GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

393 views
294 views

Published on

Lehenengo pausuak Gosasun webgunean zure aktibitatea erregitratzea...

Published in: Health & Medicine
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
393
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

GOSASUNEKO PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

  1. 1. NOLA ERREGISTRATU, ETA PROFILAK ETA JARDUERAK SORTU?
  2. 2. Aurkibidea 1. Sarrera 2. Nola sortu profila? 4. Nola bete jardueraren fitxa?
  3. 3. 1. Sarrera Aurreko Gidan azaldu den bezala, webgunea abian jartzean, eragile guztiok izango duzue aukera zeuen profil esklusiboa webgunean izateko. Horretarako, erabiltzaile bat egin behar da webgunean bertan, eta hor profila sortzeko beharrezko datu guztiak bete behar dira. Erabiltzaile hau sortzea ezinbestekoa da, baina funtsezkoa da zuen jarduerak eguneratzen jarraitzea, eta proiektua zuen inguruan ezagutaraztea, GOSASUN mugimendua EAEko leku gehiagotara irits dadin. Lan hau zuek egin behar duzue, baina Innobasque zuei laguntzeko dago eginkizun honetan.
  4. 4. 1. Sarrera Zer esan nahi du GOSASUN webgunean erregistratzeak?  Webgunean erregistratzea GOSASUNen parte izateko lehen urratsa da mugimendua osatzen duten gainerakoekin lankidetzan hasteko.  Webgunearen bidez parte hartu nahiz bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko praktikak partekatu ahal izango dituzu, eta elikadura, jarduera fisiko eta osasun emozionalari buruzko informazioaz baliatu.  GOSASUN mugimendukoa izateak eta webgunean erregistratzeak ez dakar kostu ekonomikorik. Erregistratzeko sartzen ditudan datuak ikusgai egongo dira webgunean?  Erabiltzaileak ematen dizkigun datu pertsonal guztiak izaera pertsonala duen fitxategi automatizatu batean sartzen dira, eta Innobasque da horren arduraduna.  Erakundeaz eta jardueraz emandako informazio guztia ikusgai egongo da era publikoan, baina erabiltzaileak harremanetarako emandako datuak administratzaileak eta GOSASUN mugimenduari atxikitako eragileek bakarrik ikusi ahal izango dituzte.
  5. 5. 1. Sarrera Webgunea bisitatu ondoren, dauden atalak eta eragile gisa beteko duzuen lekua ezagututa (Nola nabigatu GOSASUN webgunean zehar” Gidaren laguntzarekin), hurrengo urratsa profila sortzea da. Horretarako, erregistro-fitxa bete behar da lehenengo. Ondoren, webgunean onarturik zaudetela jakinaraziko dizuen mezu elektronikoa jasoko duzue, eta orduan has zaitezkete zuen profila sortzen. GOSASUN webgunea optimizaturik dago nabigatzaileen azken bertsioetarako.
  6. 6. 2. Nola sortu profila? 1. Joan webgune honetara: http://www.gosasun.net 2. Egin klik “GOSASUNekoa izan nahi duzu?” atalean. 3. Gero sakatu gainean eta bete fitxa.
  7. 7. 2. Nola sortu profila? 4. Erregistro atalean zaudenean, nahitaez ko eremuak bete beharko dituzu eta klik egin hemen:
  8. 8. 2. Nola sortu profila? 5. Zuen informazioa euskaraz agertzea nahi baduzue (eta gomendatzen dugun aukera da), “Euskara” jartzen duen eremuak zeuek bete behar dituzue. Innobasque ez da horretaz arduratuko. 6. Bestela, euskarazko bertsioan sartzen diren erabiltzaileek ezingo dute zuen informazioa ikusi.
  9. 9. 2. Nola sortu profila? 7. Zuen erakundea mapan zuzen kokatzeko, berriro datuak idaztea komeni da maparen azpian datzan laukitxoan. 8. Egin klik “Bilatu helbidea”n eta egiaztatu ea Google Maps-ek ongi kokatzen duen erakundea. 9. Ezezko kasuan, saguaren kurtsore beraz mugi daiteke dagokion lekua aurkitu arte.
  10. 10. 2. Nola sortu profila? 10. Erregistroa bidali ondoren, Innobasquek zuen erakundea balioztatuko du. Behin balioztatuta, Innobasquek jakinaraziko dizue sar zaitezketela zeuen erabiltzaile-gunera zeuen pasahitzarekin.
  11. 11. 2. Nola sortu profila? Zuen erabiltzailearekin sartuta, hasierako pantaila hau ikusiko duzue, blog-arena alegia, non edukiak editatzen baitira. Webgunera itzuli nahi izanez gero, egin klik “Hasiera”n. Erabiltzailea ixteko, aski litzateke “Irten” sakatzea.
  12. 12. 2. Nola sortu profila? Zuen profilarekin baldin bazaudete webgunean, blogaren aldera itzultzeko, aski litzateke profil gainean sakatzea. Profiletik irteteko, klik egin “Irten”en.
  13. 13. 2. Nola sortu profila? Blogaren profilaren barruan zaudetenean, “Nire kontua” atalean, hiru fitxa dituzue. Erakundea fitxan, aurrez Erregistro atalean beteriko datuak berrikustea komeni da, ortografia-hutsegiteak edo kontzeptu okerrak zuzentzeko.
  14. 14. 2. Nola sortu profila? Logotipoaren fitxak zuen erakundearen logoaren argazki bat gora kargatzeko balio du. Egin klik “Hautatu artxiboa”n eta gero “Gora kargatu logoa”n. Irudi horrek gehienez 8Mb-ko pisua izan behar du eta 250x250 pixeleko tamaina gutxienez. Onarturiko formatuak JPG, PNG eta GIF dira. Hau garrantzitsua da, arazoak sor baititzake eta argazkia ez igo.
  15. 15. 2. Nola sortu profila? Formatuekin arazoak izanez gero, aukera bat da formatua aldatzea Paint programaren bidez. Badira beste programa batzuk behera doan karga daitezkeenak. Aski litzateke argazkia programa honekin irekitzea eta pixel gutxiago hartzen dituen beste formatu batekin gordetzea.
  16. 16. 2. Nola sortu profila? Konfigurazio fitxan, pasahitza aldatu ahal izango duzue. Posta elektronikoari dagokionez, garrantzitsua da helbide operatibo bat jartzea, zeren eta helbide elektronikoa erabiliz sartuko baitzara beti webgunera.
  17. 17. 3. Nola bete jarduera fitxa? Profila diseinatu ondoren, hurrengo urratsa jarduera-fitxa egitea da webgunean erakusteko. Blogean zaudela, ezker aldeko atalean, sakatu “Jarduerak”. Jarduera bat sortzeko, egin klik “Sortu jarduera berria”n.
  18. 18. 3. Nola bete jarduera fitxa? Pantaila berri batera sartuko zarete eta han jarduera idatzi behar duzue. Profilarekin gertatzen zen bezala, zuen informazioa euskaraz agertzea nahi baduzue, zuek bete beharko dituzue eremu horiek. Zer baldintza behar dituzte jarduerek GOSASUN barruan sartzeko?  Jarduera bat GOSASUN gisa onartzeko, Euskadin osasuna sustatzeko praktika edo jardunbide bat izan behar du, elikadura, jarduera fisiko eta/edo osasun emozionalaren inguruan garatuko dena.
  19. 19. 3. Nola bete jarduera fitxa? Jarduera bat ezabatu edo editatzeko, aski litzateke “editatu” edo “ezabatu” aukerak sakatzea. “Ikusi” sakatuz, jarduera webgunean nola geratuko litzatekeen ikusten da. Honek zuen webgunean jarri eta bertan agertzeko balio du. Jardueraren oinarrizko informazioa da hau.
  20. 20. 3. Nola bete jardueraren fitxa? “Zigiluak” atalean, zeure jarduerengatik zer zigilu duzun eta zer-nolakoak diren egiaztatuko duzu. Zigilua eskatzeko 2 aukera daude: 1. 2. Jardueraren fitxa betetzerakoan, “zigilua eskatu” aukera marka daiteke. Jarduera daukazuenean, webgunetik bertatik “Zigilua” atalean eska dezakezue.
  21. 21. 3. Nola bete jarduera fitxa? Zer da GOSASUN zigilua?  GOSASUN zigilua elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizi-ohitura osasungarriekiko konpromisoa sustatzen duten jarduerei ematen zaien aitortza da. Zer jarduerak jaso dezake GOSASUN zigilua?  GOSASUN zigilua jaso ahal izango dute Euskadin abian jarritako jarduerek, elikadura, jarduera fisiko edo osasun emozionalarekin erlazionaturiko ohitura osasungarriak sustatzen badituzte. Zigilua ekintzek eurek lortuko dute eta ez ekintza horien eragile sustatzaileek.  Innobasque da GOSASUN zigilua emateko ardura duen erakundea.
  22. 22. 3. Nola bete jardueraren fitxa? Zenbat Zigilu eska ditzaket?  Erregistraturiko jarduera bakoitzak Zigilu bakarra izan dezake.  Denboraren joanean, jarduerak eboluzionatzen badu eta/edo hobetzen bada, maila handiagoko zigilua eskatu ahal izango da (GOSASUN zigiluak hiru maila ditu: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila). Zer irizpide du Innobasquek maila bateko edo besteko Zigilua emateko nire jarduerari? Ezarritako irizpideak honako hauek dira:       Eremua (elikadura, jarduera fisikoa eta/edo osasun emozionala). Denboraren norainokoa (puntuala, aldizkakoa edo sistematikoa). Etorkizuna (eskalagarria edo aktiboki partekatua). Emaitzak. Berrikuntza (berritasuna, orijinaltasuna, sormena). Zabalkundea eta nabaritasuna.
  23. 23. 3. Nola bete jardueraren fitxa? Zalantzaren bat izanez gero, sakatu “Laguntza”. Bloga gaztelaniaz edo euskaraz jartzeko aukera ere badago, ezkerraldeko barra minimizatzeaz gain, “Menua itxi” sakatuz.
  24. 24. GOSASUNen arrakasta eragile guztien lankidetza eta inplikazioaren mende dago neurri handi batean. Gomendagarria da zuen inguruan GOSASUN mugimenduaren berri zabaltzea, jende gehiagorengana irits dadin. Gonbidatu GOSASUNen webgunea eta twitter bisitatu eta horietan parte hartzera. Zuek, eragileak, zarete profila nahiz jarduera egin behar duzuenak, baina Innobasque beti prest duzue laguntzeko.

×