Your SlideShare is downloading. ×
211_azkue 2009.doc
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

211_azkue 2009.doc

206
views

Published on


0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
206
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu Lau urte nituela ondo gogoan dut ze inbidia pasatzen nuen lagunekin.Parkera askotan joaten ginen eta kontu-kontari hasten ginen betiko bostak:Sara, Nerea, Iban eta ni. - Badakizue zer? – hasi zen Sara ahots ozenaz. -Zeerr?! – galdetzen genion besteok jakin minez. - Nire aitatxo gero nire bila etorriko da kotxe berrian. -Alaaaa – esan genion danok inbidiaz. - Kotxea berria munduko politena da, eta handiena, eta hegan ereegin omen dezake – denok zur eta lur geunden - Eta gero itsasoa ikusteraeramango nau. - Ba ni igandean aitatxorekin parke handi-handi batera joannintzen – bota zuen Nereak- dena pilota koloretsuz beteta zegoen etatxirrista pila bat zeuden. Ia zeruraino iristen zen txirrista bat zegoen. Umetxiki batzuk negarrez hasten ziren, baina ni goraino joaten nintzen etasegundo bat baina gutxiago pasatzen zuen behera iritsi aurretik. -Jo ba ni atzo aitatxorekin izozkia jatera joan nintzen – azkenikIbanek – txokolatezko izozki handi-handi bat jan nuen nik bakarrik. Ezdakizue ze ona zegoen. Ummmm –mingainarekin ezpain inguruan bueltaoso bat eman zuen – Nire aita munduko aita onena da. - Ba nire aita unibertsoko onena! – harro Nereak. -Ez ba nire zurea baina hobea da- haserre xamar Sarak. -Nirea da onena – Ibanek ozen. Eta horrela ez dakit zenbat denbora egoten ziren. Ni bitartean isilikharik eta galdetzen zidaten arte: -Lore, eta zure aitatxo? Nolakoa da zure aitatxo? Denen begirada handi-mandiak sentitzen nituen gainean. Bi begiakbustitzen hasten zitzaizkidan eta malkoren bat lurrera jauzi aurretikkorrika abiatzen nintzen amatxorengana. -Zer pasatzen zaizu laztana? – negarrez jarraitzen nuen eta ezinnintzen gelditu. Amak besotan hartu eta etxera eraman ninduen. 1
  • 2. Uste dut egun hartan hasi zitzaidala jakin mina pizten. Beste haurguztiek aita zuten, eta nik zer? Zein zen nire aita? Bazkaltzen ari ginelaegin nion amari galdera, eta orduan ohartu zuen ez zela lehen eta azkenaldia izango: - Ama, zergatik ez dut nik aitatxorik? Eztulka hasi zen orduan. Kontrako eztarrik joan zitzaiola haragipusketa bat esan zidan eta bere gelara joan zen noizbehinka eztulen bateginez. Ni bitartean salara joan nintzen. Banekien eta ordurako hasiazegoela Heidi, eta ezin nuen galdu, ni baino bakartiagoa zen neskatila hura,hark ez zuen ez amarik, ez aitarik . Denbora aurrera zioan eta nire buruan geroz eta galdera gehiagopilatzen ari ziren. Amari, amonari, izebei, osabei, lehengusina zaharragoei,irakasleei… denei galdetzen nien ea nire aita nor zen, ea ba ote zekiten nonzegoen. Inork ez zidan erantzunik ematen. Denek ihes egiten zuten galderahura entzundakoan, edota oso urduri jartzen ziren, zerbait erantzun ezkerobizitza arriskuan izango banu bezala. Galderak egiten aspertu nintzen eta bakarrik segitzea erabaki nuenjakin bide berezi hartan. 13 urte nituen jada eta detektibe liburuak askoirakurriak nituen eta ez zuen hain zaila ematen pistak aurkitzeak. Etxeanhasi nintzen bila. Apalak, armairuak, ganbara… dena miatzeko prestnengoen, izen, argazki edo eta usain bat aurkitzearren. Baina ezer ere ez.Lurrak dena irentsi izan balu bezala zen. Pixka bat atsekabetuago baina eznuen amorerik eman, beti izan bainaiz burugogorra. Interneten bila hasinintzen Ibanekin batera. Iban nire lagun onena zen eta informatikan gureinstitutuko adituenetako bat. Berari ere kasu hau interesatzen zitzaion,beti piztu izan baitzion halako grina bat, pelikuletan ikusitakoa bizitzeak.Ibanek bere ama Rosari ere askotan galdetzen zion ea zer zekien nire aitariburuz baina hark ere ezentzunarena egiten zuen. Trapu zaharraknorberaren etxean astindu behar direla esanez. Astelehen euritsu batean liburutegirako bisita egin genuen biok.Ordenagailu bat hartu eta Google-n hasi ginen bila. Genituen pistabakarrak nire abizenak ziren: - Lehen aitaren lehen abizena soilik zekiat. –esan nion lotsati. - Beno ez dun asko baina bota. - Atin –esaten nuen ahala teklak zapaltzen zituen Ibanek. Introbotoiari eman eta emaitzak ikusten hasi ginen. Berrogeita hamarorrialdetik gora aurkitu zituen eta itxaropentsu hasi ginen bana-banabegiratzen denak. Baina hogeita bosgarren orrirako jada etsita geunden. 2
  • 3. Argazkiei kasu gutxi egiten genien, bai bagenekien han ez genuelabaliagarri egin ahal zitzaigun ezer aurkituko; -Sentitzen dinat. –esan zidan Ibanek triste, ezin izan baitzuen ezeregin. Pelikuletan hain erreza ematen zuen eta bera ez zen gai izanezertarako. – Hire amarekin hitz egin beharra dun, esaizkion gauzak argi,esaion jakin egin nahi duala, eskubidea duala jakiteko. Garbi hitz egindaulertuko din. Eta etxera joan ginen. Bide osoan ez genuen hitzik egin. Ni neureburuarekin ari nintzen hizketan, etxean bota behar nien sermoia behin etaberriz errepikatzen, gauzak nola esan pentsatzen. Iban lurrera begira joanzen etxeraino. Asko atsekabetu zen bere lanarekin eta porrot bat bezalahartu zuen. Etxera iritsi nintzenean jada afalordua zen. Ama sukaldean ari zenafaria prestatzen. Amona berriz gantxiloa egiten, ohi bezala butakazaharrean. Goxo-goxo zeuden biak eta afalostean hitz egitea izango zelaonena begitandu nuen. Zortziak laurden gutxi ziren. Telebistara joan ginen.Nahiz eta pantailari begira egon, ez nintzen arretarik jartzen ari. Buruanafalondorako esan nahi nuen hura laino beltzak bezala nituenpentsamenduan bueltaka. -Afaltzeraaa!! – oihu egin zuen amak sukaldetik. Zopa genuen platerean eta zurrupada hotsak ziren gure elkarrizketamutu bakarra. Hura zen momentua. Arnasa sakon hartu eta hala errannuen: - Ama, nor da nire aita? – zopa jateari utzi genion hirurok. Gureetxean jada ez zen galdera arrotza, baina hala ere betiko lez, haize hotz batsartu izan balitz bezala izan zen. - Ummm…aukeran gatz gehixeago behar du –esan zuen amonak.Ama mahaitik altxa eta armairura joan zen gatz bila. - Ama, nor zen nire aita? – berriro ere isilunea. Gatza ekarri etazopari pittin bat bota zion amak, aurretik gatz larregi probatua baitzen –Ama, ez dakit zergatik ez didazun esan nahi, baina eskubide osoa dut zeinden jakiteko. Eta garbi izan zuk ez badidazu esaten nik bilatuko dudala.Zuk nahi ez izan arren beti izango baita nire aita. Segundo batzuk elkarri begira egon ginen. Baina ez zuen ezertxoesaten. Haserre nire gelara egin nuen hanka, baina sukaldeko ateadanbateko batez itxi aurretik amaren ahots isila aditu nuen. -Ondo da. – hasperen bat egin zuen- Dena kontatuko dizut.-zur eta 3
  • 4. lur gelditu nintzen. Ez nuen uste nire sentimenduak kontatzeakhainbesteko eragina izango zuenik. Mahaian eseri nintzen eta belarriakzorroztu nituen. Amona altxa eta salara joan zen- Ni oso gaztea nintzelaezagutu nuen. Tuntun bat nintzen. Ederra. Burua arina. Mutil gazte batezagutu nuen. Zeharo maitemindu nintzen. Hain ikusten nuen galaia, hainjatorra, hain mutil ona. Ezagutu eta handik bi hilabetera elkarrekinbizitzen jarri ginen. Ingurukoek esaten zidaten ez zitzaidala komeni, eznuela ondo ezagutzen, gazteegiak ginela bakarrik bizitzeko… Baina ez nienkasurik egin. Berekoi bat izan nintzen. –negarrez hasi zen. Amona salatikbegira antzeman nuen. Bizkarra laztandu eta musuzapi bat eman nion.Malkoak sikatu eta segi zuen. Gero aulkitik altxa zen eta bizkarraldeanzuen orbain luze batzuk ikusi nituen, aspaldiko laban sastadak ziruditen.Beldurtu egin nintzen- Ondoren hasi zen jolasa. Berarentzat hori bainintzenni. Entretenimendu bat. Gauero parean aurkitzen zuen lehen tresnarekinkolpatzen ninduen. Eta hala etorri zinen zu. Margo gorri artean bakerik ezzegoen etxe batera. Norbaitek zer gertatu zitzaidan galdetzean betieskaileretatik behera erori nintzela esaten nuen. Gehiegietan akaso. Bainaaitzakia merkeegia zen, eta ez zidan asko iraun. Salaketa hitzak beldurraematen zidan, nire bizitzak ez zuen ezer balio, eskerrak zu zintudan. Egunbatean gehiegi edanda etorri zen. Nirekin harremanak nahi zituela etaoihuka hasi zen. Nik aurre egin nion eta sukaldeko labana hartu eta ikusiduzuna egin zidan. Gure amak sendatu nintzenean lagundu zidan salaketajartzen- Amonaren malkoak sentitzen nituen salatik zotinka- Egin beharranauken. Ez nire bizitzagatik, zugatik baizik. – hirurok masailak bustiakgenituen. Zutitu eta besarkada bat eman nion amari. Pixka bat lasaituondoren paper bat eman zidan. Migel Atin, LASTER ETXEALDAKETAKO GARRAIO ZERBITZUAK hiru-bide 17 telf: 987 35 6567- hemen egiten du zure aitak orain lan. Eskubide osoa duzu ezagutzeko.Zure antza handia du eta berehala ohartuko zara nor den.Asko aldatu delaesaten dute, oso gizon jator eta arduratsua bihurtu omen da. Baina usteak,beti ustel. Kanpoan hala ikusi arren, etxean otso eta kanpoan uso. Nik ondoasko ezagutzen dut esaera hori. Nahi baduzu hitz egizu berarekin. Nik ezindiot begiratu ikara sentitu gabe. Mikeli goizean institutuan dena kontatu nion. Ez zuen kontatutakoasinisten, eta ea laguntzea nahi nuen galdetu zidan. Ezetz esan nion,nahiago nuela bakarrik egon berarekin. Klasean irakasleari ez nion kasurikegin. Nire aita. Bera ezagutu behar nuen. Gogoa eta amorrua sentitzennituen. Etxera ere joan gabe txirrinak jo ostean arrapaladan abiatu nintzen.Banekien non zegoen hiru-bide kalea eta ez zitzaidan zaila egin lantegihura aurkitzea. Ez nuen telefonoz deitu bertara. Pareko aulki batean zaingelditu nintzen. Langileak geroz eta gehiago ari ziren ateratzen, baina ezzuen inork nire antzik. Urduri nengoen, pentsakor eta begira nengoelagizon bat agertu zen ezerezetik. Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, etainformazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azken hamaika 4
  • 5. pausuak geratzen zitzaizkidan. Gizon argala zen, azal zurikoa, ni bezalakobegi txiki ilunak zituen, ni bezalako sudur zabala eta gabardina luze batzeraman. Enpresarioa zela urrutitik nabari zitzaion. Egunkaria irakurtzenari zen, edo begiratzen bestela, abiadan pasatzen baitzituen orriak.Tabernara sartu eta kafe espres bat hartu eta tximistaren pare atera zenhandik. 14 urteren ondoren besarkatu eta jipoitu egin nahi nuen.Elkarrekin hitz egin, nire bizitzan sentitu dudana kontatu. Txikitanberarekin izozki handi bat jateko desioa izaten nuen, parkean paseatzekoa,kotxean urrutira joatekoa, eskutik heldu eta inoiz ez askatzekoa. Baina buelta erdia eman eta etxera joan nintzen. Nik ez nuen aitarik!Hura ezin zen nire aita izan. Hura gizon gorrotagarri bat zen eta nik aitamaite nuen. 5
  • 6. -Ondo da – erantzun zidan haserre – zuk nahi izan duzu. Paper bathartu zuen eta bertan idatzi zuen; Bar Mariano hiru-bide 17– Bostak alderapasatzen da egunero bertatik. Hartu – Papera eman zidan. - Eta nola ezagutuko dut? - Zure antz handia du – eta negar betean bere gelara abiatu zen.Amonak jaso zuen mahaia eta ni bitartean ohera joan nintzen, urduri,hurrengo egunaren zain. Hantxe neukan. Hamar bat metrora. Urte luzetan sufritu, arauakhautsi eta informazioa nola nahi lortu ondoren bide luze hartako azkenhamaika pausuak geratzen zitzaizkion. Gizon altu xamarra, azalezbeltzarana, eta nik bezalako begi beltz txikiak zituen. 14 urteren ondorenbesarkatu egin nahi nuen, elkarrekin zinera joan, bere bizitza kontatu,izozki handi bat elkarrekin jan, parkean paseatu, eskutik heldu eta inoiz ezaskatzen utzi. Tximeletak hegan zebilzkidan bitartean tabernara sartu zen,pausu zabal harroputzez. Sartu eta tonu ozenez barra ertzean zain zeudendenen txanda pasa eta “Bi garagardo handi Mariano,dauden garestienak.Etxearen kontura izango da ez?” Ondoren gertuen zuen mahaira hurbilduzen. Zerbitzari neska gazte atzerritarrari zerbait esan zion xuxurlakabelarrira eta zerbitzariak buelta erdia eman zuenean ipurdia ukitu zionesku zartateko batez “Ioosss… Kolonbiar kabroi horiek neskak eitengutxinez badakie!” Eta lasai eseri zen, ondoan zuen “Prohibido fumar”kartelaren aurrean puru bat errez. Nazka. Nazka sentitu nuen momentuhartan. Atin, abizena izango dut. Bere geneak izango ditut. Paperetan halajarriko du. Baina hura ez zen nire aita. Amorru, nazka eta indar saltsa bategin zitzaidan gorputzean eta bi aldiz pentsatu gabe tabernara joan nintzenabiadan. Atea indarrez bultzatu eta zaplazteko bat eman nion aurren nuengizon nazkante hari: -Putasemea, pertsona izaten ikasi behar huen, beste pertsona batsortu aurretik! Buelta erdia eman eta etxera abiatu nintzen. 6

×