10. unitate didaktikoa (1)

208 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
208
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

10. unitate didaktikoa (1)

  1. 1. Andrea Andueza, XabiAizpuru, ErikaAizpurua, NaroaAsensio, LideAizpurua
  2. 2. SARRERAJarraian deskribatzen dugun “Goazen Baserrira” jarduera sekuentzia, Lehenhezkuntzako 3.zikloko ikasleei zuzenduta dago. Bi orduko saioan egiteko matematikakojarduera multzoa proposatzen dugu.Gai hau aukeratzearen zergatia, kontzeptu asko lantzeko aukera eskaintzea da.Horien artean,lanbideak, baserriko animaliak, barazkiak, ingurune naturala,pasaiak…Eduki horiek lantzeko aukerak jardueren bitartekoa izango da. Kontzeptu horiek lantzekoadimen logiko matematikoa erabiliko da beste hainbat adimenekin batera(adimeninterpertsonala, espaziala, naturalista…). Horrela, gure helburua jarduera hauen bitartez zerada, ikasleek matematiken baliagarritasunaz ohartaraztea da, hau da, honek bizitzako bestezenbait alorretan duen erabilgarritasuna azpimarratzea, baserrian hain zuzen ere ( baserrikobaratza antolatzerako orduan, baratzeko produktuen salmentarako, …).Horrez gain, matematikaz hitz egiterakoan eragiketak soilik dauzkate buruan ikasleek, eta gukiritzi hori aldatu nahi dugu. Izan ere, jarduera multzo hauekin, matematika problemakebazteko estrategia ezberdinak daudela, eta horiek ebazteko adimen anitzez baliatugaitezkeela erakutsi nahi diegu.HELBURUAK- Matematikak egunerokotasunean duen erabilgarritasunaz jabetzea, baserrikoingurumenean zentratuz.- Problemak ebazteko prestatzea: ebazteko prozedura egokia jarraitzea.- Elkarri dakitena erakustea eta talde lana sustatzea, elkarri lagunduz eta errespetatuz.- Problemei motibazioz irtenbidea ematea.EDUKIAK- Ikasleen arteko lankidetza- Naturarekiko jarrera positiboa- Neurriak: azalera, perimetroa, pisua…- Buruketetan aurkezten diren datuen egituraketaKONPETENTZIAK- Matematikarako gaitasuna.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
  3. 3. - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.METODOLOGIAESTRATEGIA METODOLOGIKOAUnitate didaktiko honetan proposatzen ditugun jarduerak aurrera nola eramangoditugun azalduko dugu:Hirugarren zikloko haurren adinaren arabera, eragiketa konkretuen etapan kokatukolituzke Piagetek. Horrela, haurren garapena aurrera doan heinean, balore eta eduki zabalagoakeskuratzeko beharra sortzen da. Behar hauek zenbait gertakizunen araberakoak dira.7 urtetik 12 urtera bitartean bere egozentrismo sozial eta intelektualetikaskatzen da etakoordinazio berrietarako gai bihurtzen da haurra. Gizabanakoezberdinen ikuspegi ezberdinakkoordinatzen ditu logikaren bidez; afektibitateari dagokionez, koordinazioen sistema horreklankidetza eta autonomia pertsonalaren moral bat sortzen du. Besteen ikuspegia ulertzeko gaibihurtzen da haurra. Beraz, Piageten arabera, ezagutza erreakzioak, erreakzio ludikoak,afektiboak,sozialak eta moralak bilduko dituen batasun funtzional bat gertatukoda orain.Hasieran familiara mugatzen zen afektibitatea giza-talde zabalagorahedatuko da orain.Sentimendu moralek elkarrekiko begirunearen alderaeboluzionatzen dute. Sentimendu sozialeidagokienez, hasieran koordinazioriketa bereizkuntzarik ez zen nabari norberaren eta besteenikuspegienartean; orain, ikuspegien koordinazioa eta lankidetza gertatzen dira.Hizkuntza egozentrikoa desagertu egiten da, eta eztabaida posiblea gertatzen da.Gainera, berdinen arteko harremanak garrantzia hartzen du eta gurasoen eragina gutxituegiten da. Harreman horietan, izaera ezegonkorra izango duen liderra agertzen da, ordezkatuaizan daitekeena eta lagun minak sortuko dira. Hauen artean hierarkiak eratzen doaz gustukodituzten gauzen arabera.Haurren autoestimua oso garrantzitsua da urte hauetan, izan ere, autoestimu on bat izateanhaurrak etor dakizkiokeen arazoak errazago gaindituko ditu eta. Nahiz eta lagun talde batekokide izan, askatasun indibidualaren kontzientziak garrantzia handia hartzen du. Eta horregatik
  4. 4. beren eskubideak aldarrikatzen hasten dira betebeharrak dituztela ohartu gabe. Hortaz gain,esanekotasunean oinarritutako moral baten ordez, elkarrekiko begirunean oinarritutako moralbat nagusitzen da orain.Elkarrekiko begiruneak, beraz, anartean ezezagunak zitzaizkion sentimendu moralbatzuetara eramaten du haurra: jokalarien arteko ondradutasuna (tranpak egiten ez badira, ezda galarazita daudelako, gizabanakoen arteko akordioa hausten dutelako baizik), laguntasunaeta abar. Bestalde, borondatea agertzen da arrazoiaren eragiketen baliokide afektibo bezala.Borondatea sentimendu moral autonomoen funtzionamenduari loturik dago.Adin honetan ikasleak eragiketa konkretuen estadioan aurkitzen dira. Logika zehatzaerabiltzen dute egoerei aurre egiteko. Hots, aurretik dauzkaten ezagutzak informazioberriarekin kontrastatzen dute, esanahi berriak eraikiz. Horregatik, denen aurre ideiakezberdinak badira, eraikiko duten esanahi berria ezberdina izango da, bakoitzak prozesuezberdina jarraituko baitu informazio berria bereganatzeko.Eragiketa konkretuetan trebetasuna geroz eta handiagoa da. Eragiketa konkretuakhonako ondorioak izan ditzakete: egituraketa handiagoa, logika zehatzen erabilpena egoereiaurre egitea, eremu objektiboa subjektiboarekin nahasteko joera, bizitza eta ezaugarrisubjektiboak atxiki izaki bizigaberi, eragiketa mentalak egiteko gai izatea… Multzokatzeko etasailkatzeko, edo mugimendua, abiadura, denbora eta zenbakiak bezalako esanahiak inplikatzendituzten buruketak konpontzeko gaitasuna.Beraz, metodologia zehazteko, Piagetek dioenez, garapena ikaskuntzaren aurretikematen da. Orduan, aurrez aipatutako ezaugarriak lortu arte itxaron beharko da ikaskuntzaesanguratsuagoa lortu ahal izateko.Piaget-en teoria genetiko kognitiboak aplikatzeaz gain, Bruner-enaurkikuntza bidezkoikaskuntzan oinarrituko gara. Haurrak berak bilatu beharko du ariketak ebazteko bidea,irakasleak baliabideak eta laguntza erraztuko dizkiolarik. Horretarako aurre-ideietatik abiatukoda, garapen kognitiboa kontuan hartuz.ESPAZIOAREN ANTOLAKETAEspazio antolaketari erreferentzia eginez, jarduera guztiak gelan burutuko dira. Mahaieidagokionez, lauko taldetan banatuko ditugu, ikasleak elkarri begira. Nahiz eta ariketa batzukbakarka egitekoak izan, taldetan eserita egoteak ere beraien arteko elkarlana bultzatuko du;esaterako, elkarri galdetutako zalantzak argitzeak edota batak besteari laguntzeak.
  5. 5. IKASLEEN TALDEKATZEAJarduera batzuk taldean egitekoak izango dira, 4-5 pertsonaz osatutakoak hain zuzen.Talde hauek osatzeaz irakaslea arduratuko da, izan ere, ikasleen artean harreman berriakegiteko aukera emango zaie. Horrez gain, ikasleen abileziak kontuan hartuko dira taldekatzekogaraian. Adimen ezberdinetako ikasleak nahastuko ditugu, batak bestearengandik ikas dezaneta problemak ebazteko bide ezberdin ugari daudela ikus dezaten.DENBORAREN ANTOLAKETANahiz eta ezarritako denbora bi ordukoa izan, pentsatzen dugu, problemak ebazteko ezgenukeela denbora zehaztu behar. Are gutxiago adin horretako haurrekin. Beraz, gureproposamena da, behar duten denbora eskaintzea.BALIABIDEAKGiza baliabideei dagokionez, berezitasunik ez balego, ikasle taldearen irakaslearekinnahikoa izango litzateke. Baina, adimen urritasuna edo bestelako berezitasunen bat duenikasleren bat izango bagenu, profesional baten laguntzaz baliatuko ginateke.Materiala dela eta, jarduera sekuentzia, arkatzak, borragomak, guraizeak, kola, kartulinaeta txantiloiak beharko genituzke.Aukeratutako jarduerak direla eta, ez genuke inguruneko baliabiderik beharko.ANIZTASUNARI ARRETAGelan adimen urritasuna edo bestelako berezitasunen bat duen haurren bat izatekotan,nahiz eta errefortzuko irakaslea izan, gure helburua ez da ikasle horrekiko soilik, hau da gelaosorako da. Ikasle bakoitzaren berezitasunak onartzea izango da gure helburua. Horretarako,euren arteko elkarlana bultzatuko dugu eta ikasle bakoitzak bere ekarpena egitea sustatu.EBALUAZIOA IRIZPIDEAKAMAIERAKO GAITASUNA- Baserriko elementuak ezagutu eta identifikatu ditu eta matematikako oinarrizkoezagutzekin (neurriak…) loturak egin ditu.
  6. 6. - Problemak ebazteko prozedura egokia erabili du (datu bilketa egokia, estrategienerabilpena eta eragiketen ebazpena).- Taldean lan egiteko gaitasuna aurkeztu du.- Bakarkako lanetan, problemak ebazteko gaitasuna azaldu du.- Problemak ebazterako orduan, gogoz aritu da eta parte hartu du.PROZEDURAEbaluazioaaurreraeramatekometodoformatibo edo jarraian oinarrituko gara. Izan ere,ez gara emaitzetan oinarrituko soilik, prozesu osoa hartuko dugu kontuan (problemak egitekoizan duten jarrera, eboluzioa…). Oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta ikasleen garapenakontuan hartzea.INSTRUMENTUAKEbaluazio metodoa formatiboa edo jarraia izango denez, irakasleakbehaketaren bitartez jaso beharko du ikasleen eboluzioaren berri. Egunero egitendiren jarduerak ebaluatuko dira, beraz, egutegi bat izatea informazioa ordenatzeko eraeraginkorra izan daiteke. Jarduera sekuentzia amaitu ondoren, ikasleekin elkarrizketaegingo da gaian barneratu beharreko kontzeptu eta edukiak azaleratuko dituengalderak eginez. Elkarrizketa hau gela guztiarekin batera egingo da eta hor jasotakoohar baliagarriak eta ikusten dena ere egutegiak sartu ahal izango dira.UNITATE DIDAKTIKOARENETA IRAKASLE-PRAKTIKAREN EBALUAZIOAIrakaslearen lana eta unitate didaktikoaren ebaluazioa ere egin beharko da, izanere, beti egongo da hobetzeko edo aldatzeko zerbait. Kontuan hartu beharko da eaunitate didaktikoak motibazioa bultzatzen duen eta ea zuzendutako zikloari benetanegokitua dagoen. Erabilitako materialak ere begiratu beharko ditugu, askotarikoak etaerabilgarriak diren kontuan hartuz. Bestalde, aniztasunari arreta eman zaion ala ez ereebaluatu beharko dugu. Horrekin lotuta, aurrez aipatutako helburuak eta edukiak lortuditugun ere begiratu beharko dugu, eta ea guk proposatutakoa bide egokian den edoez. Galdera berdinak egin daitezke irakaslearen praktika ebaluatzeko.
  7. 7. Guzti horren ebaluazio jarraia egingo da, horrela, posible izango dugu behardenean aldatzen. Eguneroko batean informazio guztia erregistratzen badugu,aldaketak non egin behar diren ikustea erraztuko digu.Aurrez aipatutako helburuak, konpetentziak eta edukiak lortu diren ikusteko,haurrei egindako ebaluazioaren emaitzez baliatu gaitezke.

×