Loading…

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

Like this presentation? Why not share!

Giza gorputza eta proportzioa

on

  • 6,659 views

 

Statistics

Views

Total Views
6,659
Views on SlideShare
2,363
Embed Views
4,296

Actions

Likes
0
Downloads
14
Comments
0

12 Embeds 4,296

http://armentiamate.blogspot.com.es 3240
http://armentiamate.blogspot.com 913
http://armentiamate.blogspot.co.uk 53
http://sqz-blai.blogspot.com 26
http://artezagu.blogspot.com 25
http://artezagu.blogspot.com.es 17
http://sqz-blai.blogspot.com.es 11
http://sqz-blai.blogspot.com.ar 6
http://armentiamate.blogspot.de 2
http://sqz-blai.blogspot.hk 1
http://sqz-blai.blogspot.mx 1
http://ikasletxokoa.blogspot.com.es 1
More...

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Giza gorputza eta proportzioa Giza gorputza eta proportzioa Presentation Transcript

  •  
  • • Giza gorputzaren irudikapenean edertasuna arautzen duten proportzioetaz aintzinatik arduratu da gizakia. • Gizaki idealaren irudikatze nahiak ideia hori adieraziko duten proportzioen bilaketa bultzatu du. Artearen alorrean, honi hainbat modutara erantzun nahi izan zaio. • Bestalde, armonia unibertsala adieraziko duten proportzioen bilaketa beste motiboen irudikapen edo sormenean ere hedatu izan da (hala nola arkitektura)
  • • Giza gorputzaren proportzioen adierazpenean erabili izan diren bi konbentzio nagusiak hauek dira: – Giza gorputzaren anatomia ikerketak (errealtasuna) – Garaian garaiko edertasun kanona (idealizazioa)
  • • Anatomia artistikoak gizakiaren adierazpenean eragiten duten gaiak ditu kontutan (emozioen… ondoriozko transformazio anatomikoak, adinaren ondoriozko fisionomi aldaketak…) naturaletik behatuz. • Kanona garaiko edertasun arauen arabera artistek finkatutako arauak dira, askotan eskola edo garai artistiko oso baten identitatearen parte izanik. Kanon honen bila gizakiak bere gorputzean bertan modulo bat topatzen zuen zeinaren neurria erabiliko zen giza gorputzaren atalen eta osoaren artean erlazioak sortzeko, proportzio bat zehaztuz, guztiek gorputz hori irudi proportzionatu bat bezala hautemateko moduan, ederra, armonikoa, liraina izango zena.
  • • Historiarrean, paleolitoan, bazegoen emakumeen edertasun kanona, ernalkortasunarekin harremanatutako sinbologia izango zuena (garai hartan bizirautea eta ernalkortasuna funtsezko baloreak ziren) • Bular, aldaka, sabel… (orokorrean sexu organuekin harremana zuten gorputz atalak) markatuak izango zituen eredu honek.
  • • Egiptiar zibilizazioan eskua (guztia sortzen duen gorputzaren atala; izaera sinbolikoa du), ukabila, izan zen luzaroen erabilitako moduloa edo neurria: – Ukabila 18 aldiz luzera perfektua izango zen – Ukabila 2 aldiz aurpegi perfektua – Ukabila 10 aldiz sorbaldetatik belaunetarainoko neurria – Ukabila 6 aldiz belaunetik beherako hanka eta oinentzat. • Giza gorputza ederra izango zen bere ukabila 18 aldiz neurtzen bazuen eta armonikoki proportzionatua bazegoen. • Azken aldera, kanona 18 aldiz ukabila izatetik 21 aldiz ukabila izatera pasatu zen (greziarrarekin kointzidituz)
  • • Hatza ere hartu izan zen modulu moduan, kasu honetan proportzioa 19 hatz 7 bururen pareko izanik.
  • • Greziarrek interes handia izan zuten giza irudi idealizatuen, armonikoen, proportzionatuen proportzio edo arauekiko. Aldi arkaikotik aldi helenistikora proportzio horiek eraldatuz joan ziren, geroz eta errealistago eta dinamikoago bilakatuz. • Dena den, aldi klasikoa izango da edertasunaren greziar ideia argiago finkatzen den aldia.
  • • Polikletoren kanonaren arabera, gorputzaren luzera ideala 7 aldiz burua izango da (Doriforo).
  • • 7 eta 7 ¾ artean, segun eta modulutzat buru osoa ala ilea hazten den gunetik kokotzerakoa hartzen den.
  • • Lisipok kanon hau luzatu egingo du, 8 burutara (Apoximennos).
  • • Praxitelek ere burua modulutzat hartuz 8 burutan jarriko neurri ideala, kurba praxiteliarra ere gehituz.
  • • Kanon klasikoak ia aldatu gabe mantendu ziren erromatarren garaian ere. Baina Aintzinatearen azken aldera gizakiaren irudikaten naturalistarekiko interesa jaitsi zenarekin batera, albo batera utzi ziren.
  • • Erdi Aroan, ez zen giza gorputzaren proportzioen eredu edo kanon zurrunik izan. Erromanikoan giza irudia forma geometriko sinpleetatik abiatuz (karratua, triangelua…) irudikatzen zen, modu eskematikoan, intentzio naturalista ala errealistarik gabe.
  • • Gotikoan ezaguera anatomikoak ez badituzte ere, behaketan oinarrituz modu naturalista batean adierazten saiatzen dira, nahiz eta figurak luzangak irudikatzen dituzte, errealismotik urrunduz.
  • • Boticelliren San Sebastianen irudiak 9 burutako luzera izango du, nahiz eta itxura proportzionatua duen
  • • Van Eyck-en Evak, 8 ½ burutako luzera duen arren, zentrua kokatzen den gunea dela eta, hankekiko gorputz luzeegia duela dirudi.
  • • Bitartean, Bizantziar Inperioan, ikonoen irudia hiru zirkulu zentrukideren sistema batetan oinarritzen zen: – Aurrez aurreko aurpegiaren zirkuluen zentrua begien lerroak sudurrekoarekin topo egiten duen puntua edo bekokiaren zentrua da. Hemendik abiatuz buru ingurua eta aureola irudikatzen ziren. – Aurpegia eskortzoan irudikatuz, zirkuluen zentrua begi niniaren eta bekokiaren arteko puntu batetan kokatzen zen. – Zirkuluen erradioek nolabaiteko erlazioa zuten: r, 2r, 3r antzekoa.
  • • Errenazaintzan ideal klasikoen razionalizazioa eman zen. • Leonardo da Vinci naturaletiko behaketan ikusitakoaren arau metrikoa ateratzen saiatu zen, gizabanakoak neurtuz eta alderatuz.
  • • Da Vinci-ren kanona: “Vitrubioren gizona” • Vitrubioren gizonaren ilustrazioa burutu zuen Leonardok, Vitrubioren idatziei jarraituz. • Leonardok gizakia Unibertsoaren zentru bezala irudikatzen du zirkulu eta karratu batetan inskribatuz. • Zilborra zentrutzat eta oinetarainoko distantzia erradiotzat hartuz irudikatutako zirkunferentzian, eskuek eta oinek zirkunferentzia ukituko dute. • Karratua klasikoaren oinarria da: karratuaren modulua arkitektura klasikoan erabiltzen da; 90ºko angelua eta simetria arkitektura grekolatindarraren oinarria da. Giza gorputzaren altuera eta besoak zabalduta eskuen arteko distantzia bat datoz. • Bertan ikerketa anatomikoa burutzen du giza gorputzaren proportzionaltasunaren bila, kanon klasikoa edo edertasun idealaren bila.
  • • Vitubrio arkitektuak dio naturak giza gorputza honela antolatzen duela: • 4 hatzek esku-ahurra osatzen dute • 4 esku-ahurrek oin bat • 6 esku-ahurrek ukondo bat • 4 ukondok gizakiaren altuera osatzen dute • 4 ukondok pasu bat osatzen dute • 24 esku-ahuurrek gizaki bat osatzen dute. • Neurri horiek berak erabiltzen zituen eraikinentzat.
  • • Gizakiaren altuera 1/14ren jaisteko moduan hankak banatzen badira eta sorbaldak hatzak buruaren goiko hertzaren pare kokatu arte igotzen eta luzatzen badira, gorputz adarren zentru geometrikoa zilborrean egongo da eta hanken arteko espazioa triangelu aldekitea izango da. • Besoen arteko zabalera gizakiaren altueraren bertina izango da. • Hilea jaiotzen den gunetik kokotserainoko luzera gorputzaren 1/10 izango da. • Buruaren goiko aldetik kokotserainokoa 1/8. • Bularraren goialdetik buruaren goi artekoa 1/6 rena. • Bularraren goialdetik hilea jaiotzen den arterakoa 1/7 rena. • Titiburuetatik buruaren goialderartekoa altueraren 1/4 izango da. • Sorbalden arteko zabalera gizakiaren luzeraren 1/4 izango da. • Ukondotik esku muturreraino 1/5 • Ukondotik besapeko angelurainokoa 1/8 • Esku osoa gorputzaren 1/10 • Genitalak erdigunean daude. • Oina gizakiaren 1/7 dira • Oinazpitik belaunerainokoa gizakiaren ¼a da • Belaunazpitik genitaletarainokoa 1/4 a da • Kokots azpitik sudurrerainokoa eta hilea hazten denetik bekainetarainokoa berdina da, belarria bezala, aurpegiaren 1/3
  • • Zilborrak giza gorputza urrezko sekzioan banatzen du (luzera osoaren eta onetatik zilborrerako distantziaren arteko arrazoia urrezko zenbakia deritzonaren berdina da (1,6180…), pentagono erregular baten diagonalaren eta bere aldearen arteko arrazoiaren berdina. Da Vinciren arabera, gizonaren gorputza erradiotzat bere urrezko sekzioa duen zirkunferentzia batean inskribatua dagoela esan daiteke. • Burua modulutzat hartuz gorputzaren zortzirena izango da.
  • *Pacioli *Da Vinci
  • • Zeising-en kanona Edertasunaren eta proportzioaren arteko harremana zegoela uste zuen, hueak formulatzeko metodo desberdinak proposatu zituelarik
  • • Edertasunaren ideala gizarte aldaketetara egokitu izan da historian zehar. Artistek hainbat sistema sortu dituzte kanona sortzeko. Proportzio sistema hauek espekulazio teorikoetan oinarritu izan ohi dira eta balio historikoa dute. Hauek gizaki erreala ze puntutaraino irudikatzen duten irizterakoan, gizaki errealen neurketetan oinarrituriko ikerketek kanon tradizionalei hurbiltzen zaizkien emaitzak eman izan dituzte.
  • *Richer-en kanon, tipo arruntarentzat
  • *Richer-en kanon, tipo heroikoentzat
  • • Mendebaldeko ereduez gain bestelakoak ere topa ditzakegu, hala nola, arte hinduan. Neurri desberdinen artean, giza irudia talas deituriko 9 atal desberdinetan zatitzen dutena dago. Tala laurdenari amsa deitzen dioe (figurak 36 amsa izango ditu.
  • • Luzetaka neurriak • Horizontalean hauek dira: neurriak hauek dira: – Kopeta erditik okotzera tala – Burua tala 1 1 – Lepoa 2 ½ amsa – Klabikulatik bularrera tala 1 – Sorbalda batetatik bestera – Bularretik zilborrera tala 1 – Bularra 6 amsa – Zilborretik aldakara tala 1 – Gerria(5 amsa – Aldakatik belaunetara 2 tala – Aldaka 2 tala – Belaunetatik tartsora2 tala – Belaunak 2 amsa – Lepoa amsa 1 – Orkatilak 1 amsa – Rotula amsa 1 – Oinak 5 amsa – Oinak amsa 1