SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
ARGIAREN BIDEA
Argiaren bidea edo Via Lucis debozio berria da.
Gurutze bidean Jesusek kondenaziotik heriotzera
egindako bidea meditatzen dugu. Hemen berriz,
Jesuses berpiztuaren bidea edo gertaldiak otoitz
egiten dugu.

Momentuz ez dago zehaztu ze otoitz egin behar
diren edo ze gertaldi meditatu behar diren.

Hemen doakizuna Erlijioabizik egindako
proposamena da.

Has gaitezen...
1.- JESUS BERPIZTU DA.


“Baina aingerua emakumeei mintzatu
zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu.
Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila
zabiltzatela. Ez dago hemen, piztua
baita, esan zuen bezala. Zatozte eta
ikusi ezarria egon zeneko tokia”.
Mt 28, 5-6




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
2.- Hilobia hutsik dago.
“Irten ziren, orduan, Pedro eta beste
ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak
batera zihoazen korrika, baina beste
ikaslea Pedro baino arinago zihoan,
eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura
begiratzeko makurturik, oihal-
zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen,
baina ez zen sartu. Iritsi zen haren
atzetik Simon Pedro eta sartu zen
hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi
zituen, baita Jesusen burua biltzen
egoniko zapia ere; baina hau ez
zegoen oihal-zerrendekin batera jarria,
beste toki batean aparte bildua baizik.
Orduan, sartu zen beste ikaslea ere,
hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta
sinetsi egin zuen”. Jn 20, 3-8




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
3.- Jesus Berpiztua Magdalako Mariari
 agertu zitzaion.
“–Emakume, zergatik ari zara negarrez?
Noren bila zabiltza?
Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion:
–Jauna, zuk eraman baldin baduzu,
esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko
dut.
Jesusek esan zion: –Maria!
Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:
–Rabbuni! (hau da, Maisu).
Jesusek esan zion: –Utz nazazu, oraindik
ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire
senideengana eta esaiezu neure eta zuen
Aitarengana noala, neure eta zuen
Jainkoarengana.
Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri
hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta
hark esana kontatu zien”. Jn 20, 15-18


 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
4.- Jesus Berpiztua Emausko ikasleei agertu.

 “–Bai buru gutxikoak zaretela, bai
 motelak profetek esana sinesteko!
 Ez ote zuen Mesiasek hori guztia
 sufritu behar bere aintzara iristeko?
 Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz
 profeta, Liburu Santuek berari buruz
 zioten guztia azaldu zien.
 Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean,
 aurrera jarraitzeko keinua egin zuen
 Jesusek. Baina haiek arren eta arren
 eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin,
 berandu baita eta iluna gainean dugu».
 Eta herrian sartu zen haiekin
 gelditzeko”. Lk 24,25-29




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
5.- Ogia zatitzean ezagutzen dute Jesus Berpiztua.

“Ondoren, elkarrekin mahaian jarri
ziren, eta Jesusek, ogia harturik,
bedeinkazioa esan, zatitu eta eman
egin zien. Orduan, begiak ireki
zitzaizkien eta ezagutu egin zuten,
baina Jesus desagertu egin zitzaien
begi aurretik. Haiek elkarri esan
zioten: «Ez al geneukan barrua
sutan, bidean Liburu Santuak azalduz
mintzo zitzaigunean?»
Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli
ziren; eta Hamaikak eta hauen
lagunak bildurik aurkitu zituzten,
honela ziotela: «Egia da! Piztu da
Jauna eta Simoni agertu zaio».” Lk
24,30-34.




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
6.- Jesus Berpiztua hamaikei eta ikasleei agertu .

  “Hamaikak eta lagunak horretaz
  mintzo zirela, Jesus agertu
  zitzaien erdian eta esan zien:
  «Bakea zuei».
  Beldur-ikaraz beterik, mamua
  ikusten zutela uste zuten.
  Baina Jesusek esan zien:
  «Zergatik izutzen zarete?
  Zergatik sortzen zaizkizue
  zalantza horiek barruan? Ikusi
  nire esku-oinak, neu naiz. Uki
  nazazue eta begira: mamuak ez
  du hezur-haragirik, eta nik bai,
  ikusten duzuenez»”. Lk 24,36-39




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
7.- Jesus Berpiztuak bakea eta bekatuak
barkatzeko ahalmena ematen die.
“Asteko lehen egun hartan bertan,
arratsean, ikasleak etxe batean bildurik
zeuden; judu-agintarien beldurrez,
ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus
eta, erdian jarririk, agurtu zituen
esanez: «Bakea zuei». Gero, eskuak
eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez
bete ziren ikasleak Jauna ikustean.
Jesusek berriro esan zien: «Bakea
zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik
zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien
gainera arnasa botaz, esan zien:
«Hartzazue Espiritu Santua. Zuek
bekatuak barkatzen dizkiezuenei
barkatu egingo dizkie Jainkoak ere;
zuek barkamena ukatzen diezuenei,
ukatu egingo die»”. Jn 20, 19-23


OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
8.- Jesus Berpiztuak Tomas fedean sendotzen
du.

“Zortzi egunen buruan, etxean
zeuden berriro ikasleak, eta Tomas
ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden
arren, sartu zen Jesus eta, erdian
jarririk, agurtu zituen esanez:
«Bakea zuei».
Gero, esan zion Tomasi: –Ekarri
atzamarra eta aztertu nire eskuak;
ekarri eskua eta sartu nire saihets-
zuloan. Eta ez izan sinesgogor,
sinestedun baizik.
Tomasek erantzun zion: –Ene
Jauna eta ene Jainkoa!
Jesusek esan zion:
–Ikusi nauzulako sinetsi al duzu?
Zorionekoak ikusi gabe sinesten
dutenak”. Jn 20, 26-29

OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
9.- Jesus berpiztua Tiberiades aintziran agertzen
da.

   “Eguna argitu zuenean,
   aintzira-ertzean agertu zen
   Jesus; baina ikasleak ez ziren
   konturatu Jesus zela.
   Jesusek esan zien: –Mutilok,
   baduzue jatekorik?
   Haiek erantzun: –Ez.
   Jesusek esan zien: –Bota
   sarea txaluparen eskuinera
   eta aurkituko duzue.
   Hala egin zuten. Eta
   hainbeste arrain harrapatu
   zutenez, ez ziren sarea
   ateratzeko gauza”. Jn 21,4-6




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
10.- Pedrok maitasuna berresten du.
“Bigarrenez galdetu zion Jesusek:
–Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedrok, berriro: –Bai, Jauna, badakizu
maite zaitudana.
Jesusek, orduan: –Zaindu nire ardiak.
Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:
–Simon, Joanen semea, maite al nauzu?
Pedro goibeldu egin zen maite al zuen
hirugarrenez galdetu ziolako, eta
erantzun zion:
–Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu
maite zaitudana.
Orduan, esan zion Jesusek:
–Larra itzazu nire ardiak. Bene-benetan
diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen
zenuen gerrikoa eta nora joan
erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk
besoak luzatu eta beste batek lotuko
dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun
lekura eramango zaitu”. Jn 21,16-18

  OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
11.- Jesus berpiztuak apostoluak bidaltzen ditu



 Zoazte, bada, eta egin herri guztiak
 nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta
 Espiritu Santuaren izenean bataiatuz
 eta nik agindu dizuedan guztia
 betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin
 izango nauzue egunero munduaren
 azkena arte». Mt 28,19-20




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
12.- Jesus berpiztuaren igokundea.

    “Ondoren, Betania aldera
    atera zituen Jesusek
    ikasleak, eta, eskuak
    altxaturik, bedeinkatu egin
    zituen. 51 Bedeinkatzen
    zituen bitartean, haiengandik
    aldendu egin zen, eta zerura
    eraman zuten. 52 Haiek,
    Jesus ahuspez gurtu
    ondoren, Jerusalemera itzuli
    ziren poz-pozik”. Lk 24, 50-52




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
13.- Maria eta apostoluek Espiritu Santua
otoitzean espero dute.

“«Ez alde egin Jerusalemdik,
zaudete nik Aitaren partetik egin
dizuedan agintzariaren zain. Joanek
urez bataiatu zuen, baina zuek egun
gutxi barru Espiritu Santuaz
bataiatuak izango zarete».
(...)Orduan, apostoluak Jerusalemera
itzuli ziren Oliamenditik –mendi hau
Jerusalemdik hurbil dago, kilometro
batera eskas.Etxeraturik, bizi
zireneko goiko gelara igo ziren.
(...)Guztiok, emakume batzuekin eta
Jesusen ama Maria eta anai-
arrebekin, bihotz batez otoitzari
emanak bizi ziren.
Eg 1, 4-5 eta Eg1, 12-14



OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
14.- Mendekoste eguna, Espiritu Santuaren
etorrera.

   “Mendekoste-eguna iritsi zenean,
   toki berean bildurik zeuden guztiak.
   Bat-batean, haize-boladarena
   bezalako burrunba etorri zen
   zerutik eta beraiek zeuden etxe
   guztian durundi egin zuen. Orduan,
   suzko mihiak bezalako batzuk ikusi
   zituzten, bakoitzaren gainean bana
   kokatzen.
   Denak Espiritu Santuaz bete ziren
   eta hizkuntza arrotzez hitz egiten
   hasi, bakoitza Espirituak eragiten
   zion eran”. Eg 2,1-3




OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
Debozio eta informazio gehiago:

http://erlijioabizi.wordpress.com/

More Related Content

Viewers also liked

Samariar ona
Samariar onaSamariar ona
Samariar onaZIZURKI
 
Mezako zatiak
Mezako zatiakMezako zatiak
Mezako zatiakZIZURKI
 
Mendekostes eguna
Mendekostes egunaMendekostes eguna
Mendekostes egunaZIZURKI
 
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOA
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOAJESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOA
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOAimeldaBC
 
Aste santua:Jesusek agur esan zien lagunei
Aste santua:Jesusek agur esan zien laguneiAste santua:Jesusek agur esan zien lagunei
Aste santua:Jesusek agur esan zien laguneiimeldaBC
 
Berpizturiko pazkoan amaitu zen
Berpizturiko pazkoan amaitu zenBerpizturiko pazkoan amaitu zen
Berpizturiko pazkoan amaitu zenZIZURKI
 
Parábola del hijo pródigo para colorear
Parábola del hijo pródigo para colorearParábola del hijo pródigo para colorear
Parábola del hijo pródigo para colorearAna Lozano
 
La biblia preguntas sobre semana santa
La biblia preguntas sobre semana santaLa biblia preguntas sobre semana santa
La biblia preguntas sobre semana santaJulio Chuquipoma
 
Temas de religion para 5° grado de primaria
Temas de religion para 5° grado de primariaTemas de religion para 5° grado de primaria
Temas de religion para 5° grado de primariaElizabeth Pino Poma
 

Viewers also liked (13)

Samariar ona
Samariar onaSamariar ona
Samariar ona
 
Mezako zatiak
Mezako zatiakMezako zatiak
Mezako zatiak
 
Mendekostes eguna
Mendekostes egunaMendekostes eguna
Mendekostes eguna
 
Egipto
EgiptoEgipto
Egipto
 
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOA
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOAJESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOA
JESUS JERUSALEMEN SARTU ZENEKOA
 
Aste santua:Jesusek agur esan zien lagunei
Aste santua:Jesusek agur esan zien laguneiAste santua:Jesusek agur esan zien lagunei
Aste santua:Jesusek agur esan zien lagunei
 
Berpizturiko pazkoan amaitu zen
Berpizturiko pazkoan amaitu zenBerpizturiko pazkoan amaitu zen
Berpizturiko pazkoan amaitu zen
 
Parábola del hijo pródigo para colorear
Parábola del hijo pródigo para colorearParábola del hijo pródigo para colorear
Parábola del hijo pródigo para colorear
 
Material semana santa
Material semana santaMaterial semana santa
Material semana santa
 
La biblia preguntas sobre semana santa
La biblia preguntas sobre semana santaLa biblia preguntas sobre semana santa
La biblia preguntas sobre semana santa
 
Sesio nes de religion2
Sesio nes de religion2Sesio nes de religion2
Sesio nes de religion2
 
El Juego de la Pasión
El Juego de la PasiónEl Juego de la Pasión
El Juego de la Pasión
 
Temas de religion para 5° grado de primaria
Temas de religion para 5° grado de primariaTemas de religion para 5° grado de primaria
Temas de religion para 5° grado de primaria
 

More from Erlijioabizi

Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.Erlijioabizi
 
Salesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoSalesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoErlijioabizi
 
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholkuKristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholkuErlijioabizi
 
Jesus gure Jauna da.
Jesus gure Jauna da.Jesus gure Jauna da.
Jesus gure Jauna da.Erlijioabizi
 

More from Erlijioabizi (8)

Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.
 
Salesko San Frantzisko
Salesko San FrantziskoSalesko San Frantzisko
Salesko San Frantzisko
 
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholkuKristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku
Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku
 
Jesus gure Jauna da.
Jesus gure Jauna da.Jesus gure Jauna da.
Jesus gure Jauna da.
 
Arrosarioa
ArrosarioaArrosarioa
Arrosarioa
 
Maite zaitut.
Maite zaitut.Maite zaitut.
Maite zaitut.
 
Gurutze bidea
Gurutze bideaGurutze bidea
Gurutze bidea
 
Garizuma
GarizumaGarizuma
Garizuma
 

Argiaren bidea

  • 2. Argiaren bidea edo Via Lucis debozio berria da. Gurutze bidean Jesusek kondenaziotik heriotzera egindako bidea meditatzen dugu. Hemen berriz, Jesuses berpiztuaren bidea edo gertaldiak otoitz egiten dugu. Momentuz ez dago zehaztu ze otoitz egin behar diren edo ze gertaldi meditatu behar diren. Hemen doakizuna Erlijioabizik egindako proposamena da. Has gaitezen...
  • 3. 1.- JESUS BERPIZTU DA. “Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia”. Mt 28, 5-6 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 4. 2.- Hilobia hutsik dago. “Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal- zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen”. Jn 20, 3-8 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 5. 3.- Jesus Berpiztua Magdalako Mariari agertu zitzaion. “–Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza? Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion: –Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut. Jesusek esan zion: –Maria! Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz: –Rabbuni! (hau da, Maisu). Jesusek esan zion: –Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana. Magdalako Mariak joan eta ikasleei berri hau eman zien: «Jauna ikusi dut». Eta hark esana kontatu zien”. Jn 20, 15-18 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 6. 4.- Jesus Berpiztua Emausko ikasleei agertu. “–Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko! Ez ote zuen Mesiasek hori guztia sufritu behar bere aintzara iristeko? Eta, Moisesengandik hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek berari buruz zioten guztia azaldu zien. Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek. Baina haiek arren eta arren eskatu zioten: «Geldi zaitez gurekin, berandu baita eta iluna gainean dugu». Eta herrian sartu zen haiekin gelditzeko”. Lk 24,25-29 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 7. 5.- Ogia zatitzean ezagutzen dute Jesus Berpiztua. “Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik. Haiek elkarri esan zioten: «Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz mintzo zitzaigunean?» Berehala jaiki eta Jerusalemera itzuli ziren; eta Hamaikak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, honela ziotela: «Egia da! Piztu da Jauna eta Simoni agertu zaio».” Lk 24,30-34. OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 8. 6.- Jesus Berpiztua hamaikei eta ikasleei agertu . “Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei». Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez»”. Lk 24,36-39 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 9. 7.- Jesus Berpiztuak bakea eta bekatuak barkatzeko ahalmena ematen die. “Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die»”. Jn 20, 19-23 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 10. 8.- Jesus Berpiztuak Tomas fedean sendotzen du. “Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei». Gero, esan zion Tomasi: –Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets- zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik. Tomasek erantzun zion: –Ene Jauna eta ene Jainkoa! Jesusek esan zion: –Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak”. Jn 20, 26-29 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 11. 9.- Jesus berpiztua Tiberiades aintziran agertzen da. “Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela. Jesusek esan zien: –Mutilok, baduzue jatekorik? Haiek erantzun: –Ez. Jesusek esan zien: –Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue. Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza”. Jn 21,4-6 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 12. 10.- Pedrok maitasuna berresten du. “Bigarrenez galdetu zion Jesusek: –Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedrok, berriro: –Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Jesusek, orduan: –Zaindu nire ardiak. Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: –Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: –Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana. Orduan, esan zion Jesusek: –Larra itzazu nire ardiak. Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu”. Jn 21,16-18 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 13. 11.- Jesus berpiztuak apostoluak bidaltzen ditu Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». Mt 28,19-20 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 14. 12.- Jesus berpiztuaren igokundea. “Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen. 51 Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten. 52 Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik”. Lk 24, 50-52 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 15. 13.- Maria eta apostoluek Espiritu Santua otoitzean espero dute. “«Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain. Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete». (...)Orduan, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas.Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. (...)Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai- arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren. Eg 1, 4-5 eta Eg1, 12-14 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 16. 14.- Mendekoste eguna, Espiritu Santuaren etorrera. “Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak. Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen. Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen. Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran”. Eg 2,1-3 OTOITZA: Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko. Eg 2,32
  • 17. Debozio eta informazio gehiago: http://erlijioabizi.wordpress.com/