69_bioaniztasuna 1. maila.ppt
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

69_bioaniztasuna 1. maila.ppt

on

  • 1,040 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,040
Views on SlideShare
1,039
Embed Views
1

Actions

Likes
0
Downloads
5
Comments
0

1 Embed 1

http://olinpiada.elhuyar.org 1

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

69_bioaniztasuna 1. maila.ppt 69_bioaniztasuna 1. maila.ppt Presentation Transcript

  • Bioaniztasuna arriskuan Gu inbaditzera datoz!! Arizmendi-Gaztelupe
  • BIOANIZTASUNA ETA KANPOKO ESPEZIEAK Bioaniztasuna (edo Biodibertsitatea) gure ingurune naturalari balioa ematen dion aberastasun iturria da, eta guk gozatu egiten dugu haren edertasunaz. Bioaniztasuna gure espeziearen biziraupenaren muinean dago, eta gure ongizate mailari baldintza egokietan eutsi ahal izatea bermatzen du. Ezagutzen dugun espezie-barietatea, Biodibertsitatea alegia, Lurrean biziaren egonkortasunaren neurri bat da. Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da.
  • Gaur egun ordea, Bioaniztasuna arrisku larrian dago, ez bakarrik era naturalean gertatzen diren aldaketengatik, gizakiok jatorri gaituzten desagerpen eta dibertsitate-galera ez naturalengatik baizik. Hauen artean ditugu, besteak beste:
    • Habitat naturalen suntsiketa:
    • - Obra publiko handien eraikuntzarengatik.
    • - Jarduera industrialarengatik.
    • - Nekazal praktikak eta deforestazioarengatik.
    • Animalien ehiza eta espezie exotikoen merkataritza.
    • Turismo ugaria.
    • Espezie berrien sarrera. Nahigabeko modu batean (beharrezko arreta gabeko desplazamendu eta garraioagatik) edo helburu zehatzekin (izurrien aurka borroka egiteko edo etekin handiagoak atera ahal izateko).
    View slide
  • Gizakia bera da gaur egun arriskurik handiena planetaren Bioaniztasunarentzat. Izan ere, zeharka edo zuzenean hainbat ekosistemaren oreka aldatu ditu gizakiak historian zehar, azkarrago azken hamarkadotan. Adituen ustez, espezie guztien %20a suntsitu ditzakegu hurrengo 30 urteotan. Laster batean ez da deus geratuko hurrengo belaunaldietarako Noek salbatutako biodibertsitatetik Horregatik, edozein ekosistemaren espezie bat galtzean edo galzorian egotean, arriskuan jartzen dugu geure biziraupena ere. Gure Bioaniztasun biologikoari nabarmen eragiten dion arazoa da eta, beraz, gure espeziearen etorkizunari ere eragiten dio. Espezie Exotiko Inbaditzaileen zerrenda beti irekita dagoela nabarmendu beharra dago; espezie batzuk ezabatu egiten dira, haiek amaitzea lortu baita, eta beste batzuk, aldiz, sartu egiten dira zerrendan, ezagutza maila handitzen den heinean edo, besterik gabe, espezie horiek sartu egin direlako gure lurraldean. Ikus ditzagun horietariko batzuk  View slide
  • FAUNA INBADITZAILEA LANDARETZA INBADITZAILEA egin klik gainean
  • FAUNA INBADITZAILEA
    • Karramarro gorria
    • Cherax suntsitzailea
    • Karpa
    • Sarantontoia
    • Urrezko karpa
    • Floridako dordoka
    • Bisoi amerikarra
    • Koipua
    • Aingura harra
    • Gambusia
    • Itzuli aukeretara
    Klikatu bakoitzaren gainean
    • Asiar liztorra
  • karramarro gorria
  • procamburus clarkii
    • Izen zientifikoa:
    • Procambulus clarkii.
    • Jatorria: Mississipiko karramarroa .
    • Nola heldu da?
    • Gizakiaren eskutik etorritako animalia.
    • Zergatik?
    • Berarekin ekarritako Afanomikosi gaixotasunaren ondorioz, bertako karramarroak populazio txiki eta isolatuetan geratu dira, gehienetan mendiko errekatan.
  • karramarro gorria
    • Zein kalte egiten dio ekosistemari?
    • Dagoen ezjakintasunak, ekosistema urtarren egoera penagarriak, eta aztertuko dugun abar luze batek etorkizun iluna eskaintzen diote zoritxarrez, ibai eta errekatan hain paper garrantzitsua betetzen zuen animalia bikain honi.
     Itzuli zerrendara
  • Cherax suntsitzailea
    • Izen zientifikoa: Cherax destructor
    • Jatorria : Australiako Victoria eskualdekoa. Baina gehien bat Australiako hegoaldera dauden ibaietan edo itsasoetan kokatzen da.
    • Nola sartu da?: Karramarro handi samarra da, haragia preziatua du, eta Australian hazten dute gizon-emakumeen kontsumorako.Oro har, era «intentsiboan» hazi ohi da, beste helburu baterako eraikitako ur masa artifizialetan (kanalak, ureztapen putzuak, urmaelak...). 1983an sartu zen Espainian .
    • ZER KALTE EGITEN DIO EKOSISTEMARI?:
    • Ez dago informaziorik espezieak gure latitudeetako habitatetan duen eraginaz. Jatorrizko eremuan, beste ornogabe-espezie batzuek gaitzak izan dituzte eta habitata aldatu da, Cherax generoko espeziak sartu izanaren ondorioz.
    • Haren ezaugarriak direla eta (tamaina, jokaera eta beharrak), gure lurraldean errotuz gero, ekosistemetan eragin
    • txar nabarmena izango lukeela aurreikusi da.
     Itzuli zerrendara
  • Asiar liztorra
  • Izen zientifikoa: Vespa velutina Jatorria: Asian du jatorria. Indiako iparraldetik Txinaraino eta Indotxinako penintsulatik Indonesiaraino bizi da Nola sartu da? Hipotesietako baten arabera, halabeharrez etorri zen Yunnan-etik (Txina), inportaturiko salgaietan. Asiako barrualdeko bizilekuko baldintza klimatikoek antza dute Europako hegoaldekoekin.
  • Bertako ekosistemei ze kalte Animali hau, eztia egiten duten erleekin etsai egiten da eta hori guretzako oso txarra da. Erlea izan harren harraparia ere bai da eta neguan harrak jaten ditu. Larbak jaten ditu.  Itzuli zerrendara
  • Sarantontoia
    • Izen zientifikoa : Harmonia axyridis
    • Jatorria: Asia, zehazki Altai mendietatik ozeano Bareko kostalderaino, eta Siberiako hegoaldetik Txinako hegoalderaino .
    • Nola sartu da?: Gizakiak sartu du .
    • Zertarako?: Landareetan egon ohi diren pulgoiak hiltzeko sartu da.
  • Bertako ekoisleei ze kalte? Animali honek, patatak jaten ditu, garrantzi handiko izurria dira labore horrentzat. Horrez gain, beste Solanazea familiako landare batzuen laborantza ere kalte dezakete; hala nola, tomatearena, berenjenarena, tabakoarena eta piperrarena.  Itzuli zerrendara
  • Karpa
    • Izen Zientifikoa:
    • Cyprinus carpio
    Karpa
    • Jatorria :
    • Europako eta Asiako lurralde epelak
    • Nola sartu da?
    • Diotenez, Danubioko populazio batetik zabaldu zuten Europako lurralde gehienetara, Erromatarren garaian .
    • Zer kalte egiten die bertako animaliei?
    • Animalien habitatak aldatzen dituelako da kaltegarria.
     Itzuli zerrendara
  • URREZKO KARPA
    • Izen zientifikoa: Carassius auratus .
    • Jatorria: Jatorriz, Asia erdialdekoa, Japoniakoa eta Txinakoa da .
    • Nola sartu da: Gaur egun, kontinente guztietako 60 herrialdetako uretan dago. Baliteke, XVII. urtean, Espainian sartu izana era naturalean; Gaur egun, arro guztietan dago eta EAEn oso hedatuta dago .
  • Zer kalte egiten die bertako ekosistemei? Gure latitudeetan, ur askeetan bizi diren populazioak ez dira oso trinkoak. Beraz, ezin da esan ingurumenarentzat arazo larria denik. Exotikoa denez, ordea, komeni da haren hedapena mugatzea, behintzat. Izan ere, bizirik dagoen beita bezala erabiltzen ari dira, eta hori hedapena errazten ari da.  Itzuli zerrendara
  • Aingura harra
    • Jatorria: ASIA
    • Nola sartu da?: Kanpotik ekarrita da.
    • Gaur egun, ia mundu osoan dago. Espainiari dagokionez, badakigu Esla, Ebro, Guadiana eta Llobregat ibaietan dagoela.
    • Ze kalte sortzen du?: Habitatetan eta beste espezie batzuengan duen eragina
    • Penintsulako ibaietan sakabanatuz gero, arrain populazioetan eragin nabarmena izan dezake.
    • Sozioekonomikoa: Arrain haztegietan heriotza tasa altuak eragin ditzake.
    Izen zientifikoa: Lernea cyprinacea  Itzuli zerrendara
  • Izen zientifikoa: Gambusia holbrooki GAMBUSIA Jatorria: Gambuisa Ipar ameriketatik dator Nola sartu da? Ganbusia bost kontinenteetako 31 herrialdetan sartu dute.  Itzuli zerrendara
  • Floridako dordoka
    • Izen zientifikoa: Trachemys escripta
    • Jatorria : Florida
    • Nola sartu da?
      • Gizakiak sartu du, animalia hauek mundu osoan hedatu dira maskota bezala, eta Asiako herrialde batzuetan jan ere egiten dituzte.
      • Espainiak 500.000 ale inportatu zituen 1991 eta 1995 artean, eta 900.000 ale, 1997an, T.s. elegans -a inportatzea debekatu baino urtebete lehenago, espezie hau gure artean izatea maskoten merkataritzaren zeharkako ondorioa da, eta ale gehienak hiri edo herrietan ibiltzen dira.
      • Espainian eta EAEn gaur egun duen hedadura zabala aleak etengabe askatzearen ondorioa da.
      • Izan ere, oso leku gutxitan egiaztatu dute espezie hau ugaldu dela. Horrez gain, elegans eta scripta azpi espezieen arteko harremana aldatu egin da, aske dauden animalien kopuruari dagokionez; maskota merkatuan bigarrenak
      • lehena ordezkatu duenean gertatu da aldaketa hori, eta horrek agerian utzi du, beraz, gaur egungo populazio
      • guneak ez direla era naturalean mantentzen, baizik eta gizon-emakumeek eramandako animaliei esker.
    • Zergatik?
      • Hemen maskota bezala saltzeko
    • ERAGINAK
    • Habitatetan eta beste espezie batzuengan duen eragina
    • Landareak eta animaliak ditu elikagai. Animalia ugari harrapatzen du: ornogabeak zein mota guztietako ornodun txikiak ere. Baliteke bertako apo armatu espezieekin lehian ibiltzea, baina ez dago informazio nahikorik horretaz.
    • Bertako faunarentzat kaltegarriak diren parasitoei edo gaixotasunei aurre egiten lagun lezakete.
    • Osasunean duen eragina
    • Salmonella ren bektore izan daiteke.
     Itzuli zerrendara
  • Bisoi Amerikarra
    • Izen zientifikoa: Mustela vison
    • Jatorria: Ipar Amerika
    • Nola sartu da? Gizakiak ekarria da.
    • Zertarako? Berokiak egiteko erabiltzen dituzte, hau da larrugintzan. Baina ez dute animalia guztia erabiltzen, bere larrua soilik.
  • Bertakoiei zer kalte egin dizkie? Bisoi amerikarra EEIa da, eta Bisoi europarrarentzat oso kaltegarria dela onartzen da, azken hau desagertze arriskuan utzi duelarik. Gaur egun, EAEn eta alboko lurraldeetan, kontrol kanpainak egiten dituzte urtero, emaitzak ezberdinekin.  Itzuli zerrendara
  • KoipUa
  • koipua Izen zientifikoa: Myocastor coipus Jatorria: Argentina Nola: Gure artean oraindik ezezaguna bada ere, Myocastor coypus espezieko ugaztun txiki hau biziki ari da ugaltzen gure inguruko herrialdeetan eta laster hemen izango dugula ziurta daiteke. Zergatik? Kastorearen antzeko larrua duen koipuaren inportazioa, haren larrua komertzializatzeko egin zen bereziki.
  • KOIPUA Zein kalte egiten dio ekosistemari? Bere hedadura munduko zenbait lekuetan kalte egiten du ekosistemari, bertako animaliekin elikagaiengatik borrokatzen baitu.  Itzuli zerrendara
  • Landare aloktono edo exotikoak, jatorriz lurralde jakin batekoak ez direnak dira. Kasu gehienetan, zuzenean edo zeharka gizakiaren jardueraren eraginez iritsi dira, apropos edota ustekabean. Horietako asko naturalizatu egin dira; hau da, arrakastaz ugaltzera iritsi dira, eta hainbat belaunaldiz naturalak diren edo ez diren populazioak mantentzen dituzte, gizakiaren laguntzarik gabe. Naturalizatutako landare horiek, kopuru handitan ugaltzeko gaitasuna lortzen dutenean, edota jatorrizko populaziotik distantzia luzera edo erritmo azkarretan birsortzekoa, espezie inbaditzaile bihurtuak direla esan dezakegu Natura Babesteko Nazioarteko Batasunaren arabera, hain zuzen ere espezie aloktonoen inbasioa da bertako espezieak mantentzeko mehatxu handienetakoa. Munduko Bioaniztasunak aurrean duen bigarren mehatxu nagusia da, habitaten suntsipenaren ondoren. Izan ere, eta kasuak kasu, bertako espezieen gainean dituzten eraginen artean baliabideengatik borroka, gaixotasunen zabaltzea, hibridazioa eta hainbatetan depredazioa. Kanpoko landareek jatorri ezberdina izan arren, komuneko ezaugarriak izan ohi dituzte: - Lorezaintza da, oro har, gehienen hedapen bidea: lorategietan landatu ostean basati bihurtzen dira. - Beraien jatorrizko habitatetako bizkarroi eta izurritetatik urrun, han baino azkarrago hazten dira. - Hazi asko sortzen dute, eta gehienak oso erraz ugaltzen dira sustrai zatien bidez. - Ia landare inbasore denek gizakiak eraldatutako lursailak erabiltzen dituzte populazio berriak sortzeko: bideetako ezpondak, partzelak, utzitako belardi edo basoak, harrotutako lurrak… LANDARETZA INBADITZAILEA
    • Itzuli aukeretara
  • LANDARETZA INBADITZAILEA
    • Panpa-lezka
    • Sasiakazia
    • Buddleia (tximeleten zuhaixka)
    • Chilca (erderaz)
    • Gramila zuria
    • Laban lorea
    • Poligono japoniarra
    • Alga toxikoa
    • Itzuli aukeretara
    • Karmin belarra
    Klikatu bakoitzaren gainean
    • Astobelarra
  • Alga Toxikoa
    • Izen zientifikoa: Caulerpa taxifolia
    • Jatorria: Itsas Tropikalak
    • Nola sartu da? Alga toxiko hau nahigabe sartu da, hau da, gizakiak sartua.
     Itzuli zerrendara
  • Laban lorea (edo dragoi hortza)
    • Izen zientifikoa: Carpobrotus edulis
    • Jatorria: Bere jatorria Hegoafrikarra da (Lurmutur hiria) baina gaur egun latitude epeletan kokatzen da.
    • Nola sartu da?: Gizakiak sartu du landare hau apaingarri gisa erabiltzeko ateetan jartzeko lorontzietan …
     Itzuli zerrendara
  • Gramila zuria
    • Izen zientifikoa: Paspalum vaginatum
    • Jatorria: Amerika Tropikala (AEB-tako
    • hegoaldea eta hego-mendebaldea, Mexiko eta Argentina) da bere jatorria .
    • Nola sartu da?: Halabeharrez iritsitakoa da
    • salgaien garraioarekin batera iristen baita.
     Itzuli zerrendara
  •  
  • Izen zientifikoa: Reynoutria japonica Izen arrunta: Poligono japoniarra Jatorria: Japonia, Taiwan eta Txina.
  • Nola sartu da? Gizakiak sartu du. Zertarako? Apaingarri bezala oso erabilia. Horretaz gain lur soilduak egonkortzeko erabili izan zen kostaldean .  Itzuli zerrendara
  • Baccharis Halimifolia
  • Izen Zientifikoa: Izen Arrunta: Nola sartu da? Baccharis halimifolia Chilca ( erderaz ) Jatorria: Mexico, Florida eta Texas. Landare hau landare inbaditzaile bat da.  Itzuli zerrendara
  • Tximeleten zuhaixka
    • Izen zientifikoa: Buddjela davidii.
    • Jatorria: Txina erdialdean du.
    • Nola sartu da? Europako lorategietan sartu zen lehen aldiz XIX. mendean, dituen lore ikusgarri eta usain ederrak erakarrita.
     Itzuli zerrendara
  • Sasiakazia!
    • Izen zientifikoa: Rominia pseusoacacia
    • Jatorria: Ipar Amerikako zuhaitza da, Amerikako Apalatxe mendietatik hain zuzen ere.
    • Nola sartu da?: Gizakiak sartu du.
    • Zertarako?: Ornamentazio-lorezaintzan erabili da.Hau da, polita zelako eta erakargarritasunagatik ekarri zuten.
     Itzuli zerrendara
  • PAMPA-LEZKA Izen zientifikoa: Cortaderia selloana Jatorria: Hego Ameriketakoa Nola sartu da? Apaingarri gisa sartu dute lorategietan.  Itzuli zerrendara
  • Carmin belarra
    • Jatorria: Ipar Amerika
    • Nola sartu da? Gizakiak sartu du.
    • ZERTARAKO? Hainbat helburutarako landatzen da:oro - har, tindatzerako.
    Izen zientifikoa: Phytolacca americana  Itzuli zerrendara
  • Astobelarra
  • Oenothera glazioviana Izen zientifikoa: Oenothera glazioviana Jatorria: Ipar-ameriko landare horixka bat da. Oenothera grandiflora eta Oenothera elata nahasketa da. Nola sartu da? Kontinente guztietan naturalizatzeko ahalmena du Antartidan izan ezik hotz handia egiten duelako.  Itzuli zerrendara