152_inauteriak.doc

445 views
393 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
445
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
7
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

152_inauteriak.doc

  1. 1. INAUTERIEN HISTORIAInauteriak, dakigun bezala, ez dira euskal Herrian soilik ospatzen. Munduosoak ezagutzen ditu eta bere erara bizi. Gaur egun herri asko jai hauekberpizten eta gaurkotzen saiatzen ari dira, horien artean dago EuskalHerria.Baina, nondik datorkigu jai hauek ospatzeko ohitura hau? Mundu osoanhain zabaldurik dagoen jai bat izanda, gizakiak arrazoi sakonen batierantzuteko modua dela pentsa genezake. Ohitura hauek, noiztikdauzkagu gure artean? Ia gizakiak bezain zaharrak direla esandezakegu, artzaintza arokoak hain zuzen ere. Historiaurretik datozkigueta aztarnak.Gizaki artzan bilakatzean, lurra etanatura beste modu batera ulertzenhasi zen. Ehiza arrantza eta fruitubilketan urtaroek eraginnabarmena zuten, are gehiagoartzaintzatik bizi behar zutenengan.Izan ere, azken hauek udakoberoaldietan mendira igotzen zireneta neguan berriz itsasaldera. Bizimodua ez zen egunero berdina.Batzuetan errazagoa, besteetan zailxeagoa egiten zitzaien. Guzti honeneragile eguzki jarri zuten, eta bera hartu zuten bizitzaren oinarri.Beragandik datozkigu hainbat hitz “eguberri” (eguzki berri) eta “ekain”(eguzki gain) esaterako. Neguko eta udako solstizioak aintzakotzathartzen zituzten eta honela negutik udaberrirako bizitza berri batenpozez sortuz zen inauteri aroa udan, eta “San Joanak” ekainean. Garai bateko gizakiek urtaro bat amaitu eta beste bati etorrera egiteari eman zioten garrantzia. Abereekin batera beste leku batzuetara joaten ziren eta jan gabezia ezagutu beharra izan zuten. Horregatik, honen aurretik, bai janariz, bai dantzaz, eta bai edariz hornitutako jai bat egiten zuten urtaroa gurtu baino lehen. Baina jai honen datu zehatzagoakkristautasuna hedatu ondorengoak dira. Kristautasunak, ohiturazaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Denboraldi hau eraguztietako penitentzi, sakrifizio eta barauz dago osatua, batez erebarauz, hauek baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak:haragi uztea). Garizuma hasi aurretik, gizakiak oreka bat bilatu nahizuen, eta honela Inauteriak antolatzen hasi ziren. Inauteriak, finean,
  2. 2. Garizumaren “zigorrak” jasan aurretiko prestakizun psikologikoa zela esangenezake.Objektuak elkarri botatzeko ohitura erromatarrengandik dator. Haiek,dibertitzeko, menta, anisa edo arrosa zaporeko gozokiak jaurtitzen zizkienkalean zebiltzan jendeari aurpegira. Gaur egun, konfetiak botatzen ditugu, paper puska txikiak hain zuzen ere. Usadio horrek Pariseko inprimategi batean du jatorria. Bertako langile batek kolorezko orriak zulatzen egiten zuen lan eta soberakinak semeari oparitzen zizkion. Umeen artean ez ezik, helduen artean ere egundoko atarramentua izan zuen eta honela inauterietan botatzen hasi ziren zahar nahiz gazteak.INAUTERIAK MUNDUAN ZEHARRIO DE JANEIROInauteri hitzarekin batera datorkigu Brasilgo dantza eta musika hotsa.Ospe handi aizan dute beti mundu osoan eta urtero errekorrak lortzen aridira. Hirian bizi diren sei milioi lagunak festa handi hau noiz iritsiko zain desiratzen egoten dira. Festa honetako protagonista nabarmenak, sanbodromoa kolorez janzten duten samba eskolak dira. Desfiletan ateratzen diren kide asko faveletan bizi dira, karioken inauteriak ez du gizarte mailarik bereizten.Brasilgo inauteriak Aste Santuak baino berrogeitasei egun lehenago hasten dira. Aldaketa batzukditu Europan ospatzen diren inauteriekiko, eta ezdira berdin ospatzen herrialdeko leku guztietan.Festa bat bezala ospatzen da, ez ekintza erlijiosomoduan.XIX. mendearen bukaeran, cordões-ak (lazoak, portugesez) Rio deJaneiron sartu ziren eta hauek, taldeka musika joz eta dantzan, kaleanzehar ibiltzen ziren. Cordões-ak izan ziren samba eskolen sortzaileak.
  3. 3. VENEZIAEzbairik gabe Europakogarrantzitsuenetariko batzuk dituguVeneziako inauteriak. 1268. urtetikospatzen dira. Mozorrorik tipikoenamaskara zuria, arropa beltza eta hirupuntetako txanoa eramatea da.Koloreen gama asko areagotu da bainozuria, beltza eta urre kolorea erabiltzendira halere gehien.Garai batean abenduaren 26tik, Inauterietarako asteartera maskarak jantzita ibiltzen ziren. Gaur egun aste eta erdi irauten dute jai hauek, eta ospatzeko erak aldatu egin dira. Goizean konpartsek hiri osoa giro beroan zeharkatzen dute, eta gauean dantzan ibiltzen dira aretoetan. Inauteria hauei buruz, bitxikeria bat esatekotan hauxe aipatuko nuke: bertako hiritarrek egunhauetan alde egiten dute hiritik, izan ere turista andana joaten daVeneziara egun hauetan.CADÍZCadiz-en mozorroa ez dute dendan erosten etxean egiten du norberak.Urtero mozorro desberdinak ikus daitezke. Bitxiak, originalak, desberdinakizatea da kontua, eta ez dute aintzakotzathartzen ehunen aberastasun eta kalitatea.Sarritan objektu bitxi eta barregarriak izatendituzte.Cadizera inauterietan joan ezkero,mozorrotuta doazenei “tipo, tipo” nolaesaten dien ohartuko zara. Hau esateanantzezpen bat egiteko edo bertsoak kantatzeko eskatzen ari direla esannahi du.
  4. 4. INAUTERIAK EUSKAL HERRIANALTSASUInauterietako igande arratsaldean, haurrek desfilean hartzen dute parte.Bi egunen ondoren, astearte arratsaldean, helduak dirueskean joaten dira etxez etxe. Honen ostean, inauterikopertsonaiak kalez kale plazaraino joaten dira, eta ikusleengozamenerako “momotxorroen dantza” egiten dute.“Momotxorroa” da Altsasuko inauterietako protagonistanagusia. Gizaki eta zezenaren arteko nahasketa bat dapertsonaia hau eta ahari odolez zikindurik ibiltzen da, sardeaeskuan duela, aurrean duen guztia ikaratzen. Etxeetansartzen da eta gauzak osten ditu.ITUREN ETA ZUBIETAIkuskizuna urtarrileko azken astean hasten da goizeko hamaiketan,hamarretakoaren ostean Zubietan. Eguerdian, zanpantzar Itureneraabiatzen da. Asteartean Iturengoek egiten die Zubietakoei bisita. Joaldunek binaka errenkadan jarrita dantzari-taldea osatzen dute. Talde honi zanpantzar ere deitzen zaio eta inauteri hauen protagonista nagusia da. Baina badaude pertsonaia gehiago ere, simaurra eta zabor eta zikinkeriak barreiatzen dituztenak esaterako.Alkandora zuria, galtza urdinak etagainetik azpikogona eta oinetan abarkakartilezko galtzerdi lodiekin jantzita ibiltzendira joaldunak. Ardi edo ahari larrua gerribueltan eta bertatik zintzilik bi joare (hortikdatorkie izena) handi daramatzate. Buruanberriz, kolorezko zitak eta lumak eramatendituzte ttuntturroa esaten zaion txapeleaneta eskuineko eskuan zaldi-isatsa duenmakila bat dute.
  5. 5. Zanpantzarren helburua, Ituren eta Zubieta bitarteko izpiritu gaiztoak,zintzarrien hotsekin uxatzea da eta ama lurra garbitu eta bedeinkatzea.TOLOSA Tolosako inauteriek herria hau sozialki eta kulturalki ospetsu bihurtzen dute. Garbi dago Tolosako inauteriek duten xarman eta berezitasuna Euskal Herriko leku gutxitan aurki daitezke. Gainera esan beharrekoa da Frankismo garaian aurrera egin zuten inauteri bakarrenetakoak izan zirela Arrazoi askok bihurtu dute festa hau ospetsu hauek horietako batzuk: -Txosnak: Taberna mugikorrak, prezio merkeak, eta kontzertu asko eskaintzen dituzte. -Kaldereroak: Inauteriak hastear daudela adierazten digute jai hauek. -Inauterietako musika aberastasuna: Inauteriak ez dira ezer musikarik gabe, eta Tolosan ere banda edo txaranga faltarik ez dago. Talde horiek era guztietako abestiak jotzen dituzte. -Jantziak edo mozorroak: garbi dago mozorrorik gabe inauteriek ez luketela bizirik izango. Ez du inporta nolako mozorroa den, zerbait eramateak du inportantzia. IRITZIA Nire ustez inauteriak jai zoragarriak dira baina ez zait ondo iruditzen askok duten jarrera. Izan ere, jende anitzek mozorroa erosi egiten du eta ez bakarra, egun bakoitzerako bat hain zuzen ere. Gastu ekonomikoa ez ezik, ez da hain dibertigarri eta originala mozorro mota hau. Horregatik, etxean dugun edozer gauza jarrita irtetea proposatzen dut izan ere, inauterien helburua ondo pasatzea da eta ez zeinek duen mozorro politago eta garestiena esatea.

×