KOORDAINKETA FARMAZEUTIKOA EUSKADIN
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

KOORDAINKETA FARMAZEUTIKOA EUSKADIN

on

  • 303 views

EUSKADI AZKEN AUTONOMIA-ERKIDEGOA IZANGO DA KOORDAINKETA ABIAN JARTZEN ETA EUSKAL HERRITARRENTZAT ZEIN PROFESIONALENTZAKO AHALIK ETA KALTERIK TXIKIENA ERAGITEKO MODUAN EGINGO DU UZTAILAREN 1ETIK ...

EUSKADI AZKEN AUTONOMIA-ERKIDEGOA IZANGO DA KOORDAINKETA ABIAN JARTZEN ETA EUSKAL HERRITARRENTZAT ZEIN PROFESIONALENTZAKO AHALIK ETA KALTERIK TXIKIENA ERAGITEKO MODUAN EGINGO DU UZTAILAREN 1ETIK AURRERA


Statistics

Views

Total Views
303
Views on SlideShare
303
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

CC Attribution License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

KOORDAINKETA FARMAZEUTIKOA EUSKADIN KOORDAINKETA FARMAZEUTIKOA EUSKADIN Document Transcript

  • Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: gabinete1-san@ej-gv.esOSASUN SAILASailburuaren Kabineteko ZuzendaritzaDEPARTAMENTO DE SALUDDirección del Gabinete del ConsejeroEUSKADI AZKEN AUTONOMIA-ERKIDEGOA IZANGO DAKOORDAINKETA ABIAN JARTZEN ETA EUSKALHERRITARRENTZAT ZEIN PROFESIONALENTZAKO AHALIKETA KALTERIK TXIKIENA ERAGITEKO MODUAN EGINGO DUUZTAILAREN 1ETIK AURRERAEuskadi izango da azken autonomia-erkidegoa koordainketafarmazeutikoa deritzona abian jartzen, uztailaren 1etik aurrera, hain zuzen ere.Hala eman du ezagutzera Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileakGobernu Kontseiluaren ostean eta Jon Darpón Osasun sailburuarekin bateraeskeinitako prentsaurrekoan. Biek ere azpimarratu dutenez, neurria, baieuskal herritarrei, bai erasandako profesionalei ahalik eta kalte txikienakeragiteko moduan ezarriko dela.Horren erakusle, beste autonomia-erkidego batzuetan ez bezala,gurean herritarrek ez dute, behin hileko eta pertsonako dagokien kopururairitsita, diru gehiagorik aurreratu eta itzulketaren zain egon beharrikizango; aitzitik, ordaintzeari utzi egingo diote muga horretara helduorduko. Era berean, koordainketa batera ezarriko da EAEko hirulurraldeetan eta bertoko farmazia guztietan.Hain zuzen ere, Mariano Rajoy-ren Gobernuak inposatutako neurri«ez beharrezko» honen aurka Eusko Jaurlaritzak agertutako jarrerak,Euskadin koordainketa urtebete atzeratzea ahalbidetu du. Horrenbestez,Euskadi izango da Estatuan koordainketa jarriko duen azken autonomia-erkidegoa.Koordainketa indarrean sartzeak izango duen ondorio nagusia uztailaren1etik aurrera errezetek TSI ekarpen-kode bat izango dutela da, eta,horrenbestez, medikamendu bat erostean, erabiltzaileek euren TSI kodearidagokion ehunekoa ordaindu beharko dutela. Hain zuzen ere, kode horierabiltzaileen egoera soziolaboralaren eta errenta mailaren araberaezarriko da.Orain artean, Euskadin, errezeta ofizialarekin eskuratutakomedikamenduen prezioaren % 40 ordaintzen zuten LANEAN DIHARDUTENPERTSONEK. Aurrerantzean, 18.000 euro baino gutxiagoko errentakdituztenek % 40 hori ordaintzen jarraituko dute; kopuru hori gainditzendutenek, berriz, % 50a; , eta, 100.000 euroko errenta gainditzen dutenek,ordea, % 60a.
  • 2PENTSIODUNEN kasuan, erregimena ezberdina izango da: oro har,medikamentuen prezioaren % 10 ordainduko dute, beti ere, bakoitzarenerrentaren araberako muga ezarrita, hileko eta pertsonako. Hala, 18.000 eurobaino gutxiago jasotzen dutenek gehienez 8,14€ ordainduko dute, pertsonakoeta hileko; 18.000 eta 100.000 euro bitartekoek, berriz, 18,32€ pertsonako etahileko; eta 100.000 eurotik gorako errentadunek, ostera, 61,08€ pertsonakoeta hileko. Esan bezala, kopuruotatik aurrera xentimorik ere ez dutepagatuko.Kasu guztietan, honako kolektiboak koordainketatik SALBUETSITAgeldituko dira: sindrome toxikoak kaltetuak; arauturiko ezgaitasunen bat jasatendutenak; Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak edo kotizazio gabeko pentsioakjasotzen dituztenak; denbora luze langabezian egon ondoren subsidioa agortudutenak; eta laneko istripu edo gaixotasunen batekin lotutako tratamenduakjasotzen ari diren pertsonak.Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a