• Like
Sorgin gaiztoa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
Uploaded on

Ipuin polit bat

Ipuin polit bat

More in: Education
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
165
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3

Actions

Shares
Downloads
4
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Sorgin gaiztoa
  • 2. Munduan beste asko bezala, herri txiki batean senar-emazte gazte batzuk bizi ziren. Semetxo bat ere bazuten. Eguzkia bera baino politagoa zen mutiko hura. Esan behar da baita ere, senar-emazte haiek oso aberatsak zirela. Horrela, hirurak, oso gustura bizi ziren herri txiki hartan.
  • 3. Egun batean, andre gaztea bere semearekin paseatzera atera zen. Ibili eta ibili, azkenerako, nekatu egin ziren. Eta zuhaitz baten itzalean eseri ziren atseden hartzeko asmoz. Haizea firi-firi zebilen eta zuhaizaren hostoak etengabeko dantzan. Hantxe eserita lasai zeudela, atso zahar bat agertu zitzaien eta andre gaztearekin hizketan hasi zen: - Arratsalde on, andere! Nahi al duzu ilea orraztea? Andre gazteak ez zuen atso zahar hura ezagutzen. Harriturik utzi zuen haren galderak. Eta horrela erantzun zion: - Ez, ez. Goizean orraztu naiz eta orain ez daukat beharrik. Eskerrik asko.
  • 4. Baina atso zaharrak ez zion bakerik ematen andre gazteari. Nola edo hala, andrearen burua orraztea lortu nahi zuen. Horrela hitz egin zion berriro ere. - Ile hori oso nahastuta daukazu; nahi baduzu, neuk orraztuko dizut. Andreak ezetz eta ezetz esaten zion eta besteak berriz berearekin jarraitzen zuen: orraztu egin behar zuela eta orraztu egin behar zuela. Azkenean, andreak, nazkaturik eta gogo txarrez, esan zion atsoari: - Ni orrazteko horrelako gogoa baldin badaukazu, orraz nazazu, ba! Eta bere burua eta ilea atsoaren eskuetan jarri zituen.
  • 5. Baina atso zahar hura sorgin gaizto bat zen; hark ez zuen andre gazteari burua orrazteko asmorik. Aspalditik zebilen andre eder hari kalte egin nahian. Hartu zituen sorginak emakumearen ileak eskuetan eta orrazten ari balitz bezalako itxurak egiten hasi zen. Eta halako batean, zast!, orratz bat sartu zion buruaren erdi- erdian.
  • 6. Andre gaixoa! Ez zuen pentsatzen atso hark horrelakorik egingo zionik. Ez baizekien hura sorgina zenik. Horrela, orratza buruan sentitzen zuenean, izugarrizko garrasia egin zuen andre gazteak. Mutikoak beldurturik begiratu zion amari. Baina amaren ordez uso txuri bat ikusi zuen. Bai, sorginak uso bihurtu zuen andre gazte hura. Eta, berehala, hegan joan zen inguru haietatik.
  • 7. Atso zahar sorgin hura usoari begira-begira egon zen pixka batean. Asko poztu zen usoa joan zenean. Mutikoa amari deika hasi zen: - Ama, ama, non zaude? Zer gertatu zaizu? Eta sorginak erantzun zion: - Lasai, semetxo, lasai, ni naiz zure ama. Sorgina azaldu zaigu eta ni zaharturik utzi nau. Gero bera uso bihurtu da eta ihes egin du. Eta mutikoak sinetsi egin zuen sorginaren gezurra. Sorginak hartu zuen orduan mutikoa eta bide ondoko zuhaitzen itzalean eseri ziren biak.
  • 8. Bide hartan jende asko ibiltzen zen. Sorgina eta mutikoa eserita zeuden zuhaitz baten ondoan. Batzuk ez ziren ezertaz konturatzen, atso zahar hura mutikoaren amona izango zela pentsatzen zuten eta aurrera jarraitzen zuten beren bidean. Baina beste batzuek mutikoa ezagutu egiten zuten eta berarekin zegoen andre zahar hura ez. Horrela, jende mordoxka pilatu zen bidean. Mutiko hura noren eskuetan zegoen jakin nahi zuten. Eta batzuek honela galdetu zioten atso zaharrari: - Aizu! Mutiko hori ongi ezagutzen dugu, baina zu ez. Nor zara zu?
  • 9. Atsoak ez zuen uste inork ezer galdetuko zionik. Eta pixka batean pentsatzen egon ondoren, esan zuen: - Ni haur honen ama naiz. Bidekoek, atsoa gezurretan zebilela ikusirik, esan zioten: - Baina nola izango zara, ba, zu haur horren ama? Denok dakigu horren ama emakume gazte eder bat dela, eta zu, berriz, atso zahar bat zara. - Bai, baina esango dizuet zer gertatu zaidan. Sorgin gaizto batek itsusitu egin nau eta zahar itxura hau eman dit.
  • 10. Sorgin hark esandakoa denek sinetsi zuten eta andre gaztearen etxera lagundu zioten. Etxean, andre gaztearen arropak jantzi zituen eta etxekoandre jarri zen bertan. Herri guztian zabaldu zen berria: - Aizu, jakin al duzu? - Orain ere gertatu al da zerbait, ala? - Bi, emakumea, sorginen batek andre gazte bat zahartu eta itsusitu egin omen du! - Ene, ene! Eta sorginak asmatutako gezurra herri osoak sinetsi zuen. Andre gazte guztiak beldurrez bizi ziren sorginen batek zahartu eta itsusitu egingo zituela pentsatuz.
  • 11. Aitak asko maite zuen bere semetxoa. Etxean aspertzen zenean, kanpora ateratzen zuen paseatzera. Askotan, etxe aurrean zeukaten baratzera joaten ziren. Etxekoandre sorgina ere haiekin joaten zen. Baratzea lorez beterik zeukaten eta mutikoa oso pozik ibiltzen zen. Atso zaharrak ez zion haurrari kasu haundirik egiten. Askotan uso txuri polit bat ikusten zuten baratzean. Batetik bestera hegan ibiltzen zen. Mutikoaren aurrean gelditzen zen batzuetan. Baina atso zaharrak bidali egiten zuen.
  • 12. Horrela, egunak joan egunak etorri, baratzera joaten ziren bakoitzean, uso txuria ikusten zuten. Aitari atsegin zitzaion uso hura eta harrapatzea pentsatu zuen; baina bizirik, noski. Arratsalde batean, ba, usoa harrapatzeko asmoz abiatu zen. Atso sorginak ezagutzen zuen uso hura eta ez zuen inork harrapatzerik nahi. Horregatik deitu zion gizonari esanez: - Baina, gizon, zertarako harrapatu nahi duzu uso gaixo hori? Utziozu bakean, askatasunean bizitzen. Eta harri bat bere ondora botaz bidali zuen usoa atso sorginak.
  • 13. Baina etxeko nagusia asperturik zegoen sorgin zahar harekin. Eta kasurik ez egitea pentsatu zuen. Zergatik ez zuen, ba, hark usoa harrapatu behar? Tiroz botatzea ez zitzaion ongi iruditzen, baina bizirik harrapatzea bai. Egun batean, goizean goiz jaiki eta sare zahar baten bila joan zen. Ondoren, inori ezer esan gabe, bakar-bakarrik joan zen baratzera. Laster azaldu zen uso txuria. Sarea bota eta azpian harrapatu zuen.
  • 14. Poliki-poliki heldu zion gizonak eta usoa geldi-geldi egoten zen. Eskua luma zurien gainetik pasatzen hasi zitzaion orduan. Horrela, etxera abiatu zen eta bidean gauza harrigarri batez konturatu zen. Buru gainean zerbait gogorra nabaritzen zion usoari. Bi hatzez buruko lumatxoak baztertuz begiratu zion eta orratz buru-beltz bat zeukala konturatu zen. Nagusia harriturik gelditu zen. Bere artean pentsatzen zuen: “Nork sartu ote dio orratza uso polit honi? Nori bururatu ote zaio horrelako astakeria egitea? Hori egin duenari, ipurmasailan sartuko nioke nik orratza.”
  • 15. Etxeko nagusiak pena handiz begiratzen zion usoari. Orratza atera nahi zion burutik, baina ez zen ausartzen. Min emango ziola pentsatzen zuen. Baina azkenean, poliki- poliki, atera zion orratz buru- beltza. Une hartan gertatu zena ez da sinesteko modukoa ere. Uso hura, orratza burutik ateratakoan, emakume bihurtu zen. Nagusiak hura amets bat besterik ez zela pentsatu zuen.
  • 16. Baina ez, ez zen ametsa. Nagusiak segituan ezagutu zuen emakume hura: bere emaztea zen. Eta biek, pozaren pozez, elkar besarkatu zuten. Gizonak ea zer gertatu zitzaion galdetu zion emakumeari. Eta honek, orduan, dena kontatu zion: - Ba, zuhaitz baten itzalean nengoen eta emakume zahar bat etorri zitzaidan. Orraztu egin nahi ninduela esan zidan. Nik ez nuen uste hain gaiztoa izango zenik eta utzi egin nion. Eta orratz bat sartu zidan buruan. Orduan uso bihurtu nintzen eta geroztik hemen ibili naiz batera eta bestera. Hori entzundakoan, esan zion senarrak emazteari: - Atso zahar hori zu zinela uste nuen nik. Sorgin batek zahartu eta itsusitu zuela esan zidan. Eta nik sinetsi egin nion.
  • 17. Orduan konturatu ziren atso zahar hura sorgina zela. Eta herri osoak jakin zuen andre gazteari gertatutakoa. Egun batean, sorgina harrapatu eta sokaz loturik, herriko enparantzara eraman zuten. - Zer egingo diogu orain sorgin zahar honi? - galdetu zuen herri hartako agintari batek. Era askotako erantzunak entzun ziren. Azkenean, herritik botatzea erabaki zuten. Eta hala egin zuten. Geroztik ez omen da sorginik azaldu herri hartan eta denak oso ongi bizi omen dira. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan.