Your SlideShare is downloading. ×
0
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

452_ikasteko teknikak.ppt

1,263

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,263
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
26
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Ikasteko Teknikak
  • 2. Aurkibidea - Ikasketaren aldiak - .Antolakuntza eta plangintza - Ikasketa teknikak : azpimarraketa - Ikasketa teknikak : eskema - Ikasketa teknikak : laburpena - Etxerako lanak - Atsedena - Egileak AMAIERA
  • 3.   1. IKASKETAREN ALDIAK:   Ikasten hasi aurretik, materiala antolatu, prestatu eta eskuragarri izan behar dugu (koadernoa, liburuak, fitxak…). Leku batetik bestera gauzak bilatzen ibiltzeak denbora galarazten digu.   Zer den ikasi behar duguna begiratu behar dugu, zenbat dugun ikasteko… modu honetan guk geure denbora antolatu ahal izateko. Gairik gai joango gara ikasten eta ez gara hurrengora pasatuko lehendabizikoa ondo ikasi gabe.   Ikasketa prozesua etengabekoa izan behar da, ikuspen orokor batekin hasiz eta ezagupen zehatz batetaraino heldu arte. Lehendabizi kontaktu edo ezagutze prozesua izango da; gaia gainetik irakurri, gaiaren antolakuntza zein den begiratu, gaiaren atalak aztertu, orrialde kopurua konprobatu…   Hurrengo pausua gaia sakonago irakurtzea izango da. Arreta osoa jarriz, irakurketa zehatzago bat egingo dugu, irakurtzen duguna ulertzen saiatuz. Honekin gaia ulertzea, ideia garrantzitsuak zeintzuk diren ikustea… bilatzen da. Lehenengo irakurketa honetan ez da komeni azpimarratzea. Ez gara buruz ikasten saiatu behar, gaiaren ideia nagusia zein den jakin gabe behintzat. Hasiera batean gaia ulertu egin behar dugu eta gauza garrantzitsuak zeintzuk diren bereiztu.  
  • 4. Hurrengo pausu batean, ikasketa pausua izango da. Paragrafoz - paragrafo irakurtzen joan, bakoitzean ideia garrantzitsuak azpimarratuz, behin eta berriz irakurriz eta azken batean, irakurritakoa, gure hitzekin errepikatzen saiatu. Garrantzitsua da, ikasten duguna finkatzea edo irmotzea. Paragrafo guztiak ikasi ondoren, berriro beste birpaso bat eman behar zaio gaiari, era honetan gaia ondo ulertu dugula, ideia printzipalak zeintzuk diren dakigula… ziurtatuko dugu.   Irakurketa honen ondoren, laburpen-fitxa egiteko momentua da, motza eta zehatza, bertan eskema txiki bat eginez, gaiaren atal garrantzitsuenekin. Hau gaia birpasatzerako momentuan laguntza bezala izango dugu. Kontuan izan behar dugu, hau ikasteko metodoetariko bat dela baina ez bakarra. Bakoitzak bere metodoa izan dezake, baina honekin emaitza onak lortzen direla ziurtatuta dago.   Askok erabiltzen duten metodoa adibidez, gaia behin eta berriz irakurtzean datza, baina ezer ulertu gabe; edota “errepikapen mekanikoa” erabiltzen dutenak, gaia behin eta berriz errepikatu gure buruan grabatu arte.
  • 5. 2. ANTOLAKUNTZA ETA PLANGINTZA.   Ikasketen arrakasta gehien bat planifikazio egoki baten ondorio izango da. Aurrera egiten duten ikasleak, ez dira azkarrenak izaten, baizik eta ikasketa antolakuntza egoki bat dutenak, motibatuak daudenak eta autokonfidantza dutenek.       Ikasketaren planifikazioak, emaitza hobeak lortzen lagunduko digu eta gure ikasketak aurrera ateratzen. Hobe da egunero zerbait ikasi eta mamitzea, azken orduan dena batera egitea baino. Egunero lan eginda errazago irudituko zaigu azterketa egunetan ikastea. Ez da azken momenturako dena utzi behar.   Planifikazio egoki batetarako, jakin behar dugu ZER IKASI behar dugun ikasgai guztietan, eta horren arabera zenbat denbora beharko dugun horretarako aldez aurretik jakitea.
  • 6. Honetarako, ordutegi zehatz bat antolatzea komenigarria litzateke, eguneroko ohitura hartzeko eta denborarik gal ez dezagun. Honela egunero eta momentura zer eta nola ikasi behar dugun jakingo dugu.     Ikasketaren planifikazioaren oinarria, antolakuntza besterik ez da, eta galdera hauek lagunduko dizkigute horretan:   -         Zer da ikasi behar dugun garrantzitsuena azterketa honetarako?. -         Zein izango da nire ahalegina hori lortzeko?. -         Zenbat denbora daukat hori ikasteko?   Eta galdera hauen erantzuna kontuan izanda:   -         Zein izango da nire ahalegina edo zer egiteko prest nago azterketa honetara ondo prestatuta joateko?   Honekin ikusi nahi dena zera da: norberak egunero egin beharreko lana zein den.
  • 7. Ordutegirako hau izango dugu kontuan: -         Aste guztirako programazioa egin. -         Kontuan izan beste zerbaitetarako (kirola, lagunak…) denbora ere izan beharko dugula. -         Zehaztu ikasgai bakoitzerako denbora (zailtasun, gustuen arabera…). -         Ikasgaiaren zailtasuna zein den neurtu bakoitzarentzat. -         Tartekatu ikasgaiak zailtasun eta erraztasunaren arabera. -         Ordutegia malgua eta betetzeko modukoa izango da. -         Beti kontuan izan ikasten hasi aurretik zer den ikasi behar dena, zer den garrantzitsuena… -         Argi eduki behar dugu azterketa eguna noiz den, zenbat azterketa ditugun astean zehar, zer den azterketa bakoitzean sartuko dena, zalantzak argitu ikasten hasi aurretik… honetarako beharrezkoa da eguneroko eta ordutegi antolatu bat izatea.   Plangintza eta antolakuntza egoki honetan, ingurugiro eta ordutegi egokia izateak asko laguntze du:   -         beti leku berean ikasteak, -         leku egoki batean egoteak, -         isiltasuna, garbiketa… ikasten dugun mahaian edukitzeak eta -         distrakzio gutxien izateak ikasketa prozesuan ezinbesteko baldintzak dira.  
  • 8. 3. IKASKETA TEKNIKAK: AZPIMARRAKETA.   Zer da azpimarraketa?   Azpimarraketa lerro edo seinale batekin testu bateko ideia nagusiak eta azpi ideiak seinalatzea edo adieraztean datza.   Zergatik da komenigarria azpimarratzea?   -         Testuak edo gaiak errazago ulertzen laguntzen digulako. -         Arreta finkatzen laguntzen digulako. -         Ikasketa aktiboa eta paragrafo bakoitzaren oinarrizkoa ikusten laguntzen duelako. -         Behin azpimarratuta, denbora gutxian ikusi dezakegu zer den garrantzitsuena. -         Laburpenak eta eskemak egin aurretik azpimarraketa egoki bat egitea beharrezkoa da. -         Testu zabal eta luze baten ideia nagusiak adierazi edo nabarmendu, testu osoa buruz ikasi beharra ez izateko.   Azpimarraketak denbora aurrezten laguntzen digu eta ikasketan zehar laguntza bezala erabiltzea komenigarria da: -         Arreta handiagoz ikasten duzu. -         Birpasoa arinago egin dezakezu. -         Oroimena laguntzen du, datuak gogoratzen… -         Ideien arteko erlazioak egiten laguntzen digu. -         Laburtzeko almena indartu… -         Ideiak arinago ikusten laguntzen digu. -         …  
  • 9. Azpimarraketarako, irakurketa “aktiboa”izan behar du, hau da, irakurketa saioan arreta guztia jartzea eta honekin batera, irakurtzeaz gain, testuari buruzko galdera batzuei erantzuten joatea komeni da; ZER?, NOR EDO NORTZUK?, NON?, NOLA?... moduko galderak adibidez erantzuteak testua hobeto ulertzen lagunduko digu.   Beraz, irakurketa “aktiboa” izateko, azpimarraketa, eskema eta laburpenak beharrezkoak dira. Azpimarraketa lantzen hasiko gara, horretarako testu batzuk irakurriko eta landuko ditugu.   OHARRA: azpimarraketa oso pertsonala den metodoa da, hori dela eta era desberdinetan egin dezakegu. Bakoitzak bere era edo metodo egokiena bilatu behar du eta hobeto doakiona erabili. Azpimarraketa era desberdinetan egin daiteke, arkatzez zein boligrafoz edota kolore desberdinez azpimarratu testua… ideia desberdinak bereizteko. Ideia nagusiak adibidez kolore batez adierazi eta bigarren mailako ideiak adibidez beste kolore batzuekin.   Hitz garrantzitsuak agertaraztea ere komenigarria izaten da, honek azken birpasoan laguntzen digulako.   Orain teknika hau ikasteko edo praktikan jartzeko, testu bat landuko dugu, bakoitzak nahi duen erara azpimarra dezake, berak hobe ulertzen duen eran.    
  • 10. 4. IKASKETA TEKNIKAK: ESKEMA.   Azpimarraketa egoki bat egin ondoren, eskema egitea da hurrengoko pausua. Eskema bat azpimarratutakoaren adierazpen grafikoan datza, non ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak adierazten ditugun.   Eskemak egitea, azpimarraketaren antzera, gaiaren ideia orokorrak zein den jakiten laguntzen digu. Bertan ideiak bereiztuz.   Behin testua ondo ulertuta eta azpimarraketa zuzen bat egin ondoren, hau da, ideia nagusia/k eta bestetik garrantzi gutxiago dutenen arteko bereizketa eginez, grafikoki adierazten saiatuko gara .   Eskemak egiteko eredu desberdinak daude; bata edo beste bat erabiltzeak, testuak berak, eramango gaitu erabaki hori hartzera, edota beste batzuetan gure gustuen arabera egin dezakegu .
  • 11. ikasketa eraginkorra Antolakuntza (ingurugiro eta ordutegiaren antolakuntza Irakurketa aztertzailea Ulerkor <ul><li>- Zertaz doa gaia </li></ul><ul><li>- Gaiaren kokapena </li></ul><ul><li>Beste gai batzuekin </li></ul><ul><li>Erlazioa . </li></ul>-Ideia nagusiak adierazi. - Bigarren mailako ideiak azpimarratu - Xehetasun garrantzitsuak bilatu. -Azpimarraketa
  • 12. Eskema honek 2 ideia garrantzitsu ditugula adierazten digu. Lehenengo ideiak aldi berean, 2 azpi-ideia ditu, eta hauen barruan garrantzi gutxiago duten beste bi ideia. 1º Eredua: Dezimala 1-      ………………………………… 1.1-            …………………………… 1.1.1-     ………………………… 1.1.2-     …………………………. 1.1.3-     …………………………. 1.2-            …………………………….. 1. 2.1-…………………………..   2 -      ………………………………. 2.1 - …………………………. 2.1.1- …………………….. 2.1.2- ……………………..    
  • 13. 2º Eredua: Letrak edo Ikurrak .   Zenbakiekin bezala, letrak ere erabil ditzakegu. Letra larriak (maiuskulak) ideia printzipalak adierazteko eta letra xeheak (minuskulak) garrantzi gutxiagoko ideiak adierazteko.   A-     …………….. a-      ……………… b-      ………………. c-       ………………   B-     ……………… a-      ………….. b-      …………..   Ikurrekin gauza bera egin dezakegu. Ikur batzuk ideia nagusiak plasmatzeko eta beste desberdin batzuk azpi-ideiak adierazteko.          ……………………………… ..        …………………………        …………………………            ………………… .
  • 14. 3º Eredua. Diagramak.   Testuaren egitura hobeto adierazten duen eredua da. Honekin ideiak eta kontzeptuak argiago ikusi eta antolatuko ditugu. Giltzen edo zuhaitz eredua deitzen zaie.    
  • 15. 5. IKASKETA TEKNIKAK: LABURPENA   Laburpena egitea ez da testuaren fotokopia txiki bat egitea. Laburpena egitea, ikasketa prozesuko azken pausua izango da. Aurreko teknikak ikusi ondoren, hau da,azpimarraketa eta eskema eginik baditugu, testuaren laburpena egitera pasatuko gara. Horregatik laburpena egin aurretik azpimarraketa eta eskema eginda izatea beharrezkoa da.   Laburpena egitea, testuko gai garrantzitsuenak eta bigarren mailako ideien arteko lotura sortzean datza,era honetan testuko garrantzitsuena zer den jakingo dugu laburpen hori irakurriz.   Azpimarraketa eta eskema on bat eginez, laburpena ia eginda dago. Azpimarratutakoa gure hitzekin jartzen saiatu behar gara eta modu honetan testuaren laburpena egintzat eman dezakegu.   Ikasteko ez ditugu teknika guztiak beti egin behar, testuaren edo gaiaren arabera bata edo beste bat erabiliko dugu, baina denetarako irakurketa “aktibo” bat eta azpimarraketa egiteak bai direla beharrezkoak.  
  • 16. Laburpena egitearen abantailak: 1-     Ikasketa aktiboagoa eta arreta handiago izaten laguntzen du. 2-     Ideiak zure hitzekin esatera ohitzen zara. 3-     Laburpen eta analisi sakonagoak egiteko almena indartu. 4-     Birpasoan eta datu garrantzitsuak bururatzen laguntzen digu.   Laburpena beraz, testu edo gai bat irakurri ondoren gai horri buruzko ideia garrantzitsuenak eta azpi-ideiak lotuz, zorteen dugun testu txikia dela esan dezakegu. Laburpen honek birpaso orduan denbora gutxiagotan ikasten laguntzen digu, testu osoa begiratu beharrean, azken momentuko birpasoa arinagoa izango delarik.   Beraz bi testu hartuko ditugu eta laburpena egingo dugu, horretarako behar diren pausuak bete ondoren.
  • 17. 6. ETXERAKO LANAK     Etxerako lanak, ikasketa prozesuan, beste beharrezko teknika bat dira. Lan hauek egunero egin behar dira. Irakasleek agintzen digutena egiteak, gure ikasketetarako lagungarri izango da, eta etxerako lanez gain, gelan emandakoa birpasatzea komenigarria izango litzateke. Honek guztiak, ikasgaia egunean eramatea derrigortzen gaitu, era honetan azterketarako ikasi behar dugunean, dena ia ikasita izango dugu. Etxerako lanak egin gabe eramateak aurrera egiteak eragozten du, gelan zuzentzen ari diren bitartean galduta egoten baikara. Gainera irakasleak eguneroko lana kontuan hartzen du eta horrek emaitzetan zerikusia badu. Egokiena etxerako lanak bidaltzen diguten egunean egitea da, azalpenak argiagoak ditugulako. “ Ez biharko utzi, gaur egin dezakezuna!” esaera jarraitzea komeni da. Klasean etxerako lanak zuzentzea, ditugun zalantzak galdetzeko aukera ematen digu, eta modu honetan ikasterako orduan zalantza guztiak argituta izango ditugu.
  • 18. 7. ATSEDENA:     Ikastea, lasterketa baten parekoa dela esan dezakegu. Ez da komeni denbora labur batean asko ikastea eta hurrengo egunetan ezin mantendu erritmo berdina.   Ikasteko osasun egoera onean egon behar dugu, horregatik atsedenak alde garrantzitsua daukate prozesu honetan. Ikasleak ikasketa prozesua antolatu eta planifikatu behar du, alde batetik ikasteko denbora nahikoa izan dezan, baina baita atseden hartzeko edota bere gustuko dituen ekintzak egiteko ere.
  • 19. EGILEAK HAIZEA ANNE

×