Your SlideShare is downloading. ×
4. mailako proiektuaren ezaugarriak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

4. mailako proiektuaren ezaugarriak

529

Published on

Dokumentu honetan agertzen dira 4.mailako proiketuak bete beharreko ezaugarri nagusiak.

Dokumentu honetan agertzen dira 4.mailako proiketuak bete beharreko ezaugarri nagusiak.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
529
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. PROIEKTUA4. mailako ikastaroak bi ikastaro ditu bere barnean: batetik, ikastaroa bera, programan ditugun helburuak etaedukiak lantzeko bidea ematen diguna (ikastaro arrunta, beraz) eta, bestetik, PROIEKTUA, ikasle bakoitzakegin beharko duzuena, ikastarotik kanpo eta irakaslearen tutoretzaren laguntzarekin.4. mailako proiektuak honako ezaugarriak ditu:• Ikasleak urtean zehar egin beharreko lana da. Esan dugun moduan, 4. mailako ikastaroarekin paraleloan, baina ikastarotik kanpo.• Ikastaroa gainditzeko ezinbesteko baldintza: nolabait esatearren, ikastaro honen produktua izango da. Ikastaroa gainditu dugula esateko, proiektu hau 4. mailaren adierazle izan beharko du.• HABEren azterketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza. Azterketa egin ahal izateko, HABEk homologatutako euskaltegi batek egiten duen ikastaroa gainditu behar da. Horrek emango dizue aukera 4. mailaren agiri ofiziala lortzeko. Gainera, ezin dugua ahaztu HABEk egingo dizuen azterketa zuen proiektuan oinarrituko dela. Alde horretatik, zeuk erabakiko duzue zein izango den zuen azterketaren gaia.• Oraintxe esan dugun bezala, proiektua egiteko, zeuek erabakiko duzue gaia eta ekintza komunikatiboa.• Lan hau, testu lauan, hamabi bat orrialdekoa izango da (18.000 bat karaktere zuriune gabe; 25.000 bat zuriuneekin). Orain oso gauza luzea ematen du baina, idazten hasten zaretenean, aurreko pausuak ganoraz bete baditugu, oso erraz ateratzen diren kopuruak dira. Hobe da zentratzea testuaren hizkuntza-ezaugarrietan eta ez hainbeste kopuruan. Horrez gain, zuen lanari itxura dotoreagoa eman nahi badiozue, oso interesgarria da grafikoak, irudiak eta bestelakoak ere txertatzea.• Eginkizuna izateaz aparte, har ezazue zeuek egin beharreko benetako lan bat balitz bezala; eta, benetakoa bada, orduan eta hobeto. Horixe izango da motibaziorik onena lan on bat egiten saiatzeko.Ikastaroaren beraren orduez (eginkizunez, gure kasuan) gain, hamarna ordu tutoretza kontratatu dituzue,zuen matrikula-sariarekin. Tutoretza-ordu horiek, hain zuzen ere, proiektu hau garatzeko erabiliko ditugu.Ikastaroan zehar, hainbat hitzordu adostuko ditugu, proiektu honen garapenean egin beharreko jauzikualitatiboekin bat egiten saiatuko direnak. Batzuetan, orduak ez dira ordu izango eta, besteetan, ordu horiluzatu egingo da. Hitzordu horien berri, ikastaro hasitakoan izango duzue.Honela identifika ditzakegu jauzi kualitatibo horietako bakoitza:GAIAREN ETA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN AUKERAKETA:Proiektua bideratzeko, oso-oso inportantea da ondo zehaztea zein den zuen espezialitate-arloa. Denontzatizaten da zaila, askotan, aditutzat hartzea geure burua; baina, ondo pentsatzen hasiz gero, ezin dugu inork 4. maila: proiektuaren ezaugarriak
  • 2. ukatu badaudela hainbat gai hobeto maneiatzen ditugunak, dela lanagatik,formazioagatik edo zaletasun hutsagatik.Maiz, ikasleek hartzen dute gure 4. maila hau erronka bezala; hori dela eta, euren buruari ahalegin bikoitzaeskatu nahi izaten diote eta, ondorioz, ez dute ondo aukeratzen euren gaia. Horrek ondorio latzak izatenditu, proiektua garatzeko orduan, ze, egin behar duten testua tajuz egiten saiatzeaz aparte, indar dezenteeman behar izaten baitute zer esan behar duten erabakitzen. Ez genizueke ur handiegitan sartzeagomendatuko, baizik eta ondoen dakizuen horretatik abiatzea.Baina, gaia aukeratu dugula, ezin dugu edozein gauza ere egin gai horrekin. Ekintza komunikatiboa ereaukeratu beharko dugu eta, hori, 4. mailaren adierazle izan beharko du eta luzera baldintzak-eta eranaturalean gordeko dituena.EREDU BATEN IRAKURKETA ETA AZTERKETA:Seguru egin nahi dugun horren antzekorik lehendik ere eginda dagoela. Inportantea da eredu egokiak(ekintza komunikatiboaren baldintzak betetzen dituzten testu egokiak, alegia) aukeratzen jakitea.Testu horien azterketatik, informazio izugarria aterako dugu, gure lana hobeto egiten lagunduko diguna.GAIARI BURUZKO INFORMAZIOA JASO, AUKERATU ETA ANTOLATU:Izan ere, zer esanik ez badugu, nekez beteko ditugu hainbeste orrialde. Beraz, dokumentazio-lan handiaetorriko da gero (nahiz eta, askoren kasuan, akaso dokumentazio-lan hori eginda edo egiten egongo zareten).Informazioa antolatzeko modua ere oso kontu garrantzitsua izango da, testu aberats eta irakurterraza egingobadugu.ERABAKIAK HARTU (ZEIN IZANGO DA SEKUENTZIA NAGUSIA?; INTERAKTIBOA EGINGO DUT?...):Testuaren planifikazioa egin aurretik, kontuan izan beharko dugu zer egin nahi dugun benetan. Testua idatzieta, irakurri ondoren, zer itxura hartu duen ikusi barik, erabakiak hartu (zer egin nahi dut?) eta horrenarabera baloratu, berrikusketa saioetan.PLAN OROKORRA ERABAKI:Eskema erabaki, alegia. Zer egin nahi dugun erabaki dugunean, hurrengo urratsa izango da nola egin nahidugun erabakitzea. Honako galderei erantzun beharko diegu: Nondik nora eramango dut irakurlea? Noizkomeni zait halako sekuentziak erabiltzea? Non sartu ditut alderik astunenak? Zer egingo dut hauekarintzeko?... 4. maila: proiektuaren ezaugarriak
  • 3. TESTUAREN GORPUTZA IDATZI:Hartutako erabakien arabera, eta egindako planaren arabera, testu-zatiak osatzen joan. Inportantea izangoda, balorazioa eta berrikusketa errazteko, testua ez kontsideratzea, momentu honetan, bere osotasunean;aitzitik, interesgarriagoa da sarrera eta amaierak beste momentu baten egitea, testuaren itxura osoaaztertutakoan.BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI FORMALA:Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, zuzentasunaren aldetik begiratuta. 4. mailaren helburu nagusiatestu egokiak sortzea bada ere, ezin dugu ahaztu testu horiek zuzenak behar dutela izan, goitik behera.BERRIKUSKETA ETA BALORAZIOA. ALDERDI TESTUALA:Testu-gorputzaren ezaugarriak aztertzea, egokitasunaren aldetik begiratuta.TESTUAREN LEHEN BERTSIOA:Testuari falta zaizkion elementuak gehituta, testu osoaren behin-behineko bertsioa egin.BERRIKUSKETA OROKORRA:Testu osoaren berrikusketa orokorra, alderdi guztietatik aztertuta. Hemen zehaztu beharko genuke zer faltaduen testuak, akaso, 4. maila emateko, edo, 4. maila eman arren zeintzuk dituen hobetzeko.TESTUAREN BEHIN BETIKO BERTSIOA:Ikasleak emango duena eta irakasleak baloratuko duena. Bertsio hau izango da lagina ikastaroa gaindituden ala ez esateko. 4. maila: proiektuaren ezaugarriak

×