Kanpo jolasak

1,743 views
1,453 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
1,743
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
44
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Kanpo jolasak

  1. 1. KANPOKO JOLASAK KANPOKO JOLASAK1.1- BALOI JOLASAK - Baloia erdira - Bola proba - Ehiztariak eta erbiak - Erdikoa hustu? - Kanguroa - Nori? - Tunelak eta zubia - Txibiri-txibiri - Uso harrapaketa - Pilota paretan1.2- HARRI JOLASAK - Harri bila - Harri erreleboa hanka bakarrean - Txingoa - Harriak marran - Zipron, Zipron edo hiru harritan1.3- PUXIKA JOLASAK - Bolei puxika - Buruz - Ezkontzarako kotxea - Puxika dantza - Puxika ibiltaria - Puxika lasterketak - Puxika gerriko - Puxika ipurdika - Puxika kopetaka - Puxika puztu eta askatu - Puxika uztaietan sartu - Puxika zintzilik - Robota puxikaren bila1.4- UZTAI JOLASAK - Autobusa - Lau uztaietara - Uztai barruan nor? - Pirikarin1
  2. 2. KANPOKO JOLASAK1.5- ZAPI JOLASAK - Artaldea eta otsoa - Artzaina ardien bila - Artzaina artalde itsua biltzen - Hankak binaka lotuta - Korapiloa askatu - Nor zara zu? - Oilar itsua - Robota - Tren itsuak - Zapi txuri honekin - Zapia1.6.- HERRI KIROLAK - Sokatira - Harrijasotzen - Txinga- eroatea - Koskolapustua1.7- ZOZKETA EGITEKO JOKUAK - Banaka ala binaka - Oinak bota1.8- HARRAPAKETAN - Ipurdia estaltzen - Gerrikoarena - Pote-pote1.9- BESTELAKOAK - Abiaduran - Zaku erreleboa - Altxor bila - Astaketan - Arrautza erreleboa - Harria, papera ala guraizeak - Igela - Antzaran jolastu - Esploratzaileak - Inkera - Golfean - Kromoak - Kontrabandistak - Kanikak - Txapa zirkuitoa2
  3. 3. KANPOKO JOLASAK1.1.- BALOI JOLASAKIZENA: BALOIA ERDIRAMAILA: LH 2. - 3. MATERIALA: BaloiaAZALPENA: Haurrak korroan jartzen dira eta haietariko bat erdian. Honek,baloia eskuetan duela, nahi duenari pasatuko dio, baina hori eginaurretik hitz bat esan behar du: “Urdin”, adibidez. Baloia hartzenduenak hitz horren azken letraz hasten den beste bat esan behar dueta baloia erdikoari itzuli: “Neska” esaterako. Txanda galtzenduenari “ASTOA” hitzaren hizkiak banaka ipiniko zaio, hitz osoaosatu arte.ESAMOLDEAK: - Erne egon, baloia pasatuko dut eta. - Erori egin zaizu. - Galdu duzu. - Hitz horrek ez du balio - Zenbat hizki dituzu? - Zure txanda da. - ...IZENA: BOLA PROBAMAILA: LH 2. - 3. MATERIALA: Txirloak edo boloak eta baloia edo bolaAZALPENA: Egurrezko txirloak zutik jartzen dira. Txirlo edo bolo bakoitzakhizki bat dauka. Jokalariak txirloetatik distantzia batera jartzen dira.Lehenengoak bola edo baloia jaurti, eta botatako txirloen hizkiezhasitako hitzak asmatu behar ditu minutu batean. Zenbat hitz,hainbat puntu lortzen ditu. Talde osoarenak kontatzen dira, ondoren.ESAMOLDEAK: - Zenbat bota duzu? - Ez duzu bat ere bota. - Hitz horrek ez du balio. - Zenbat puntu lortu dituzu? - Guk ... puntu lortu ditugu. - Marra ezin da zapaldu. - Marratik ezin duzu aurreratu. - ...3
  4. 4. KANPOKO JOLASAKIZENA: EHIZTARIAK ETA ERBIAKMAILA: LH MATERIALA: Baloi asko (erdi tamainakoak eta bigunak)AZALPENA: Ikasleak bi taldetan banatzen dira, batzuk ehiztariak dira (6adibidez) eta besteak erbiak (20). Ehiztari bakoitzak bi baloi txiki ditueskuetan (baloi gehiago izan daitezke). Erbiek korrika alde egitenduten bitartean, ehiztariak atzetik segika doaz. Ehiztariak erbiaharrapatzeko baloia bota eta jo behar du. Erbi gehien harrapatzenduen ehiztari taldeak irabazten du.ESAMOLDEAK: - Ni ehiztaria izango naiz eta zu erbia. - Harrapatuta zaude. - Ez didazu eman/Eman didazu. - ...IZENA: ERDIKOA HUSTUMAILA: LH MATERIALA: Baloia eta klarionaAZALPENA: Lurrean bi zirkulu egiten ditugu, bata bestea baino txikiagoa.Ume talde bat barrukoan sartzen da eta beste talde batkanpokoaren inguruan jartzen da. Kanpokoek baloi bat daukate etaerdian daudenak baloiaz jotzen saiatzen dira. Jo ahala, kanporatuegiten dira, barruko zirkulua hustu arte. Husteko denbora gutxienbehar izan duen taldeak irabazten du.ESAMOLDEAK: - Jo zaitut/ Ez nauzu jo. - Kanpora joan behar zara. - Gure taldeari barruan dagokio. - Zu nire taldekoa zara. - Irabazi egin dugu/Ez dugu irabazi- Galdu egin dugu. -...4
  5. 5. KANPOKO JOLASAKIZENA: KANGUROAMAILA: LH MATERIALA: BaloiakAZALPENA: Lauzpabost ume, hanka artean baloi bana dutelarik,kanguroen antzera saltoka hasten dira. Lasterketa modura antoladaiteke eta baloia erori gabe helmugara lehena iristen denairabazlea izango da.ESAMOLDEAK: - Baloia erori zaizu. - Ez, ez zait erori. - Lasterketa egingo dugu? - Baietz nik irabazi! - Ezetz zuk irabazi! - ...IZENA: NORI?MAILA: LH 1.-2. MATERIALA: BaloiaAZALPENA: Ume guztiak korro batean jartzen dira eta baloia nahi dutenaribotatzen diote, baina bota baino lehen, bere izena eta dagokionatzizkia ongi esan behar dute. Hau ikasita dutenean, aditzak ereerantsi daitezke. Botatzen duenak esango du: “ Baloia Patxiri botakodiot”. Jasotzen duenak esango du: “ Maitek bota dit baloia”.ESAMOLDEAK: - Baloia ...-ri botako diot. - ...-k bota dit baloia. - Botako dizut/Ez dizut botako. - Gaizki esan duzu. - Horrela ez duzu esan behar. - Huts egin duzu. - Niri ez didazue inoiz bota. - Botaidazu, mesedez! - ...5
  6. 6. KANPOKO JOLASAKIZENA: TUNELAK ETA ZUBIAKMAILA: LH MATERIALA: Baloi batAZALPENA: Umeak ilara batean (edo gehiagotan) jartzen dira, eta nahiduten norabidean baloia pasatzen hasten dira. Aukera asko daude,eta monitoreak nahi duen gisara antola dezake: “Orain, baloiahanka artetik pasatuko dugu” adibidez. Umeek tunel gisako bategiten dute eta aurrenekoak bigarrenari pasatzen dio, honekhurrengoari, honela azkenak eskuratu arte. Eskuratu ordukokorrikari eman eta aurrean jartzen da. Hanka artetik pasabeharrean, baloia buru gainetik pasa daiteke zubia eginez.ESAMOLDEAK: - Ilaran jarri behar gara. - Ni lehena izango naiz. - Orain hanka artetik/ buru gainetik pasatuko dugu. - Orain ezkerraldetik/eskuinaldetik pasatuko dugu - Aizu! Gaizki eman didazu. - Tori! Zuretzat. - Har ezazu baloia! - Emaidazu azkarrago! - Egin ezazu korrika! - ...IZENA: TXIBIRI-TXIBIRIMAILA: LH 2.-3. MATERIALA: BaloiaAZALPENA: Batek baloia hartu eta, gora botaz, “Txibiri-txibiri Anerentzat”esango du ozenki. Orduan, Anek baloia hartzera joan beharko du.Airean harrapatuz gero, beste norbaiti botako dio, baina berakbaloia hartzen duen artean beste jokalariak ahalik eta urrutien aldeegiten saiatuko dira. Baloia eskuan duenean “Geldi” esan eta denakgeldituko dira. Orduan, hurbilen dagoenarenganantz hiru pausoeman eta baloiaz hura jotzen saiatuko da. Jotzen ez badu edohonek baloia harrapatuz gero, bota duenaren hutsa da; bestela,bestearena. Hiru huts onartzen dira eta laugarrenean kanporatutagelditzen da. Lehenengo hutsa egiten duenak “odola” duela esangodu, bigarrenarekin “zauria”, hirugarrenarekin “larri” eta laugarrenean“hilda”.ESAMOLDEAK: - Txibiri-txibiri ...-rentzat - Geldi zaitezte denok! - Jo zaitut/Ez nauzu jo. - Baloia hartu dut. - Zenbat huts egin duzu? - ...IZENA: USO HARRAPAKETA6
  7. 7. KANPOKO JOLASAKMAILA: LH MATERIALA: BaloiakAZALPENA: Umeak hiru taldetan banatzen dira. Talde hauetatik bik ehiztarimultzoa osatzen dute eta besteak usoena. Bi ehiztari taldeak aurrezaurre eta ilaran jartzen dira zortzi bat metroko pasabidea eginez. Usoekpasabide hori zeharkatu behar dute. Usoak pasatzen ari direnean,ehiztariak hauek baloiaz jotzen saiatuko dira. Baloiak ukitzen duen usoakanporatua geratzen da. Jokoa uso guztiak kanporatuak izan arteerrepikatzen da.ESAMOLDEAK: - Ni ehiztaria/usoa naiz. - Kanporatua zaude, jo zaitut eta - Ez nauzu jo. - Has zaitezte pasatzen. - ...IZENA: PILOTA PARETANMAILA: LH MATERIALA: BaloiaAZALPENA: Umeak ilaran jartzen dira horma baten aurrean. Lehenengoakbaloia botatzen du hormaren kontra. Baloiak botea ematen dueneanumearen hanka artetik pasatu behar da ikutu gabe. Ilaran dagoenhurrengoak jaso behar du beste bote bat egin aurretik. Huts egitenduena kanporatua gelditzen da.ESAMOLDEAK: - Nik lehena botako dut. - Ni zure atzean jarriko naiz. - Ni hurrengoa naiz. - Baloiak ikutu zaitu. - Huts egin duzu, kanporatua. - Bi bote eman ditu. - Hankak gehiago zabaldu behar dituzu. - ...7
  8. 8. KANPOKO JOLASAK1.2.- HARRI JOLASAKIZENA: HARRI BILAMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: Kolore ezberdinetako harriakAZALPENA: Harri guztiak jolas lekuan sakabanatzen ditugu eta, txilibitua jotzendenean, haur bakoitza bere harriak ahal duen azkarren berreskuratzensaiatuko da.ESAMOLDEAK: - Etzazu hori hartu, nirea da eta. - Harri guztiak hartu ditut. - Nireak gorriak/... dira. - Nireak oso urruti daude. - Irabazi dut. - Bultzatu nauzu. - Alde hemendik! Nire harriak zapaltzen ari zara - ...IZENA: HARRI ERRELEBOA HANKA BAKARREANMAILA: LH MATERIALA: HarriakAZALPENA: Ume bakoitza hanka bakarrean ibiliko da eta harri bat ostikokalurrean arrastaka eramango du. Aurrez erabakitako bidea azkarrenegiten duena txapelduna izango da.ESAMOLDEAK: - Bi hankak jarri dituzu lurrean. - Bidetik irten zara. - Hanka motzetan ibili behar zara. - Ez du balio tranparik egiteak. - Ez du balio, harria zapaldu duzu eta. - ...8
  9. 9. KANPOKO JOLASAKIZENA: TXINGOAMAILA: LH MATERIALA: HarriaAZALPENA: Jokalariak ilaran jartzen dira irteeran. Lehenengo jokalariak harriabotatzen du 1 zenbakidun laukira eta hanka batez salto egiten dulaukitxotik laukitxora, (2,3; 5,6; 8,9 laukitxoetan bi hankak jarri behar ditulauki banatan) 9 zenbaki arte. Ondoren ibilbide bera alderantziz egingodu 1 laukira iritsi arte. Han harria jaso eta irten. Bide osoa eginez gero, 2 zenbakidun laukira bota behar du harria,eta aurrekoan azaldu den bezala bide osoa egin. Arauak: - Harria laukitxo barruan erori behar da; ertzetan, kanpoan edobehar ez den laukian jauzten bada, txanda galtzen da. - Salto egiten denean marra ezin da zapaldu. - Harria jasotzerakoan hanka baten gainean egin behar da.ESAMOLDEAK: - Ni lehena izango naiz. - Harria marra gainean dago. - Lehenengo, bigarren, ... laukitxora bota behar dut. - Marra zapaldu duzu. - Bi hankak jarri dituzu. - Orain buelta eman behar duzu. - Has zaitez berriro. - Huts egin dut! - ...9
  10. 10. KANPOKO JOLASAKIZENA: HARRIAK MARRANMAILA: LH MATERIALA: Harriak eta klarionaAZALPENA: Lurrean klarionaz marra bat egiten da. Umeek eskuan duten harriadistantzia batetik botako dute eta marrara gehien hurbiltzen denairabazlea da.ESAMOLDEAK: - Nirea hurbilago dago. - Marratik pasa zara. - Harria mugitu dizut. - Marran bertan jarri dut. - Ni naiz hurbilen jarri duena - Nirea oso urrun gelditu da. - ...IZENA: ZIPRON, ZIPLON EDO HIRU HARRITANMAILA: LH MATERIALA: Sei harri (hiru kolore batekoak eta beste hirurak beste batekoak)AZALPENA: Bi ume jolasten dira (bakoitzak kolore bateko hiru harri dituela).Batek laukiaren erdian lehenengo harria finko jartzen du, gero txandakaharriak edozein ertzetan jartzen joaten dira, hirurak ilaran jartzen lortuarte.ESAMOLDEAK: - Nik erdian jarriko dut. - Hirurak ilaran jarri ditut. - Azkarrago! Ez pentsatu hainbeste - Orain nire/zure txanda da. - Oraingoan zu hasiko zara. - ...10
  11. 11. KANPOKO JOLASAK1.3.- PUXIKA JOLASAKIZENA: BOLEI PUXIKAMAILA: LH MATERIALA: Puxika eta sarea edo soka.AZALPENA: Boleibolaren ohiko arauak, baina baloiaren ordez puxika erabiliz.ESAMOLDEAK: - Gogor jo! - Sare/soka gainetik pasa behar da. - Puxikak ezin du lurra ikutu. - Utzi, nik aterako dut. - ...IZENA: BURUZMAILA: LH MATERIALA: Puxika batAZALPENA: Taldekideak belauniko jartzen dira, puztutako puxika bat botatzenzaie airera eta buruz jotzen saiatuko dira. Helburua bi minututan ahaliketa burukada gehien ematea da. Puxika burua ez den beste gorputzatalen batekin joz gero, edo lurrera erori, bi aldiz jarraian pertsona berakedo zutik jarrita jotzen bada, puntu bat galtzen da. Hauetariko hutsenbat egin ondoren, puxika berriz airera bota eta kontatzen jarraitzen dadenbora bete arte.ESAMOLDEAK: - Bakarrik buruz jo daiteke. - Ezin da altxatu. - Jar zaitezte belauniko. - Zenbat puntu daramagu? - Zuek baino puntu gutxiago/gehiago lortu ditugu. - Irabazi/galdu dugu. - Berriz bota behar dugu airera. - Erori zaigu berriro ere. - ...11
  12. 12. KANPOKO JOLASAKIZENA: EZKONTZARAKO KOTXEAMAILA: LH MATERIALA: Puxikak eta sokak.AZALPENA: Soka batean puxika batzuk korapilatzen dira. Ume bati (kotxea)gerrikoan lotzen zaio soka. Besteak puxikak eskuez lehertzen saiatukodira eta “kotxea” korrika puxikak puztuak mantentzen. Puxikak lehertugabe gehien irauten duen “kotxeak” irabaziko du.ESAMOLDEAK: - Ni kotxea izango naiz. - Lehertu dut! - Gutxi/asko geratzen zait. - Lot itzazu ondo puxikak. - Nik zuk baino denbora luzeago egin dut. - Ez badituzu ondo lotzen, askatuko dira. - ...IZENA: PUXIKA DANTZAMAILA: LH 2.-3. MATERIALA: Puxikak, oihal zatiak eta musika tresna.AZALPENA: Haur bakoitzari puxika bat lotzen zaio oinean eta, musika hastendenean, dantzan hasten da. Dantzan ari den bitartean, gainontzekoenpuxikak lehertzen saiatuko da. Puxika lehertu gabe geratzen den azkendantzaria irabazlea izango da.ESAMOLDEAK: - Puxika lotuko dizut. - Puxika askatu zaizu. - Has zaitezte dantzan! - Zure puxika lehertu dizut. - Ez didazu nire puxika lehertu. - Laukitik irtetzeak ez du balio. - Irabazi dut. - ...12
  13. 13. KANPOKO JOLASAKIZENA: PUXIKA IBILTARIAMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: Puxikak, orriak eta errotulagailuak.AZALPENA: Ikasleak taldeka banatzen dira. Taldeak abiapuntu batean jartzendira ilara ezberdinetan. Helmuga puntua zehazten da partaideenadinaren arabera. Abiapuntuan talde bakoitzeko lehenengo ikaslearitaldearen koloreko puxika bat eta errotulagailu bat ematen zaizkio.Helmugan orri bat jartzen da talde bakoitzarentzat. Monitoreak halaadierazitakoan lehenengo jokalaria abiatzen da errotulagailuaz soilikpuxika bultzatuz; helmugara iristen denean berari dagokion orrian esaldibat idazten du eta korrika itzultzen da bere taldeko beste jokalariren batierrotulagailua pasatzera, honek ere gauza bera egin dezan. Partaideguztiek bere ibilaldia bukatzen dutenean esaldiak zuzentzen dira;puntuazioa esaldia osatzen duen hitz kopuruaren araberakoa izandaiteke edota ondo osatutako esaldien araberakoa.ESAMOLDEAK: - Ezin diozu eskuz eman. - Orain nire txanda da. - Oso laburra atera zait/zaizu. - Zenbat puntu lortu ditugu? - Zure koloreko orrian idatzi behar duzu. - Saia zaitez esaldia ahalik eta luzeen egiten. - Zuek guk baino puntu gehiago/gutxiago dituzue. - Etor zaitez korrika errotulagailua pasatzera. - ...IZENA: PUXIKA LASTERKETAKMAILA: LH MATERIALA: Puxikak.AZALPENA: Haur bakoitzak puxika bat dauka eta kolpeka toki batetik besteraeramango du. Errelebo lasterketa gisa antola daiteke.ESAMOLDEAK: - Azkar, azkar! Korrika, korrika! - Animo! Irabaziko duzu eta! - Jon/..., zu zara txapeldun. - Nik irabazi dut! - Kontuz haizearekin, puxika atzera eramaten dizu eta. - Bai polita dela jolasa! - ...13
  14. 14. KANPOKO JOLASAKIZENA: PUXIKAK GERRIKAMAILA: LH MATERIALA: Puxikak.AZALPENA: Haur bikoteak puxika gerrien artean eutsiz eraman behar du etaesandako ibilalditxoa osatu. Bidean puxika erortzen bazaie, hasieraraitzuli beharko dute.ESAMOLDEAK: - Erori zaigu/zaizue, berriz hastera. - Hurbil zaitez gehiago! - Ezin duzue eskuz hartu. - Tranpa egiten ari zarete. - Hangoak oso azkar doaz. - Hain poliki joanez gero, ez dugu inoiz irabaziko. - ...IZENA: PUXIKAK IPURDIKAMAILA: LH MATERIALA: PuxikakAZALPENA: Haur bikoteak puxika ipurdien artean eutsita eraman behar du eta,ibilaldian zehar erortzen bazaie, hasierara itzuli beharko dute.ESAMOLDEAK: - Erori zaigu/zaizue, berriz hastera. - Hurbil zaitez gehiago! - Ezin duzue eskuz hartu. - Tranpa egiten ari zarete. - Hangoak oso azkar doaz. - Hain poliki joanez gero, ez dugu inoiz irabaziko. - Ez mugitu hainbeste ipurdia, puxika erortzen da eta! - ...14
  15. 15. KANPOKO JOLASAKIZENA: PUXIKAK KOPETAKAMAILA: LH MATERIALA: PuxikakAZALPENA: Haur bikoteak puxika toki batetik bestera eraman behar du,kopeten artean estututa. Bidean erortzen bazaie, hasierara itzulibeharko dute.ESAMOLDEAK: - Erori zaigu/zaizue, berriz hastera. - Hurbil zaitez gehiago! - Ezin duzue eskuz hartu. - Tranpa egiten ari zarete. - Hangoak oso azkar doaz. - Hain poliki joanez gero, ez dugu inoiz irabaziko. - ...IZENA: PUXIKAK PUZTU ETA ASKATUMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: PuxikakAZALPENA: Monitoreak puxika bat puzten du eta, nahi duenean, korapilatuordez, askatu egiten du. Umeek askatutako puxika harrapatzen saiatukodira.ESAMOLDEAK: - Arraioa, puxikak ihes egiten du. - Ezin dut harrapatu. - Aizu, ez nazazu bultza! - Harrapatu dut. - Oso zaila da harrapatzea. - Bai urrun joan dela! - ....IZENA: PUXIKAK UZTAIETAN SARTUMAILA: LH MATERIALA: Puxikak eta uztaiak.AZALPENA: Saskibaloian bezala jolas egiten da, baina baloia eta saskienordez, puxika eta uztaiak erabiliz.ESAMOLDEAK: - Aizu, pasaidazu puxika! - Jaurti ezazu saskira. - Saskiratzea lortu duzu. - Pertsonala egin didazu. - Irabazi/galdu dugu. - Kanpora joan zaizue. - Bakarrik eskuz jo daiteke. - Erne, zure atzetik dabil eta.15
  16. 16. KANPOKO JOLASAKIZENA: PUXIKAK ZINTZILIKMAILA: LH MATERIALA: Puxikak, soka, ura, irina, hondarra, gozokiak, e.a.AZALPENA: Monitoreak puxika batzuk gauza desberdinez bete eta soka batetikzintzilikatzen ditu. Haur batek, begiak estalita dituela, puxika batlehertzeko ahaleginak egingo ditu; lortzen badu, barrukoa berarentzatizango da.ESAMOLDEAK: - Jo ezkerrera/eskubira. - Jo aurrerago/atzerago. - Eman gogorrago! - Ez duzu lehertu, eman berriro. - Barruan dagoena esateak ez du balio. - Ondo! Lehertu duzu! - Kontuz, buruan joko zaitu eta! - ...IZENA: ROBOTA PUXIKAREN BILAMAILA: LH MATERIALA: Puxika eta zapiaAZALPENA: Ume bat, begiak zapiaz estalita, «robota» izango da eta beste batbere gidaria. Jolaslekuko zelaitxoan puxika bat uzten da eta gidariak,aginduak emanez, robota puxika lehertaraztera eramango du. Eazenbat denbora behar duen bikote bakoitzak!ESAMOLDEAK: - Jo ezkerrera/eskubira. - Jo aurrerago/atzerago. - Zapaldu gogorrago! - Ez duzu lehertu, jo berriro. - Ondo! Lehertu duzu! - Zure aurrean dago, zapal ezazu! - Zertxobait ikusten duzu? - Azkarrago egin behar dugu. - Ondo estalita izan behar dituzu begiak. - ...16
  17. 17. KANPOKO JOLASAK1.4.- UZTAI JOLASAKIZENA: AUTOBUSAMAILA: LH MATERIALA: Uztaiak eta txanoaAZALPENA: Haur hainbat uztai jartzen ditugu lurrean eta denak bertan autobusbateko bidaiariak balira bezala. Haur bat txofer jartzen da, uztairik gabeeta buruan txanoa duela. Txoferra zirkuituaren gorabeherak kontatzenhasiko da: «Kurba ezkerretara!» «Kurba eskuinetara!» «Putzuakdaude!» «Tunela!». Txoferrak esandakoaren arabera mugituko dira.Honek nahi dituen geltokien izenak esan ditzake, baina «Tolosakogeltokia!» esaterakoan, denak korrika abiatuko dira uztai batean eser-tzera. Uztairik gabe geratzen dena txofer bihurtuko da eta jolasakjarraitu egingo du.ESAMOLDEAK: - Bihurgunea ezkerretara/eskuinetara. - Putzuak daude! - Tuneletik pasako gara! - Bidean zuloak daude. - ...ko geltokia. - Has gaitezen korrika egiten. - Uztairik gabe gelditu zara. - Zeu izango zara txoferra. - Zeuri dagokizu txoferrarena. - Ez du balio. Bultzaka kendu didazu lekua. - ...IZENA: LAU UZTAIETARAMAILA: LH MATERIALA: Uztaiak (lau edo gehiago)AZALPENA: Lau izkinetan jarritako uztaietan lau ume sartzen dira. Bosgarrenaerdian geratzen da. Uztaietan daudenak tokiz aldatzen saiatuko dira etaerdian dagoenak hauek utzitako uztaiak sartzeko ahaleginak egingoditu. Hori lortzen duenean, uztairik gabe geratzen den haurra erdian jarrieta horrela nahi den arte. Ume eta uztai gehiagorekin ere jolas daiteke.ESAMOLDEAK: - Neuri dagokit erdian egotea. - Bat, bi, hiru, lekuz aldatu. - Ni gelditu naiz lekurik gabe. - ...17
  18. 18. KANPOKO JOLASAKIZENA: UZTAI BARRUAN NOR?MAILA: LH MATERIALA: Uztai handiak.AZALPENA: Uztai batean bi ume sartzen dira. Eskuak atzean dituztela, batabestea kanporatzen saiatuko da. Barruan geratzen dena irabazle izangoda. Jolas hau behin eta berriro errepika daiteke.ESAMOLDEAK: - Ni zurekin jarriko naiz. - Nik zure kontra egingo dut. - Eskuak atzean jarri behar dituzu. - Kontuz! Botako nauzueta. - Irabazi dizut. - Zu ni baino indartsuagoa zara. - Nik zuk beste indar daukat. - ...IZENA: PIRIKARINMAILA: LH MATERIALA: Burdinazko uztaia eta makila.AZALPENA: Pirikarin edo burdinezko uztaia zutik eta aurreraka bueltak emateneraman behar da, makila baten laguntzaz. Ume batzuen arteanlasterketak egin daitezke, uztaia eroriz gero gelditu behar da eta berrirozutitu jarraitzeko.ESAMOLDEAK: - Zein ondo eramaten duzun! - Arinegi/astiroegi doa. - Ezin da arrastaka eraman. - Erori egin zait. - Ez dakit ondo eramaten. - Zutik eramatea lortu dut. -...18
  19. 19. KANPOKO JOLASAK19
  20. 20. KANPOKO JOLASAK1.5.- ZAPI JOLASAKIZENA: ARTALDEA ETA OTSOAMAILA: LH MATERIALA: Bi zapi.AZALPENA: Talde osoak, batek izan ezik, kate bat osatzen du. Taldeaartaldea izango da eta libre geratzen dena otsoa. Bai otsoak baiartaldeko azkenak zapi bana eramango dute atzetik eskegita. Artaldekolehena artzaina da eta berak bakarrik hel diezaioke otsoari buztanetik.Otsoa artaldeko azkenekoari buztana kentzen saiatuko da. Katea apurtzen bada, ezin izango diote besteari buztana kendu.ESAMOLDEAK: - Ni otsoa/ardia/artzaina izango naiz. - Nik zapia eraman behar dut. - Zapia erori zaizu, har ezazu. - Ez du balio askatzeak. - Harrapatuko zaitut. - Buztana kenduko dizut. - Heldu indarrez, ez askatzeko. - Ez didazu kendu/kendu didazu. - Katea apurtu egin da. - ...IZENA: ARTZAINA ARDIEN BILAMAILA: LH MATERIALA: ZapiaAZALPENA: Talde bateko ume batek begiak estalita ditu eta «artzaina» da.Taldeko besteak, «ardiak». Ardiak beste ume guztien artean egongodira, mugitu gabe. Haurrek «Beeee...!» egingo dute eta beste umeguztiek animalia desberdinen hotsak egingo dituzte. Artzaina, hotsakentzunez, artaldea biltzen saiatuko da.ESAMOLDEAK: - Nik artzaina/zakurra/katua/txerria/ardiarena egingo dut. - Zu ardia zara. Zoaz artaldera! - Oker zaude, ni ez naiz ardia. - Ez dago gehiagorik. Bukatu dut. - ...20
  21. 21. KANPOKO JOLASAKIZENA: ARTZAINA ARTALDE ITSUA BILTZENMAILA: LH MATERIALA: Soka eta zapiaAZALPENA: lkasleak talde desberdinetan banatzen dira. Talde bakoitzeanartzain bat eta ardiak izendatzen dituzte. Artzaina leku jakin bateanegoten da mugitu gabe. Ardiek begiak estalita dauzkate eta zelai bateansakabanatuta daude. Zelaiaren gune batean borobil bat egiten da sokabatez. Borobila erabat itxi gabe dago, sarrera bat dauka. Artzainak ardiguztiak bildu behar ditu borobil horretara aginduak emanez. Ardiek,ikusten ez dutenez, aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerrera mugitubehar dute artzainaren aginduen arabera. Talde bakoitzeko artzainakzenbat denbora behar duen kronometratzen da eta denbora gutxienbehar duena izango da irabazlea.ESAMOLDEAK: - Aurrera/atzera/eskuinera/ezkerrera joan behar duzu. - Jon/... heldu zara. Eser zaitez lasai. - Ez, geldi! Soka zapalduko duzu eta! - Ikusten duzu. Jar ezazu ondo zapia. - Aizu! Kontuz! ...ren kontra joko duzu eta! - Azkarrago! Beldurrik gabe! Ondo zoaz! - Ardi guztiak barruan daude. Bukatu dut. - ...IZENA: HANKAK BINAKA LOTUTAMAILA: LH MATERIALA: Makilak eta zapiaAZALPENA: Talde bakoitzeko jokalari kopurua bikoitia izango da eta binakazapiaz hanka bana elkarri lotuta jarriko dira. Horrela hamar metroinguruko joan-etorria egin behar dute eta, ondoren, bere taldeko bestebikote bati errelebo-makila pasa.ESAMOLDEAK: - Etorri hona, elkarrekin egin behar dugu eta. - Ez joan hain bizkor, eroriko naiz eta. - Jarraitu horrela oso ondo goaz eta. - Ez lotu hain gogor, min egiten dit eta. - Har ezazue makila. Orain zuen txanda da. - Azkarrago, bestela irabaziko digute.21
  22. 22. KANPOKO JOLASAKIZENA: KORAPILOA ASKATUMAILA: LH MATERIALA: Zapia.AZALPENA: Erdian jolasaren arduraduna jartzen da eta bi muturretan umetaldeak. Talde bakoitzak gutxienez zapi bat dauka (edo bestela umebakoitzak berea). Arduradunak zenbaki bat esango du eta zenbakidunazapia hartuta korrika abiatuko da. Arduradunak besoak luzatuko ditu etaetorritako bi umeek zapia beso banatan korapilatuko diote. Gero,bakoitza besteak korapilatu duena askatzen saiatuko da. Hori lortzenduenean, korrika bere taldera abiatuko da. Lehen iristen dena da ira-bazlea.ESAMOLDEAK: - Egin ezazu korapiloa gogor, bestela askatuko da. - Bat/bi/hiru... zenbakiak. - Nire txanda da. - Askatu korapiloa azkar. - Korrika, korrika, azkarrago! - ...IZENA: NOR ZARA ZU?MAILA: LH MATERIAL: ZapiaAZALPENA: Ume bati begiak estaltzen zaizkio; gero taldeko beste bat aurreanjartzen zaio. Eskuak erabiliz, aurrekoa nor den asmatu beharko du.ESAMOLDEAK: - Zu Amaia/... zara. - Ez, ni ez naiz Mikel/... - Ipin ezazu ondo zapia, horrela ikusten duzu eta. - Ezin dut asmatu, ez dakit nor zaren. - ...22
  23. 23. KANPOKO JOLASAKIZENA: OILAR ITSUAMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: ZapiaAZALPENA: Lurrean toki zehatza markatzen da. “Oilategia” da. Bertan “oiloak”nahi duten eran ibiltzen dira. Beste ume bat, “oilarra”, begiak estalitabila dabil. Oilo bat harrapatzen duenean, lagun hori nor den asmatubehar du.Asmatzen badu, harrapatua oilar bihurtuko da eta jolasak aurrerajarraitzen du.ESAMOLDEAK: - Ni oilo/oilarra naiz. - Zu Ane/... zara - Ez, ni ez naiz Ane/... - Ez dakit nor zaren. - Ane/... ezagutu zaitut. - ...IZENA: ROBOTAMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: ZapiaAZALPENA: Haur bati begiak estaltzen zaizkio eta beste batek esaten dionaegin behar du: “Ezkerrera lau urrats!” adibidez. “Robotak” aurrezzehaztu den puntu batera iritsi beharko du.ESAMOLDEAK: - Aurrera/eskuinera/ezkerrera bat/... urrats joan behar duzu. - Jon/... heldu zara. - Okertu zara! Beste aldera esan dizut. - Ez, geldi! Entzun ondo! - Ikusten duzu. Jar ezazu ondo zapia. - Aizu! Kontuz! ...ren kontra joko duzu eta! - ...23
  24. 24. KANPOKO JOLASAKIZENA: TREN ITSUAKMAILA: LH MATERIALA: ZapiaAZALPENA: Ume talde batek “trena” osatzen du. Aurrenekoa “makina” da etazapiaz itsutu egin dugu. Azkena gidaria da eta aurrenekoari nondik joanbehar duen esango dio.ESAMOLDEAK: - Aurrera/eskuinera/ezkerrera joan behar duzu. - Jon/... heldu zara. - Okertu zara! Beste aldera esan dizut. - Ez, geldi! Entzun ondo! - Ikusten duzu. Jar ezazu ondo zapia. - Aizu! Kontuz! ...ren kontra joko duzu eta! - Zubi azpitik pasa behar dugu. Makurtu zaitezte. - Zubi gainetik pasa behar dugu. Igo eskailera bat. - ...IZENA: ZAPI TXURI HONEKINMAILA: LH 1.-2. MATERIALA: ZapiaAZALPENA: Ume guztiak borobil bat osatuz lurrean esertzen dira. Bat zutitukoda eta eskuetan zapia duelarik, besteen inguruan dantzatzen hasiko da.Taldeak “Zapi txuri honekin” kanta abestuko du eta horren amaieranbakoitzak bere atzera begiratuko du. Zapia aurkitzen duena berehalazutituko da eta zutik zegoen laguna bere lekuan eseri baino lehenharrapatzen saiatuko da. Harrapatzen badu, taldeak eginbehar batjarriko dio; ez badu harrapatzen, berriz, bera geratuko da zutik etajolasak jarraitu egingo du.ESAMOLDEAK: - Nire atzean dago. - Harrapatuko zaitut. - Ez nauzu harrapatuko. - Korrika! Presaka! Arinago! Bizkor!... - Lekua kendu dizut. - Nork dauka zapia? Nik daukat. - ...24
  25. 25. KANPOKO JOLASAKIZENA: ZAPIAMAILA: LH MATERIALA: Zapia eta lurrean marrak egiteko zerbait.AZALPENA: Jokalariak bi taldetan banatzen dira. Taldean jokalari bakoitzakzenbaki bat izango du (batetik hasi eta jokalariak adina zenbaki erabiliz).Ondoren zelaiaren erdian marra bat markatzen da eta handik hamar batmetrora alde bakoitzean beste marra bana. Erdiko marran ume edomonitore bat jarriko da gidari, besoa luzatuz eta bertan zapi bat duelarik;eta jokalari taldeak, bakoitza zelaiaren mutur batean, marraren atzean.Jolasa hastean gidariak zenbaki bat esango du ozenki eta taldebakoitzean zenbaki hori duten haurrak zapia dagoen tokira joan, zapiahartu eta bere taldera itzultzen saiatuko dira; bere taldeko marra pasa-tzea lortzen badu, beste taldeko jokalaria kanporatuta gelditzen da.Marra pasa aurretik aurkakoak harrapatzen badu, bera izango da kaleradoana. Zapia hartzerakoan erdiko marra zapalduz gero ere kanporatutagelditzen da. Hainbat aldiz errepikatzen da talde oso bat kanporatuarte; orduan, beste taldea izango da irabazlea. Talde batean besteanbaino jende gutxiago dagoenean, jokalariren batek zenbaki bat bainogehiago izan beharko ditu.ESAMOLDEAK: - Bat/bi/hiru/... zenbakiak. - Ni naiz bat/bi/... - Marra zapaldu duzu! - Ikutu zaitut, irabazi dut. - Ez nauzu ikutu. - Animo! Irabaziko dugu eta! - Egin korrika azkarrago! - Zu ez zara zenbaki hori. - ....25
  26. 26. KANPOKO JOLASAK1.6.- HERRI KIROLAKIZENA: SOKATIRAMAILA: LH MATERIALA: Soka lodia eta zapiak.AZALPENA: lkasleak bi taldetan banatzen dira. Bi taldeak sokaren aldebanatan jartzen dira. Baina aldez aurretik hiru puntu adierazi behar dira:erdiko puntua eta erditik distantzia jakin batera bai ezkerrera eta baitaeskuinera ere. Puntu hauek sokari zapia lotuz edota lurrean klarionazseinala daitezke. Dena prest dagoenean, monitoreak adierazi ondorensokari alde batera eta bestera tiraka hasten dira partaide guztiak. Ekipobatek beste ekipoa tiraka bere zelaira ekartzen duenean puntu batematen zaio eta jolasa eten egiten da. Ondoren lekuz alda daitezke bitaldeak eta beste tiraldi bati ekin.ESAMOLDEAK: - Ahalik eta indar gehien egiten ari naiz. - Tira gogor! Gureak dira eta! - Ezin dut gehiago. - Segi horrela! Gutxi falta da eta! - Ai! Erori egin naiz! - Ia erori nintzen! - Min handia hartu dut eskuetan. - ...IZENA: HARRIJASOTZENMAILA: LH MATERIALA: Harri kubikoaren itxura duen kartoizko kutxa edo sendakuntza baloiak.AZALPENA: Haurrak taldeka jartzen dira. Bi minutu dituzte talde bakoitzekoekahalik eta jasoaldi gehien egiteko. Jasoaldia ez da ontzat emangosorbaldan berdintzea lortzen ez badute. Erreleboka arituko dira,taldekide bakoitzak behin jaso eta ondoren beste batek.ESAMOLDEAK: - Azkarrago altxatu behar duzu, denbora gutxi falta da eta. - Sorbaldaraino altxatu behar da. - Baietz nik irabazi!/Ezetz zuk irabazi! - Ni izan naiz gehienetan altxatu dudana, beraz, irabazi egin dut. - Nik ... aldiz altxatu dut. - Orain zure txanda da. - ...26
  27. 27. KANPOKO JOLASAKIZENA: TXINGA EROATEAMAILA: LH MATERIALA: Txingak edo urez betetako marmitakAZALPENA: Lurrean marka bat egin eta hamar metro inguruko ibilbideazehaztu. Haurrek taldeka jokatuko dute. Aldiko batek marmitak hartu etaadierazitako ibilbidea osatu beharko du ahalik eta azkarren; ondorenbere taldeko beste batek. Horrela bi minututan ahalik eta plaza (buelta)gehien lortzen saiatuz. Umeen adinaren arabera, marmiten ur kantitatea ezberdina izangoda.ESAMOLDEAK: - Honek asko pisatzen du. - Neka-neka eginda nago. - Porrot egin duzu. - Badakit nork irabaziko duen. - Ni naiz buelta gehien eman duena, beraz irabazi dut. - Animo! oraindik denbora luzea duzu eta. - Oso gutxi falta da denbora amaitzeko. - Zenbat denbora falta da oraindik? - ....IZENA: KOSKOL APUSTUAMAILA: LH MATERIALA: Koskolak eta saskiak.AZALPENA: Metro bateko distantziaz, gutxi gorabehera, koskolak ilaran lurreanjartzen dira. Ilara bakoitzaren irteeran saski bana dago eta jokuarihasiera ematen zaionean, umeak ilaran dauzkan koskolak banan-bananhartu eta saskira bota behar ditu. Aurrena bukatzen duenak irabazikodu.ESAMOLDEAK: - Ez du balio urrutitik saskiratzeak. - Ez duzu sartu, berriro saiatu. - Hasi zara esan baino lehen. - Jarrai ezazu horrela, oso ondo ari zara eta. - Hurbilen/urrutien dagoena besterik ez zaizu falta. - Ezin dut gehiago! Lur jota nago eta! - ...27
  28. 28. KANPOKO JOLASAK1.7.- ZOZKETA EGITEKO JOKUAKIZENA: BAKOITIAK ALA BIKOITIAKMAILA: LH MATERIALA: EskuakAZALPENA: Jokalari bik egingo dute aukeraketa. Bakoitzak eskuak atzeangorde eta “Bakoitiak ala Bikoitiak” esango du eta esku bana aterakodute, nahi diren atzamarrak luzatuz. Bi jokalarien atzamarren batuketabikoitia/bakoitia bada, “Bikoitiak/Bakoitiak” esan duena hasiko dajolasten.ESAMOLDEAK: -Nik “bakoitiak/bikoitiak” aukeratuko dut. - Bion artean .... atzamar ditugu eta bakoitiak/bikoitiak dira. - Nik bakoitiak/bikoitiak esan dut, beraz, irabazi dut. - Orain nik lehena aukeratuko dut. - ....IZENA: OINAK BOTAMAILA: LH MATERIALA:AZALPENA: Bi jokalariren artean egiten da, bata bestearen aurrean jarrita, bimetroko distantziara, gutxi gorabehera. Bakoitzak oin bat bestearenaurrean jarrita aurrera egingo du, txandakatuz. Oina jarriko duenazkena-luzeran edo zabaleran guztiz sartuta- irabazlea izango da.ESAMOLDEAK: - Ni hasiko naiz. - Nire oina sartzen da. - Ez duzu bi aldiz jarraian ipini behar. - Nik irabazi dut. - ...28
  29. 29. KANPOKO JOLASAK1.8.- HARRAPAKETANIZENA: IPURDIA ESTALTZENMAILA: LH MATERIALA:AZALPENA: Ipurdia estali gabe duen jokalariari, ipurdian kolpea eman ahalizango diogu. Aldiz, ipurdia bere eskuez edo paretaren kontra estaliabadu, ezingo diogu ezer egin. Ipurdia estali gabe duena eskuz jokodugu.ESAMOLDEAK: - Ipurdian joko zaitut. - Ezin didazu eman, estalita dut eta. - Ipurdian eman behar didazu, ez beste inon. - Ez du balio denbora osoa paretaren kontra egoteak. - Ezin nauzu jo. - ...IZENA: GERRIKOARENAMAILA: LH MATERIALA: GerrikoaAZALPENA: Jokalari guztien artean bat hautatuko da gerrikoa berak nahi duenlekuan izkutatzeko, besteak leku mugatu batean ikusi gabe daudenbitartean. Ondo gordeta dagoela iruditzen zaionean, besteak libre utzikoditu gerrikoaren bila hasteko. Bilatzen saiatuko dira eta norbaitekgerrikoa aurkituko balu, beste guztiak jotzen saiatuko litzateke hauekleku mugatura iritsi arte. Hurrengo jokaldian gerrikoa aurkitu duenakgordeko du.ESAMOLDEAK: - Goazen korrika, Josuk aurkitu du eta! - Nik izkutatuko dut. - Gordeta dago. Has zaitezkete bilatzen. - Ai! Ai! Ez jo hain gogor. - Orain niri dagokit. - Ezin nauzu jo, “etxean” nago eta. - ...29
  30. 30. KANPOKO JOLASAKIZENA: POTE-POTEMAILA: LH MATERIALA: Bote batAZALPENA: Pote bat jolastokiaren erdian jarri eta jokalari bat aukeratuko daharen ondoan egoteko begiak estalita dituela, besteak izkutatzen direnbitartean. Izkutatuta daudenean norbaitek “aski” esango du eta erdiandagoena bilatzen hasiko da. Norbait ikusi eta ezagutu ahala, “Bote-boteJon” esan eta hau bote ondora hurbilduko da. Jokalari guztiakharrapatuta daudenean, berriro has daiteke jokoa. Baina pote inguruandaudenak libre gera daitezke, baten batek poteari ostikada bat ematenbadio.ESAMOLDEAK: - Bote-bote Jon/... - Harrapatua naiz. - Aizu! Ana ikusi zaitut. - Ni ez naiz zuk esanduzuna. - Etor zaitezte libratzera, mesedez. - ...30
  31. 31. KANPOKO JOLASAK1.9.- BESTELAKOAKIZENA: ABIADURANMAILA: L.H. 2.-3 MATERIALA: Galdera orriak eta arkatzakAZALPENA: Ikasleak taldeka banatzen dira. Talde bakoitzari bederatzi galderazosatutako orri bat ematen zaio. Galdera guztiak erantzuteko bostminutuko tartea ematen zaie. Bost minutu hauek pasa baino lehengaldera zuzenak ematea lortzen badute proba bat egin behar izatendute. Erantzunak zuzenak ez badira bost minutuak pasa artezuzentzeko aukera izaten dute. Bost minutuak pasatakoan, erantzunakondo edo gaizki, proba egitera bidaltzen dira. Proba egiteko denboramugarik ez dago.Talde guztiek proba bukatzen dutenean bestebederatzi galderaz osatutako beste orri bana ematen zaie. Handikaurrera prozedura bera jarraitzen da. Hau guztia bukatzeko behar dutendenbora neurtzen da. Denbora gutxien behar izan duena izaten datxapelduna. Kontuan hartu behar da gaizki erantzundako galderabakoitzeko minutu bateko penalizazioa ezartzen zaiola.ESAMOLDEAK: - Galderak erantzuteko bost minutu dituzue. - Erantzuna ez da zuzena/zuzena da. - Orain proba bat egin beharko duzue. - Goazen irakaslearengana ea ondo erantzun dugun. - Zenbat denboran egin dugu? - Nik hau egiten dudan bitartean, zu joan zaitez beste hori egitera. - Galdera guztiak ondo erantzun ditugu. - ...31
  32. 32. KANPOKO JOLASAKIZENA: ALTXOR BILAMAILA: LH MATERIALA: Pistak, kolore ezberdinetako sobreak, altxorra gordetzeko kutxak, altxorra (txapak, txokolatezko txanponak, kakahueteak, e. a.) eta puzzle zatiak.AZALPENA: Jolas honetan haurrak taldeka jartzen dira, talde bakoitzakmonitore bat laguntzaile duela. Umeak jolasa egingo den lekura eramanaurretik, monitore batek puzzle zatiak dituzten sobre batzuk ezkutatzenditu (zuhaitz baten enborrean, aulki baten azpian, zulo baten barruane.a.). Gero umeak jolaslekura joaten dira eta han, talde bakoitzari,lekuetara eramango dituzten ezkutatutako sobreak (pista batzuk barruandituztela) banatzen zaizkie. Pista hauek klabean egoten dira; beraz,lehenengo klabea deszifratu behar izaten dute eta gero sobrea aurkitu.Talde bakoitzak bere sobre guztiak eskuratzen dituenean, puzzle zatiakelkartuta, bere altxorra dagoen lekua ezagutu ahal izaten dute. Aurkituondoren, taldeko arduradunak taldekideen artean banatzen du altxorra.ESAMOLDEAK: - Ni zure taldean nago/Ni zure taldekoa naiz. - Zu eta biok taldekideak gara. - Hemen dago lehenengo/bigarren/... pista. - Sobre guztiak aurkitu ditugu. Orain puzzlea egin dezakegu. - Mapa honek altxorra hor dagoela adierazten du. - Altxorra aurkitu dugu. - ...32
  33. 33. KANPOKO JOLASAKIZENA: ARRAUTZA ERRELEBOAMAILA: LH MATERIALA: Arrautza eta goilareaAZALPENA: Ikasleak taldeka banatzen dira. Taldeak lerro desberdinetanjartzen dira. Ekipo bakoitzari arrautza eta goilarea ematen zaio. Lekujakin batetik beste batera joan behar dute ikasle guztiek banaka. Bideanarrautza erortzen bazaie, hasierara itzuli behar dute. Hurrengojokalariari erreleboa pasatzerakoan esaldi bat esan behar diote;adibidez ”Har ezazu arrautza eta joan zaitez kontuz-kontuz”.ESAMOLDEAK: - Har ezazu arrautza eta joan zaitez kontuz-kontuz. - Ai! Ia erori zitzaidan. - Ez ahal zait eroriko! - Jausi zaizu. Berriro hasi behar zara. - Oso ondo. Jarrai ezazu horrela. - ...IZENA: IGELAMAILA: LH MATERIALA: Txapak eta igela.AZALPENA: Partaide guztiak marra baten atzean ilaran kokatuko dira. Jokalaribakoitzak marra ostetik zenbait pausotara egongo den igelaren ahoantxapak sartu beharko ditu.ESAMOLDEAK: - Nire txapa sartu da. - Ia sartu nuen. - Zein txikia den igelaren ahoa! - Bai punteria ona duzula! - Hau da hau jaurtitzeko modua! - Ez da sartu. Saia zaitezberriro. - ...33
  34. 34. KANPOKO JOLASAKIZENA: ESPLORATZAILEAKMAILA: LH MATERIALA: Begiak margotzeko erabiltzen den arkatz beltza eta zorrozkailua.AZALPENA: Jokoa nola den azaldu ondoren jokalari bakoitzak batetiklaurogeita hemeretzira bitarteko zenbaki bat pentsatu beharko du.Monitoreak, jokalari bakoitzari, aukeratutako zenbakia bekokianmargotuko dio.Zenbaki hau ezin dute ez entzun ez ikusi bestejokalariek.Horretarako eskuz eta kontuz estaliko dute jokoa hasi arte. Neska-mutilguztiek zenbakia jarrita dutenean jokoa has daiteke, baina aurretik tokiamugatzea eta ondo zehaztea komeni da. Jokoari hasiera ematen zaionunean eskuak bekokitik kendu beharko dituzte. Besoa, arropa edo ileaere ezin dira erabili zenbakia tapatzeko, baina makurtzea, arrastakaibiltzea edo zuhaitz edo iratze artean izkutatzea onartzen da. Besteenzenbakiak ikusi eta norberarena izkutuan mantentzea da helburua.Norbaitek beste baten zenbakia ikustea lortzen duenean, pertsonahorren izena eta zenbakia esan behar ditu ( zenbakiak errepikatu egindaitezke). Adibidez: “Josuk hogeita bi”. Josuk hogeita bia badu,kanporatua gelditzen da eta bestela “ez” esan eta jokoan jarraituko du.Horrela bakarra gelditu arte.ESAMOLDEAK: - Josuk hogeita bi!/... - Ez, okertu egin zara. - Zenbakia ezin da eskuz estali. - Zenbakia ikusi dizut. - Ez esan gezurrik! Hogeita bia/... daukazu. - ...34
  35. 35. KANPOKO JOLASAKIZENA: GOLFEANMAILA: LH MATERIALA: Uztaiak, golf makila edo batea, pilota eta probak.AZALPENA: Zirkuitu bat egiten da uztaiekin eta pilota sartu behar dute uztaibakoitzean. Lehenengo, talde bateko jokalari batek ematen dio pilotarieta gero beste talde batekoak, horrela pilota uztai barruan sartu arte.Uztai barruan pilota sartzen duen taldeak proba bat du denbora bateanegiteko eta ondo egiten badu hamar puntu jasotzen ditu. Hala ere, pilotasartu duen taldeak proba gaizki egiten badu, beste taldeek puntuakjasotzeko aukera dute proba ongi eginez gero. Horrela jarraitzen da,zirkuito osoa amaitu arte, eta azkenean, puntuak batzen dira irabazleanor den jakiteko.ESAMOLDEAK: - Ia sartu nuen. - Sartu da/dut/duzu/... - Orain proba bat egin behar duzue. - Denbora bukatu zaizue eta ez duzue lortu. - Hamar puntu lortu ditugu. - Ez duzue asmatu. Orain gure txanda da. - Zuek baino puntu gehiago lortu ditugu. Irabazi dugu! - ...IZENA: KONTRABANDISTAKMAILA: LH MATERIALA: ZakuakAZALPENA: Zakua hondarrez edo antzeko beste zerbaitez beteko dugu.Ondoren haurrak taldeka banatzen dira eta hamar metro ingurukoibilbidea egin behar dute zakua bizkarrean dutela, txandaka eta biminututan ahalik eta plaza gehien egiten saiatuz. Plaza gehien lortzenduen taldea izango da txapelduna.ESAMOLDEAK: - Nire zakuak pisu handia dauka. - Hau pisua hau! - Nik hiru/... plaza egin ditut. - Azkarrago! Gutxi falta zaizueta - Ia zakua erori zitzaidan. - Har ezazu korrika! - ...35
  36. 36. KANPOKO JOLASAKIZENA: TXAPA ZIRKUITOAMAILA: LH MATERIALA: Botila txapa desberdinak, hondarra eta egurra.AZALPENA: Ume bakoitzak bere txapa prestatzen du ( kortxoa badu, atera,apaindu, plastifikatu,...). Gero zirkuitu bat egiten da, irteera eta helmugadituela. Txandaka, umeek bere txapa jo eta aurreratzen dute. Zirkuitutikkanpora ateratzen den txapak, jo aurretik zegoen tokira itzuli behar du.ESAMOLDEAK: - Hau pena! kanpora joan da. - Zein ondo eman diozun! - Irabazten ari naiz. - Aurreratu egin zaitut. - Helmugara heldu naiz. - Irabazi dut. - Ez da irten, marra zapaltzen ari da eta. - ...IZENA: ZAKU ERRELEBOAMAILA: LH MATERIALA: Zakuak edo zankoak.AZALPENA: Ikasleak taldeka banatzen dira. Taldeak lerro desberdinetanjartzen dira. Ekipo bakoitzari zaku bat ematen zaio. Aldez aurretikadierazitako leku jakin batetik beste batera joan behar izaten dute zakubarruan sartuta eta saltoka. Zakua hurrengo jokalariari pasatzen diote,erreleboa egiterakoan esaldi bat esanez; adibidez: ” Sar zaitez zakuaneta aurrera”.Aldaera: Erreleboa izan beharrean lasterketa izan daiteke.ESAMOLDEAK: - Sar zaitez zakuan eta aurrera. - Ni lehena izango naiz. - Segi horrela, oso ondo ari zara eta. - Tori zakua eta has zaitez zu. - Ez galdu denborarik. - Beste taldekoak irabazten ari dira. Azkarrago egin beharko dugu. - ...36
  37. 37. KANPOKO JOLASAKIZENA: ASTAKETANMAILA: LH MATERIALA:AZALPENA: Ume bat makurtuta jartzen da eta beste guztiak haren gainetikpasa ahala, makurtzen joango dira.ESAMOLDEAK: - Makur zaitez gehiago! - Kontuz! Banoa! - Bildu burua gorputzera. - Azkar! Ez dugu egun osoa eta. - Ez dut egingo, beldurra ematen dit eta. - Horrela ez du balio. Ostikada bat eman didazu. - ...IZENA: HARRIA, PAPERA ALA GURAIZEAK?MAILA: LH MATERIALA: EskuakAZALPENA: Bi lagun jolasten dira. Bi eskuak bizkarrean jartzen dituzte eta“Harria, papera ala guraizeak” esatean, esku bat atera behar dute,“harria, papera edo guraize”-en itxuran. Harria: Ukabila (Eskua itxita). Papera: Eskua zabalik. Guraizeak: Bi behatz luzatuta eta irekita. Harriak guraizeei irabazten die apurtzen dituelako, guraizeekpaperari mozten duelako eta paperak harriari biltzen duelako.ESAMOLDEAK: - Harria, papera ala guraizeak? - Harriak guraizeei irabazten die apurtzen dituelako. - Guraizeek paperari irabazten diote mozten duelako. - Paperak harriari irabazten dio biltzen duelako. - Jokua irabazi dut. - ...37
  38. 38. KANPOKO JOLASAKIZENA: ANTZARA JOLASAMAILA: LH MATERIALA:AZALPENA: Denak borobilean jartzen dira, eskuak gora begira eta zabalduta.Kide bakoitzak, eskubiko eskua ondokoaren eskuaren gainean jartzendu eta ezkerra azpian. Abestia hastean ume batek eskuineko eskuazondokoaren ezkerreko eskua jo behar du, ondoren honek hurrengoariberdin. Abestia bukatzen denean “hanka” esaterakoan, ondokoak eskuagorde egin behar du, jotzen ez uzteko. Jotzen badu, kalera doa eta,aldiz, eskua harrapatu ezean, aurrekoa da kalera doana.Abestia: Antzaran jolastua, za, za zabaldu hegoa gorde, gorde, gordez hanka.ESAMOLDEAK: - Ez nauzu harrapatu. - Bai, harrapatu zaitut. - Zure eskuineko/ezkerreko eskua nire ezkerreko/eskubikoaren gainean jarri behar duzu. - ...38
  39. 39. KANPOKO JOLASAKIZENA: INKEAMAILA: LH MATERIALA: Inkea (Burdin edo egurrezko makiltxoa)AZALPENA: Belarra edo lurra dagoen lekuan jolastu behar da, makila ondo sardadin. Lurrean zortzi laukiko marrazki bat egiten da. Lehenengojokalariak inkea eskuan hartu eta lehen laukira botako du. Ondoren beralehen laukian sartu eta bigarren laukian botako du, eta horrela 8.laukiraino. Dena ondo egiten badu (inkea ondo sartu eta marrak zapaldugabe) 2. laukitik hasiko da buelta osoa eman arte. Horrela jarraituko du8. laukian hasi eta bukatu arte. Hau egin eta gero, nahi duen laukianinkea sartzen badu, lauki horretaz jabetuko da. Beste jokalariak laukihorretara heltzerakoan, jabeak nahi duena egin beharko dute (abestu,dantza egin, errenka ibili, ...). Lauki guztiak hartuta edo jabeakdauzkatenean bukatzen da. Lauki gehien hartzen duenak irabaziko du.ESAMOLDEAK: - Nire txanda da. - Ez ikutu marrarik. - Nik ....garren laukia hartuko dut. - Marra ikutu du. - Ez du balio. Ez da ondo sartu. - Hori nire laukia da. - Nik esaten dudana egin behar duzu. - Buelta osoa eman dut. - ...39
  40. 40. KANPOKO JOLASAKIZENA: KROMOAKMAILA: LH MATERIALA: KromoakAZALPENA: Jokalari bakoitzak bi kromo jarriko ditu ahozpez; eskuzabalarekinlurrean pixkat joz gero, altxatu egiten dira. Aurpegiz gora bueltatzendiren kromo guztiak jasoko ditu.ESAMOLDEAK: - Hau zortea zurea! Denak altxatu dituzu. - Aurpegiz gora daudenak niretzat dira. - Nik zuk baino gehiago irabazi dut. - Gehien gustatzen zitzaidan kromoa hartu didazu. - Kromorik gabe gelditu naiz. - ...IZENA: KANIKAKMAILA: LH MATERIALA: KanikakAZALPENA: Zulo bat egin behar da. Zulo horretatik irteten da kanikak txandakabotaz. Batak bestearen kanika jo behar du bere kanikaz eta ondorenzulora sartu (joa izan dena kanporatua gelditzen da). Sartzen badu,eskuarekin hiru pauso eman eta berriro botatzeko aukera izango du.ESAMOLDEAK: - Orain zuloan sartu behar duzu, bestela ez nauzu kanporatzen. - Kanika dagoen lekutik bota behar da. - Ez du balio aurreratzeak. - Zure kanika jo dut. - Eskuarekin hiru pauso eman ditzakezu. - Orain nire txanda da. - ...Cesar Calzada40

×