Hasierako ebaluaketa hizkuntza gizarte eremuan
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Like this? Share it with your network

Share

Hasierako ebaluaketa hizkuntza gizarte eremuan

  • 5,607 views
Uploaded on

Curriculum desberdinetako taldeentzat egindako hasierako ebaluazioa

Curriculum desberdinetako taldeentzat egindako hasierako ebaluazioa

More in: Education
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
5,607
On Slideshare
606
From Embeds
5,001
Number of Embeds
16

Actions

Shares
Downloads
4
Comments
0
Likes
0

Embeds 5,001

http://anabast.wordpress.com 4,177
https://anabast.wordpress.com 708
http://gizartehizkuntza.wikispaces.com 34
http://planetas.unipe.edu.ar 29
http://www.google.es 15
http://feedly.com 10
http://plus.url.google.com 6
https://gizartehizkuntza.wikispaces.com 6
https://m.facebook.com 4
https://feedly.com 3
http://webcache.googleusercontent.com 2
https://www.blogger.com 2
https://www.google.es 2
http://www.google.com 1
http://www.google.com.do 1
https://www.google.com.do 1

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 1 CURRICULUM DESBERDINETARAKO HASIERAKO EBALUAKETA (Hizkuntza-Gizarte Esparrua) Irakasleentzako Orientabideak Ana Basterra, Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Mª del Mar Pérez, Abandoko Berritzegunea
  • 2. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 2 AURKIBIDEA 1. SARRERA. 2.- HASIERAKO EBALUAZIOA 2.1. Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak 2.2. Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak 2.3. Ikasgela prestatu 2.4. Metodologia 3.- EBALUAZIO-ADIERAZLEAK 3.1. Gizarte Zientziei lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloi edo plantilla. 3.2. Hizkuntza abieleziei lotutako esparruarn trebatasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloi edo plantilla. 3.3. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloia. 4.- TENPORALIZAZIOA 5.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK
  • 3. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 1.- SARRERA Hasierako ebaluaziorako proposamen hau Curriculum Desberdinetako taldeetan, kurtsoaren hasieran, lantzeko pentsatuta dago. Material hau prestatzeko, kontuan hartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum Desberdinetako Oinarrizko Programa. Programa honetan ikasleek lortu behar dituzten helburuak kuadroan agertzen diren esparruekin lotuak daude. GIZARTE-ZIENTZIAK 3 HIZKUNTZAREN ETA GIZARTEAREN EREMUKO OINARRIZKO OSAGAIAK TREBETASUN LINGUISTIKOAK LAN-PROZEDURAK GIZARTE-EZAGUTZARI BURUZKO GOGOETA ULERTZEA SORTZEA INFORMAZIOA ERABILTZEA IKERKETA-METODOA HAUSNARKETA LINGUISTIKOA ?ITURRIAK ? MAS-MEDIA ? IRAKURKETA ?FASEAK ? TEKNIKAK ? EMAITZAK ? BALIOAK ? ESKUBIDEAK/ BETEBEHARRAK ?ANIZTASUNA ? DEMOKRAZIA ULERTZEA GIZARTEA AZTERTZEA EZAUGARRIAK ? Sozioekonomikoak ? Ingurugiroarenak ? Geografikoak ? Ondarea
  • 4. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea Hasierako ebaluaziorako proposamen honek eskaini nahi duena da egin daitezkeen jardueren multzo bat, zenbait ataletan banatuta. Hasierako ebaluaziorako eredu hau, gainera, DBHko beste kurtso batzuetarako ere egokitu daiteke, aldez aurretik kontuan hartuta ikasleek aurreko kurtsoetan landu dituzten edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak). Ebaluazio honen garapena ondoko eskemen barruan kokatzen da: ? Aurreko ezagutzak antzematea. ? Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak. ? Hasierako ebaluazioan kontua n hartu beharrekoak. Beste aldetik, hasierako ebaluaketa egiten hasi baino lehen, irakasleriak atal hauei buruzko hausnarketa egitea komenigarria izango litzateke: a) Kurtsoaren hasieran, zer espero dugu jakingo dutela ikasleek Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiari buruz? Eta Gaztelania eta Literatura buruz? Eta Euskera eta Euskal Literatura buuz? b) Gure ustez, zer trebetasun eta abilezia dute aurretik, eta zeintzuk bereganatu 4 beharko lituzkete? c) Noraino ezagutzen dute gai edo alor honetako lexikoa edo hitzak? d) Zer mailatan daude testuen ulermenari dagokionez? 2.- HASIERAKO EBALUAZIOA 2.1. HASIERAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAK Ondoko proposamena egiten da atal honetarako: a) Gure ikasleen benetako egoeraren berri izaten ahalegindu. b) Ikasleen egoera kontuan hartuta, jarduerak proposatu geroko. c) Hasierako ebaluazioa baliagarri gerta dakigula beti jarraibide gisa, ikasturteari hasiera emateko eta gelako programaziorako.
  • 5. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 2.2.- HASIERAKO EBALUAZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK a) Hiru eduki mota baloratu (prozedurazkoak, jarrerazkoak eta kontzeptuzkoak). b) Zenbait teknika erabili taldearen egoeraz jabetzeko (ahozko edo idatzizko adierazpena eta ulermena, informazioa bilatu eta aukeratu, testuak eta irudiak interpretatu, denboraren nozioa ulertu, aldaketa-jarraitutasuna...). c) Hasierako ebaluazioarekin hasiera eman nahi zaio irakaskuntza-ikaskuntza 5 prozesuari. 2.3. IKASGELA PRESTATU Ikasgelan material egokiak eduki behar dira ikasleek informazioa kontsultatzea errazteko (aurreko kurtsoetako testuliburuak, hiztegiak, entziklopediak, diapositibak, Interneterako sarbidea duen ordenagailua,...). Ikastetxeko liburutegia ere izan daiteke toki egokia ebaluazio hau egiteko. 2.4. METODOLOGIA Komeni da hasierako ebaluazio honetan proposatzen diren jarduerak bakarka egitea; hartara, irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko du. Hala ere, irakasleak jarduerak zuzendu ondoren, oso interesgarri litzateke bateratze-lana egitea edo batera-jartzea, ikasleek klasean dituzten trebetasunak eta jarrerak behatu ahal izateko: mintzamena, klasean parte hartzea, hitz egiteko txanda errespetatzen duten, bakoitzaren zailtasunak... Gomendagarria da ikasleek aukera izan dezatela informazioa zenbait iturritan bilatzeko; izan ere, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baloratu nahi dira orain, batez ere.
  • 6. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3. EBALUAZIO ADIERAZLEAK 3.1.Gizarte Zientziei, Geografiari eta Historiari lotutako esparruaren trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Ikaslea 1 2 3 Eskatzen zaion informazioa zenbait iturritik abiatuta aurkitzen du. Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereizten ditu. Ulertzen ez dituen hitzak hiztegian begiratzen ditu. Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu. Badaki testu baten ideiak erlazionatu eskema edo mapa kontzeptual batean. Badaki zer iturrira jo informazioa zabaltzeko. Irudiak eta argazkiak identifikatzen ditu, baita interpretatu ere. 6 Badaki grafiko bat interpretatzen. Badaki urteak mendeekin identifikatzen. Badaki dokumentuak ordenatzen denboraren segidari jarraituz. Balorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez
  • 7. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.2.Hizkuntza abieleziei lotutako esparruarn trebatasunak ebaluatzeko 7 adierazleak Ikaslea: 1. Testua 2. Testua 3. Testua 1. Badaki testu baten esanahi orokorra adierazten. 2. Badaki testu bateko atalak eta bere garrantzia bereizten. 3. Badaki testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten. 4. Badaki paragrafo baten esanahaia identifikatzen. 5. Badaki laburpenak egiteko azpimarratzeko teknika erabiltzen. 6. Testuan agertzen ez diren datuak inferitzeko gai da. 7. Badaki hitz ezezagunen esanahaia ulertzeko estrategiak erabiltzen. 8. Badaki itur desderdinetatik datozen konraesanak eta alderdi komunak identifikatzen. 9. Testu tipo nagusiak identifikatzeko gai da. 10. Badaki sintesiak egiten. 11. Badaki deskribapenak idazten bere ezaugarri testualak eta linguistikoak errespetatuz. 12. Badaki kausa-ondorio adierzten duen testua idazten bere ezaugarri testualak eta linguistikoak errespetatuz. 13. Badaki komparatzeko erabiltzen den testua idazten bere ezaugarri testualak eta linguistikoak errespetatuz 14. Badaki testu narratiboak idazten bere ezaugarri testualak eta linguistikoak errespetatuz. 15. Oinarrizko arauak bai sintaktikoak, bai morfologikoak, bai ortografikoak betetzeko gai da.
  • 8. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 8 3.3. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak Ikaslea 1 2 3 Parte hartzen du klasean Badaki ikaskideei entzuten Hitz egiteko txanda errespetatzen du Balorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez 4.- TENPORALIZAZIOA Hasierako ebaluazio aste batean egin daiteke Gainera beste sail batzuekin ere parteka daiteke; izan ere, trebetasunak eta abileziak baloratuko dira bereziki, eta horietako batzuk ikasteko teknikekin lotuta daude. Beraz, hasierako ebaluazio hori bizpahiru egunetan egin daiteke. Hasierako ebaluaketa atal ea jarduerak horrela banandu lirateke. ? Hizkuntza eta Gizarteko Irakasleria 1.- Esparruaren berezko hiztegia bereiztea. 2.- Testuak irakurri eta ulertzea. 3.- Informazioaren interpretazioa: 3.1 Ikonikoa 3.2. Kartografikoa 3.4. Publizitatezkoa 4.- Denbora lantzea. ? Zientzietako esparruarn irakasleria 3.3. Informazio estatistikoaren interpretazioa ? Marrazketa irakasleria 3.1.7. Arteri buruzko informaziaran interpretazioa
  • 9. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 5.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK INFORMAZIOAREN INTERPREAZIOA. 3.1.1. JARDUERA 1. argazkia: Klima ozeanikoa (itsasaldeko klima) 2. argazkia: Klima ekuatoriala 3. argazkia: Klima polarra 4. argazkia: Goi-mendietako klima 5. argazkia: Basamortuko klima 6. argazkia: Klima mediterraneoa http://www.indexnet.santillana.es/rcs/_archivos/Recursos/geografiahistoria/climasmundo.pdf Interneteko helbide horretan handiago ikus daiteke mapa. 9
  • 10. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. 3.2. JARDUERA ? A testua: Etorkinen arazoak: Euskadik ateak ireki dizkie “paperik gabekoei”. 10 Tomás Bárbulo. El País, 2004. ? B testua: Esklaboek askatasuna eskatzen zuten. Klaudio enperadoreak gobernuan eman zien lana askatutako esklaboei. Erromatar historialari Suetoniok kontatzen du nola tratatzen zituen Klaudiok esklabo ohi horiek. Suetonio “12 zesarren bizitzak” K.o. 130. urtea. ? C testua: Kristobal Kolon “Nabigazio-egunkaria”. ? D testua: Garrido, F: Langile-klaseen Historia, “Proletarioa”, III. liburukia. ? E testua: Halikarnasoko Herodoto (Iñaki Usabiaga Sukia itzultzaile). Bere Historiaren III. liburua. K.a. V. mendea. Baltsamamendua. ? F testua: Laborariak mendekotasunean. XIII. mendeko ipuin satirikoa. ? G Testua: Egunkaritik hartuta albiste bat. XXI. mendekoa ARTEAREN HISTORIA. 3.1.7. JARDUERA ? 1. argazkia: Lehoien patioa. Alhambra. Granada. XIV. mendea. ? 2. argazkia: Abu Sinbelgo tenplu handia. Egipto. K.a. 1260. urtea inguru. ? 3. argazkia: Pintura inpresionista. Monet “Eguzki atera berria”, 1872. ? 4. argazkia: Guggenheim Bilbao museoa. Frank Gehry, 1997. ? 5. argazkia: Segoviako akueduktua (arkitektura erromatarra). K.o. I. mendea. ? 6. argazkia: Kreazioa. Sixtotar Kapera. Migel Anjel (Michelangelo Buonarroti). Errenazimentua, 1510. ? 7. argazkia: Santiago (Done Jakue) katedrala (Bilbo). Arte gotikoa, XIV-XV. mendea. ? 8. argazkia: Partenoia. Arte grekoa. K.a. 448.ean eraikitzen hasia. ? 9. argazkia: Arte erromanikoa. Fromistako (Palentzia) San Martin eliza. K.o. 1.100.
  • 11. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea ? 10. argazkia: Erdi aroko artea. Salazar dorrea, Portugalete, 1379. ? 11. argazkia: Historiaurreko artea, Paleolitikoa. Santimamiñeko (Bizkaia) 11 haitzuloko pinturak. ? 12. argazkia: Pintura postkubista. Surrealismoa, Espresionismoa. Picasso “Gernika”, 1937. ? 13. argazkia: Chillida “Haizearen orrazia”. Donostia, 1977.
  • 12. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea CURRICULUM DESBERDINETARAKO HASIERAKO EBALUAKETA (Hizkuntza-Gizarte Esparrua) Ikasleentzako Materiala Ana Basterra, Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Mª del Mar Pérez, Abandoko Berritzegunea 12
  • 13. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 13 AURKIBIDEA 1.- ESPARRUAREN BEREZKO HIZTEGIA BEREIZTEA. 2.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. 3.- INFORMAZIOAREN INTERPRETAZIOA: 3.1 Ikonikoa 3.2. Kartografikoa 3.3. Estatistikoa 3.4. Publizitatezkoa 4.- DENBORA LANTZEA.
  • 14. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 1.- ESPARRUAREN BEREZKO HIZTEGIA BEREIZTEA Ondoren jarri diren hitzak ikasgai ezberdinetakoak dira. Jar itzazu plantillaren barruan, dagokien atalean. Minifundio. Demokrazia. Autonomia Erkidego. Inpresionismo. Burgesia. Latitude. Olio-pintura. Sintagma. Otitis. Cromagnon. Birziklatze. Espresionismo abstraktu. Altitude. Lehendakari. Sustantiboa. Estamentu. Hies. Boto. Arku. Bizi-itxaropen. Kutsadura. Narratzailea. Doinua. Gastritis. Diktadura. Erliebe. Kapital. Kamikaze. Langabezia. Ararteko. Meskita. Berotegi (negutegi). Petrolio. Basailu (mendeko). Demografia. Etorkin (immigrante). Kupula. Euskalki. Klero (elizjende). Meridiano. Emigratzaile. Iraultza. Metafora. Nikotina. Antizikloi. Udal. Kongresu. Burka. Autonomia-estatutu. Igorlea. Haize-energia. Etorkin (immigrante). Errenazimentu. Ingurumenaren kutsadura. Hidrografia. Erreportaia Artea Historia/Gizartea Hizkuntza eta 14 Literatura Ingurumena/Geografia 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
  • 15. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 2.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. 2.1. ULERMEN LANA ? Astiro irakurri ondoren agertzen diren testuak. Hitzen bat ulertzen ez 15 baduzu, hiztegian begiratu. ? Aztarnak bilatu testu bakoitzean, zer arokoa den, garai hartan zegoen gizartea iradoki edo adierazi diezazuketenak... ? Titulua jarri testu bakoitzari. ? Azpimarratu testu bakoitzaren ideia nagusiak. Testu bakoitzaren ertzean, hitz batez edo esaldi labur batez adierazi paragrafo bakoitzaren ideia nagusia. ? Ondoren agertzen den irudi-argazki bakoitza ere dagokion testuarekin lotu. Argazki-oina jarri. ? Dagokion aroarekin lotu edo identifikatu testu eta argazki bakoitza 19. orrialdean agertzen diren etiketetako bat jarri testu bakoitzari. ? Testu bakoitza dagokion aroan kokatu ondoren, antzinakoenetik berrienera ordenatu, eta zenbakia jarri (1 zenbakia zaharrenari, eta 6 zenbakia berrienari) ? Entziklopediak, testu- liburuak, hiztegiak,... kontsulta ditzakezu ? Zerbait ulertzen ez baduzu, irakasleari galdetu.
  • 16. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 16 A TESTUA Zenbait arrazatako etorkinak, euskal jantzi tipikoak soinean, kamerari begira, irrifartsu. Irudiaren azpian, honako testu hau: "Guztiontzat ateak zabalik". Hainbat udalek diseinatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen kanpaina baten aurrean gaude. Kanpainaren helburua: etorkinak integratzea. Euskadik atzerritarrei —paperak izan ala ez— egiten dien doako eskaintzak barne hartzen ditu ostatua, osasun-txartela, oinarrizko errenta, gaztelaniazko ikastaroak, bakoitzaren beharrei egokitutako prestakuntza, eta dokumentazioa tramitatzea Gobernuaren Ordezkaritzan. Abantaila horiek guztiak eskuratzeko giltza udaletan dago. “Udalak fa milia-medikuak bezalakoak dira, pazientea aztertu eta espezialistengana bidaltzen baitute, haiek artatu dezaten”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Boladji Omer benindarrak. Beraz, Euskadira heltzen den etorkinak egin behar duen lehenbiziko gauza da bizi nahi duen herriko udalean aurkeztea. Udaletxean, gizarte-laguntzaile batek (Eusko Jaurlaritzak ordaindua), erroldatzeaz arduratu ondoren, etorkinak dituen behar eta asmoei buruzko txostena egingo du eta aterpea eskuratuko dio. “20.000 biztanletik gorako udal guztiek izan behar dute kasu horietarako aterpea. Eta ez dutenek, ostatua ordaindu beharko diete etorri berriei” baieztatu du Omerek. Etorri berria horrela egongo da, gizarte-laguntzaileak tokia aurkitzen dion bitartean, udalek eurek edo GKEek kudeatzen dituzten abegi-pisu ugarietako batean. Heldu eta hiru hilabetera, atzerritarrak udalean bizitzeko borondatea frogatu duela jotzen dute autoritateek, eta osasun-txartela ematen diote. Sei hilabete igaro direlarik, berriz, gizarte-behar larrietarako laguntza jasotzen hasiko da: 220 euro hileko. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren arabera, 2.000 etorkin edo immigrante inguru ari da soldata hori jasotzen, eta soldata hori hileko 435,17 eurora igotzen da, urtebeteko erresidentzia - aldia osatu ondoren. Etorkinak gaztelaniaz ez badaki —sarritan gertatu ohi da—, gizarte-laguntzaileak Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI) eskolara bidaliko du, hizkuntza irakats diezaioten. Adingabekoa bada, ikastetxe publiko eta itunduek hizkuntza-egokitzapenerako ikastaroak eskaintzen diete, euskaraz eta gaztelaniaz, baita eskolatzeko programa espezifikoak ere. Oinarrizko errenta jasotzeak berarekin dakar atzerritarra prestakuntzarako eta lana bilatzeko programa baten barruan sartzea. "Arauz kanpoko egoeran dauden pertsonek ezin dute Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) eskaintzen dituen lan-bitartekotzaz eta prestakuntza-ikastaroez baliatu", argudiatu du Omerek. "Dohainik eskaintzen diegu guk ikastaro multzo bat, INEMekoa baino hornituagoa". Eusko Jaurlaritzak, halaber, abokatuen zerbitzu bat ere finantzatzen du, buru-belarri aritu daitezen paperik ez dutenen egoitza- eta lan-baimenetarako eskariak tramitatzen, Gobernu zentralaren aurrean. Orain urte eta erdi hasi ziren lanean, eta ordurik hona 10.402 etorkini eman diete laguntza, eta 5.306 espediente prestatu dituzte. Azken horietatik, 1.927 bidali dituzte Administrazio zentralera, zeinak 367 baizik ebatzi ez dituen, eta horietatik 314ri (% 85) baiezko erantzuna eman die. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak programa bat abiarazi du, hutsik dauden etxebizitzak “harrapatzeko”. Maileguak eskaintzen dizkie jabeei, 18.000 euro bitartekoak, etxebizitzak konpondu eta bost urterako aloka diezazkioten. Jaurlaritzak, berriz, alokairuan eskaintzen ditu etxeok, hileko 90 eta 180 euro bitartean kobratuz, eta hileko alokairu horren eta jabeak hartzen duenaren arteko diferentzia ordaintzen du. 6.375 etorkinek eman dute izena programa honetan. B TESTUA “Klaudiok armadaburu jarri zuen Felix libertoa, eta Judeako gobernadore aukeratu zuen. Harpokras-ek askatasuna iritsi zuenean, gladiadore-ikuskizunak antolatu zituen. Baina enperadoreak begikoen zituenak, kutunenak, bere laguntzaile Nartziso eta jauregiko diruzain Pallas ziren. Biek ala biek egin zituzten dirutza handiak.”
  • 17. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 17 C TESTUA Urriaren 13a, larunbata. “Eguna argitu orduko, jende-mordoa ikusi genuen hondartzara iristen: gazte eta luze ziren. Biluzik zeuden, gizon eta emakume, amaren sabeletik mundura jaio zirenean bezala. Itxura onekoak ziren, gorputzez lerdenak eta aurpegiz atseginak. Ileak, zaldi-zurdak bezain trinkoak, bekainetaraino eroriak zituzten aurretik; atzetik, ile -motots luze bana zuten zintzilik, sekula ere mozten ez zutena. Itsasontzira hurbildu zitzaizkigun, zuhaitz-tantaiz egindako piraguatan, kanoa luzeen antza baitzuten, pieza bakarrekoak. Okin-palaren moduko bat erabiltzen zuten arrauntzat, bai ederki baliatu hartaz, ordea! (...). Hurreratu eta papagaiak, kotoi hari matazak, lantzak eta beste gauza asko eskaintzera etorri zitzaizkigun. Ordainetan, beirazko aleak, kriskitinak eta halakoak eman genizkien. Eskaintzen genien guztia onartzen ziguten, eta, era berean, zuten guztia ematen, baina, nolanahi ere, oso pobreak begitandu zitzaizkidan. Adi-adi egon nintzaien beha, urrerik ba ote zuten, eta, ohartu nintzenez, haietako batzuek eraztun txiki bana zeramaten, sudurrean egindako zuloan. Keinu eta imintzioen bitartez jakin ahal izan nuenez, haien uhartea inguratu eta hegoalderantz nabigatuta aurkituko genuen bazter bat: hango erregek urrezko edalontzi ederrak omen zituen, eta metal hori ugari.” Urriaren 23a, asteartea. “Kubako uharterantz abiatu nahi nuke gaur, baina Zipango (Japonia) behar duela uste dut, handi eta aberats baita, oso, hemengo jendearen esanetan. Ez dut hemen luzaroago geratu nahi, urrerik ez dagoela ikusten baitut. Eta tratu handia dagoen tokietan ibiltzea denez kontua, ez dago hemen luzatzeko arrazoirik; aitzitik, aurrera egin behar da, eta lur asko ikusi, harik eta probetxugarri zaigun batekin topo egiten dugun arte, uztera goazen lur honi ere espeziatan oso aberats iristen diodan arren.” D TESTUA “Haurrak funtsezko tokia hartzen hasi ziren fabrika-lanetan, Ingalaterran, Derby, Nottingham eta Lancastergo manufaktura-barrutietan. Industria garatu ahala, herri eta hiri handietatik aprendizak —zazpi eta hamalau urte bitartekoak— biltzeko egokiera edo komenientzia heldu zen. Haur ugari batu ahal izateko, haur-bilketak egiten ziren, baita hitzarmenak izenpetu ere umeen senideekin eta erruki-etxeetako zuzendariekin. Aski da gertakari bat aipatzea transakzio horien moraltasunik eza frogatzeko. Londresko parrokia batek eta Lancashireko fabrikatzaile batek egindako kontratu batean honako hau hitzartu zuten: fabrikatzaileak ergel edo idiota bat hartu beharra zuela, lanerako gauza ziren hogei ume bakoitzeko.” Haurrok fabrika eta lantegietan nola zeuden jabetzeko, hara zer dioen Aikin doktoreak Manchester hiria deskribatzerakoan: “Batez ere haurrak ari dira lanean gure kotoi-lantegietan, erruki-etxeetatik ekartzen baitituzte, artaldeen gisa. Inork ez ditu ezagutzen, eta inork ez die jaramon izpirik egiten.” “Gela estuetan itxita, argi eta makinen jario koipetsuek kirastutako airea arnasten, egun osoz edukitzen dituzte lanean, gauberandura arte, askotan. Inguruabar horiek, garbitasunik ezak, eta sartzean eta irtetean sarritan jasan behar izaten dituzten tenperatura-aldaketek hainbat gaixotasun eragiten dizkiete; bereziki, lantegi hauetan hain arruntak diren nerbiotako eritasunak.” “Aprendiz izateari uzten diotenerako, oro har, ahul eta makal geratzen dira, lan neketsu eta jarraituetarako gauza ez direla; neskek ez dakite josten, eta ez ohi dute familiako ama on izateko ezagupen eta gaitasun egokirik izaten.”
  • 18. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea E TESTUA “Lehenik burdinazko gakoarekin sudurzuloetatik burmuina ateratzen dute. Jarraian, harri zorrotz batekin alboaren luzeran ebakia eginez, barru guztia kanporatu ohi dute, eta hau garbitu eta palma-ardoa iragazi ondoren, berriz usaingarri zehatuak iragazten dizkiote. Gero sabela, nahasigabeko mirra apurrez, kanelaz, eta intsentsua ez beste usaingarri guztiez bete ondoren, atzera josi egiten dute. Eta, hau eginik, gazitu egin ohi dute gorpua, hirurogeita hamar egunez gatzuz (1) estalirik. Baina, hirurogeita hamar egunen buruan gorpua garbitu eta den-dena liho finezko ehunetik ebakitako bendez biltzen dute, benda azpiak gomaz igurtzitzen dituztelarik. Erarik garestienean nahi dutenei horrela antolatzen dizkiete gorpuak. Erdiko eran nahi dutenei, ordea, eta garestiari ihes egiten diotenei, honela prestatzen dizkiete. Zedro-olioz xiringa batzuk bete ondoren, gorpuaren barrunbea bete ohi dute, ez ebakirik egin eta ez sabela ateraz; aitzitik, ipurditik isurkaia sartu eta atzerabidea galaraziz, agindutako egunetan gatzuan eduki ohi dute. Eta azken egunean barrunbetik lehen sarturiko zedro-olioa ateratzen dute; eta hainbesteko indarra du honek, non berekin batera sabela eta erraiak deseginik kanporatzen dituen; haragiak, berriz, gatzuak desegiten ditu eta, benetan, gorputik azala eta hezurra baizik ez da geratzen. Baltsamatzeko hirugarren era, ondasunez ahulenak direnei antolatzen zaiena, hauxe da: purga baten bidez barrunbea garbitu eta hirurogeita hamar egunez gatzutan edukitzen dute eta ondoren, eraman dezaten, itzuli egin ohi dute. (1) Heladerazko livtron (natrona edo karbonato sodikoa) euskaraz gatzu 18 F TESTUA “San Juanetan, jaunaren larreak ebaki behar dituzte laborariek, eta fruituak gaztelura eraman. Gero, gari-uzta eraman behar dute etxaldera, baina ezin dituzte gari-sortak gorde jaunak bere partea kendu arte. Irailean, zortzi txerritik bat eman behar dute, onenetarikoa. San Diegotan, taila edo zentsua ordaindu behar dute. Negua hasi orduko, jaunaren lurra landu behar dute: prestatu, erein eta areatu. San Andresetan, pastela eman behar diote. Gabonetan, oilasko on-samurrak. Gero, garagarra eta garia. Erramu-igandean, arkumeak eman behar dizkiote. Gero, errementerian egin behar dute lan, eta basora joan eta egurra moztu jaunarentzako; jaunaren garraioak ere euren gurdietan egin behar dituzte. Eta gainera, egizue kontu gazteluko errotariak aleen eta irinaren zati bat kenduko diola laborariari garia ehotzeagatik; ogia erretzeko ere ordaindu beharra dagoela, eta okinak bere zatia hartzen ez badu, ogia erre ez ezik kiskali ere egiten duela.”
  • 19. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea G TESTUA Galileo nabigazio sistema sortzeko lehiakideek indarrak batu dituzte Europako Galileo nabigazio sistema eraikitzeko lehian zebiltzan NavSat eta Eurely taldeek bat egin dute, eta egitasmoko lehen fasek egiteko kontratua jaso dute. Galileo nork ustiatuko duen erabakitzeko negoziazio epea luzatu zuen martxo an Europako Batzordeak. Kontsortzioak hogei urtez ustiatu ahalko du sistema. Galileo Ameriketako Estatu Batuetako GPS sistemaren bertsio europarra da. Itsasoan zein lehorrean orientatzeko erabiltzen dira nabigazio sistemak, eta ibilgailuak zein pertsonak non dauden jakiteko. Galileo sistema GPSrekin bateragarria izango da. Berria egunkaritik hartuta 19 ANTZINAROA ERDI AROA GAUR EGUNGO AROA XVIII. MENDEA ARO MODERNOA ANTZINAROA GAUR EGUNGO AROA XXI. MENDEA
  • 20. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea -1- -2- 20
  • 21. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 21 -3- -4- -5- -6-
  • 22. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 2.2. TESTU TIPOEN ERREKONOTZIMENDUA Taulan agertzen diren testuak eta testu tipoak erlazionatu gezien bidez. B Testua AZALPENA CTestua ARGUDIO TESTUA E Testua DESKRIBAPENA G Testua NARRAZIOA 22
  • 23. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.- INFORMAZIOAREN INTERPRETAZIOA 3.1. INFORMAZIO IKONIKOA 3.1.1.- Ondorengo argazkiak begien aurrean dituzula, jarduera hauek egin: a) Zer klima-mota iradokitzen dizute? Klima bakoitzaren ezaugarriak adierazi, kontuan hartuta prezipitazioak edo euria, tenperatura eta landaredia. 23 ? 1. argazkia: ? 2. argazkia: ? 3. argazkia: ? 4. argazkia:
  • 24. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 24 ? 5. argazkia: ? 6. argazkia: b) Argazki horietakoren bat ba al dagokie Euskal Autonomia Erkidegoko klimei? Markatu zein edo zeintzuk, eta erantzuna arrazoitu. c) Paisaia horiek gizakiak aldatu dituela uste al duzu? Erantzuna arrazoitu. d) Euskal Erkidegoaren berezko paisaiaren baten deskribapena egin.
  • 25. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea -1- -2- -3- -4- 25
  • 26. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea -5- -6- 3.1.2.- Ikus dezakezunez, argazki hauetan bi nekazaritza-paisaia desberdin ageri dira. -1- -2- 26
  • 27. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea -3- -4- a) Saia zaitez kontzeptu batzuk gogoratzen, argazkiekin erlazionatuz. 27 o Mekanizazioa Argazki- zk.................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi) o Nekazaritza tradizionala Argazki- zk................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi)
  • 28. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea b) Argazki horietakoren batek ba al du antzik Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen den nekazaritzarekin? Erantzuna arrazoitu. c) Zer sektore ekonomikori dagozkio argazki horiek? (gurutze batez markatu) 28 o Lehen sektoreari o Bigarren sektoreari o Hirugarren sektoreari 4.- Bilboko ikuspegia ikus dezakezu argazkiotan. Zatikako azterketa egingo dugu. Gero, behean ageri diren galderei erantzungo diezu. a) Zer faktorek mugatu ahal izan du Bilboren hedapena edo zabalkuntza? b) Hiri-mundua eta landa- edo baserri-mundua hurbil daudela ikus daiteke. Identifikatu argazkietan. c) Eraikinen edo etxeen distribuzioaren arabera, biztanleriaren dentsitatea handia dela iruditzen zaizu, bai ala ez? d) Hirietan, zer motatako jarduera ekonomikoak dira nagusi? e) Nolakoa da ingurumena hiri handi batean?
  • 29. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 29 Erantzuna: a) b)
  • 30. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 30 C D) e) F) Idatzi testu labur bat Bilboko edo Erkidegoko beste hiri baten kutsadurari buruz hitz egiten. Azaldu batez ere kutsaduraren kausa eta ondorioak.
  • 31. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.1.4. A Nola sailkatuko zenuke behean ageri den paisaia? (landakoa-hirikoa-industriala). Arrazoitu erantzuna. 31 Erantzuna: B Non kokatzen dira industriak? Biribil batez inguratu zure ustez egokiak diren erantzunak. Aukeratutako erantzunak arrazoitu. a) Autopista, portu, trenbide... eta halakoetatik gertu. b) Hirien barruan.
  • 32. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 32 c) Hirien inguruan. d) Hirietatik oso urruti. e) Lehengaiak dauden tokietatik hurbil. f) Energia iturriak dauden tokietatik hurbil. g) Eskulan ugari dagoen tokietatik hurbil. h) Orain arte industrializatu gabe dauden herrialdeetan. i) Eskulan merkea duten herrialdeetan. C. Zer sektore ekonomikori dagokio industria? (gurutze batez markatu) o Lehen sektoreari o Bigarren sektoreari o Hirugarren sektoreari
  • 33. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.1.5..- Argazkiok gizarte-talde desberdinak erakusten dizkigute. A. Jar iezaiozu argazki-oina argazki bakoitzari, edo egizu argazkiari buruzko iruzkin laburra. 33 -1- -2- -3-
  • 34. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea -4- -5- -6- 34
  • 35. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 35 ? 1. argazkia: ? 2. argazkia: ? 3. argazkia: ? 4. argazkia: ? 5. argazkia: ? 6. argazkia: B. Idatzi testu labur bat gaur egungo familia eta orain dela berrogeita hamar urtekoa alderatuz. Erabili, gutxienez, 3 ezaugarri familia bi tipo hauek deskribatzeko.
  • 36. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea C. Esan ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren: ? Jaiotza-tasa murriztu egin da gaur egun Espainian, eta Espainia da jaiotza-tasarik txikienetakoa duen herrialdeetako bat. ? Orain dela 50 urte, jaiotza-tasa handia zen Euskal Herrian. ? Jaiotza-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan. ? Hilkortasun-tasa nabarmen igo da gaur egun Euskal Herrian. ? Hilkortasun-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan. ? Erretiratu edo jubilatuen kopurua haziz doa Euskal Herrian, urtez urte. ? 2025. urtean, erretiratu gehiago izango da Espainian lan egiteko adinean 36 daudenak baino. ? Bizi-itxaropena nabarmen hazi da Euskal Herrian azken 50 urteotan. ? Emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da.
  • 37. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.1.6.- Ingurumenaren degradazioa edo andeakuntza A. Ondoren agertzen diren argazkiek ingurumenaren degradazioaren mota desberdinak erakusten dituzte. (a) 37 (c ) (b) a) Zentral nuklearra da.Ba al duzu kutsadura edo kontaminazio erradioaktiboaren berri? Azaldu horren eraginak, baita zentral nuklearren bat ezagutzen ote duzun ere.
  • 38. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea b) Ikusi ur kutsatuak nola isurtzen diren ibaira. Ahalegindu zaitez gerta daitezkeen 38 ondorioak laburbiltzen. c) Zabortegia da. ? Zer arazo eragin ditzake zaborrak hirietan? ? Nola eragiten dio paisaiari? ? Zer gertatzen da inguru horretako ur, landaredi eta animaliekin? B. Idatzi 10 edo 15 lerrotan testu narratibo bat Erkidegoko ingurumenaren degradazioarekin zer ikusia daukan esperienzia bat adieraziz.
  • 39. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 39 3.1.7.- Artearen historia Zenbait argazki agertuko zaizkizu ondoren, arte-lanak (arkitektura, eskultura, pintura) erakusten dituztenak. Etiketa batzuk ere aurkituko dituzu, zenbait arte-aldi edo -arori dagozkienak. ? Arte- lan bakoitza behatu, eta haren ezaugarriak ikusita, obra bakoitza dagokion arte-aldi edo -aroarekin lotu, etiketa bakoitza zure ustez dagokion tokian jarriz. Ondokoak kontsulta ditzakezu: Arte-liburuak, testuliburuak, entziklopediak, diapositibak... ? Hurrenkera kronologikoan jarri arte-lanak (antzinakoenetik berrienera), 1etik 13ra arteko zenbakiak ipinita. ? Obra bakoitzari buruzko iruzkin txikia idatzi zure koadernoan, dakizunaz eta eskuratu duzun informazioaz baliatuz. ERRENAZIMENTUKO PINTURA LABAR-PINTURA HISTORIAURREA PINTURA INPRESIONISMOA ERDI AROKO ARKITEKTURA EGIPTOKO ARTEA ESPRESIONISMOA - SURREALISMOA ARKITEKTURA ARTE GREKOA ARKITEKTURA ARTE MUSULMANA ESKULTURA GAUR EGUNEKOA ARKITEKTURA ARTE ERROMATARRA ARKITEKTURA GOTIKOA ARKITEKTURA ERROMANIKOA ARKITEKTURA GAUR EGUNEKOA
  • 40. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 40
  • 41. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 41
  • 42. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 42
  • 43. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 43
  • 44. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 44
  • 45. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.2. INFORMAZIO KARTOGRAFIKOA Mapak erabiliko dituzu. Zalantzarik baduzu, atlasen bat kontsultatu. 3.2.1. Esan zer adierazten duen behean ageri den mapa horrek. Probintzien, hiriburuen eta itsasoaren izenak jarri, halakorik badago. 3.2.2. Aurreko mapan bezala, esan zer adierazten duen mapa honek. Adierazi zein Autonomia Erkidegotan bizi zaren, eta mapan jarri Estatuko gainerako Autonomia Erkidegoen izenak, ondoren agertzen direnak: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa, Valentzia. Ceuta eta Melilla hiri autonomoak. 45
  • 46. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.2.3. Esan zer adierazten duen mapa horrek. Itsasoen, herrialdeen eta hiriburuen izenak jarri, eta koloreztatu. Hitz egin herrialde horietako diruaz edo monetaz. Herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Britainia Handia), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia (Suomi), Frantzia, Grezia, Herbehereak (Holanda), Hungaria, Irlanda (Eire), Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suitza, Turkia, Txekiar Errepublika, Zipre. http://www.todosvacunados.com/imatges/mapa_europa3.gif . Helbide honetan duzu mapa osatua. 46
  • 47. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.2.4. Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea markatu behean agertzen den mapa horretan. Paraleloak eta meridianoak markatu Ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren adierazi: ? Mapa bateko latitudea Ekialde-Mendebalde koordenatuek markatzen 47 dute. ? Egia Faltsu ? Mapa bateko longitudea Ipar-Hego koordenatuek markatzen dute. ? Egia Faltsu 3.2.5.- Ezagutzen dituzun kontinente eta itsasoak markatu edo seinalatu mapa honetan.
  • 48. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 3.3. INFORMAZIO ESTATISTIKOA 3.3.1. Esan grafiko honek zer erakusten duen, eta zer grafiko- mota den, eta iruzkin laburra egin horri buruz. Internet erabiltzen dutenak. Datuak: 2002ko apirila. 48
  • 49. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 49 Iruzkina: 3.3.2. Behean agertzen den grafikoan Euskadiko biztanleriaren banaketa ageri da, 1900. urtetik 2001.era. ? Ondoren ageri den plantillan jarri datuak (%tan). Ikusi nola jarri diren 1900eko datuak. ? Grafiko iruzkindu edo komentatu, honako kontzeptu hauekin eta antzekoekin lotuz: jaiotza-tasa, hilkortasun-tasa, bizi-itxaropena, adin-taldeen aldaketen arrazoiak eta ondorioak....
  • 50. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea EUSKADIKO BIZTANLERIA, ADIN-TALDEEN ARABERA. % TALDEAK 0TIK 14 URTERA 15 URTETIK 64RA 65 URTETIK GORA 1900 %35,1 %59,9 %5 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 3.3.3. Espainiako biztanleriaren bilakaera. 1960-1996 aldia, %tan. Barra-grafiko bat egin ondoren agertzen diren zifrekin. Jarraian adieraziko dizugu horrelako grafiko bat nola egin. 50 Madril 97,6 Balearrak 70,3 Kanariak 66,1 Valentzia 59 Katalunia 56,7 Euskal Aut. Erk. 51,7 Murtzia 35,6 Nafarroa 30,9 ESPAINIA 28,8 Kantabria 21,7 Andaluzia 20,8 Errioxa 14,3 Asturias 9,2 Aragoi 6,6 Galizia 4 Ceuta -5 Gaztela eta Leon -13,1 Gaztela-Mantxa -16,5 Extremadura -24,4 Melilla -25,7 Nola egin barra-diagrama bat ? Paper milimetratua hartu eta bi lerro marraztu: bata bertikala, ezkerraldean, eta beste horizontala. Horra adibidea: 0 ? Lerro bertikala 20ko tartetan banatu (100era heldu arte), eta kontuan hartu 0a bi lerroen elkargunean dagoela. Kontuan hartu tarte negatiboak ere adierazi behar direla: 20ko tarteak markatu, 40ra arte. Tarteen proportzionaltasunari eutsi behar diozu. ? Lerro horizontalean tarte txikiak markatu, marrazkian agertzen den bezala (tarteen proportzionaltasuna gorde). ? Autonomia Erkidegoen numerazioa ordenatu, handienetik txikienera, eta barrak grafikan jarri. Zifra negatiboak ere handienetik txikienera ordenatu, eta dagokien tokian jarri.
  • 51. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 51 3.4.PUBLIZITATEZKO INFORMAZIOA 1. Iragarkiaren plano mota aztertu. 2. Iragarkian agertzen diren objetu eta personaiak deskribatu. 3. Esloganek, zer esaten du? Zer esan nahi du benetan? 4. Iragarkiak, zer funtzio bet du: informatiboa, ludikoa...? 5. Zeintzuk dira hartzaileari konbenzitzeko erabiltzen diren baliabideak? 6. Irudi eta testuaren arteko erlazioa azaldu.
  • 52. Ana Basterra. Leioako Berritzegunea Adela Fernández, Getxoko Berritzegunea Marimar Pérez, Abandoko Berritzegunea 4. DENBORA LANDU. JARDUERA. 4.1. Data batzuk aurkituko dituzu ondoren, urtetan adieraziak. Esan zein mendekoa den bakoitza. K.o. 1492. urtea Mendea: K.o. 1789. urtea Mendea: K.a. 205. urtea Mendea: K.a. 1301. urtea Mendea: K.o.1300. urtea Mendea: K.o. 499. urtea Mendea: 52 ? Zer esan nahi du K.a. laburdurak? ? Zer esan nahi du K.o. laburdurak? 4.2. Honako Literatura mugimeduak eta garatzen diren mendeak erlazionatu gezien bidez. ERRENAZIMENTUKO LITERATURA XII-XIV MENDEAK LITERATURA ERROMANTIKOA XVI MENDEA ERDI AROKO LITERATURA XIX MENDEA