Your SlideShare is downloading. ×

Eku 13 03_sysad_ficha1_eu

177

Published on

SYSADOA: preskripzio okerraren adibidea …

SYSADOA: preskripzio okerraren adibidea
ERAGINKORTASUNA KONPARATZEKO UNITATEA / UNIDAD DE EFECTIVIDAD COMPARADA
Osasun Teknologien Ebaluazioa / Evaluación de Tecnologías Sanitarias

Published in: Health & Medicine
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
177
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. ERAGINKORTASUNA KONPARATZEKO UNITATEA / UNIDAD DE EFECTIVIDAD COMPARADA Osasun Teknologien Ebaluazioa / Evaluación de Tecnologías Sanitarias OSASUN TEKNOLOGIA AZTERGAI 3. zka/2013 urtea SYSADOA: preskripzio okerraren adibidea EKU-OSTEBA | Tfnoa: 94.403.24.35 | Eposta: osteba5-san@ej-gv.es EKU-Eraginkortasuna Konparatzeko Unitatea, informazioa, aholkua edo argitasunak emateko organoa da; gaur egun indarra hartzen ari diren edo zahar geratutako osasun-teknologiei buruzko informazioa ematen du osasun-zerbitzuen zorroa hobeto egokitzeko herritarren osasunerako lagungarri diren teknologietara, baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzeko aldera. Zer da? SYSADOA (SYmptomatic Slow Acting Drugs for Osteoarthritis) kondroitin sulfato, glukosamina, diazereina eta hialuroniko azidoak osatzen duten botika talde bat dira, osteoartritiaren edo artrosiaren sintomak tratatzeko; eta badirudi kondrobabesleak edo gaixotasuna eraldatzeko modukoak ere izan daitezkeela. Lanean berehala hasten diren betiko analgesikoen aldean, eragin motelekoak dira, eragin klinikoa tratamendua hasi eta gero, aste batzuen buruan, hasten baita, eta tratamendua eten eta gerora ere eragina badaukalako. Artikulazioetako gaixotasun progresiboa da artrosia, eta ezintasuna eta bizi-kalitate eskasa eragiten duten kausetatik nagusietakoa da; batez ere, belauneko edo mokorreko artrosiaren kasuan. Gaur egun, zalantzan jarrita dago farmako hauek, ahotik ematen direnean, benetan eraginkor ote diren artrosiaren sintomak tratatzeko. Helburuak · Belauneko nahiz mokorreko artrosian ahotik emandako SYSADOA erabiltzeko jardunbide klinikoen eskuliburuek (JKE) ematen dituzten gomendioen iritzi ezberdinak zehaztea. · Tratamenduaren eragimena, eraginkortasuna eta segurtasunaren ebidentziak zenbatekoak diren aztertzea, eta gomendio horiek emateko aplikatu diren metodoak ere aztertzea. Metodologia JKEaren azterketa sistematikoa egin dugu eta beren kalitate metodologikoa ere gainbegiratu dugu, AGREE II instrumentua baliatuz. Jardunbide klinikoen eskuliburuen gomendioak eta batzuen eta besteen arteko diferentziak aztertu ditugu, gomendio horien kalitatearen eta gomendioak taxutzeko metodoaren arabera. Emaitzak Belauneko nahiz mokorreko artrosia tratatzeko 10 JKE identifikatu ditugu (8 nazioartekoak eta 2 Espainiakoak). Alabaina, eskuliburu horietan bildutako gomendioak ez datoz bat SYSADOA belauneko nahiz mokorreko artrosiaren kasuan erabiltzeari dagokionez. Alde hori, hain zuzen, gomendioak taxutzeko erabilitako metodoarekin nahiz eskuliburuen kalitatearekin lotuta dago. Hain justu, SYSADOA erabiltzea gomendatzen duten bi JKEretatik, batek metodologia eskasa dauka, eta besteak profesionalen adostasunean oinarritutakoa da. Gainerako JKEak kalitate onekoak dira, eta denek gomendatzen dute SYSADOArik ez erabiltzeko belauneko eta mokorreko artrosia tratatzeko, ebidentzia zientifikoak ez baitu ziur frogatzen botika horiek, ahotik ematen direnean, eraginkorragoak direnik gaixotasunaren tratamendu sistematikorako ematen den plazeboa baino. Ondorioak Datu-base handietan argitaratuta dauden JKEk gomendio erabat ezberdinak egiten dituzte belauneko eta mokorreko artrosia tratatzeko SYSADOA erabiltzeari buruz; baina ez dugu halako aldea egoteko justifikaziorik ikusten ebidentziaren argitan: ebidentzia horrek ez du oinarririk ematen artrosia SYSADOArekin tratatzeko. Ebaluazio-txosten hau editatzeko bidean da orain. Kopia bat nahi baduzu, eskatu hemen: osteba-san@ej-gv.es Gomendioak Ez da komeni ahotik emandako SYSADOA erabiltzea belauneko eta mokorreko artrosia tratatzeko.

×