Your SlideShare is downloading. ×
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
On line_Buletina_Abendua_2013
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

On line_Buletina_Abendua_2013

50

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
50
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. ON LINE BULETINA ABENDUA/2013 BERRI NABARMENAK Txikiak supermerkatuan arrakasta du. Errenta erabilgarriaren jaitsierak formatu txikiko produktuen gorakada suposatzen du. Berria irakurri Adituek kontsumo eta inbertsioaren gorakada bat iragartzen dute 2014 urterako. Gobernuak badaramatza hainbat aste 2013 urtea krisiaren azkena dela eta 2014 urtea susperraldiaren lehenengoa dela aldarrikatzen. Berria irakurri Txikiarentzat aukera ezin hobea. Betiko merkataritzak Interneten irekitzen du azken bost urteetan salmenten %13ren jaitsiari aurre egiteko. Berria irakurri Aecoc-ek 2014ko udazkenean kokatzen du benetako susperraldia eta kontsumoaren jaitsierak gero eta txikiagoa izango dela esaten dute. Berria irakurri Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 1/7
  • 2. ELKARTEEN EKINTZAK BADATOR HERNANIKO TXARTEL BERRIA Hernaniko Txartela berria errealitatea izango da laister. Horrela, hurrengo egunetan eskabideak kudeatzen hasiko dira eta hernaniarrentzat bidaltzen. Helburua erosketetan, kiroldegian eta liburutegian erabiltzea da. Hernaniko Txartela proiektuan Berriak elkarteak, Nafarroako Rural Kutxak eta Hernaniko udaletxeak parte hartu dute. Tarjeta hau visa izango da eta erosketak egiteko, kutxatik dirua ateratzeko, eta kiroldegian eta liburutegian sartzeko balio du. Kiroldegian sartzeko “contact less” teknologia erabiliko du. Hernaniarrek hurrengo egunetan txartela edukitzeko aukera izango dute. Horrela, aste honetan zehar kiroldegi eta liburutegiko bazkideek eskutitz bat jasoko dute euren eskaera edozein bi lekutan entregatzeko. Bazkideek ez direnak eskaera betetzeko aukera izango dute ere kiroldegian, liburutegian eta Berriak elkarteko dendetan. Kanpainak abenduak 1 urtarrilak 5 arte iraungo du eta deskontuak %10 arte izan daitezke erosketak egiterakoan. Berriak Txartela bizirik egongo da urtarrilak 31 arte Hernaniko Txartelarekin batera. Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 2/7
  • 3. ON BIZIKO BEZEROAREN ASTEA “On Bizik”, Urnietako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak II. Bezeroaren Astea antolatuko du Abenduak 9 eta 14 artean. Astearen zehar poltsak oparituko dira “Urnietan hazi, On Bizi eta erosi” lemarekin. Gainera eta erosketak egiteagatik gutun-sariak banatuko dira bezeroen artean. Opari anitz egondo dira: gorputzerako tratamenduak, elikagaiak, erosketarako deskontuak, etab. Opari bat tokatzen ez bazaizu, On Bizik beste txanda bat ematen dizu 500 eurotako bale bat tokatzeko aukerarekin. Balea Abenduak 21ean gastatu beharko luke On Biziko edozein establezimendutan. Nahikoa da zure izena eta telefonoa jartzea boleto ez saridunean eta ikusiko dituzuen kutxetan sartzea Abenduak 14an ospatuko den zozketan parte hartzeko. Abenduak 14an, larunbata, On Bizik antolatutako Gabonetako Merkatua ospatuko da Udaletxeko frontoian, arratsaldeko 17:00 etatik 20:00 etara. Bertan 40 postu ez berdin aurkituko dituzu, gaztaina et ataloen postua, eta hau guztia trikitilariek animatzen. Bertan Postren Lehiaketa emango da. Parte hartu nahi dutenek euren postreak aurkeztu beharko dituzte 17:00 etatik aurrera. 19:00 -ak aldera, 500 eurotako balearen zozketa izango da frontoian bertan. OLENTZEROA ASTIKOREN ESKU Astiko, Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak urtero bezala, herriko haurrei Olentzerori eskutitza idaztera animatzen die hauek beraien opariak eska ditzaten. Eskutitzak Astikoren saltokietan egongo dira haurrek hartu, bere desioak eskatu eta ondoren Olentzerori emateko. Abenduak 24an Olentzero arratsaldeko 16:00etan Ergobiako plazatik irtengo da kantari eta goxokiak banatzen eta 18:00etan haurren gutunak jasoko ditu Joseba Barandiaran plazan hauek irakurtzeko. Xaguxar aisialdi taldearekin batera antolatu da. Baita ere, Udaletxearekin batera 2014 egutegia egin da. Bertan agertzen diren argazkiak “Astigarragako Txokoak” argazki lehiaketatik hartu egin dira. Abenduan zehar komertzioetan, Udaletxean, kiroldegian, kultur etxean eta musika-eskolan egutegien banaketa egingo da. Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 3/7
  • 4. ASTIKOKO II. ARGAZKI LEIHAKETAREN SARI BANAKETA Azaroko lehen egunetan, Astikok, Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak antolatutako II. argazki lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Ikatza Tabernan. Jende ugari gerturatu zen eta hiru argazki saridunak ikusi ahal izan genituen, bere egileekin batera. Leihaketa honetan aurkeztu diren argazki guztien arteko selekzio bat, Astikok 2014 urtean egitaratuko dun egutegian parte hartuko dutela gogorarazi nahi dizuegu. Edurne Arrietak lehen saria “Santiagomendi Markesbaso” Jon Malagoni ematen. Edurne Arrietak bigarren saria “Ahaztua” Isidro Rodriguezi ematen. Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 4/7
  • 5. Edurne Arrietak hirugarren saria “Astigarragako Udaletxea” Eduardo Perez del Olmoren emakumeari ematen. Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 5/7
  • 6. IKERKETAK ETA TXOSTENAK 11 AHOLKU GURE PRESTATZEKO DENDA ETA ON LINE GABONETARAKO Aholkuak gure salmentak igotzeko Gabonetan: 1. Ziurtatu ekipo eta zerbitzariek ondo jasango dutela trafikoa. 2. Zure Web orriaren bertsio mugikorra prestatu eta optimizatu. 3. Web orriaren deskarga abiadura optimizatu. 4. Beti stock-a eduki behar duzu. 5. Erosketaren prozesua erreza izan behar da. 6. Produktuaren deskribapenak optimizatu. 7. Bideoen boterea ez ahaztu. 8. Gabonetarako SEO estrategia prestatu 9. Langile gehiago kontratatzeko posibilitatea kontuan hartu. 10. Email Marketing kanpaina handitu. 11. Erosketen aurrerapena sustatu. Txostena irakurri 2013KO GABONETAKO KONTSUMO IKERKETA Ikerketaren emaitzak: 1. Hobekuntza txikia antzematen da ekonoimian. 2. Prezioa, prezioa eta prezioa. Prezio aldagai garrantzitsuena gisa agertzen da erosketak egiterakoan. 3. Gabonak garai ezberdinak dira non kontsumitzaileak bere kontsumo maila handituko lukeen egoera ekonomiko ahasteko asmoz. 4. Arropa, zapatak, liburuak eta lurrinak bezalako opari klasikoak. 5. Fabrikatzailearena elikagaien merkatua kuota gehiena daukan marka da. 6. Internet: bilatu eta konparatu. Kontsumitzaileek sarea erabiltzen dute produktuak eta prezioak konparatzeko baina erosketak egiterakoan aukera garrantzitsuena erosketa presentziala da. 7. Gizarte sareetan, iritziak garrantzia dauka. Kontsumitzaileek gizarte sareak erabiltzen dute iritziak emateko eta produktuen inguruan dauden iritziak bilatzeko (prezioak, promozioak, baliagarritasuna, etab) eta ideiak oparitzeko. 8. Komertzio mugikorra aurrera doa. Telefono mugikorren bitartez erosketa egiten dituztenen kontsumitzaile kopurura handitu egin da (2013 urtean %29 eta 2012 urtean %21). Ikerketa irakurri Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 6/7
  • 7. AGENDA GIPUZKOAKO TAILERRAK ∙ 2013 AZAROA 04 ABENDUA IRUN Neurosalmenta: Nola ezagutu gure bezeroaren ikonzientea Tailer honen bitartez, ikuspuntu neurologiko batetik, bezeroak bere erabakiak hartzerakoan zein bide psikologiko jarraitzen duen eta bere inkontzientziak nola jokatzen duen aztertuko da. 12 ABENDUA HERNANI Merkatarien 14 akatsak eta konponbideak Hobekiago saldu, aukera kostuak saihestuz eta gure baliabide guztiak maximizatuz. 16 ABENDUA EIBAR Paketeria: Gaur egungo joerak "DiY" Do It Yourself , Zuk zeuk egin ezazu. Zure bilgarriak diseinatu, sortu eta pertsonalizatu itzazu era xarmangarri batetan: Kaxak, txartel pertsonalizatuak. INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZEN-EMATEA – Gipuzkoako Bazkundea Tlf. 943 000 300 · Fax. 943 000 266 · Mail: comercio@camaragipuzkoa.com Buruntzaldea Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 7/7

×