Aro modernoa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Aro modernoa

on

  • 1,387 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,387
Slideshare-icon Views on SlideShare
1,034
Embed Views
353

Actions

Likes
0
Downloads
8
Comments
0

2 Embeds 353

http://emiliazuza3ziklo.blogspot.com.es 349
http://emiliazuza3ziklo.blogspot.com 4

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Aro modernoa Aro modernoa Presentation Transcript

    • Amerikaren aurkikuntza Errege-erregina Katolikoek elkarrekin gobernatzen zuten Gaztelako eta Aragoiko koroetan. 1492an, Granadako Erresuma konkistatu zuten. Kanariar uharteen konkista ere burutu zuten -ehun bat urte lehenago hasi zen-, eta Napoliko Erresuma (Italia) ere mendean hartu zuten; eta Afrikako iparraldean lurralde txiki batzuk konkistatu zituzten. 1512an, Gaztelako koroak Nafarroako Erresuma anexionatu zuen. 1492 Errege-erregina katolikoek Kristobal Kolonen espedizioa finantzatu zuten eta
    • Amerikaren konkista Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra biribila zela. 1492ko abuztuaren 3an, Kolon eta haren espedizioa Palos de la Frontera (Huelva) porturik irten ziren. 2 hilabete geroago, lehorra ikusi zuten. Kolonek Japoniara iritsi zirela uste zuen, baina Karibeko uharte batera iritsi ziren. Urte batzuk geroago, Ameriko Vespuzio italiar itsas-gizonak frogatu zuen lur haiek Asiakoak ez zirela, kontinente berri bat zela, eta Amerika jarri zioten.
    • Kolonaurreko herriak Amerikan hainbat motatako herriak bizi ziren: Kolonaurreko esaten zaie. Herri horietako asko tribu txikiak ziren, baina beste herri batzuek inperio handiak sortu zituzten: inkek, aztekek eta maiek. Inkak gaur egun Peru, Ecuador eta Boliviaren zati batean bizi ziren; aztekak Mexikoko haran osoan bizi ziren; eta maiak, gaur egungo Mexikoko hegoaldean, Guatemalan eta Hondurasen.
    • Lurraldearen antolamendua 1492tik aurrera, Amerika erregeordetzatan antolatu zen; erregeordeak ziren buru, eta botere handiak zituzten. Horrez gain, auzitegiak sortu ziren, funtzio judizialetarako. Abeltzaintza-estantzi handiak sortu zituzten, bai eta nekazaritza-etxalde zabalak ere. Gainera, urre- eta zilar-meatzeak ustiatu zituzten. Metal preziatuak Espainiara eramateko, eskoltutako ontziak erabiltzen zituzten, itsaslapurren erasoak ohikoak izaten baitziren.
    • Gizartea Amerikako kolonietako bereizitako taldetan antolatu zen. Espainiarrak: Gobernu-karguak zituzten, bai eta jabetza handiak ere. Mestizoak: Gizon espainiarren eta emakume indiarren seme-alabak ziren. Batzuek kargu garrantzitsuak zituzten; beste batzuk pobrezian bizi ziren. Indiarrak: Oro har, gehiegikeria ugari pairatu zuten, nahiz eta haiek babesteko legeak egon. Beltzak: Afrikatik ekartzen zituzten, esklabo izateko eta lanik gogorrenak egiteko.
    • Inperio Hispanikoa XVI. mendean, Espainia oso inperio handia bihurtu zen, inoiz izandako handiena. Geroago, ordea, hurrengo mendean, inperio handi hori zatitu egin zen.
    • Inperioaren lurraldeakInperio Hispanikoak lurralde mota asko zituzten bere barnean: Espainia, Herbehereak, Italiaren zati handi bat, zenbait lurralde Europako erdialdean, Amerikako koloniak eta beste jabetza asko Afrikan eta Asian. Gainera 1580an, Portugalgo Erresuma hartu zuen.
    • Karlos l.aren erregealdiaKarlos l.a Errege-erregina Katolikoen biloba zen,Flandesen hezia. 1516an, Espainiako tronua hartu zuen. Egoera horren ondorioz, 1520an Komunitateen Matxinada izan zen Gaztelako hirinagusietan. Espainiatik kanpo, Frantzia bihurtu zen arerio nagusia, Europako boterea lortzeko. Hori dela eta, Karlos l.askotan izan zituen gatazkak Frantziako erregearekin. Gainera, Europakoerdialdean, luteranoei egin zien aurre, ez baitzuten Aita Santuaren autoritatea onartzen; luteranoenaurka gudu asko irabazi zituen arren, ez zuen lortu haien hedapena geldiaraztea.
    • Felipe ll.aren erregealdiaArazo handiak izan zituzten inperioari eusteko. Hasieran, Frantzia garaitu zuen; baina erregealdiaren amaieran, berriro piztu zen bi herrialdeen arteko gatazka. 1571n, turkiarrak garaitu zituzten, Lepantoko Guduan.Herbehereak oso eremu gatazkatsua izan ziren. Ingalaterrak martxinoen alde egin zuen, Felipe ll.ak Itsas Armanda Garaitezina bidali zuen haien aurka egiteko; ontzidi boteretsua bazen ere, 1588an garaitu egin zuten. Gerra horiek guztiek gastu izugarriak sortu zituzten. Horren ondorioz, herritarrak pobretu egin ziren.
    • Imperioaren krisiaXVlll. mendean, beste dinastia batek hartu zuen Espainiako tronua: borboitarrek. Politika antolatzeko ideia berriak ekarri zituzten errege horiek.
    • Inperioaren zatikatzeaXVll. Mendeko erregeek, Felipe lll.ak, Felipe lV.ak eta Karlos ll.ak, balidoen esku utzi zuten gobernua. Haietako batzuek botere handia lortu zuten, hala nola Lermako dukeak eta Olivaresko konde-dukeak.1640.urtearen inguruan balidoen erregearen boterea areagotu nahi zutenez. Horregatik, protesta- altxamenduak izan ziren Katalunian, Italian eta Portugalen ezkenean, Espainiarekiko independentzia lortu zuen.
    • Ondorengotza Gerra1700ean, Karlos ll.a oinordekorik utzi gabe hil zen. Bi erregegai aurkeztu ziren hura ordezkatzeko. Europako herrialdeek bataren edo bestearen alde egin zuten, interesenarabera. Egoera horretan, Ondorengotza Gerra sortu zen: nazioarteko gerra eta gerra zibila izan zen. Gerra 1713an amaitu zen, Utrechteko Itunen bidez.
    • Borboitarrek tronua hartu zutenFelipe V.ak gobernu mota berri bat ezarri zuen: monarkia absolutua; sistema horretan, erregeak zituen estatuko botere guztiak. Erregea Espainiako lurralde guztiak uniformizatzen saiatu zen. Horretarako, 1707tik eta 1716ra bitartean, Planta Berriko Dekretuak aldarrikatu zituzten: haien bidez, Kataluniako, Aragoiko, Valentziako etaMallorcako Gorteak desegin eta bertako foruak edo legeak bertan behera utzi zituen.
    • c
    • XVlll. mendeko erreformakXVlll. Mendeko erregeek Felipe V.ak, Fernando Vl.ak, Karlos lll.ak eta Karlos lV.ak erreforma asko jarri zituzten abian:Administrazioaren erreformak: Balidoen ordez, estatu- idazkariak edo ministroak izendatu zituzten, erregeari gobernu-zereginetan laguntzeko; esaterako, zergak biltzeko.Lan publikoak. Errepideak eta ubideak eraiki zituzten, eta komunikazio-bideak hobetu ziren.Erreforma ekonomikoak. Ekonomia hobetu nahian, errege- manufakturak sortu ziren erregeak babestutako lehenengo fabrikak, bai eta merkataritza-konpainak ere, erregearen babesaz Amerikarekin merkataritzan aritzeko.
    • Aro Modernoaren amaieraXVIII.mendean zehar,erregeek gatazka izan zituzten Britainia Handiarekin eta Portugalekin. Horregatik, Espainiaren eta Amerikaren arteko merkataritza oztopatzen zuten.Gerra horiek gastu izugarriak sortu zituzten, eta haiei aurre egiteko, erregeek zergak areagotu zituzten. 1808an, Aranjuezko Matxinada izan zen, eta horren ondorioz, Karlos IV.ak abdikatu egin behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.
    • Gizartea eta kulturaXVI.mendearen erdialdetik XVII.mendearen amaierara bitartean, kalitate handiko literatura- lan eta artelan ugari sortu ziren Espanian. Hori dela eta, aldi horri Urrezko Mendea esaten zaio.
    • GizarteaNoblezia eta kleroa pribilegiodunak ziren.Nekazariek eta burgesiak -merkatariak eta eskulangileak- pribilegiorik gabeko klasea edo herri xehea osatzen zuten.Erlijioari dagokionez, Aro Modernoko gizartea ez zen batere tolerantea izan. 1492an juduak kanporatu zituzten, eta 1609an, moriskoak.
    • LiteraturaInprimategiak -XV. mendean asmatua- idazleen lanak hedatzen lagundu zuen.XVI. mendean, idazle hauek nabarmendu ziren: Santa Teresa Jesusena eta San Joan Gurutzekoa, eduki espiritualeko lanen idazleak; eta Garcilaso de la Vega olerkaria.XVII. mendean, hauek izan ziren idazle nagusiak: Miguel de Cervantes, Francisco de Quevedo, Luis de Góngora, Lope de Vega eta Calderón de la Barca.XVIII. mendean, ilustratuak nabarmendu ziren, hala nola Gaspar Melchor de Jovellanos. Espainiako arazoez hausnartu zuten ilustratuek
    • ArteaArkikekturan, XVI. mendean, herreriar estiloko eraikinak egin zituzten: itxura soila zuten, eta apaingarri gutxi. XVII. mendean, berriz, eraikin barrokoak nagusitu ziren: lerro kurbatu ugari zuten, eta apaingarriz betetzen zituzten. XVIII. mendean, eraikin neoklasikoak egin zituzten, erromatarren garaiko eraikinen antzeraEskulturan, aldareak apaintzeko erretaulak eta zur polikro-matuzko erlijio-irudiak nabarmentzen dira.Pinturan, Greco nabarmendu zen XVI. mendean: oso irudi luzangak marrazten zituen. XVII. mendean, errealismoa nagusitu zen pinturan.
    • Zientziaren garapena XVIII. mendeanXVIII. mendean, zientzia-erakunde asko sortu ziren, hala nola museoak, behatokiak eta lorategi botanikoak.Hezkuntzari ere garrantzi handia eman zioten. Horregatik, akademiak sortu zituzten, hala nola Hizkuntzaren Errege Akademia, bai eta elkarte ekonomikoak ere, adituek ekonomiaz hausnartzeko.