Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

24,711 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
24,711
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
23,362
Actions
Shares
0
Downloads
14
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

  1. 1. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  2. 2. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  3. 3. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaAURKIBIDEA1.- HASIERAKO EBALUAZIOA. SARRERA.1.1. Aurreko ezagutzak antzematea1.2. Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak1.3. Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak2.- IKASGELA PRESTATU3.- METODOLOGIA4.- EBALUAZIO-ADIERAZLEAK4.1. Gizarte Zientziei lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzekotxantiloi edo plantilla.4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloia.5.- TENPORALIZAZIOA6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK
  4. 4. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea1.- SARRERAHasierako ebaluaziorako proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan,kurtsoaren hasieran, lantzeko pentsatuta dago. Aurkezten den ereduak, hain zuzen ere,DBHko 2. zikloan jarri du arreta.Material hau prestatzeko, kontuan hartu da Gizarte Zientzia, Geografia eta HistoriarenEuskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Curriculum Diseinua. DBHko ikasleek,munduari eta Europari buruzko ezagutzak izateaz gain, euren Autonomia Erkidegoa ereezagutu behar dute, inguru horretan bizi dira eta.Hasierako ebaluaziorako proposamen honek eskaini nahi duena da egin daitezkeenjardueren multzo bat, zenbait ataletan banatuta.Hasierako ebaluaziorako eredu hau, gainera, DBHko beste kurtso batzuetarako ereegokitu daiteke, aldez aurretik kontuan hartuta ikasleek aurreko kurtsoetan landudituzten edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak).Ebaluazio honen garapena ondoko eskemen barruan kokatzen da:1.1.- Aurreko ezagutzak antzematea.1.2.- Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak.1.3.- Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak.1.1.- AURREKO EZAGUTZAK ANTZEMATEAHausnarketarako eta jarduteko ondoko proposamenak gomendatzen dira atalhonetarako: a) Kurtsoaren hasieran, zer espero dugu jakingo dutela ikasleek Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiari buruz? b) Gure ustez, zer trebetasun eta abilezia dute aurretik, eta zeintzuk bereganatu beharko lituzkete? c) Noraino ezagutzen dute gai edo alor honetako lexikoa edo hitzak? d) Zer mailatan daude testuen ulermenari dagokionez?
  5. 5. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea1.2.- HASIERAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAKOndoko proposamena egiten da atal honetarako: a) Gure ikasleen benetako egoeraren berri izaten ahalegindu. b) Ikasleen egoera kontuan hartuta, jarduerak proposatu geroko. c) Hasierako ebaluazioa baliagarri gerta dakigula beti jarraibide gisa, ikasturteari hasiera emateko eta gelako programaziorako.1.3.- HASIERAKO EBALUAZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK a) Hiru eduki mota baloratu (prozedurazkoak, jarrerazkoak eta kontzeptuzkoak). b) Zenbait teknika erabili taldearen egoeraz jabetzeko (ahozko edo idatzizko adierazpena eta ulermena, informazioa bilatu eta aukeratu, testuak eta irudiak interpretatu, denboraren nozioa ulertu, aldaketa-jarraitutasuna...). c) Hasierako ebaluazioarekin hasiera eman nahi zaio irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari.2. IKASGELA PRESTATUIkasgelan material egokiak eduki behar dira ikasleek informazioa kontsultatzeaerrazteko (aurreko kurtsoetako testuliburuak, hiztegiak, entziklopediak, diapositibak,Interneterako sarbidea duen ordenagailua,...).Ikastetxeko liburutegia ere izan daiteke toki egokia ebaluazio hau egiteko.3. METODOLOGIAKomeni da hasierako ebaluazio honetan proposatzen diren jarduerak bakarka egitea;hartara, irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko du.Hala ere, irakasleak jarduerak zuzendu ondoren, oso interesgarri litzateke bateratze-lanaegitea edo batera-jartzea, ikasleek klasean dituzten trebetasunak eta jarrerak behatu ahalizateko: mintzamena, klasean parte hartzea, hitz egiteko txanda errespetatzen duten,bakoitzaren zailtasunak...Gomendagarria da ikasleek aukera izan dezatela informazioa zenbait iturritan bilatzeko;izan ere, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baloratu nahi dira orain, batez ere.
  6. 6. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea4. EBALUAZIO ADIERAZLEAK4.1.Gizarte Zientziei, Geografiari eta Historiari lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak.Ikaslea 1 2 3Eskatzen zaion informazioa zenbait iturritik abiatutaaurkitzen du.Badaki zer iturrira jo informazioa zabaltzeko.Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereiztenditu.Ulertzen ez dituen hitzak hiztegian begiratzen ditu.Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoakbereizten ditu.Badaki gauzak era koherente eta ordenatuan adierazten.Irudiak eta argazkiak identifikatzen ditu, baita interpretatuere.Badaki informazioa bilatzen, ezagutzen ez dituen irudi etaargazkiak identifikatzeko.Badaki grafiko bat interpretatzen.Badaki urteak mendeekin identifikatzen. Badakidokumentuak ordenatzen denboraren segidari jarraituz.Balorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez
  7. 7. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleakIkaslea 1 2 3Parte hartzen du klaseanBadaki ikaskideei entzutenHitz egiteko txanda errespetatzen duBalorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez5.- TENPORALIZAZIOAHasierako ebaluazio hau beste sail batzuekin ere parteka daiteke; izan ere, trebetasunaketa abileziak baloratuko dira bereziki, eta horietako batzuk ikasteko teknikekin lotutadaude. Beraz, hasierako ebaluazio hori bizpahiru egunetan egin daiteke.1. SAIOA:Jarduera: Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereiztea.Hizkuntza Saila.Irudi-iruzkinak: 1., 2. ,3. ,4. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.2. SAIOA:Irudi-iruzkinak: 5., 6., 7. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.3. SAIOA:Jarduera: Denboraren segida landu. Jarduera: Testuak irakurri eta ulertzea. HizkuntzaSaila.4. SAIOA:Jarduera: Artearen Historia. Plastika eta Marrazketa Saila.5. SAIOA:Jarduera: Mapak erabiltzea. Gizarte Zientzien Saila.Jarduera: Datu estatistikoak erabiltzea eta grafikoak egin eta interpretatzea.Matematika Saila.6. SAIOA:Bateratze-lana edo batera-jartzea klasean (garrantzitsua da jarrerak ebaluatzeko).
  8. 8. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAKIRUDI-IRUZKINA. 1. JARDUERA1. argazkia: Klima ozeanikoa (itsasaldeko klima)2. argazkia: Klima ekuatoriala3. argazkia: Klima polarra4. argazkia: Goi-mendietako klima5. argazkia: Basamortuko klima6. argazkia: Klima mediterraneoahttp://www.indexnet.santillana.es/rcs/_archivos/Recursos/geografiahistoria/climasmundo.pdfInterneteko helbide horretan handiago ikus daiteke mapa.
  9. 9. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaTESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA  A testua: Etorkinen arazoak: Euskadik ateak ireki dizkie “paperik gabekoei”. Tomás Bárbulo. El País, 2004.  B testua: Esklaboek askatasuna eskatzen zuten. Klaudio enperadoreak gobernuan eman zien lana askatutako esklaboei. Erromatar historialari Suetoniok kontatzen du nola tratatzen zituen Klaudiok esklabo ohi horiek. Suetonio “12 zesarren bizitzak” K.o. 130. urtea.  C testua: Kristobal Kolon “Nabigazio-egunkaria”.  D testua: Garrido, F: Langile-klaseen Historia, “Proletarioa”, III. liburukia.  E testua: Halikarnasoko Herodoto (Iñaki Usabiaga Sukia itzultzaile). Bere Historiaren III. liburua. K.a. V. mendea. Baltsamamendua.  F testua: Laborariak mendekotasunean. XIII. mendeko ipuin satirikoa.ARTEAREN HISTORIA  1. argazkia: Lehoien patioa. Alhambra. Granada. XIV. mendea.  2. argazkia: Abu Sinbelgo tenplu handia. Egipto. K.a. 1260. urtea inguru.  3. argazkia: Pintura inpresionista. Monet “Eguzki atera berria”, 1872.  4. argazkia: Guggenheim Bilbao museoa. Frank Gehry, 1997.  5. argazkia: Segoviako akueduktua (arkitektura erromatarra). K.o. I. mendea.  6. argazkia: Kreazioa. Sixtotar Kapera. Migel Anjel (Michelangelo Buonarroti). Errenazimentua, 1510.  7. argazkia: Santiago (Done Jakue) katedrala (Bilbo). Arte gotikoa, XIV-XV. mendea.  8. argazkia: Partenoia. Arte grekoa. K.a. 448.ean eraikitzen hasia.  9. argazkia: Arte erromanikoa. Fromistako (Palentzia) San Martin eliza. K.o. 1.100.  10. argazkia: Erdi aroko artea. Salazar dorrea, Portugalete, 1379.
  10. 10. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  11. argazkia: Historiaurreko artea, Paleolitikoa. Santimamiñeko (Bizkaia) haitzuloko pinturak.  12. argazkia: Pintura postkubista. Surrealismoa, Espresionismoa. Picasso “Gernika”, 1937.  13. argazkia: Chillida “Haizearen orrazia”. Donostia, 1977.10. jarduera
  11. 11. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaAURKIBIDEA1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKOJARDUERA.2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.3.- DENBORA LANDU. JARDUERA.4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. JARDUERA.5.- ARTEAREN HISTORIA. JARDUERA.6.- MAPAK ERABILTZEA. JARDUERAK.
  12. 12. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  13. 13. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKOJARDUERA.Ondoren jarri diren hitzak ikasgai ezberdinetakoak dira. Jar itzazu plantillarenbarruan, dagokien atalean.Minifundio. Demokrazia. Autonomia Erkidego. Inpresionismo. Burgesia. Latitude.Olio-pintura. Otitis. Cromagnon. Birziklatze. Espresionismo abstraktu. Altitude.Lehendakari. Estamentu. Hies. Boto. Arku. Bizi-itxaropen. Kutsadura. Gastritis.Diktadura. Erliebe. Kapital. Kamikaze. Langabezia. Ararteko. Meskita. Berotegi(negutegi). Petrolio. Basailu (mendeko). Demografia. Etorkin (immigrante). Kupula.Klero (elizjende). Meridiano. Emigratzaile. Iraultza. Nikotina. Antizikloi. Udal.Kongresu. Burka. Autonomia-estatutu. Haize-energia. Etorkin (immigrante).Errenazimentu. Ingurumenaren kutsadura. Hidrografia. Artea Historia/Gizartea Osasuna Ingurumena/Geografia12345678910111213
  14. 14. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.1.- Ondorengo argazkiak begien aurrean dituzula, jarduera hauek egin: a) Zer klima-mota iradokitzen dizute? Klima bakoitzaren ezaugarriak adierazi, kontuan hartuta prezipitazioak edo euria, tenperatura eta landaredia.  1. argazkia:  2. argazkia:  3. argazkia:  4. argazkia:
  15. 15. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  5. argazkia:  6. argazkia:b) Argazki horietakoren bat ba al dagokie Euskal Autonomia Erkidegoko klimei? Markatu zein edo zeintzuk, eta erantzuna arrazoitu.c) Paisaia horiek gizakiak aldatu dituela uste al duzu? Erantzuna arrazoitu.
  16. 16. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -1- -2--3- -4-
  17. 17. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -5- -6-2.- Ezagutzen dituzun kontinente eta itsasoak markatu edo seinalatu mapahonetan. Era berean, aurreko galderako argazkiei jarri dizkiezun klimak zein tokiedo aldetan ematen diren markatu. Puntu kardinalak ere jarri.
  18. 18. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea3.- Ikus dezakezunez, argazki hauetan bi nekazaritza-paisaia desberdin ageri dira. -1- -2- -3- -4- a) Saia zaitez kontzeptu batzuk gogoratzen, argazkiekin erlazionatuz. o Mekanizazioa Argazki-zk.................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi) o Nekazaritza tradizionala
  19. 19. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Argazki-zk................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi) b) Argazki horietakoren batek ba al du antzik Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen den nekazaritzarekin? Erantzuna arrazoitu. c) Zer sektore ekonomikori dagozkio argazki horiek? (gurutze batez markatu) o Lehen sektoreari o Bigarren sektoreari o Hirugarren sektoreari4.- Bilboko ikuspegia ikus dezakezu argazkiotan. Zatikako azterketa egingo dugu.Gero, behean ageri diren galderei erantzungo diezu.
  20. 20. Ana Basterra Leioa-ko Berritzeguneaa) Zer faktorek mugatu ahal izan du Bilboren hedapena edo zabalkuntza?b) Hiri-mundua eta landa- edo baserri-mundua hurbil daudela ikus daiteke. Identifikatu argazkietan.c) Eraikinen edo etxeen distribuzioaren arabera, biztanleriaren dentsitatea handia dela iruditzen zaizu, bai ala ez?d) Hirietan, zer motatako jarduera ekonomikoak dira nagusi?e) Nolakoa da ingurumena hiri handi batean?
  21. 21. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaErantzuna:
  22. 22. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea5.-5.1. Nola sailkatuko zenuke behean ageri den paisaia? (landakoa-hirikoa-industriala).Arrazoitu erantzuna.Erantzuna:5.2. Non kokatzen dira industriak? Biribil batez inguratu zure ustez egokiak direnerantzunak. Aukeratutako erantzunak arrazoitu. a) Autopista, portu, trenbide... eta halakoetatik gertu. b) Hirien barruan.
  23. 23. Ana Basterra Leioa-ko Berritzeguneac) Hirien inguruan.d) Hirietatik oso urruti.e) Lehengaiak dauden tokietatik hurbil.f) Energia iturriak dauden tokietatik hurbil.g) Eskulan ugari dagoen tokietatik hurbil.h) Orain arte industrializatu gabe dauden herrialdeetan.i) Eskulan merkea duten herrialdeetan.5.3. Zer sektore ekonomikori dagokio industria? (gurutze batez markatu)o Lehen sektoreario Bigarren sektoreario Hirugarren sektoreari
  24. 24. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea6.- Argazkiok gizarte-talde desberdinak erakusten dizkigute.6.1. Jar iezaiozu argazki-oina argazki bakoitzari, edo egizu argazkiari buruzko iruzkinlaburra. -1- -2- -3-
  25. 25. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -4--5- -6-
  26. 26. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 1. argazkia: 2. argazkia: 3. argazkia: 4. argazkia: 5. argazkia: 6. argazkia:
  27. 27. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea6.2. Esan ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren:  Jaiotza-tasa murriztu egin da gaur egun Espainian, eta Espainia da jaiotza-tasarik txikienetakoa duen herrialdeetako bat.  Orain dela 50 urte, jaiotza-tasa handia zen Euskal Herrian.  Jaiotza-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.  Hilkortasun-tasa nabarmen igo da gaur egun Euskal Herrian.  Hilkortasun-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.  Erretiratu edo jubilatuen kopurua haziz doa Euskal Herrian, urtez urte.  2025. urtean, erretiratu gehiago izango da Espainian lan egiteko adinean daudenak baino.  Bizi-itxaropena nabarmen hazi da Euskal Herrian azken 50 urteotan.  Emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da.
  28. 28. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea7.- Ingurumenaren degradazioa edo andeakuntza7.1. Ondoren agertzen diren argazkiek ingurumenaren degradazioaren motadesberdinak erakusten dituzte. (a) (c ) (b)
  29. 29. Ana Basterra Leioa-ko Berritzeguneaa) Zentral nuklearra da.Ba al duzu kutsadura edo kontaminazio erradioaktiboaren berri? Azaldu horreneraginak, baita zentral nuklearren bat ezagutzen ote duzun ere.b) Ikusi ur kutsatuak nola isurtzen diren ibaira. Ahalegindu zaitez gerta daitezkeen ondorioak laburbiltzen.c) Zabortegia da.  Zer arazo eragin ditzake zaborrak hirietan?  Nola eragiten dio paisaiari?  Zer gertatzen da inguru horretako ur, landaredi eta animaliekin?
  30. 30. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea7.2. Saia zaitez marrazkian ikusten duzuna 10-15 lerrotan azaltzen, modu koherente etaantolatuan azaldu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-kutsadurarenadibideak jarri.
  31. 31. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea3. DENBORA LANDU. JARDUERA.Data batzuk aurkituko dituzu ondoren, urtetan adieraziak. Esan zein mendekoa denbakoitza.K.o. 1492. urtea Mendea: K.o. 1789. urtea Mendea:K.a. 205. urtea Mendea: K.a. 1301. urtea Mendea:K.o.1300. urtea Mendea: K.o. 499. urtea Mendea:  Zer esan nahi du K.a. laburdurak?  Zer esan nahi du K.o. laburdurak?4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA.  Astiro irakurri ondoren agertzen diren testuak.  Hitzen bat ulertzen ez baduzu, hiztegian begiratu.  Aztarnak bilatu testu bakoitzean, zer arokoa den, garai hartan zegoen gizartea iradoki edo adierazi diezazuketenak...  Titulua jarri testu bakoitzari.  Azpimarratu testu bakoitzaren ideia nagusiak.  Testu bakoitzaren ertzean, hitz batez edo esaldi labur batez adierazi paragrafo bakoitzaren ideia nagusia.  Ondoren agertzen den irudi-argazki bakoitza ere dagokion testuarekin lotu. Argazki-oina jarri.  Dagokion aroarekin lotu edo identifikatu testu eta argazki bakoitza. 32. orrialdean agertzen diren etiketetako bat jarri testu bakoitzari.  Testu bakoitza dagokion aroan kokatu ondoren, antzinakoenetik berrienera ordenatu, eta zenbakia jarri (1 zenbakia zaharrenari, eta 6 zenbakia berrienari)  Entziklopediak, testu-liburuak, hiztegiak,... kontsulta ditzakezu  Zerbait ulertzen ez baduzu, irakasleari galdetu.
  32. 32. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea A TESTUAZenbait arrazatako etorkinak, euskal jantzi tipikoak soinean, kamerari begira, irrifartsu. Irudiaren azpian,honako testu hau: "Guztiontzat ateak zabalik". Hainbat udalek diseinatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duenkanpaina baten aurrean gaude. Kanpainaren helburua: etorkinak integratzea.Euskadik atzerritarrei —paperak izan ala ez— egiten dien doako eskaintzak barne hartzen ditu ostatua,osasun-txartela, oinarrizko errenta, gaztelaniazko ikastaroak, bakoitzaren beharrei egokitutako prestakuntza,eta dokumentazioa tramitatzea Gobernuaren Ordezkaritzan. Abantaila horiek guztiak eskuratzeko giltzaudaletan dago. “Udalak familia-medikuak bezalakoak dira, pazientea aztertu eta espezialistengana bidaltzenbaitute, haiek artatu dezaten”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Boladji Omer benindarrak.Beraz, Euskadira heltzen den etorkinak egin behar duen lehenbiziko gauza da bizi nahi duen herriko udaleanaurkeztea. Udaletxean, gizarte-laguntzaile batek (Eusko Jaurlaritzak ordaindua), erroldatzeaz arduratuondoren, etorkinak dituen behar eta asmoei buruzko txostena egingo du eta aterpea eskuratuko dio. “20.000biztanletik gorako udal guztiek izan behar dute kasu horietarako aterpea. Eta ez dutenek, ostatua ordaindubeharko diete etorri berriei” baieztatu du Omerek. Etorri berria horrela egongo da, gizarte-laguntzaileak tokiaaurkitzen dion bitartean, udalek eurek edo GKEek kudeatzen dituzten abegi-pisu ugarietako batean.Heldu eta hiru hilabetera, atzerritarrak udalean bizitzeko borondatea frogatu duela jotzen dute autoritateek, etaosasun-txartela ematen diote. Sei hilabete igaro direlarik, berriz, gizarte-behar larrietarako laguntza jasotzenhasiko da: 220 euro hileko. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren arabera, 2.000 etorkin edo immigranteinguru ari da soldata hori jasotzen, eta soldata hori hileko 435,17 eurora igotzen da, urtebeteko erresidentzia-aldia osatu ondoren.Etorkinak gaztelaniaz ez badaki —sarritan gertatu ohi da—, gizarte-laguntzaileak Helduen HezkuntzaIraunkorreko (HHI) eskolara bidaliko du, hizkuntza irakats diezaioten. Adingabekoa bada, ikastetxe publikoeta itunduek hizkuntza-egokitzapenerako ikastaroak eskaintzen diete, euskaraz eta gaztelaniaz, baitaeskolatzeko programa espezifikoak ere.Oinarrizko errenta jasotzeak berarekin dakar atzerritarra prestakuntzarako eta lana bilatzeko programa batenbarruan sartzea. "Arauz kanpoko egoeran dauden pertsonek ezin dute Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM)eskaintzen dituen lan-bitartekotzaz eta prestakuntza-ikastaroez baliatu", argudiatu du Omerek. "Dohainikeskaintzen diegu guk ikastaro multzo bat, INEMekoa baino hornituagoa".Eusko Jaurlaritzak, halaber, abokatuen zerbitzu bat ere finantzatzen du, buru-belarri aritu daitezen paperik ezdutenen egoitza- eta lan-baimenetarako eskariak tramitatzen, Gobernu zentralaren aurrean. Orain urte eta erdihasi ziren lanean, eta ordurik hona 10.402 etorkini eman diete laguntza, eta 5.306 espediente prestatu dituzte.Azken horietatik, 1.927 bidali dituzte Administrazio zentralera, zeinak 367 baizik ebatzi ez dituen, etahorietatik 314ri (% 85) baiezko erantzuna eman die.Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak programa bat abiarazi du, hutsik dauden etxebizitzak “harrapatzeko”.Maileguak eskaintzen dizkie jabeei, 18.000 euro bitartekoak, etxebizitzak konpondu eta bost urterako alokadiezazkioten. Jaurlaritzak, berriz, alokairuan eskaintzen ditu etxeok, hileko 90 eta 180 euro bitartean kobratuz,eta hileko alokairu horren eta jabeak hartzen duenaren arteko diferentzia ordaintzen du. 6.375 etorkinek emandute izena programa honetan.
  33. 33. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaB TESTUA“Klaudiok armadaburu jarri zuen Felix libertoa, eta Judeako gobernadore aukeratu zuen.Harpokras-ek askatasuna iritsi zuenean, gladiadore-ikuskizunak antolatu zituen. Bainaenperadoreak begikoen zituenak, kutunenak, bere laguntzaile Nartziso eta jauregikodiruzain Pallas ziren. Biek ala biek egin zituzten dirutza handiak.”C TESTUA Urriaren 13a, larunbata. “Eguna argitu orduko, jende-mordoa ikusi genuenhondartzara iristen: gazte eta luze ziren. Biluzik zeuden, gizon eta emakume, amarensabeletik mundura jaio zirenean bezala. Itxura onekoak ziren, gorputzez lerdenak etaaurpegiz atseginak. Ileak, zaldi-zurdak bezain trinkoak, bekainetaraino eroriakzituzten aurretik; atzetik, ile-motots luze bana zuten zintzilik, sekula ere mozten ezzutena. Itsasontzira hurbildu zitzaizkigun, zuhaitz-tantaiz egindako piraguatan, kanoaluzeen antza baitzuten, pieza bakarrekoak. Okin-palaren moduko bat erabiltzen zutenarrauntzat, bai ederki baliatu hartaz, ordea! (...). Hurreratu eta papagaiak, kotoi harimatazak, lantzak eta beste gauza asko eskaintzera etorri zitzaizkigun. Ordainetan,beirazko aleak, kriskitinak eta halakoak eman genizkien. Eskaintzen genien guztiaonartzen ziguten, eta, era berean, zuten guztia ematen, baina, nolanahi ere, osopobreak begitandu zitzaizkidan. Adi-adi egon nintzaien beha, urrerik ba ote zuten, eta,ohartu nintzenez, haietako batzuek eraztun txiki bana zeramaten, sudurrean egindakozuloan. Keinu eta imintzioen bitartez jakin ahal izan nuenez, haien uhartea inguratueta hegoalderantz nabigatuta aurkituko genuen bazter bat: hango erregek urrezkoedalontzi ederrak omen zituen, eta metal hori ugari.”Urriaren 23a, asteartea. “Kubako uharterantz abiatu nahi nuke gaur, baina Zipango(Japonia) behar duela uste dut, handi eta aberats baita, oso, hemengo jendearenesanetan. Ez dut hemen luzaroago geratu nahi, urrerik ez dagoela ikusten baitut. Etatratu handia dagoen tokietan ibiltzea denez kontua, ez dago hemen luzatzekoarrazoirik; aitzitik, aurrera egin behar da, eta lur asko ikusi, harik eta probetxugarrizaigun batekin topo egiten dugun arte, uztera goazen lur honi ere espeziatan osoaberats iristen diodan arren.”
  34. 34. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaD TESTUA “Haurrak funtsezko tokia hartzen hasi ziren fabrika-lanetan, Ingalaterran, Derby,Nottingham eta Lancastergo manufaktura-barrutietan. Industria garatu ahala, herri eta hirihandietatik aprendizak —zazpi eta hamalau urte bitartekoak— biltzeko egokiera edokomenientzia heldu zen. Haur ugari batu ahal izateko, haur-bilketak egiten ziren, baitahitzarmenak izenpetu ere umeen senideekin eta erruki-etxeetako zuzendariekin. Aski dagertakari bat aipatzea transakzio horien moraltasunik eza frogatzeko. Londresko parrokiabatek eta Lancashireko fabrikatzaile batek egindako kontratu batean honako hau hitzartuzuten: fabrikatzaileak ergel edo idiota bat hartu beharra zuela, lanerako gauza ziren hogeiume bakoitzeko.” Haurrok fabrika eta lantegietan nola zeuden jabetzeko, hara zer dioen Aikindoktoreak Manchester hiria deskribatzerakoan: “Batez ere haurrak ari dira lanean gurekotoi-lantegietan, erruki-etxeetatik ekartzen baitituzte, artaldeen gisa. Inork ez dituezagutzen, eta inork ez die jaramon izpirik egiten.” “Gela estuetan itxita, argi eta makinen jario koipetsuek kirastutako airea arnasten,egun osoz edukitzen dituzte lanean, gauberandura arte, askotan. Inguruabar horiek,garbitasunik ezak, eta sartzean eta irtetean sarritan jasan behar izaten dituzten tenperatura-aldaketek hainbat gaixotasun eragiten dizkiete; bereziki, lantegi hauetan hain arruntak dirennerbiotako eritasunak.” “Aprendiz izateari uzten diotenerako, oro har, ahul eta makal geratzen dira, lanneketsu eta jarraituetarako gauza ez direla; neskek ez dakite josten, eta ez ohi dute familiakoama on izateko ezagupen eta gaitasun egokirik izaten.”E TESTUA“Lehenik burdinazko gakoarekin sudurzuloetatik burmuina ateratzen dute. Jarraian, harrizorrotz batekin alboaren luzeran ebakia eginez, barru guztia kanporatu ohi dute, eta haugarbitu eta palma-ardoa iragazi ondoren, berriz usaingarri zehatuak iragazten dizkiote. Gerosabela, nahasigabeko mirra apurrez, kanelaz, eta intsentsua ez beste usaingarri guztiez beteondoren, atzera josi egiten dute. Eta, hau eginik, gazitu egin ohi dute gorpua, hirurogeitahamar egunez gatzuz (1) estalirik. Baina, hirurogeita hamar egunen buruan gorpua garbitueta den-dena liho finezko ehunetik ebakitako bendez biltzen dute, benda azpiak gomazigurtzitzen dituztelarik. Erarik garestienean nahi dutenei horrela antolatzen dizkiete gorpuak.
  35. 35. Ana Basterra Leioa-ko BerritzeguneaErdiko eran nahi dutenei, ordea, eta garestiari ihes egiten diotenei, honela prestatzendizkiete. Zedro-olioz xiringa batzuk bete ondoren, gorpuaren barrunbea bete ohi dute, ezebakirik egin eta ez sabela ateraz; aitzitik, ipurditik isurkaia sartu eta atzerabideagalaraziz, agindutako egunetan gatzuan eduki ohi dute. Eta azken egunean barrunbetiklehen sarturiko zedro-olioa ateratzen dute; eta hainbesteko indarra du honek, nonberekin batera sabela eta erraiak deseginik kanporatzen dituen; haragiak, berriz, gatzuakdesegiten ditu eta, benetan, gorputik azala eta hezurra baizik ez da geratzen.Baltsamatzeko hirugarren era, ondasunez ahulenak direnei antolatzen zaiena, hauxe da:purga baten bidez barrunbea garbitu eta hirurogeita hamar egunez gatzutan edukitzendute eta ondoren, eraman dezaten, itzuli egin ohi dute. (1) Heladerazko livtron (natrona edo karbonato sodikoa) euskaraz gatzu itzultzen dugu. Konposatu hori gorpua lehortzeko erabiltzen zen, usteldu ez zedin.F TESTUA ANTZINAROA ARO MODERNOA “San Juanetan, jaunaren larreak ebaki behar dituzte laborariek, eta fruituakgaztelura eraman. Gero, gari-uzta eraman behar dute etxaldera, baina ezin dituzte gari-sortak gorde jaunak bere partea kendu arte. Irailean, zortzi txerritik bat eman behardute, onenetarikoa. San Diegotan, taila edo zentsua ordaindu behar dute. Negua hasiorduko, jaunaren lurra landu behar dute: prestatu, erein eta areatu. San Andresetan,pastela eman behar diote. Gabonetan, oilasko on-samurrak. Gero, garagarra eta garia.Erramu-igandean, arkumeak eman behar dizkiote. Gero, errementerian egin behar dutelan, eta basora joan eta egurra moztu jaunarentzako; jaunaren garraioak ere eurengurdietan egin behar dituzte. Eta gainera, egizue kontu gazteluko errotariak aleen etairinaren zati bat kenduko diola laborariari garia ehotzeagatik; ogia erretzeko ereordaindu beharra dagoela, eta okinak bere zatia hartzen ez badu, ogia erre ez ezikkiskali ere egiten duela.” ERDI AROA ANTZINAROA GAUR EGUNGO GAUR EGUNGO AROA AROA XVIII. MENDEA XXI. MENDEA
  36. 36. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea-1--2-
  37. 37. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea-3--4-
  38. 38. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -5--6-
  39. 39. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea5.- ARTEAREN HISTORIA Zenbait argazki agertuko zaizkizu ondoren, arte-lanak (arkitektura, eskultura,pintura) erakusten dituztenak. Etiketa batzuk ere aurkituko dituzu, zenbait arte-aldi edo -arori dagozkienak.  Arte-lan bakoitza behatu, eta haren ezaugarriak ikusita, obra bakoitza dagokion arte-aldi edo -aroarekin lotu, etiketa bakoitza zure ustez dagokion tokian jarriz. Ondokoak kontsulta ditzakezu: Arte-liburuak, testuliburuak, entziklopediak, diapositibak...  Hurrenkera kronologikoan jarri arte-lanak (antzinakoenetik berrienera), 1etik 13ra arteko zenbakiak ipinita.  Obra bakoitzari buruzko iruzkin txikia idatzi zure koadernoan, dakizunaz eta eskuratu duzun informazioaz baliatuz. LABAR-PINTURA ERRENAZIMENTUKO HISTORIAURREA PINTURA
  40. 40. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea PINTURA ERDI AROKOINPRESIONISMOA ARKITEKTURAEGIPTOKO ARTEA ESPRESIONISMOA - SURREALISMOA ARKITEKTURA ARKITEKTURA ARTE GREKOA ARTE MUSULMANA ARKITEKTURA ESKULTURA ARTE ERROMATARRA GAUR EGUNEKOA ARKITEKTURA GOTIKOA ARKITEKTURA ERROMANIKOA ARKITEKTURA GAUR EGUNEKOA
  41. 41. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  42. 42. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  43. 43. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  44. 44. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  45. 45. Ana BasterraLeioa-ko Berritzegunea
  46. 46. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea6.- MAPAK ERABILTZEAMapak erabiliko dituzu. Zalantzarik baduzu, atlasen bat kontsultatu.  Esan zer adierazten duen behean ageri den mapa horrek. Probintzien, hiriburuen eta itsasoaren izenak jarri, halakorik badago.
  47. 47. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Aurreko mapan bezala, esan zer adierazten duen mapa honek. Adierazi zein Autonomia Erkidegotan bizi zaren, eta mapan jarri Estatuko gainerako Autonomia Erkidegoen izenak, ondoren agertzen direnak: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa, Valentzia. Ceuta eta Melilla hiri autonomoak.
  48. 48. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  Esan zer adierazten duen mapa horrek. Itsasoen, herrialdeen eta hiriburuen izenak jarri, eta koloreztatu. Hitz egin herrialde horietako diruaz edo monetaz. Herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Britainia Handia), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia (Suomi), Frantzia, Grezia, Herbehereak (Holanda), Hungaria, Irlanda (Eire), Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suitza, Turkia, Txekiar Errepublika, Zipre.http://www.todosvacunados.com/imatges/mapa_europa3.gif . Helbide honetan duzumapa osatua.
  49. 49. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea markatu behean agertzen den mapa horretan. Paraleloak eta meridianoak markatu Ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren adierazi:  Mapa bateko latitudea Ekialde-Mendebalde koordenatuek markatzen dute. Egia Faltsu  Mapa bateko longitudea Ipar-Hego koordenatuek markatzen dute. Egia Faltsu
  50. 50. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea7.- DATU ESTATISTIKOAK ERABILTZEA ETA GRAFIKOAK EGIN ETA INTERPRETATZEA7.1. Esan grafiko honek zer erakusten duen, eta zer grafiko-mota den, eta iruzkin laburraegin horri buruz. Internet erabiltzen dutenak. Datuak: 2002ko apirila.Iruzkina:
  51. 51. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea7.2. Behean agertzen den grafikoan Euskadiko biztanleriaren banaketa ageri da,1900. urtetik 2001.era.  Ondoren ageri den plantillan jarri datuak (%tan). Ikusi nola jarri diren 1900eko datuak.  Grafiko iruzkindu edo komentatu, honako kontzeptu hauekin eta antzekoekin lotuz: jaiotza-tasa, hilkortasun-tasa, bizi-itxaropena, adin-taldeen aldaketen arrazoiak eta ondorioak.... EUSKADIKO BIZTANLERIA, ADIN-TALDEEN ARABERA. %TALDEAK 0TIK 14 URTERA 15 URTETIK 64RA 65 URTETIK GORA 1900 %35,1 %59,9 %5 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
  52. 52. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea7.3. Espainiako biztanleriaren bilakaera. 1960-1996 aldia, %tan.Barra-grafiko bat egin ondoren agertzen diren zifrekin. Jarraian adieraziko dizuguhorrelako grafiko bat nola egin.Madril 97,6 Nola egin barra-diagrama batBalearrak 70,3Kanariak 66,1  Paper milimetratua hartu eta bi lerro marraztu: bata bertikala, ezkerraldean, eta beste horizontala. HorraValentzia 59 adibidea:Katalunia 56,7Euskal Aut. Erk. 51,7Murtzia 35,6Nafarroa 30,9ESPAINIA 28,8 0Kantabria 21,7Andaluzia 20,8Errioxa 14,3  Lerro bertikala 20ko tartetan banatu (100era heldu arte),Asturias 9,2 eta kontuan hartu 0a bi lerroen elkargunean dagoela. Kontuan hartu tarte negatiboak ere adierazi behar direla:Aragoi 6,6 20ko tarteak markatu, 40ra arte. TarteenGalizia 4 proportzionaltasunari eutsi behar diozu.Ceuta -5  Lerro horizontalean tarte txikiak markatu, marrazkian agertzen den bezala (tarteen proportzionaltasuna gorde).Gaztela eta Leon -13,1  Autonomia Erkidegoen numerazioa ordenatu, handienetikGaztela-Mantxa -16,5 txikienera, eta barrak grafikan jarri. Zifra negatiboak ereExtremadura -24,4 handienetik txikienera ordenatu, eta dagokien tokian jarri.Melilla -25,7

×