zenbat langile behar dituzun  Zure bezero objektiboa identifikatu  Zure marketin plana zehaztu  Finantzaketa nola lortu, etab. Gainera, mapa mentalek proiektuaren segimendua erraztuko dizute, horrek aurrera egiten duen heinean.. Hala, aurreikusitako faseak eta emaitzak bete diren jakingo duzu, edo estrategia aldatu behar duzun egiaztatuko duzu. Bestalde, mapa mentalak abian dauden enpresetan ere aplikatu daitezke eraginkortasunez.  Lehenik eta behin, sormena sustatzen dutelako, eta enpresa guztiek ideia berriak sortu behar dituztelako.  Bereziki erabilgarriak dira ideia jasak egiteko batzarretan: arin sortzen dira eta oso bisualak izanik, oharrak hartu eta ideiak apuntatzeko tresna ezin hobea dira. Mapa mentalek erabakiak hartzeko eta proiektuen planifikazio eta kudeaketan ere laguntzen digute. Hala, mapa mental batean era egituratu, argi, intuitibo eta eskuragarrian ondoko funtsezko aspektuak antolatu ditzakegu:  Proiektuan erabiliko diren baliabideak.  Sailen eta langileen artean banatu beharreko eginbeharrak.  Bete beharreko epeak.  Proiektuaren segimendua.
  • 30. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 30  Arazoen konponbideen bilaketa, etab. Beharbada, une honetan, ondokoa pentsatuko duzu: «Nik ez dut ardura handiko lanpostu bat betetzen enpresa barruan, zertarako baliatu ditzaket mapa mentalak maila profesionalean?». Mapa mentalei probetxu profesionala ateratzeko, ez da beharrezkoa enpresa bateko goiko mailetako erabakietan parte hartzea. Adibidez, mapa mentalak batzar batean oharrak modu bisualago eta produktiboagoan hartzeko erabili ditzakezu, blok batean ezkerretik eskuinera eta goitik behera hartuta baino. Batzarraren planifikazioan ere erabili litezke: eztabaidatuko diren gaiak, bakoitzaren helburuak eta bileran hartzen diren erabakietarako adarrak, adibidez. Ikasketetarako eta trebakuntzarako ere erabil daitezke mapa mentalak. Mapa mentalek ezagutza eskuratzeko prozesuak hobetzen eta bizkortzen dituzte, eskema argi eta intuitiboei esker eta funtsezko kontzeptuak bisualki irudikatzen direlako, adibidez, aurkezpenetan.
  • 31. Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa 31 Gainera, horrek kontsulta material eraginkorrago bihurtzen ditu. Laburbilduz, mapa mentalak eginkizun ugaritan erabili ditzakezu eta emaitzetan hobekuntza nabarmenak nabarituko dituzu.

×