2. Kaixo!
Ni zenbaki bat naiz “0” zenbakia hain zuzen ere. Denak nirekin sartzen dira
“0” bat naizelako eta esaten didate “0” bat ezkerretara baino gutxiago balio
dudala eta ez zait gustatzen , bueno inorri ez zaio gustatzen baina nirea …
nirea okerragoa da arrazoia dute “0” bat naiz eta ez dut ezer balio.Gainera
ispiluan begiratu eta oso gizena nagoela iruditzen zait.Horregatik, egun
batean argaltzea erabaki nuen . Ez nuen ezer jan bolada batean eta lortu
nuen! ”8 “ bat bilakatu nintzen nengoen argalarengatik! Baina … Arazo
bat zegoen.Ez nuenez ezer jaten, zorabiatu egiten nintzen eta medikuak
esan zidan zerbait jan behar nuela bestela oso gaixo jarriko nintzela. Nire
lan guztia pikutara!Eta horrela bizi nintzen , triste eta lagunik gabe.
Baina egun batean, dena aldatu zen: jende guztia “0”-ak erabiltzen hasi zen
baina eskuinetara! Orduan lagun asko egin nituen:1,2,3,4,5,6,7,8 eta 9-a.
Beraiei esker zenbaki oso handiak osa nintezke eta baita jendea oso pozik
jarri ere, adibidez: loteria tokatzean. Azkenean “0” bat naiz, zenbakirik
baliotsuena!
Gure burua den bezala onartzen ikasi arte ez gara zoriontsuak izango!
Eskerrik asko nire bizia irakurtzeagatik eta espero dut gustatu izana! Ondo
izan eta hurrengo arte!
Zenbakiwoman
3. Ni Kalkuleitor sagutxoa naiz. Denda bateko diru
kutxan bizi naiz eta han bertan egiten dut
lan:kontuak egiten, bueltak, zenbat diru den…
Oso lan erraza da, kalkulagailuarekin noski. Nik
ez dakit eragiketak buruz egiten,
kalkulagailuarekin egiten ditut. Bertan (dendan)
Miren langileak egiten du lan eta oso gogorra
da nirekin. Berak oso esku leunak ditu eta astero
azkazalek kolorez aldatzen ditu : arrosak,
laranjak, beltzak, urdinak, berdeak, zuriak,
gorriak, moreak, horiak… Niri arrosak gustatzen
zaizkit. Egun batean, dendan jenderik ez
zegoenean, niri pintatzeko esan nion eta berdez
pintatu zizkidan, a ze politak nire azkazalak!
Beno, orain arazo bat dut, arazo erraldoi bat.
Atzo kalkulagailua apurtu zitzaidan eta ez dakit
eragiketak kalkulagailurik gabe egiten. Horrela
izan zen:
- Kalkuleitor!! 2 euro dira eta 5 euroko billetea
eman dit, eman bueltak, azkar!! – esan
zidan Mirenek.
- Miren,arazo bat dut.
4. - Beno, beno gero hitz egingo dugu.
- Baina…
- Ez dago bainarik! Gero hitz egingo dugu .
- Kalkulagailua apurtu zait eta ez dakit
eragiketak buruz egiten…
- Ahi ene, gaur nik egingo dut baina ikasi egin
beharko duzu.
- Mila esker.
- Bai, bai, bai.
Horrela izan zen eta orain ez dut ezer asko
egiten. Asko haserretu zen nirekin. Bihar hasiko
gara klaseekin eta oso nerbioso nago.
Gaur izan da nire lehen klasea eta batuketak
eta kenketak egiten ikasi dut. 10- tik gora egitea
oso zaila da 10 behatz bakarrik ditudalako
baina paperean egiten ditut.
Hilabetera…
Kaixo berriro ere. Orain matematiketan onena
naiz eta dena Mirenen esker.
Mila esker Miren!!